2013-01-28

SARA IZENEKO GIZONA


SARA IZENEKO GIZONA
Bernardo Atxaga
(Pamiela)

froga data: 2007-03-09

Aspaldian irakurri liburu hau. Ez dut gauza handirik gogoratzen, baina bai abenturazkoa dela. Lehen Gerrate Karlista suertatzen ari zen bitartean, Martin Saldiasek, bere ardo-tratulari ofizioa aprobetxatuz, karlistentzako espioi lanak egingo ditu eta horrek ia heriotzaraino eramango du bizkaitar ausarta. Liburu atsegina eta arina egin zitzaidala dut gogoan. Agian berrirakurri eta kontatuko dizuet gehiago.

Argitaletxeko orrian http://www.pamiela.org/ begirtzen baduzue, honako pasarte honetaz aparte besterik topatu ahal izango duzue:


Garai nahasi haietan, asko izan ziren historia xume baten jabe egitera iritsi zirenak. Haietariko bat Martin Saldias izan zen, Zumalakarregi jeneralaren zerbitzuan zelatari modura borrokatutako gizona, gerrara bere gogoz joan zena, eta adiskideek Sara goitizenaz ezagutzen zutena. Bere historia, edo hobeki esanda, bere historiaren zatirik arriskutsuena, bidaia batez hasi zen...


Rafa L.

40 comments:

Anonymous said...

ederra liburue!iñoiz ez dut bernardo atxagaren libururik irakurri eta aspergarriagoak eta pisutxuagoak zirelakoan nengoen. guztiz kontrakoa esaten dut orain liburu hau irakurri ta gero.abentura hutsezkoa da, horrialde bakoitzak bere garrantzia duena, engantxatzen duen orietakoa.batzuetan pertsonaiekin nahastu egiten da, baina kapitulo bakoitzaren bukaeran gauzak argiago uzten dituen tarte bat dator.
abentura zale guztiei gomendatzen diet istorio honetaz gozatzea.

Sara Apala (3.A)

Anonymous said...

Liburua oso interesgarria iruditu zait erraz irakurtzen da eta istorioa polita da. Ala ere luzea da eta hitz batzuk arraro samarrak dira esukeraz ez zeudelako.

Anonymous said...

liburua polita da nahiz eta hasieran ez izan oso dibertigaria.liburua, oso luzea dela esan dezakegu baina azkar irakurtzen da. liburu hontatikan gutxien gustatu zaidana izan da pertsonai asko agertzen direla era erraz nahastu zaitezkeela. gerratazko liburuak gustatzen bazaizkizu hau da egokia. Gainera Bernardo Atxagaren libururik ez det irakurri, hau izan da lehenengoa eta idazle ona dela kontturatu naiz.

Ion Mikel Barbado

Anonymous said...

liburu hau asko gustatu zait entretenigarria delako uneoro. Protagonistaren bizipenak asko gustatu zaizkit eta karlistadei buruz zer edo zer gehiago ikasteko balio izan dit. Gainera liburua irakurtzeko erreza eta entretenigarria iruditu zait. azkenik liburuaren istorioa oso ongi idatzia dagoela esan beharra daukat.

Beñat Diaz 3B

Anonymous said...

ipuin honetan kontatzen den istorioa asko gustatu zait eta oso entretenigarria iruditu zait. gainera istorioan zehar ezusteko asko hartzen dituzu eta alderdi hau asko gustatu zait. nire ustez liburu bat ona izateko ezusteko asko eduki behar ditu eta liburu honek baditu hainbat. istorioa oso "abentureroa" da eta ikuspegi horretatik begiratuta liburu bikain bat irakurri dudala iruditzen zait.

Adur Ibarguren 3b

Anonymous said...

liburu onetako istorioa oso interesgarria eta entretenigarria iruditu zait. naiz eta istorioan ezusteko asko dago baina bestalde liburu luzea da. irakurtzeko naiko erraza da eta os polita.
kapituloen artean dauden testuak asko gustatu zaizkit, istorioa ulertzen laguntzen duelako.

Anonymous said...

Hasieran batere erakartzen ez baninduen ere gerora gustora irakurri dut liburua. Karlista-liberal garaiko istorioak ez zaizkit asko gustatzen baina hau atsegina egin zait. Uste baino motzagoa egin zait egia esan, gauzak azkar gertatzen dira eta oso erraz irakurtzen da. Kapitulu bukaeran pertsonaia ezberdinek pentsatzen dutenekoa asko gustatu zait, zu zeu zelatari bihurtzen zaitu, erruduna eta pistak bilatuaraziz. Edonori gomendatuko nioke.

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburu hau, oso interesgarria iruditu zait. Anitz gustatzen zaizkit gerrako liburuak eta intriga handiko liburua da. Gainera karlisten eta liberalen artekoak gustatzen zaizkit. Hasieran ez zitzaidan asko gustatu baina irakurtzen joan naizen einean ikaragarri gustatu zait. Gustora irakurriko nuke berriro ere karlisten eta liberalen arteko gatazkaren liburu bat.

Anonymous said...

Liburu hau ez zait interesgarria iruditu, izan ere, izen asko eta xehetasun mordoa ematen ditu. Gainera irakurtzen hasten nintzen bakoitzean kosta egin zait istorioan sartzea eta ez dut oso ongi ulertu. Nahiz eta gerrako pelikulak diren interesgarrienak niretzat liburu honetako historia ez zait gehiegi gustatu. Niri nahiz eta ez zaidan gustatu nire lagunei probatzeko esango nieke.

Anonymous said...

Liburu hau gustoko egin zait, entretenigarria iruditu zait eta ez nekizkien gauz asko argitu dizkidalako, karlisten eta liberalen harteko gerrak. Bestalde neronek ere gustoko izaten ditut era onetako liburuak. Liburua irakurtzen asi orduko nahaspila pixka bat surtu zait baina liburua irakurri ala dena ulertu dut. Nik liburu hau 12-16 urteko gazteei eskeiniko nieke

Anonymous said...

Liburu hau gustoko egin zait, entretenigarria iruditu zait eta ez nekizkien gauz asko argitu dizkidalako, karlisten eta liberalen harteko gerrak. Bestalde neronek ere gustoko izaten ditut era onetako liburuak. Liburua irakurtzen asi orduko nahaspila pixka bat surtu zait baina liburua irakurri ala dena ulertu dut. Nik liburu hau 12-16 urteko gazteei eskeiniko nieke

Anonymous said...

Liburuaren lehen orrietan pixka bat aspergarria egin zait baina gero, abenturak hasten dira eta orduan atsegina egin zait liburua, gainera nahiko errez irakurtzen da. Bertan Martin Saldias Zumalakarregi jeneralaren zerbitzuan zelatari modura zegoen gizonaren abenturak kontatzen ditu. Saldias Sara goitizenez ezagutzen dute.

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu, izan ere karlista eta liberalen istorioak ez zaizkit askorik gustatzen.
Martin Sara izena hartuta zelatari moduan ibiltzen da karlisten buruarentzat, eta bere goraberak kontatzen ditu liburu honek.
Bukaera gustatu zait gehien dena argitzen delako.
Abenturak gustuko dituen irakurleei gomendatuko nieke.

Anonymous said...

Ipuin honek gerra karlistara eramaten gaitu, bertako espien eta borroken artera bereziki. Ez da zaila ulertzea; nahiz eta batzuetan korapilo ugari sortu, kapitulo bakoitzaren amaieran pertsonaiek pentsatzen dutena azaltzen da eta korapilo hori askatzen dizu. Liburua irakurriz joan ala, geroz eta susmagarri gehiago dago eta egia ez da amaierarate argitzen. Misteriozko istoriotzat ere har genezake, atalka-atalka geroz eta ziragarriagoa eta amaieran duda guztiak argitzen ditu . Gainera leku ezagun batean gertatzen da eta errealitate izan zitezkeen gertaerak azaltzen dira.

Anonymous said...

Niri liburu hau oso polita iruditu zait. Gehien gustatu zaidan zatia izarrak ikusten ari direnean, eta gutxien Maiderrek ez dionean deitzen eta adarrak jartzen dizkionean. Bukaera gustatu zait baina uste nuen beste era batera bukatuko zela, ala ere penagarria iruditu zait Jaioneri nola tratatzen dion Beñatek. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dut. Oso polita baita.

Anonymous said...

Sara izeneko gizona liburua gustatu zait. Uste baino arinagoa egin zait, hasieran oso pisutsua izango zela uuste bainuen, gerraren kontuak direla eta. Azkar irakurtzen den liburua da eta ulerterraza, baina batzuetan nahasi egiten nintzen, izen asko eta antzekoak baizeuden. 14bat urtetik gorako gazteei gomendatzen diet, gehienbat gerrako historiak gustetzen zaizkienei.

Anonymous said...

Liburua ez zait asko gustatu. Irakurtzeko luzea eta pisutsua egin zait, nahiz eta, ulertzeko erraza izan. Karlisten eta liberalen garaiko liburua da. Martin Saldias, Sara, da liburuaren protagonista. Bere pasadizoak kontatzen ditu abenturazko liburu honek.Kapitulu bakoitzaren amaieran pertsonai bakoitzak pentsatzen duena agertzen da. Horrek liburua interesgarriagoa bihurtzen du.
Ez nioke iñori gomendatuko, bakarrik abenturazkoak izugarri gustatzen zaizkienei.

Anonymous said...

Liburu hau ez zait batere interesgarria iruditu, izan ere karlisten eta liberalen istorioak ez zaizkit batere gustatzen,gainera izen mordoa agertzen da eta ez dut oso ondo ulertu.
Saldias Sara izena hartu eta zelatari moduan ibiltzen da.
Nahiz eta historia erreala izan ipuin honetako historia ez zait gehiegi gustatu.
Abenturak gustoko dituzten irakurleei gomendatuko nieke irakurtzea.

Anonymous said...

Ez nago ohituta horrelako liburuak irakurtzea eta gauz batzuk ulertzea kosta egin zait. Arrigarria iruditzen zait jendea nola joten zen gerrara bere gogoz, bizia galtzeko zegoen arriskuarekin. Bestalde Martin Saldias konturatu zen oso jende gutxi noble eta leiala zela, eta oso dezepzionaturik bueltatu zen. Bestalde ondo etorri zitzaion gerran egotea aldatu egin zelako. Liburu hau 14 urtetik gorakoentzat dela iruditzen zait.

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait batere gustatu, baina irakurtzeko erraza da. ez dut liburu hau irakurtzea gomendatzen, hala ere gomendatzen dut gerrari buruzko liburuak irakurtzea gustoko dituenak irakurtzeko. ANIMATU!!!!!

Anonymous said...

Liburu aspergarria iruditu zait, irakurtzeko pisutsua, baina behintzat errez irakurtzen da. Gerrei buruzko historioak gustatzen zaizkit eta niri bezala historio hauek gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke eta baita ere abenturazalei.

Liburu honetako protagonista Martin Saldias da eta Sara izena artuz karlisten aldeko salatari bihurtzen da.

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait nahiz eta luze samarra izan. Interesgarria eta ulergarria egin zait irakurtzerakoan.Karlisten eta liberalen istorioak kontatzen ditu nahiz eta liburuaren lehen orrietan nahaspila samarra izan eta gainera xehetasun asko ematen ditu. Liburu hau gure adineko gazteei gomendatuko nieke irakurtzeko, erraz irakurtzen baita.

Anonymous said...

Sara Bilbotik Irurtzunera karlistei mezu bat bidaltzera doan gizona da. Liburu honetan,Sarak gerra garaia nola bizitu izan zuen kontatzen digu Bernardo Atxagak.Oso erraz eta gustura irakurri dut.Pertsonaiak egokiak iruditu zaizkit,nahiz eta izen asko agertu istorioan. Hasiera aspergarri samarra iruditu arren,liburua zoragarria iruditu zait. Liburu hau irakurtzea gomendatuko nizueke!!

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu,liburu honek karlisten eta liberalen arteko gatazkak kontatzen ditu. Protagonista Martin izeneko mutil bat da, “Sara” ezizenez ezagutua. Martinek zelatari moduan egiten du lan karlisten buruarentzat.
Liburu honek amaiera asko gustatu zait. Badakizue animatu eta irakurri!

Anonymous said...

Egia esan ez zait asko gustatu liburua. Pertsonaiak nahasi egiten nituen, eta batzuetan aspergarri xamarra ere iruditu zait. Karlista eta liberalen arteko gerran gertatutako istorio bat kontatzen du liburuak. Martin Saldias Irurtzunera joaten da mezu bat ematera Zumalakarregiri baina soldadu batek bera hiltzen saiatu da, hala ere ez du hiltzen ezagunak baizirelako. Ondoren Irurtzunera joaten da Zumalakarregiri mezua ematera eta bertan geratzen da denbora batean. Bere ezaguna traidore bat dela konturatzen da eta azkenean fusilatu egiten dute, berak Irurtzunetik alde egiten du Bilbora. Ez nuke gomendatuko nire ustez nahiko aspergarria baita.

Anonymous said...

Istorio polita ematen du, baina ez dut arreta askorekin irakurri eta orduan ez dut oso ondo ulertu. Gerra garaiko istorioak ez zaizkit asko gustatzen, eta pisutsua egin zait.
Nik ez nuke gomendatuko irakurtzea, baina horrelako gaiak gustatzen bazaizkizue irakur ezazue.


Sugatz 3A

Anonymous said...

Ez zait batere gustatu liburu hau. Oso aspergarria iruditu zait eta ez zait batere interesgarria iruditu. Liburuko protagonista zelatari bat da, Saldias izenekoa. Toki batzuetan ibiltze da zelatari moduan eta horri esker aspaldiko lagun bat topatzen du, Aranburu. Pertsonai asko daude eta asko nahasten dute istorioa. Abenturazko liburua da beraz abenturak irakurtzea gustatzen zaienei gomendatuko nieke.

Anonymous said...

Liburu hau ez zait batere gustatu, ezta ere oso interesgarria iruditu. Pertsonai asko agertzen dira istorioan eta pertsonaiek asko nahasten dute irakurtzerako garaian. Protagonista Saldias da baina honek Sara izena hartu eta zelatari ibiltzen da batetik bestera. Aspaldiko lagun bat ere ezagutzen du, ikasketak egiten ari zeneko lagun bat, Aranburu deitzen zioten. Ez da oso ondo ulertu istorioa baina kapitulu guztien amaieran badago tarte bat gauzak ulergarriago egiten dituena. Liburu hau abenturak irakurtzea gustuko dutenei gomendatuko nieke.

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu. Zai xamarra iruditu zait irakurtzerakoan, kosta egiten zitzaidan lehen irakurritakoa gogoraraztea.Protagonista honetako liburua Martin da baino liburuan Sara bezala ezagutzen diote. Bere istoriotxoak kontzen ditu. Kapituluaren bukaeran pertsonek kontatzen dutena azaltzen da.Nik liburu hau gerraren istorioak edo pasadizoak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke.

Anonymous said...

Liburua ez zait asko gustatu. Irakurtzeko luzea eta pisutsua egin zait. Karlisten eta liberalen garaiko liburua da, eta niri horrelako gaiak ez zaizkit gustatzen. Martin Saldias, Sara, da liburuaren protagonista. Bere pasadizoak kontatzen ditu abenturazko liburu honek.Ez dut libura gomendatzen, abenturak asko gustatzen zaizkienei bakarrik, bestela oso neketsua egiten baita.

Anonymous said...

Atseginez irakurtzen da Sara zelatari-karlista protagonistatzat duen liburu hau. Kapituluz-kapitulu gero eta interesgarriago egiten doa istorioa, eta honek, irakurketa bertan behera ez uztea behartzen zaitu nolabait esateko. Pertsonalki nobela historikoak asko gustatzen zaizkit eta beraz ez dut arazorik izan liburu hau irakurtzerakoan, alderantziz, entretenigarria iruditu zait. Gainera, kapitulu bakoitzaren bukaeran, pertsona ezberdinek zer pentsatzen duten azaltzen da eta honek, istorioa aberatsago egiten du.

Anonymous said...

Hasiera nahiko pisutsua egin zait baina gerora gehiago erakarri nau liburuak. Liburua lehenengo karlistadan kokatzen da eta garaiko egoera politikoaren berri ematen digu hasieran, bestalde, soldaduak nola gupidarik gabe borrokatzen diren guda odoltsuetan azaltzen digu. Zumalakarregi jeneralari dion mirespena dela eta honen laguntzarako,zelatari gisa sartzen den gizon bat dugu protagonista eta bere eguneroko gorabeherak kontatzen dizkigu. Asko gustatu zaizkit kapitulu amaierako bakoitzaren erreflexuak, bakoitzak gerra honekiko duen ikuspuntua azaltzen dute. Amaiera, berriz, ez da nik espero nuen bezalakoa izan; izan ere, amaierarate ez dakizu zein izango diren infiltratuak, eta ez nuen uste Saldias gudaren aurka azaldu eta Bilbora itzuliko zenik.

Ainara E. 3-B 2007-08

Anonymous said...

Sara izeneko gizona liburua gustatu zait. Uste baino arinagoa egin zait, hasieran oso pisutsua izango zela uuste bainuen, gerraren kontuak direla eta. Azkar irakurtzen den liburua da eta ulerterraza, baina batzuetan nahasi egiten nintzen, izen asko eta antzekoak baizeuden. 14bat urtetik gorako gazteei gomendatzen diet, gehienbat gerrako historiak gustetzen zaizkienei.

(2012-2013) 3A
Gorka.A

Anonymous said...

Polita iruditu zait “Sara izeneko gizona” liburua. Bertan, Bernardo Atxagak, Sara izeneko zelatari bat karlistei mezu bat bidaltzera joaten dela Bilbotik Irurtzunera eta bere gerrako bizipenak kontatzen ditu, oso abentura politak dira. Hasiera nahasgarria egin zait izen asko daudelako baina gerora oso gustura irakurriko dut. Liburu hau abentura zale guztiei gomendatuko nieke.
Jon L. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Nik oraingo honetan “Sara izeneko gizona” liburua irakurri dut. Liburua ez zait asko gustatu ez delako oso interesgarria. Protagonista Martin izeneko Bilbotar bat da baina gerra garaian bere amaren izenarekin, Sara, ibiltzen da espioi lanak egiten karlistentzat. Sara izena beraien aurkariak, liberalak, nahasteko erabiltzen du espiatzerako momentuan. Liburu honek bere gerra garaiko pasarte bat kontatzen du eta bere sentimendu eta pentsamendu guztiak azaltzen ditu. Nahiz eta liburua ez horren polita izan errez irakurtzen da eta bukaerarako liburua irakurtzera bultzaten dizu. Horregatik liburu hau irakurtzera gomendatzen dizuet.

Iñaki G. (2013-2014

Anonymous said...

Abenturazko liburu honek garai batean Martin Saldias izeneko gizon bati igarotako historia kontatzen du. Zumalakarregi jeneralaren zerbitzuan zelatari modura borrokatutako gizona da, gerrara bere gogoz joan zena, eta adiskideek "SARA" goitizenaz ezagutzen zutena. Bidean bere lagun zaharrarekin egiten du topo, Aranbururekin. Historia hau lehen gerrate karlista suertatzen ari zen bitartean igarotzen da.

Aitor Agirre (3.B) (2013-2014)

Anonymous said...


Sara izeneko gizona liburua hasieran pisutsua egin zait baina irakurtzen joan ahala interesgarria iruditu zait. Liburu hau karlista eta liberalen gerretan dago girotua. Liburu honetako protagonista Martin izeneko gizona da. Martinen ezizena Sara da eta hau zelataria da.Gainera honek Bilbotik informazio baliotsua eraman behar du Iruñera. Bestalde Iruñan Martinek hainbat pasadizo biziko ditu eta hainbat pertsonek Martin hilko nahiko dute. Azkenik istorioa Martin Bilbora itzuliz bukatuko da. Liburua orokorrean nahiko polita iruditu zait baina irakurtzeko hainbat zailtasunekin. Liburu hau gerretan interesatu dagoen pertsonei gomendatuko nieke.
Iñigo.O 3.B (2013-2014)

Anonymous said...

Martin Saldiasek (Sara) karlistentzako espioi lanak egingo ditu. Sara Bilbotik Irurtzunera karlistei mezu bat bidaltzera doan gizona da. Liburu honetan, Sarak gerra garaia nola bizi izan zuen kontatzen digu. Bertan tiro batek egindako zauriagatik eta pozoitzeagatik hil zorian egongo da. Liburua korapilatsua da hasieran baina gerra eta abenturazko liburuak gustatzen bazaizkizu polita izan daiteke.
Amets G. 3A (2014/03/23)

Anonymous said...

Polita iruditu zait “Sara izeneko gizona” liburua. oso abentura politak dira. Hasiera zaila egin zait izen asko daudelako baina gerora oso gustura irakurriko dut. Liburu hau guztiei gomendatuko nieke.
Ioritz A. 3A (2013-14)

Anonymous said...

"Sara izeneko gizona" liburua irakurri dut. Liburu honetan Martin Saldiasen, "Sara" goitizenaz ezaguna, historiak kontatzen ditu. Hain zuzen, bere gogoz gerrara joan zeneko historioak, Zumalakarregi jeneralaren zerbitzuan zelatari modura borrokatu zuen. Bilbotik Iruñera joan zen, zaldiz haon zuzen eta bidean ere izan zuen oztoporen bat edo beste. Gerran bere klasekide izan zen Aranbururekin egiten du topo eta beste hainbat frantzes, boluntario...-rekin. Gerran istripuak izaten ditu eta bere lagun diren, Aranburu, Barrez, Lacos etab.-engandik gaizki pentsatzen hasten da, hau da, istripua apropos egin zutela, gero pozoitu egin zutela... Bukaeran Aranburuk gutun bat idazten dio bere zalantza gehienak argituz. Apropos egindako istripu bat izan ote zen, pozoitu egin ote zuten?? Anima zaitez irakurtzera eta jakingo duzu!
Irantzu E. 3.B (2013-14)