2012-10-24
KOLOSALA IZANGO DA
KOLOSALA IZANGO DA
Joseba Sarrionaindia
(Txalaparta, 2003)
Gerra Kalaportura iritsi da. Eta bertako umeen bizitzarekin nahastuko da gerra. Guda umetu egingo da talka horretan; ume kontua, ia jolasa bihurtu. Aldiz, umeak gogortu, sentimenduez ahaztu eta bizilarriz arituko dira.
Gerran umeek ez dute ez aldeko, ez areriorik topatuko. Ez da aldarrikapenik izango. Ez da logikarik egongo. Ez da gorrotorik egongo. Baina umeek ez diote haurtzaroari uko egingo, eta bizitzaz gozatzen saiatuko dira tokatu zaien garai berezi horretan.
Pasadizoak bata bestearen atzetik igaroko dira umeen begirada jolastariaren aurrean, eta herioa eta drama gaztetxoen ikuspegiaren bahetik pasatzean gertakari bitxien mailara iritsiko dira soilik.
Protagonistaren ikuspuntutik jarraituko dugu narrazioa, berez pasadizo labur eta intentsoen ilara; oso era klasikoan kontatuta nahi bada; baina sotiltasun eta apaltasunez emanda: gorrotorik gabe, hizkuntza biziaz, xamurtasun apartaz.
Oso urruti dago faxismoaren aurkako liburua izatetik, edota aldarrikapen abertzale izatetik. Liburu bakezalea da. Hain da bakezale, non gerraren erdian ere gerrarik ez dagoela ematen du; gehienez gizakien onberatasuna gudaren labirintoan iparra galduta.
Gomendio bakarra: irakurri, irakurri eta irakurri. Eta irakurritakoan norbaiti gomendatu.
Rafa L.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
67 comments:
Liburu hau oso interesgarria iruditu zait bere gaiengatik batez ere umeek nola ikusten dute gerran kontua. hasieran umeeak ondo pasatzen dute gerra dela eta baino gero iritzi berdinarekin pentsatzen jarraituko al dute?...
Kolosala izango da oso liburu interesgarria da, erraz irakurtzekoa eta nahiz eta bizkaieraz egon oso ondo ulertzen da. Ume batzuek gerra nola bizi izan zuten kontatzen da, umeen ikuspuntutik begiratuta eta gerrak ez du gerra ematen, gertakizun tristeenetatik pasadizo alaiak kontatzen dira. Nik oso gustora irakurri dut eta irakurri ez duten guztiei gomendatuko nieke.
Liburu interesgarria da, ondo dago jakitea gerran dauden umeek nola ikusten duten gerra bere begibistatik. Irakurlearentzat apur bat nahasgaria izan liteke ez baditu ulertzen ondo gerrako kontu oiek.
Nik liburu hau gomendatuko nioke gerrari buruzko kontakizunak,historiak, liburuak... interesatzen zaizkion pertsonari.
Uxue Murua 4.D.B.H.
oso interesgarria iruditu zait, garai haietako gerra eta egoera politikoari buruz ikasi zitekeelako.normalean gerrari buruzkoak asko ez zaizkit gustatzen, baina hau ume baten ikuspuntutik izatean, arinagoa gertatu zait.SARA APALATEGI 4.B
Liburu ederra iruditu zait josebarena, zer pentsa ematen dizulako gerrari eta bakeari buruz. bestaldetik nahiko ongi konpondu nahiz irakurritakoa ulertzeko naiz eta batzuetan nahastuta ibili izan naizen hitz batzuen erruz.
oso liburu interesgarria iruditu zait, espainiako gerra garaiko gertakizunak ikas zitezkeelako.normalean ez zaizkit asko gustatzen mota honetako liburuak, baina hau nahiko gustura irakurri dut;ume baten ikuspegitik kontatua delako agian.
Liburu hau Espainiako gerra zibilean kokatzen da.Nahiko irakur erraza da baina batzuetan idazleak izen batzuekin korapilo txiki bat egiten du eta ulertzea kostatzen da.
Gerra beste begi bista batetik ikusten da, hau da, haur batena kasu honetan . Protagonistaren aita tradizionalista da eta bere ama ez eta horregatik liskarrak edukitzen dituzte maiz.
Bere aita gerrara joaten da eta bere aita itzuli arte protagonistari gertatzen zaizkion abenturak kontatzen ditu.Nahiko polita iruditu zait.
Niri liburu hau ez zait horrenbeste gustatu, gerrari buruzko gaiak ez zaizkidalako gustatzen. Liburu honetako protagonista dagoen egoeran ez nuke egon nahi, niretzat oso egoera gogorra iruditzen zaidalako.Batetik aita gabe geratu delako eta bestetik arreba txikia jaio behar duelako eta bakarrik sentitzen delako. Nik liburu hau 13 urtetik gorakoei irakurtzea gomendatuko nieke.
Beñat Goitia 4A (08-09)
Liburu atsegina iruditu zait,erraz irakurtzekoa.Nahiz eta gaia asko ez gustatu liburu atsegin dut.Espainian 1936ean izandako gerra zibilotaz hitz egiten du eta protagonistak nola hartzen duen parte.
Liburua benetan interesgarria iruditu zait, hasieran izenburua irakurrita ez nuen uste hainbeste gustatuko zitzaidanik.Bertako protagonista ume bat da eta gerra bere ikuspututik kontatzen du, eta gerrak ez du hain gauza txarra ematen bere ikuspuntutik gauza txarrei zerbait alaia ateratzen diolako.Hasieran gerrako protagonistekin nahastu egin naiz izen asko azldu direlako bapatean baina gero erraz irakurri dut,uste dut pena merezi duela liburu hau irakurtzeak,animatu!
Alazne J. 4.A
Nahiz eta niri horrelako istorioak asko ez atsegin, nahiko gustura irakurri dut.
Ez naiz aspertu irakurtzean eta erreza egin zait. Ondo dago jakitea umeek gerra garaian nola jokatzen duten… Edozeini gomendatuko nioke irakurtzea, Espainiako gerra garaiko gertakizunak ikas edo jakin daitezkeelako.
Sugatz Gomez Conde
Niri liburu hau asko gustatu zait; istorio honek mutil baten bizitza eta bere herrian gerra zela eta pasatzen diren gertakizunak. Ulergarria egin zait, erraz irakurtzekoa. Erabilitako hiztegia egokia izan da. Nik berriro irakurriko nuke nahiz eta, tristea izan. Nik liburu hau batez ere, gure adinekoei gomendatuko nieke.
¡Beno anima zaitezte eta irakurri!
Liburu polita eta interesgarria iruditu zait, errez irakurri eta ulertzen delako. Historioa diberdigarria iruditu zait, gerrari buruzkoa, ume baten ikuspuntutik. Umeak gerra nola joan zen kontatzen digu eta oso atsegina egin zait azkenerako. Ez zait asko gustatu amaiera tristeegia joan delako azkenean, baina aldian behin horrelako istoria bat irakurtzea ez da gazki etortzen.
Niri liburu haun gustatu zait, nehiz eta gerrazko liburuak ez gustatu. Historioa mutil batek kontatzen du, berari 11 urterekin gertatutako historioa. Gerrari buruz doa liburua, bere aita gerrara joan zela Donostiara...
Liburu hau irakurtzea gomendatzen dut.
Liburu hau asko gustatu zait, erraz irakurtzen baita eta gerra garaiko istorioak asko gustatzen zaizkit, horrez gain nahiko liburu interesgarria da. Alde batetik gerra zer gogorra den esaten duelako eta bestetik liburuko protagonisten jarrera hau da historiako haurren jarrera oso interesgarria delako. Denei gomendatzen diet liburu hau irakurtzea. Nire balorazioa liburu onekiko 10-etik 9-koa da.
Gaizka. Jauregi 4A (08-09)
Liburu hau oso polita iruditu zait. Bertan kontatzen den istorioa oso polita da. Ferrari buruzkoa da bere aita eta ama haserretu egiten dira aita gerrara joaten delako baina amak ez du nahi joatea. Ama haurdun dago. Normalean ez zaizkit horrelako liburuak gustatzen baina hau gustatu zait. Liburu hau irakurtzea gomendatuko nizueke oso polita delako eta oso eraz irakurtzen delako.
Eider T S 4A 2008/2009
Liburu hau oso interesgarria da eta erraz irakurtzen da, nahiz eta gerrako protagonistekin nahaste handi xamarra sortu zaidan.Ume batzuek gerra nola bizi izan duten kontatzen da. Amaiera triste xamarra dauka baina polita da eskolan irakurtzeko. Niri liburu hau asko gustatu zait eta hamahiru urtetik gorakoei gomendatuko nieke irakurtzea.
Egoitz.G 4-A 08-09
Liburu hau oso polita eta oso interesgarria iruditu zait erraz irakurtzen delako nahiz eta hitz batzuk bizkaieraz egon. Ume batzuek gerra nola bizi izan zuten kontatzen da, umeen ikuspuntutik begiratuta eta gerrak ez du gerra ematen. Pasadizo oso tristeak kontatzen ditu baina pasdizo politak ere bai. Nik oso gustora irakurri dut eta irakurtzeko gomendatuko nieke irakurri ez duten guztiei.
Urko A. 4a (08/09)
Orokorrean ez zaizkit gustatzen gerra eta biolentzia gai bezela dituzten liburuak; vaina hau gehiago gustatu zait, ume baten ikuspegitik hunkigarriagoa delako. Bestalde, asko gustatu zaizkit umeen bihurrikeriei buruzko pasadizoak. Gerra zein krudela den erakusten digu liburuak, eta haur baten ikuspegitik are gehiago. Haur eta emazteak goibel bizi ziren, gizonei malko artean agur bate san eta bueltatuko ote ziren ezjakinean… Umeek ez zuten inoiz guda bat bertatik bizi, eta hasieran jolas bat iruditzen zitzaien; eta “tiragoma”-rekin borrokatzen zuten beraiek. Eta bestalde, grazia egin zidan gizon zahar baten erretzeko erak: bibliako orriak erbailiz finagoak zirelako. Gerrei buruzko liburuak atsegin badituzu, eta gerrako sentipenak bizi nahi badituzu irakur ezazu liburu hau,kolosala izangoda eta!
Liburu hau asko gustatu zait eta atal batzuk oso aspergarriak iruditu zaizkit. Kontatzen den istorioa Espainiako gerra zibilarena da. Liburua oso erraz irakurtzen da. Liburu hau ume batek kontzen dut. Protagonistaren aita gerrara joaten da, eta gerra irabazi egiten dute eta momentu horretan mutikoak ikusitako ikuspegitik kontatzen du. Liburu hau erraz irakurtzen da. Liburu hau irakurtzea gomendatuko nizueke.
Eider T S 4A 2008/2009 ikasurtea
Niri liburu gustatu zait nahiz eta gerrako liburuak ez gustoko. Ipuin hau gizon batek kontatzen du, bera gaztea zenean, gerra nola pasa zuen. Bere aita gerrara joaten da eta mutikoa etxean geratzen da bere amarekin. Ipunaren bukaera ez nuen horrelakoa espero. Liburu hau irakurtzea edozeni gomendatzen diot nahiz eta gerrako liburuak ez gustoko.
Liburu hau ez zait asko gustatu, irakurtzeko hiztegi zaila bait zuen, onegaitik ez nioke gazte bati gomendatuko.
Unai O. 4-A (2009-10)
liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Gerrako kontuak asko interesatzen zaizkit. Asko entretenituarazi nauelako. Jendeari irakurtzea gomendatzen diot.
David A. 4.A 2009-2010
Oso liburu entretenigarria iruditu zait, interesgarria da gerraren aurpegia ume baten ikuspuntutik ikustea. Hala ere, esan beharra dago istorioa pixka bat korapilatsua egin daitekeela gerrako kontuak direla eta. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke.
Iñaki L. 4-A (2009.2010)
Liburu hau oso interesgarria iruditu zait, batez ere gerrako esperientziak ematen dituztelako, eta honetaz aparte gerra batek sortzen dituen gatazkak edozein lekutan aurki daitezkeela azaltzen delako. Jendeari gomendatuko nioke.
Beñat A. 4A (2009-10)
Liburu hau asko gustatu zait, gerra istoriak kontatzen dituelako. Liburua ume batek kontatzen du, bere aita gerrara joaten da eta bera etxean geratzen da bere amarekin.Liburua irakurtzeko erraza da, baina hiztegia pixkat zaila egin zait. Jendeari irakurtzea gomendatzen diot.
Eneko Lasa 4.a (09-10-6)
Sarrionaindiaren “Kolosala” nahiko kolosala iruditu zait. Haur baten larrutik kontatzen digu gerra Sarrionaindiak, horretarako, metaforetan eta konparazioetan aberats diren orrialdeak idatzi dizkigu. Gerrako tirabira-birak kontatzen dira bertan, gerraren alde txar guztiak azaldu nahian “Ez genekien gerra hain makurra izango zenik, jende guztiaren etxera sartuko zenik, eskailerak igo, atea jo, eta barrura sartuko zela.” Amaiera esperantza mezu bat helarazi nahi digu eta txar guztiaren ondoren izango dela zer edo zer hobea dio eta kolosala izango dela.
4A-Beñat.E.Z 09-10
7-10-2009
Kolosala izango da
Liburu hau gustatu zait. Interesgarria iruditu zait, nahiz eta gerrako liburuk ez gustatzea. Hasieran nahiko aspergarria ematen zuen baina gero nahiko entretenigarria zen. Nahiz eta gerra buruzko istorioa izan, nahiko bakezalea da. Liburu hau gomendatzekoa da.
Silvia Dos Reis. 4a
Liburu hau interesgarria iruditu zait.Normalean horrelako liburuak ez zaizkit asko guztatzen baina hau gustatu zait.Ume batek kontatzen du gerra nolakoa den eta berak nola bizi duen.Jendeari liburu hau irakurtzea gomendatzen diot.
Oihana O.4(2009-2010)
Liburu hau asko gustatu zait. Bertan, Kalaportuko ume batek Espainiako Gerra Zibila kontatzen du bere ikuspuntutik. Umearen aita gerrara joaten da eta itzuli arte umeak izaten dituen abenturak azaltzen ditu. Aitaren eta amaren artean liskarrak sortzen dira, pentsamendu desberdina dutelako, eta berdina gertatzen da Kalaportuko herritarrekin. Baina hala ere, ez dirudi gerra hain gogorra denik, izan ere protagonistak alaitasun puntu batez bustitzen ditu momentu zailenak. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, beraz, animatu!
Maider A. 4A 2012-2013
KOLOSALA IZANGO DA. Liburua triste samarra izan arren, asko gustatu zait. Istorioa duela hainbat urte gertaturikoa da eta ume batek bere herrian gertatzen ziren gerrak kontatzen ditu bere ikuspegitik.
Nire iritziz liburua errealitatean oinarritua dago, izen ere, hemen honelako egoerak asko ezagutzen ez baditugu ere, munduan gerren ondorioz, honelako egoeran dauden familia asko eta asko daude. Liburu honek argi eta garbi uzten digu gerra zein krudela den, eta gerran bizitzen diren sentipenak oso ondo adierazten dituela iruditu zait.
Liburua oso erraz irakurtzen da eta ulertzeko ez du zailtasunek. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau, beraz badakizu irakur ezazu!!!
Aiora M. - 4.B (2012-2013)
Ikaragarri gustatu zait liburua, idazlea lehendik ezagutzen nuen eta hau izan da liburu hau irakurri izanaren arrazoia. Gainera, sari asko irabaziak ditu idatzitako poema liburu eta eleberriekin.
Liburua,1936. urtean kokatzen da, familia batek gerra garaian zehar pasatzen duen historia kontatzen da liburuan, ume batek kontatua. Ume honi aita gerrara joaten zaio, gerrara doala semeari kontatu gabe eta familiaren ardura berea dela esanez. Hau gutxi balitz,bera baino bi urte zaharrago batengandik tratu txarrak jasaten ditu. Ez duela bizitza erraza izan esan dezakegu.
Oso egokia iruditu zait 15-16 urte inguruko irakurleentzat, hori gutxi balitz, oso erraz irakurtzen da eta ez du ulertzeko batere zailtasunik.
Alex Goikoetxea P. 2012-2013 ikasturtea 4.A
Irakasleak gomendatu zigun bezala, Joseba Sarrionandiaren “Kolosala izango da” liburua irakurri dut oraingo honetan. Istorio benetan interesgarria eta atsegina iruditu zait. Mutiko bat da liburuko protagonista, eta gerra bere ikuspuntutik erakusten digu, inozentziaz beteriko ikuspuntu batetatik. Momentu zail, gogor eta nazkagarriak diren arren, haurrentzat dena da jolasa, dena da berria eta abentura bat. Beraz, idazleak oso ondo bereizten dizkigu helduen eta umeen pentsaerak eta irakurleak haurtzaro garai haietara itzuli nahi izatera bultzatzen gaitu. Horrez gain, istorioa euskara jator eta sinplean dago idatzita, bizkaierazko hitz desberdin baina politekin. Liburu hau benetan gustatu zait eta edonori gomendatzeko modukoa iruditzen zait, beraz, anima zaitezte liburu honetaz gozatzera!
Lide LASA 4B (2012-13)
"Kolosala izango da" liburua nahiko interesgarria iruditu zait. Ez zait oso erraza egin, gerran dauden talde askoren izenak aipatzen baitira eta korapilatsua iruditu zait. Istorio honetan gerra mutiko baten ikuspegitik kontatzen da. Mutiko hau ausarta iruditu zait, gerran egon arren, ez du munduan dagoen zikinkeria eta txar guztia ikusten; eta gainera familia bat du aurrera atera behar du, aitak gerrara ospa egin baitzuen. Hala ere liburu gomendagarria iruditzen zait.
Nerea M. 4B (2012-2013 ikasturtea)
Liburu hau oso polita eta oso interesgarria iruditu zait erraz irakurtzen delako nahiz eta hitz batzuk bizkaieraz egon. Ume batzuek gerra nola bizi izan zuten kontatzen da, umeen ikuspuntutik begiratuta eta ez du gerrarik dagoenik ematen. Pasadizo oso tristeak kontatzen ditu baina politak ere bai. Nik oso gustora irakurri dut eta irakurtzeko gomendatuko nieke irakurri ez duten guztiei.
Oihana Berakoetxea 4.A 2012-13
Liburu hau nahiko polita iruditu zait, gainera erraz ulertu eta irakurtzen da. Bertan gerra baten erdian daude eta istorio honetako protagonistak, kasu honetan ume batek, bere ikuspuntutik ikusten du gertatzen ari den guztia, hala nola nolabaiteko inozentziarekin. Gerran zehar era guztietako gauzak gertatzen dira, gehienak ordea gogorrak, baina hala ere haurrak ez dira konturatzen benetan zer ari den gertatzen, hau da beraientzat jolas bat da jazotzen ari den guztia. Gurasoentzat, helduentzat ordea, dena desberdina da, hauek errealitate puru-puruaz, hau da jazotzen ari den guztiaz konturatzen dira eta beraientzat ez da erraza kontu honi aurre egitea, denak izututa, ea gerren historia guztia noiz bukatuko den itxaroten… ari dira.
Amaitzeko, esan beharra daukat liburu hau edozeini gomendatuko niokeela irakurtzea, beraz badakizue anima zaitezte!
Izaro O. 2012-2013 4A
Nik Joseba Sarrionandiaren "kolosala izango da" liburua irakurri dut. Oso interesgarria iruditu zait, nahiz eta korapilatsu samarra izan ere bertan gerra izen asko agertzen dira. Liburu honetan gerra ikuspegia, ume baten ahotik kontatzen du eta ez da konturatzen benetan zer gertatzen den. Bere aita gerrara joana da eta bere ama aldiz benetan gerran zer pasatzen den konturatzen da eta oso une gogorrak bizitzen ditu. Liburu hau edonori gomendatuko nioke oso interesgarria delako.
Jon L.(2013-14)4A
Nik "Kolosala izango da" liburua irakurri dut. Asko gustatu zait, izan ere, gerrari buruzko liburuak asko gustatzen zaizkit. Gainera erraz irakurtzen den liburu horietakoa da. Protagonista mutil gazte bat da, eta bere aita gerrara joaten denean hil egiten da. Gerrari buruzko liburuak gustatzen zaizkion pertsonentzat oso egokia da. ANIMA ZAITEZ!!!
Josu P. 2013-2014 4A
Nik "Kolosala izango da" liburua irakurri dut. Asko gustatu zait, izan ere, gerrari buruzko liburuak asko gustatzen zaizkit. Gainera erraz irakurtzen den liburu horietakoa da. Protagonista mutil gazte bat da, eta bere aita gerrara joaten denean hil egiten da. Gerrari buruzko liburuak gustatzen zaizkion pertsonentzat oso egokia da. ANIMA ZAITEZ!!!
Josu P. 2013-2014 4A
Kolosala liburua ez zait asko gustatu.Liburu honek familia bateko gerrako historioa kontatzen du.Haur batek kontatzen du istorioa eta bertan oso pasarte gogorrak pasatzen dira nahiz eta umea ezten konturatzen beraientzat, dena jolas bat da. Gurasoentzat , helduentzat ordea dena desberdina da, hauek errealitatea ikusten dute eta beraientzat ez da erreza jazotzen hari den guztia onartzea. nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke.
Gorka.A
(2012-2013)4.A
Liburu hau asko gustatu zait. Bertan, Kalaportuko ume batek Espainiako Gerra Zibila kontatzen du bere ikuspuntutik. Nire iritziz liburua errealitatean oinarritua dago, izan ere, hemen honelako egoerak asko ezagutzen ez ditugun arren, horrelako egoeran daude familia asko eta asko. Oso egokia iruditu zait 15-16 urte inguruko irakurleentzat, hori gutxi balitz, oso erraz irakurtzen da eta ez du ulertzeko batere zailtasunik.
Maria G. 2013-2014 4B
Liburu hau oso interesgarria da eta erraz irakurtzen da nahiz eta hitz batzuk bizkaieraz egon.Kontatzen den istorioa Espainiako gerra zibilarena da.Umearen aita gerrara joaten da eta itzuli arte umeak izaten dituen abenturak azaltzen ditu.Mutiko hau ausarta iruditu zait. Jendeari liburu hau irakurtzea gomendatzen diot. Liburu hau gerra kontuak atsegin zaizkion edonori gomendatuko nioke.
Julen V.
4.B(2013-14)
Liburua benetan interesgarria iruditu zait naiz eta niri horrelako liburuak asko ez gustatu.Mutiko bat da liburuko protagonista, eta gerra bere ikuspuntutik erakusten digu.Ume bat da liburu honetako protagonista eta ume honi aita gerrara joaten zaio, semeari gerrara doala kontatu gabe eta bere familia zaintzeko esaten dio gainera.Liburu hau edozeini gomendatzen diot asko dibertituko baita liburu hau irakurtzeko garaian.
Aratz I.
2013-2014
4B
“Kolosala izango da” liburua asko gustatu zait. Istorioa oso interesgarria iruditu zait, eta gainera, hain aspaldikoa ez dugun gerra zibilari buruz jakiteko balio izan dit. Liburuak, mutiko baten ikuspuntutik kontatzen du gerra, eta helduekin konparatuta, umeek, ikuspuntu oso ezberdina dutela antzeman daiteke, liburuko umeek ia-ia jolas bat bezala hartzen dutelako gerra. Edonori gomendatuko nioke irakurtzea, interesgarria izateaz gain gauza berriak ikasteko balio baitu. Irakur ezazu!
AXIER A. 4.A 2013-2014
“Kolosala izango da” liburua oso interesgarria iruditu zait nahiz eta izen ezberdin asko agertze direnez, ez zaidan oso erraza egin liburua ulertzea.Mutiko ausart bat da liburu honetako protagonista nagusia,bere aitak gerrara alde egin zuenez, bere familia bakarrik aurrera atera behar baitu eta mutiko honek, bizitako gerra bere ikuspuntutik kontatzen digu.Gainera, kontatzen dituen pasarte horietako asko nahiko tristeak iruditu zaizkit.Horrez gain, istorio honetan argi eta garbi ikus daiteke haurren eta helduen arteko pentsaerak zeinen ezberdinak diren. Beraz, liburu hau oso gustura irakurtzeaz gain oso interesgarria iruditu zaidanez, edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.Anima zaitez! Alazne G. 4.A (2013-14)
“Kolosala izango da” liburua hautatzea erabaki nuen, Joseba Sarrionaldiak idatzia delako eta lagun batzuk irakurtzea gomendatu zidatelako. Gizon hau sekulakoak ikusia da eta horrek asko erakartzen ninduen. Liburu honetako protagonista ume bat da eta bere gerraren ikuspegia erakusten digu. Berarentzat, gerra baina gehiago aventura eta jolasa da egoera hau. Momentu horietako momentuak deskribatze zaila izan arren, idazleak bikain egin du. Egia esateko ez zait aurreko liburua bezainbeste gustatu, baina oso inreresgarria eta zer pentsa emateko liburua dela uste dut. Anima zaitez irakurtzera!
Beñat Madariaga 4.B 2013-14
2013/11/21
Niri “Kolosala izango da” liburua asko gustatu zait. Bertan, Espainiako gerra zibila ume baten ikuspegitik kontatzen da eta argi ikusten da, ume batek, gauzak era alaiagoan ikusten dituela, edo ez dela ohartzen zeren aurrean dauden. Umeak istorio hau jolas moduko bat bezala artzen du eta honek liburu hau interesgarriagoa egiten du. Niri liburu honek gauza asko erakutsi dizkit eta arrazoi honengatik irakurtzea gomendatuko nizuke.
Aitor O. 2013-14 4.A
“Kolosala izango da” liburua triste samarra izan arren, asko gustatu zait. Istorioa duela hainbat urte gertaturikoa da eta ume batek bere herrian gertaturiko gerra kontatzen digu bere ikuspegitik. Gerran zehar era guztietako gauzak gertatzen dira, gehienak ordea gogorrak, baina hala ere haurrak ez dira konturatzen benetan zer ari den gertatzen, hau da beraientzat jolas bat da jazotzen ari den guztia. Gurasoentzat, helduentzat ordea, dena desberdina da, hauek errealitate gordina bizi dute.
Nire iritziz, liburu honek argi eta garbi uzten digu gerra zein krudela den, liburua oso erraz irakurtzen da eta ulertzeko ez du zailtasunek. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau, beraz badakizu animatu!!
Maite T. 4.A (2013-14)
Liburu hau asko gustatu zait. Bertan, Kalaportuko ume batek Espainiako Gerra Zibila kontatzen du bere ikuspuntutik. Umearen aita gerrara joaten da eta itzuli arte umeak izaten dituen abenturak azaltzen ditu. Aitaren eta amaren artean liskarrak sortzen dira, pentsamendu desberdina dutelako, eta berdina gertatzen da Kalaportuko herritarrekin. Baina hala ere, ez dirudi gerra hain gogorra denik, izan ere protagonistak alaitasun puntu batez bustitzen ditu momentu zailenak. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, beraz, animatu!
Leire U. 4.A (2013-14)
Liburu hau oso polita iruditu zait, bertan ume batek ikusteko modua nolakoa den jakin baitezakegu. Istorioan, aitak gerrara alde egin dion eta bere amarekin bizi den ume baten gerra bizitzeko modua kontatzen da. Liburu hau irakurtzeaz gozatzeaz gain, gerra zibilaren zergatia ulertu dut eta hau ere garrantzitsua dela iruditzen zait. Liburu hau irakurtzea gomendatuko nizueke dudarik gabe, oso interesgarria dela iruditzen baitzait.
Jon I. 4.A 2013-2014
Liburu honek 1936ko gerra nola bizi izan zuten Kalaportu izeneko herrian kontatzen digu. Gizonak gerrara doaz eta emakumean eta haurrak geratzen dira herrian. Haurrek hasieran gerra jolas bat bezala hartzen dute gerra, baina denborak aurrera egin ahala konturatzen dira, hark, tristura, zorigaitza eta heriotza besterik ez dakarrela. Liburua gustura irakurri dut, jakin-minez, nahiz eta batzuetan kosta egin zaidan guztia ulertzea. Adibidez: Karlistak, Falangistak, Gorriak, Abetzaleak… nor ziren edo zergatik zebiltzan gerran, hobeto esplikatu beharko lukeela iruditzen zait. Dena den , orokorrean istorioa gustatu zait, gerraren kalteak eta gerlarien bizimodua ezagutzeko aukera ematen baitu. Irakurtzeko aholkua ematen dut.
Joseba E. 4.B 2013-14
"Kolosala izango da" liburua irakurri dut, liburu honek gerra zibila haur baten ikus-puntuaz. Bizkaiko herri batean gertatzen da, mundo osoa beldurrez dago gerra noiz amaituko itxaroten. Nire iritziz pixka bat astuna iruditu zait, baina ez dago gaizki, hori bai, oso tentuz irakurri beharra dago. Liburu hau irakurtzea atsegin duen edonori gomendatuko nioke.
Alaitz M. (2013/14)
4A
Nik “Kolosala izango da” liburua irakurri dut. Egia esan behar badut, ez zait batere gustatu liburua, niri gerrak ez baitzaizkit batere gustatzen. Liburu honek, Kalaportu herrian, 1936ko gerra nola bizi zuten kontatzen digu. Protagonista mutiko bat da eta bere aita ere gerrara joan den soldadu bat da. Niri liburu hau gustatu ez zaidan arren, gerrari buruzko liburuak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke. ANIMATU!!!
Julen Z. 4.B (2013-2014)
"Kolosala izango da" liburua oso liburu interesgarria iruditu zait. Hasieran, liburua aukeratzeko zenbait duda izan nituen, izan ere, gerra eta politika nahasten diren liburuak ez ditut oso gogoko. Webguneko iruzkinak irakurrita, liburu hau irakurtzea erabaki nuen eta harro nago hartutako erabakiaz. Nobelako pertsonaia printzipala haur bat da, beraz, gerra ikusteko beste modu batzuk erakutsi dizkit. Gerra, gerra da eta gauza tristea izaten jarraituko du, baina haur honek istorio unkigarri bat osatu du osa zezakeen gai konplexuenetik, gerratik. Idazlearen puntu bakezalea nobelako ezaugarri onenetako bat iruditu zait, izan ere, ez du inongo momentuan irakurlea batzuen edo besteen alde edo kontra jarri nahi. Oso liburu erraza egin zait irakurtzeko, nahiz eta, batzuetan, gurasoei politikako galderatxo batzuk egin behar izan dizkieten. Gainera, bizkaierako hitz batzuk ikasi ditut; adibidez, "erdu" hitza deigarria egin zait, askotan agertu baita. Edonori gomendatuko nioken liburua da.
Maddi B.
2013-14 4.B
Nik “Kolosala izango da” liburua irakurri dut eta egia esan, uste nuena baina gehiago gustatu zait. Hasieran, banekien gerrari buruzkoa zela, baina, konturatu naiz umeen ikuspuntutik oso desberdina dela, hau da, gerra beraientzat ez dela guztiz txarra, jolas bezala artzen zuten. Beraz, nahiz eta niri gerrari buruzko liburuak ez asko gustatu, liburu hau gustatu zait eta edonori gomendatuko nioke.
Eneritz Iturbe 4b
2013-2014
Kolosala izango da gerra zibilari buruzko liburua da eta niri oso interesgarria iruditu zait. Liburu onetan umeek gerra nola ikusten duten ikusten da. Hasieran umeak oso gustura daude gerra dela eta baina azkenerako iritzia aldatzen dute. Gertakizun tristeak naiz alaiak gertatzen dira nik liburu hau irakurri ez duen edozeini gomendatuko nioke.
Anima zaitez irakurtzera!!
Aitor M. 4B (2013-14)
“ Kolosala izango da” liburua, oso interesgarria iruditu zait. Inoiz ez nuen irakurri gerraren inguruan eta ez dakit asko kontu horiei buruz baina umeek gerraren inguruan duten iritzia jakitea interesgarria da. Bestetik, liburua bizkaieraz dagoenez, hitz batzuk ezberdinak dira baina ala ere, erraz irakurtzen da. Gerrako istorioak gustatzen zaizkien guztiei gomendatzen diet liburu hau.
Naiara L. 4B (2013-14)
"kolosala izango da" liburua asko gustatu zait. Liburuan espainiako gerra zibila kontatzen du ume batek. Protagonistaren aita gerran zegoen bitartean umeak gerrarekiko duen ikuspegia eta berari pasa zaizkion pasarteak kontatzen ditu. Amaiera beste era batekoa espero nuen, nahiz eta amaiera hau gustatu zaidan. Liburu hau asko gustatu zait eta nire adineko edonori gomendatuko nioke.
Xabi L.
(2013-14) 4.B
"Kolosala izango da" liburua asko gustatu zait. Hasieran uste nuen ez zitzaidala asko gustatuko politika kontuengatik etab. baina liburu osoa irakurri ondoren orain arteko interesgarrienetarikoa iruditu zait. Liburua gainetik kontatuz, Espainiko gerra zibilari buruzkoa da, eta bertan, bere aitak gerrara alde egin endoren bere familiarekin herrian gelditzen den ume baten ikuspegia kontatzen da. Erraz ikusten da gerra oso gauza serio eta gogorra bada ere ume honek modu hobe batean kontatzen duela. Hori izan da gehienbat liburua horren aberasgarria egin zaidanaren arrazoia, gerra zibilari buruz beste ikuspegi bat daukat liburu hau irakurri ondoren. Edonori gomendatzen diot liburu hau denei gustatuko zaiela iruditzen baitzait.
IKER N. 4A (2013-14)
Liburu erraza da irakurtzeko, nahiz eta batzuetan nahastu samar sentitu naizen Karlista, Falangista, gorriak... Ume baten ikuspuntutik kontatzen digu Sarrionaindiak gerrako egoera, beraz une gogor batzuk samurrago egiten dizkigu, halaz eta guzti ere ez nuke nahiko mutiko horren larruan egoterik etxean bizitu izan duen esperientziagatik, horregatik pasatzen ditu etxetik kanpo ordu asko lagunarekin. Nire iritziz edonori gomendatuko nioke irakur dezan.6204
Ander Z. 4.A (2013-2014)
Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Bertan gerra nola eltzen den eta nola bizitzen duen kontatzen digu ume batek, bere ikuspuntutik. Kontatzen dituen historiak tristeak dira, baina aldi berean politak. Niri gerra kontuez hitz egiten duten liburuak asko gustatzen zaizkidanez oso gustura irakurri dut, bestalde edozeini gomendatuko nioke irakurtzea, nahiz eta hitz asko bizkaieraz egon erraz irakurtzen den liburu bat baita.
Janire M. 4B(2013-2014)
Liburu hau asko gustatu zait. Iraganeko istorio bat kontatzen du, baina haur baten ikuspegitik ikusita. Gure gaur egungo lurraldearen egoeraren jatorria jakitea oso garrantzitsua dela pentxatzen dut, eta nahiz eta gerrako kontuak oso gogorrak iruditu askotan, jakin beharrekoak direla uste dut, nondik gatozen eta nolakoa izan zen gure arbasoen egoera garai hartan. Gure herria maite duen eta honen egoeraz arduratzen den edonori gomendatuko nioke.
Oihane Artola
4.B
(2013/14)
Niri liburu hau interesgarria eta entretenigarria iruditu zait. Istorio hau Espainiako gerra zibilean kokatuta dago eta gerra garaiko Euskal Herriko egoera kontatzen du umeen ikuspegitik. Protagonistaren aita gerrara joaten da semea eta andre haurduna etxean utzita. Amak nahiko lan du haurdunaldiarekin eta jaioko den alaba zaintzearekin, horregatik protagonista bere erara ibiliko da lagunekin gerra jolas baten moduan hartuz. Batzuetan bando desberdinetako taldeen izenekin nahastu egin nahiz baina hala eta guztiz ere liburu entretenigarria iruditu zait eta edozeini gomendatuko nioke.
Andoni A. 4.A
“Kolosala izango da” liburua oso interesgarria iruditu zait aldi berean tristea ere izan arren. 1936. Urtea da eta gerra zibila Kalaportura ere iritsi da. Hauteskundeak direla eta jendea beldurrez dago nola joango diren gauzak alde ezkertiarrarekin. Gerra ume baten ikuspuntutik begiratuta nolakoa den erakutsiko digu, eta hauek biziraupenari emango diote garrantzia. Oso liburu bakezalea iruditu zait, edonori gomendatzeko modukoa.
Ane A. 4.A (2013-2014)
Sarrionandiaren “Kolosala izango da” liburua oso interesgarria iruditu zait nahiz eta triste xamarra izan. Esan beharra daukat ez dela oso erraza izan niretzat liburua ulertzea izen desberdin ugari agertzen direlako. Espainiako Gerra Zibila kontatzen digu ume baten ahotik. Umeari aitak gerrara alde egiten dio eta etxeko ardura guztia bere gain uzten du, mutilak hainbat sentipen izaten ditu eta azaltzen dizkigu. Liburuan hainbat konparazio agertzen dira eta baita metafora ugari ere. Nik liburu hau edozein irakurleri gomendatuko nioke eta ematen dizuedan aholku bakarra arretaz irakurtzea litzateke. Animatu!
Nerea E. (2013-14) 4.A
Kolosala izango da liburua triste xamarra izan arren, oso interesgarria iruditu zait. Nire iritziz, nahiz eta liburua irakurtzerako garaian oso erraza ez izan, arreta handiz irakurriz gero,ongi uler daiteke. Liburua, Espaniako Gerra Zibilean kokatzen da. Protagonistaren aita gerrara joaten da, eta honek bere semeari ama eta laster jaioko den umearen kargu egiteko eskatzen dio. Honez gain,bere herrian pasatako pasadizoak kontatzen dizkigu. Liburu hau, nire adineko edozein gazteri gomendatuko nioke,eta gerrako istorioak gustatuz gero,zalantzarik gabe irakurtzeko esango nioke.
Unai Altuna Esnaola
4.B
2019-2018
Kolosala izango da liburua, nire estilokoa izan ez arren nahiko gustora irakurri dut. Liburu hau Espainiako gerra giroan kokatzen da eta 11 urteko mutiko baten ikuspuntutik kontatua dago. Liburuko protagonista oso mutil ausarta iruditu zait, hainbat momentu gogor bizitzen baititu. Liburua nahiko gogorra egin zaidan arren irakurtzera gonbidatzen zaituztet, garai batean nola bizi ziren ulertzeko liburu aproposa iruditzen baitzait.
Ainhoa M. 4.B
Post a Comment