tag:blogger.com,1999:blog-21812505.post113956227034993780..comments2023-02-19T16:14:19.701+01:00Comments on gazte literatura: KOLOSALA IZANGO DAesatariahttp://www.blogger.com/profile/06424031055623999265noreply@blogger.comBlogger67125tag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-1378314113637412482019-06-07T15:27:01.746+02:002019-06-07T15:27:01.746+02:00Kolosala izango da liburua, nire estilokoa izan ez...Kolosala izango da liburua, nire estilokoa izan ez arren nahiko gustora irakurri dut. Liburu hau Espainiako gerra giroan kokatzen da eta 11 urteko mutiko baten ikuspuntutik kontatua dago. Liburuko protagonista oso mutil ausarta iruditu zait, hainbat momentu gogor bizitzen baititu. Liburua nahiko gogorra egin zaidan arren irakurtzera gonbidatzen zaituztet, garai batean nola bizi ziren ulertzeko liburu aproposa iruditzen baitzait.

Ainhoa M. 4.BAnonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-42125220336216864012019-05-09T23:22:26.083+02:002019-05-09T23:22:26.083+02:00Kolosala izango da liburua triste xamarra izan arr...Kolosala izango da liburua triste xamarra izan arren, oso interesgarria iruditu zait. Nire iritziz, nahiz eta liburua irakurtzerako garaian oso erraza ez izan, arreta handiz irakurriz gero,ongi uler daiteke. Liburua, Espaniako Gerra Zibilean kokatzen da. Protagonistaren aita gerrara joaten da, eta honek bere semeari ama eta laster jaioko den umearen kargu egiteko eskatzen dio. Honez gain,bere herrian pasatako pasadizoak kontatzen dizkigu. Liburu hau, nire adineko edozein gazteri gomendatuko nioke,eta gerrako istorioak gustatuz gero,zalantzarik gabe irakurtzeko esango nioke.

Unai Altuna Esnaola
4.B
2019-2018Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-6097266648814320682013-11-21T22:44:10.507+01:002013-11-21T22:44:10.507+01:00Sarrionandiaren “Kolosala izango da” liburua oso i...Sarrionandiaren “Kolosala izango da” liburua oso interesgarria iruditu zait nahiz eta triste xamarra izan. Esan beharra daukat ez dela oso erraza izan niretzat liburua ulertzea izen desberdin ugari agertzen direlako. Espainiako Gerra Zibila kontatzen digu ume baten ahotik. Umeari aitak gerrara alde egiten dio eta etxeko ardura guztia bere gain uzten du, mutilak hainbat sentipen izaten ditu eta azaltzen dizkigu. Liburuan hainbat konparazio agertzen dira eta baita metafora ugari ere. Nik liburu hau edozein irakurleri gomendatuko nioke eta ematen dizuedan aholku bakarra arretaz irakurtzea litzateke. Animatu!

Nerea E. (2013-14) 4.AAnonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-37621225405628188732013-11-21T22:38:57.933+01:002013-11-21T22:38:57.933+01:00
“Kolosala izango da” liburua oso interesgarria ir...
“Kolosala izango da” liburua oso interesgarria iruditu zait aldi berean tristea ere izan arren. 1936. Urtea da eta gerra zibila Kalaportura ere iritsi da. Hauteskundeak direla eta jendea beldurrez dago nola joango diren gauzak alde ezkertiarrarekin. Gerra ume baten ikuspuntutik begiratuta nolakoa den erakutsiko digu, eta hauek biziraupenari emango diote garrantzia. Oso liburu bakezalea iruditu zait, edonori gomendatzeko modukoa.

Ane A. 4.A (2013-2014)Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-74158082964739167322013-11-21T21:44:27.454+01:002013-11-21T21:44:27.454+01:00Niri liburu hau interesgarria eta entretenigarria ...Niri liburu hau interesgarria eta entretenigarria iruditu zait. Istorio hau Espainiako gerra zibilean kokatuta dago eta gerra garaiko Euskal Herriko egoera kontatzen du umeen ikuspegitik. Protagonistaren aita gerrara joaten da semea eta andre haurduna etxean utzita. Amak nahiko lan du haurdunaldiarekin eta jaioko den alaba zaintzearekin, horregatik protagonista bere erara ibiliko da lagunekin gerra jolas baten moduan hartuz. Batzuetan bando desberdinetako taldeen izenekin nahastu egin nahiz baina hala eta guztiz ere liburu entretenigarria iruditu zait eta edozeini gomendatuko nioke.

Andoni A. 4.A
Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-72777329441181843852013-11-21T21:12:03.754+01:002013-11-21T21:12:03.754+01:00Liburu hau asko gustatu zait. Iraganeko istorio ba...Liburu hau asko gustatu zait. Iraganeko istorio bat kontatzen du, baina haur baten ikuspegitik ikusita. Gure gaur egungo lurraldearen egoeraren jatorria jakitea oso garrantzitsua dela pentxatzen dut, eta nahiz eta gerrako kontuak oso gogorrak iruditu askotan, jakin beharrekoak direla uste dut, nondik gatozen eta nolakoa izan zen gure arbasoen egoera garai hartan. Gure herria maite duen eta honen egoeraz arduratzen den edonori gomendatuko nioke.

Oihane Artola
4.B
(2013/14)Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-35987842206154581072013-11-21T21:04:39.787+01:002013-11-21T21:04:39.787+01:00Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Bertan ...Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Bertan gerra nola eltzen den eta nola bizitzen duen kontatzen digu ume batek, bere ikuspuntutik. Kontatzen dituen historiak tristeak dira, baina aldi berean politak. Niri gerra kontuez hitz egiten duten liburuak asko gustatzen zaizkidanez oso gustura irakurri dut, bestalde edozeini gomendatuko nioke irakurtzea, nahiz eta hitz asko bizkaieraz egon erraz irakurtzen den liburu bat baita.
Janire M. 4B(2013-2014)Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-42866268010955492022013-11-21T20:35:16.023+01:002013-11-21T20:35:16.023+01:00Liburu erraza da irakurtzeko, nahiz eta batzuetan ...Liburu erraza da irakurtzeko, nahiz eta batzuetan nahastu samar sentitu naizen Karlista, Falangista, gorriak... Ume baten ikuspuntutik kontatzen digu Sarrionaindiak gerrako egoera, beraz une gogor batzuk samurrago egiten dizkigu, halaz eta guzti ere ez nuke nahiko mutiko horren larruan egoterik etxean bizitu izan duen esperientziagatik, horregatik pasatzen ditu etxetik kanpo ordu asko lagunarekin. Nire iritziz edonori gomendatuko nioke irakur dezan.6204
Ander Z. 4.A (2013-2014)Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-61510318510902719732013-11-21T20:29:52.904+01:002013-11-21T20:29:52.904+01:00"Kolosala izango da" liburua asko gustat..."Kolosala izango da" liburua asko gustatu zait. Hasieran uste nuen ez zitzaidala asko gustatuko politika kontuengatik etab. baina liburu osoa irakurri ondoren orain arteko interesgarrienetarikoa iruditu zait. Liburua gainetik kontatuz, Espainiko gerra zibilari buruzkoa da, eta bertan, bere aitak gerrara alde egin endoren bere familiarekin herrian gelditzen den ume baten ikuspegia kontatzen da. Erraz ikusten da gerra oso gauza serio eta gogorra bada ere ume honek modu hobe batean kontatzen duela. Hori izan da gehienbat liburua horren aberasgarria egin zaidanaren arrazoia, gerra zibilari buruz beste ikuspegi bat daukat liburu hau irakurri ondoren. Edonori gomendatzen diot liburu hau denei gustatuko zaiela iruditzen baitzait.

IKER N. 4A (2013-14)Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-91732272409943256462013-11-21T20:28:41.065+01:002013-11-21T20:28:41.065+01:00"kolosala izango da" liburua asko gustat..."kolosala izango da" liburua asko gustatu zait. Liburuan espainiako gerra zibila kontatzen du ume batek. Protagonistaren aita gerran zegoen bitartean umeak gerrarekiko duen ikuspegia eta berari pasa zaizkion pasarteak kontatzen ditu. Amaiera beste era batekoa espero nuen, nahiz eta amaiera hau gustatu zaidan. Liburu hau asko gustatu zait eta nire adineko edonori gomendatuko nioke.

Xabi L.
(2013-14) 4.BAnonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-75283902771982142532013-11-21T20:12:57.884+01:002013-11-21T20:12:57.884+01:00“ Kolosala izango da” liburua, oso interesgarria i...“ Kolosala izango da” liburua, oso interesgarria iruditu zait. Inoiz ez nuen irakurri gerraren inguruan eta ez dakit asko kontu horiei buruz baina umeek gerraren inguruan duten iritzia jakitea interesgarria da. Bestetik, liburua bizkaieraz dagoenez, hitz batzuk ezberdinak dira baina ala ere, erraz irakurtzen da. Gerrako istorioak gustatzen zaizkien guztiei gomendatzen diet liburu hau.

Naiara L. 4B (2013-14)Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-21969440594820369902013-11-21T19:49:16.985+01:002013-11-21T19:49:16.985+01:00Kolosala izango da gerra zibilari buruzko liburua ...Kolosala izango da gerra zibilari buruzko liburua da eta niri oso interesgarria iruditu zait. Liburu onetan umeek gerra nola ikusten duten ikusten da. Hasieran umeak oso gustura daude gerra dela eta baina azkenerako iritzia aldatzen dute. Gertakizun tristeak naiz alaiak gertatzen dira nik liburu hau irakurri ez duen edozeini gomendatuko nioke.
Anima zaitez irakurtzera!!
Aitor M. 4B (2013-14)
Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-84798165817867748312013-11-21T19:14:41.344+01:002013-11-21T19:14:41.344+01:00Nik “Kolosala izango da” liburua irakurri dut eta ...Nik “Kolosala izango da” liburua irakurri dut eta egia esan, uste nuena baina gehiago gustatu zait. Hasieran, banekien gerrari buruzkoa zela, baina, konturatu naiz umeen ikuspuntutik oso desberdina dela, hau da, gerra beraientzat ez dela guztiz txarra, jolas bezala artzen zuten. Beraz, nahiz eta niri gerrari buruzko liburuak ez asko gustatu, liburu hau gustatu zait eta edonori gomendatuko nioke.

Eneritz Iturbe 4b
2013-2014Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-48733843404202886592013-11-21T19:07:59.004+01:002013-11-21T19:07:59.004+01:00"Kolosala izango da" liburua oso liburu ..."Kolosala izango da" liburua oso liburu interesgarria iruditu zait. Hasieran, liburua aukeratzeko zenbait duda izan nituen, izan ere, gerra eta politika nahasten diren liburuak ez ditut oso gogoko. Webguneko iruzkinak irakurrita, liburu hau irakurtzea erabaki nuen eta harro nago hartutako erabakiaz. Nobelako pertsonaia printzipala haur bat da, beraz, gerra ikusteko beste modu batzuk erakutsi dizkit. Gerra, gerra da eta gauza tristea izaten jarraituko du, baina haur honek istorio unkigarri bat osatu du osa zezakeen gai konplexuenetik, gerratik. Idazlearen puntu bakezalea nobelako ezaugarri onenetako bat iruditu zait, izan ere, ez du inongo momentuan irakurlea batzuen edo besteen alde edo kontra jarri nahi. Oso liburu erraza egin zait irakurtzeko, nahiz eta, batzuetan, gurasoei politikako galderatxo batzuk egin behar izan dizkieten. Gainera, bizkaierako hitz batzuk ikasi ditut; adibidez, "erdu" hitza deigarria egin zait, askotan agertu baita. Edonori gomendatuko nioken liburua da.

Maddi B.
2013-14 4.BAnonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-53642120717259850172013-11-21T18:24:54.830+01:002013-11-21T18:24:54.830+01:00Nik “Kolosala izango da” liburua irakurri dut. Egi...Nik “Kolosala izango da” liburua irakurri dut. Egia esan behar badut, ez zait batere gustatu liburua, niri gerrak ez baitzaizkit batere gustatzen. Liburu honek, Kalaportu herrian, 1936ko gerra nola bizi zuten kontatzen digu. Protagonista mutiko bat da eta bere aita ere gerrara joan den soldadu bat da. Niri liburu hau gustatu ez zaidan arren, gerrari buruzko liburuak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke. ANIMATU!!!
Julen Z. 4.B (2013-2014)
Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-74396410474324639892013-11-21T18:17:09.181+01:002013-11-21T18:17:09.181+01:00"Kolosala izango da" liburua irakurri du..."Kolosala izango da" liburua irakurri dut, liburu honek gerra zibila haur baten ikus-puntuaz. Bizkaiko herri batean gertatzen da, mundo osoa beldurrez dago gerra noiz amaituko itxaroten. Nire iritziz pixka bat astuna iruditu zait, baina ez dago gaizki, hori bai, oso tentuz irakurri beharra dago. Liburu hau irakurtzea atsegin duen edonori gomendatuko nioke.

Alaitz M. (2013/14)
4AAnonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-2207752359012778982013-11-21T18:11:41.003+01:002013-11-21T18:11:41.003+01:00Liburu honek 1936ko gerra nola bizi izan zuten Kal...Liburu honek 1936ko gerra nola bizi izan zuten Kalaportu izeneko herrian kontatzen digu. Gizonak gerrara doaz eta emakumean eta haurrak geratzen dira herrian. Haurrek hasieran gerra jolas bat bezala hartzen dute gerra, baina denborak aurrera egin ahala konturatzen dira, hark, tristura, zorigaitza eta heriotza besterik ez dakarrela. Liburua gustura irakurri dut, jakin-minez, nahiz eta batzuetan kosta egin zaidan guztia ulertzea. Adibidez: Karlistak, Falangistak, Gorriak, Abetzaleak… nor ziren edo zergatik zebiltzan gerran, hobeto esplikatu beharko lukeela iruditzen zait. Dena den , orokorrean istorioa gustatu zait, gerraren kalteak eta gerlarien bizimodua ezagutzeko aukera ematen baitu. Irakurtzeko aholkua ematen dut.
Joseba E. 4.B 2013-14
Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-7455538250312745292013-11-21T17:55:47.029+01:002013-11-21T17:55:47.029+01:00Liburu hau oso polita iruditu zait, bertan ume bat...Liburu hau oso polita iruditu zait, bertan ume batek ikusteko modua nolakoa den jakin baitezakegu. Istorioan, aitak gerrara alde egin dion eta bere amarekin bizi den ume baten gerra bizitzeko modua kontatzen da. Liburu hau irakurtzeaz gozatzeaz gain, gerra zibilaren zergatia ulertu dut eta hau ere garrantzitsua dela iruditzen zait. Liburu hau irakurtzea gomendatuko nizueke dudarik gabe, oso interesgarria dela iruditzen baitzait.
Jon I. 4.A 2013-2014
Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-76033516689025253512013-11-21T17:54:01.165+01:002013-11-21T17:54:01.165+01:00Liburu hau asko gustatu zait. Bertan, Kalaportuko ...Liburu hau asko gustatu zait. Bertan, Kalaportuko ume batek Espainiako Gerra Zibila kontatzen du bere ikuspuntutik. Umearen aita gerrara joaten da eta itzuli arte umeak izaten dituen abenturak azaltzen ditu. Aitaren eta amaren artean liskarrak sortzen dira, pentsamendu desberdina dutelako, eta berdina gertatzen da Kalaportuko herritarrekin. Baina hala ere, ez dirudi gerra hain gogorra denik, izan ere protagonistak alaitasun puntu batez bustitzen ditu momentu zailenak. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, beraz, animatu!

Leire U. 4.A (2013-14)
Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-83084982141074436762013-11-21T17:51:57.952+01:002013-11-21T17:51:57.952+01:00“Kolosala izango da” liburua triste samarra izan a...“Kolosala izango da” liburua triste samarra izan arren, asko gustatu zait. Istorioa duela hainbat urte gertaturikoa da eta ume batek bere herrian gertaturiko gerra kontatzen digu bere ikuspegitik. Gerran zehar era guztietako gauzak gertatzen dira, gehienak ordea gogorrak, baina hala ere haurrak ez dira konturatzen benetan zer ari den gertatzen, hau da beraientzat jolas bat da jazotzen ari den guztia. Gurasoentzat, helduentzat ordea, dena desberdina da, hauek errealitate gordina bizi dute.
Nire iritziz, liburu honek argi eta garbi uzten digu gerra zein krudela den, liburua oso erraz irakurtzen da eta ulertzeko ez du zailtasunek. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau, beraz badakizu animatu!!

Maite T. 4.A (2013-14)
Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-74435890236749937432013-11-21T17:48:23.580+01:002013-11-21T17:48:23.580+01:00Niri “Kolosala izango da” liburua asko gustatu zai...Niri “Kolosala izango da” liburua asko gustatu zait. Bertan, Espainiako gerra zibila ume baten ikuspegitik kontatzen da eta argi ikusten da, ume batek, gauzak era alaiagoan ikusten dituela, edo ez dela ohartzen zeren aurrean dauden. Umeak istorio hau jolas moduko bat bezala artzen du eta honek liburu hau interesgarriagoa egiten du. Niri liburu honek gauza asko erakutsi dizkit eta arrazoi honengatik irakurtzea gomendatuko nizuke.
Aitor O. 2013-14 4.A
Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-68404622574389224552013-11-21T17:16:48.378+01:002013-11-21T17:16:48.378+01:00“Kolosala izango da” liburua hautatzea erabaki nue...“Kolosala izango da” liburua hautatzea erabaki nuen, Joseba Sarrionaldiak idatzia delako eta lagun batzuk irakurtzea gomendatu zidatelako. Gizon hau sekulakoak ikusia da eta horrek asko erakartzen ninduen. Liburu honetako protagonista ume bat da eta bere gerraren ikuspegia erakusten digu. Berarentzat, gerra baina gehiago aventura eta jolasa da egoera hau. Momentu horietako momentuak deskribatze zaila izan arren, idazleak bikain egin du. Egia esateko ez zait aurreko liburua bezainbeste gustatu, baina oso inreresgarria eta zer pentsa emateko liburua dela uste dut. Anima zaitez irakurtzera!
Beñat Madariaga 4.B 2013-14
2013/11/21
Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-85392029877563793922013-11-21T17:15:09.751+01:002013-11-21T17:15:09.751+01:00“Kolosala izango da” liburua oso interesgarria iru...“Kolosala izango da” liburua oso interesgarria iruditu zait nahiz eta izen ezberdin asko agertze direnez, ez zaidan oso erraza egin liburua ulertzea.Mutiko ausart bat da liburu honetako protagonista nagusia,bere aitak gerrara alde egin zuenez, bere familia bakarrik aurrera atera behar baitu eta mutiko honek, bizitako gerra bere ikuspuntutik kontatzen digu.Gainera, kontatzen dituen pasarte horietako asko nahiko tristeak iruditu zaizkit.Horrez gain, istorio honetan argi eta garbi ikus daiteke haurren eta helduen arteko pentsaerak zeinen ezberdinak diren. Beraz, liburu hau oso gustura irakurtzeaz gain oso interesgarria iruditu zaidanez, edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.Anima zaitez! Alazne G. 4.A (2013-14)Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-91822823429157536532013-11-21T16:40:58.187+01:002013-11-21T16:40:58.187+01:00“Kolosala izango da” liburua asko gustatu zait. Is...“Kolosala izango da” liburua asko gustatu zait. Istorioa oso interesgarria iruditu zait, eta gainera, hain aspaldikoa ez dugun gerra zibilari buruz jakiteko balio izan dit. Liburuak, mutiko baten ikuspuntutik kontatzen du gerra, eta helduekin konparatuta, umeek, ikuspuntu oso ezberdina dutela antzeman daiteke, liburuko umeek ia-ia jolas bat bezala hartzen dutelako gerra. Edonori gomendatuko nioke irakurtzea, interesgarria izateaz gain gauza berriak ikasteko balio baitu. Irakur ezazu!
AXIER A. 4.A 2013-2014
Anonymousnoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-21812505.post-52100516416349765022013-11-21T15:51:10.692+01:002013-11-21T15:51:10.692+01:00Liburua benetan interesgarria iruditu zait naiz et...Liburua benetan interesgarria iruditu zait naiz eta niri horrelako liburuak asko ez gustatu.Mutiko bat da liburuko protagonista, eta gerra bere ikuspuntutik erakusten digu.Ume bat da liburu honetako protagonista eta ume honi aita gerrara joaten zaio, semeari gerrara doala kontatu gabe eta bere familia zaintzeko esaten dio gainera.Liburu hau edozeini gomendatzen diot asko dibertituko baita liburu hau irakurtzeko garaian.

Aratz I.
2013-2014
4BAnonymousnoreply@blogger.com