ZAINDARI IKUSIEZINA
Dolores Redondo(Erein, 2013)
Oso
neska gazteak hasi dira hilda agertzen Elizondoko lurretan. Bertako alaba den
Amaia Salazar bidaliko dute Iruineko komisaldegitik kasua argitzeko. Lekuko
batzuek Basajauna ikusi omen dute gaztetxoak soka batez itota azaldu
izan diren lekuen ingurumarietan. Hilketak gelditu egin dira eta ikerketa
trabatuta dago, ez aurrera, ez atzera. Foruzain gazteak norbaitek kasuari
buruzko informazioa ateratzen ari dela susmatzen du. Amaia herrian bueltan
azaldu izanak berpiztu egin ditu familia barruko herra zaharrak, eta bere
barnean ustez ahaztutako antzinako beldurrak.
Izugarrizko erritmoaz hasitako istorioa interesa galdu egiten du hildakoak ez daudenean (Odolik ez badago, interesik ez? – nolakoak garen irakurle batzuk!). Familiako rollo txarrak (txarrak eta txarki azaldutakoak) kontakizunaren nagusi egiten direnean hau pikutara egozten dute, eta irakurketa astun eta nekoso egiten zaigu.
Pertsonaiak
oso gainetik daude margotuta, ez zaigu beraien portaera bitxien zio
sinesgarririk ematen. Sorgin kontuen ukitua ematearren nahastura bitxia egin da
tarota, Lancre eta gaixotasun psikiatrikoaz. Basajauna, laminak, Barandiaran,
gastronomia (nola ez! Hemen ere ditxosozko gastronomia!) euskal punttua eman
nahi izan diote lapikoari.
Hori
bai! Baztan berriz bisitatzeko gogoa piztu dit liburuak!
Rafa L.
6 comments:
Nik "Zaindar ikusiezina" liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Liburuan hainbat hilketa gertatzen dira Elizondo inguruan eta jende asko miatzera joaten da. Niri misterioen liburuak asko gustatzen zaizkit eta liburu hau misteriozkoa zenez entretenigarria egin zait. Honen bestez, liburu hau misteriozko liburuak gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke. Animatu eta gozatu irakurketaz!
Xabi LUZURIAGA
4.B (2013-14)
ARALAR BHI
Nik "zaindari ikusezina" liburu intrigatsua irakurri dut. Amaia Salazar protagonista da eta Baztan inguruko neska nerabeen hilketa batzuk argitzera bera jaio zen herrira eramango du. Bertan umetako oritzapenak gogoratuz joango da eta bere amak berarekin izandako jarrerarekin tramatuko da. Liburua luzea izanagatik ere irakurketa oso atsegina da eta misteriotsua denez aurrean zer pasatuko jakiteko gogoaz azkarrago joaten da irakurketa. Liburu hau misteriozko irakurketak atsegin dituztenei gomendatuko nieke.
Jon L. 4A
Zaindari ikusezina liburua irakurri dut eta eleberri honek Baztango hilketa batzuk argitzen ari den Amaiaren gertaerak kontatzen ditu xehetasun guztiz.Liburu honek bikain uztartzen ditu familia eta lanaren kontuak.Nire aburuz historio honek zeinbait pasarte erotiko beharko lituzke lehen mailako eleberria izateko baina hala eta guztiz ere niri liburua txit interesgarria eta arras polita iruditu zait.Liburu hau irakurtzera gomendatzen zaituztet.
Gorka.A
4.A(2013-2014)
Niri liburu hau ikaragarri gustatu zait, pasarte oso interesgarriak dituelako. Gainera hiltzailea zein den bukaerararte ez dakigulako intriga hori amaierararte mantentzen da. Bestalde, protagonistaren arazoak ere oso unkigarriak dira, beraz edonori gomendatuko nioke liburu bikain hau irakurtzea.
IBAI G. 2023-14 4-A
Amaia Salazar inspektore bat da eta bi arazo dauzka batera: Baztango neska gazte batzuen hilketak ikertu eta bere iragana gainditzea, oso haurtzaro gogorra pasa behar izan zuen eta bere herria bueltatzeak denak gogora ekarri dizkio. Idazleak denbora gehiago pasatu du amaiaren haurtzaroa kontatzen hilketak baino,horregatik oso pisutsua egin zait irakurtzea, nahiz eta eleberri hau intrigaz eta misterioz beterik dagoen.
Mireia M. 4B
2013-14 ikasturtea
Amaia Salazar inspektore bat da eta bi arazo dauzka batera: Baztango neska gazte batzuen hilketak ikertu eta bere iragana gainditzea, oso haurtzaro gogorra pasa behar izan zuen eta bere herria bueltatzeak denak gogora ekarri dizkio. Idazleak denbora gehiago pasatu du amaiaren haurtzaroa kontatzen hilketak baino,horregatik oso pisutsua egin zait irakurtzea, nahiz eta eleberri hau intrigaz eta misterioz beterik dagoen.
Mireia M. 4B
2013-14 ikasturtea
Post a Comment