2012-09-06

FATUM



FATUM
Jon Arretxe
(Elkar, 2008)




Mario Barbosa polizia ohia fado kantaria da orain jatetxe batean. Ezagunak ditu, eta hainbat kasutan lagun ere, Lisboako auzo ez gomendagarrietako etxebako, jonki, gamelu, prostituta eta gainontzekoak. Hauetako bat, Mariza –kaleko emakumea-, basatiki erahilda agertuko da kale-obretako zulo batean. Barbosak ahaleginak eta bi egingo ditu Marizaren hiltzailea topatzeko, baita lortu ere.

Joan Arretxek Lisboako Alde Zaharrean kokatu ditu bere istorioko pertsonaiak. Eta gora eta behera jarri ditu hauek, oinez edo tranbiaz, guri hiriko auzo marginal hauek erakustearren. Eta pertsonaiei bizia eman die bere egunerokotasun gordina aurrera eraman ahal izan dezaten. Nekez eta etsipen eta tristezia puntu batez eraman ere.

Kapituluak motzak dira, irakurterrazak, arinak. Martxa handiz eta gartsuki irakurtzen den nobela da. Arretxek landutako nobela-beltza-bidaia-gida genero honetako fruitu berri honi aurreko “Morto vivace” baino biziago eta borobilagoa deritzogu. Oso gomendagarria.
Rafa L.

44 comments:

Anonymous said...

Niri liburu hau nahiko penagarria iruditu zait. Irakurtzeko zailtasunik gabeko luburu bat da baino Lisboako kaleetan dauden jonkiak, prostitutak, etxebakoak... pena handia ematen didate. Gainera Mario Barbosak kontatzen duenean Mariza hil zenekoa pena ematen dit, baina, Barbosak jakinduria zeukan nork hil ote zuen Mariza eta azkenean jakiten du, orduan poza handia eman dit. Liburua nahiz eta penagarria izan irakurtzeko gomendioa egiten dut.


Beñat Goitia 4A (08-09)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Lisboako toki eta kale ilunetan ematen dira gertaera gehienak. Mundu beltz honetan kokatzen da. Bertan prostitutak, jonkiak, gameluak, eskaleak…lana egiten dute. Mariza hilik agertzen da, Mario polizia ohia, Marizaren lagun mina da eta bere hilketat argitu nahi du.
Erraza izan da irakurtzeko, ulergarria egin zait, lexikoa egokia.
Nik liburu hau nire adineko neska-mutilei gomendatuko nieke.

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu, idazle honen liburua izateko.Bertan kontatzen den istorioa, puta bat zulo batean hilda azalltzen da eta polizi ohia eta begi bakarra aztertzen hasten dira. Begi bakarra hilda azaltzen den puta honekin ateratzen zen. Ikertzen asten direnean enteratu dira jende gehiago azaldu dela hilda.Pixakanaka informazoa biltzen dute eta enteratzen dira polizia batek drogaren bidez hiltzen dituela kalen bizi diren puta guztiak. Gero poliziari segika hasten dira.

Liburu hau irakurtzeko gomendatuko nizueke aber gustatzen zaizuen.

Eider Toledo Sukia

Anonymous said...

Nahiko liburu entretenigarria iruditu zait.Jon Arretxeren aurreko lan batzuen oso antzekoa da, baina hau Lisboan kokatzen da. Intendente auzoan hilketa bat gertatu da eta hildako emakumea prostituta bat zen,hain zuzen ere protagonistaren,Barbosa,amantea.Barbosa kasua argitu nahian hasten da eta polizia honen guztiaren atzean dagoela konturatzen da.Azkenik Barbosa lanean zegoela polizia bere bila joaten da eta kartzelara eramaten dute.

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait asko gustatu. Lisboan gertatutako hilketa dezente kontatzen ditu. Hilketa guztiak Lisboari itsura txarra ematen dioten pertsonak dira. Protagonista polizia ohia da, baina orain fadoak kantatzen egiten du lan. Ez nuke liburu hau gomendatuko, baina abenturazko liburuak gustoko badituzu irakurri!!

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait oso entretenigarria da eta liburu misteriotsua da eta erraz irakurtzen da. Liburu onetako protagonista Mario Barbosa da polizia ohia eta bere lagunik onenetarikoa Belmonte da torero ohia. Mario Barbosak edozer egingo du Mariza bere lagunik minena nork hil zuen jakiteko eta azkenean lortu egiten du.
Irakurle guztiei gomendatzen diet liburu hau irakurtzea.


Egoitz.G 4-A (08-09)

Anonymous said...

Liburu hau interesgarria iruditu zait eta nahikoa erraza irakurtzeko. Gainera misterioz beteriko liburua da eta niri horrelako liburuak asko gustatzen zaizkit. Batez ere Barbosaren jokabidea gustatu zait gehien bere lagunik minenaren alegia Marizaren hiltzailea nor den jakiteko garaian baina beste aldetik poliziaren jokabidea ez zait batere gustatu oso krudela iruditu zait. Ala eta guztiz ere liburu hau irakurtzea gomendatzen dut.

Gaizka.J 4.A (08-09)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait batere gustatu nahiz eta oso erraza izan irakurtzeko. Gainera niri misteriozko liburuak ez zaizkit asko gustatzen eta kaleen izenekin nahastu egin naiz pixka bat. Alde batetik poliziaren jarrera ez zait batere gustatu eta herriarena ere ez zeren eta hainbeste hilketa gertatzen ari direla ikusirik ez dute ezer egiten herritarrek ori geldiarazteko eta beste aldetik oso liburu lizuna iruditu zait.

Urko.A 4-A (08-09)

Anonymous said...

Liburu hau izugarri gustatu zait, hainbat oroitzapen ekarri dizkit burura eta horrek liburua eramanerrazagoa egin dit. Hiztegi aldetik ez dut inolako arazorik izan. Istorio honek Lisboako kaleetan gertatzen ari diren hilketetaz hitz egiten digu, bertan protaginistaren lagun bat hiltzen dute eta horregatik hiltzailearen bila hasten da. Liburu hau nire adineko edozein kideri gomendatuko nieke. Anima zaitezte!!!

Unai O. 4-A 08/09

Anonymous said...

Liburua polita iruditu zait eta irakurtzeko erreza ere egin zait liburu guztian zehar. Istorian zehar intriga eta akzio asko dago naiz eta, Lisboako kaleen izen askok nahastuarazi eta historiaren zatietan pertsonai askok ere nahastarazi.Istorioan abentura asko dago Marioren aldetik,batik bat,Marizaren hilketa argitzeko, bereak eta bi egiten ditu protagonistak, azkenean berea lortuz.

Anonymous said...

Niri liburu hau interesgarria iruditu zait eta polita,horrelako liburuak edo historiak gustatzen zaizkidalako batibat.Gainera historioan zehar intriga eta akzioa asko azaltzen dira eta horrengatik, nire ustez arreta gehiago jartzen dudala iruditzen zait irakurtzean.Jon Arretxe idazleak Lisboako kaleetan kokatu du istorio hau.
Nik liburu hau gure edadeko edonorri edo gazteagoei gomendatuko nieke,akziozkoa delako.

Garazi.Z 4-A (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu baina ez dago gaizki gure adineko gazteentzat. Liburu honek lisboako kaleetan gertatzen diren gauzetaz hitz egiten digu, hain zuzen ere hilketa batez, Marizaren hilketaz, eta bere lagun Mario Barbosa hiltzailea nor den jakin nahi du eta liburuak istorio misteriotsu honetaz hitz egiten digu. Beste aldetik liburua erraz irakurtzen da eta ez dut arazrik izan hiztegiarekin

David.A 4-A (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau interesgarria egin zait, misteriozko liburuak gustatzen zaizkidalako. Gainera erraza da ulertzeko. Historia hau Lisboan gertatzen da, intendente auzoan hilketa bat gertatzen da eta hildako emakumea prostituta bat zen. Hain zuzen ere protagonistaren, Barbosa, amantea. Barbosa hilketa argitu nahian hasten da eta poliziak, drogaren bidez, hil duela Mariza konturatzen da eta kartzelara eramaten dute. Liburu hau irakurtzea gomendatzen diot jendeari.

Eneko Lasa 4a (09/11/28)

Anonymous said...

Liburu polita eta interesgarria iruditu zait.
Liburu hau nobela beltza denez niri gehiago gustatu zait intrigazko zatiak irakurtzea eta aspergarriago egin zait Lisboako parte zaharrak horrenbeste deskribatzea. Niri aspergarriago eginda ere Lisboari buruz ikasteko modu egoki bat iruditzen zait eta uste dut bidaiatzea gustatzen zaion jendeari asko gustatuko zitzaiola.

Adur M. 4-A (2009/10)

Eneko Arnedo said...

Liburu hau ez zait asko gustatu. Alde batetik, hasiera ez dut oso ondo ulertu, eta bestetik, ez zaizkit prostituta, jonki eta gameluei buruzko istorioak interesatzen. Irakurtzeko zaila egin zait, eta gauz asko ez ditut ulertu. Mistoriozko liburua da eta gustatu ez bazait ere liburu interesgarria izan daitekeela iruditzen zait zer letzen ari zaren jakin ezkero.

Eneko Arnedo

Anonymous said...

Liburu interesgarria eta irakurterraza iruditu zait, izan ere liburu hau irakurtzen hasi eta bukatu egin dut, gustora irakurri baitut.
Oso ondo erakusten ditu, aldi berean, Lisboan dauden problemak eta leku marginalak.
Liburu oso gomendagarria da nire uste zeta irakurtzeko aukera duen orok irakurri beharko lukela pentsatzen dut. Besterik gabe, agur.

Beñat A. 4.A (09-10)

Anonymous said...

Liburu honek polizia ohi baten istorioa kontatzen digu lehen pertsonan. Guztia Mariza izeneko prostituta portugaldar baten heriotzaren errotik gertatzen da. Mario izeneko polizia ohi honentzat Mariza oso pertsona berezia zen bere emaztea hil zenean haren hutsunea betetzen zuen pertsona bakarra zelako prostituta hau horregatik honen heriotza ikertzen hasten da eta hemendik habiatuta sekreturik gogorrenekin aurkituko da. Liburuan aurrera zoazen heinean, heriotza asko gertatuko dira kaleko jonkietatik hasita Marioren lagunak arte, Portugalgo kaleak odolez bustiko dira. Niri liburu hau ez zait batere gustatu, ez zaizkit pertsonaien bizitzak eta betetzen duten papera atseginak iruditu, beraz liburu hau ez diot jendeari gomendatzen, polita den gauza bakarra Portugalgo lekuak zehaztasun dezentez deskribatzen dituela da eta Portugal pixka bat ezagutzera eramaten zaituela.

Iñaki L. 4A 09/10

Anonymous said...

Liburu hau, oso erraz eta azkar irakurri dut, interesgarria iruditu zait benetan.
Bertan, gaur egun zenbait hiritan bizitzen diren egoera zailak agertzen direlako eta dagoen arriskua adierazten digulako.
Istorioak intriga pixka bat ere badu mundu beltz honetan egokitzen delako.
Nire adineko gazteei gomendatuko nieke liburu hau.

Lide G. 4.A (2009-10)

Anonymous said...

Liburu honek, Lisboaren kale, bazter eta zoko guztietara garamatza. Bertako errealitatearen krudela agertzen zaigu, gizon baten amodio ezberdinen gazi-gozoak tarteko. Patuari buruz ere hitz egiten zaigu:

De tanto mal, a causa é amor puro
Devido a quem de mim tenho ausente
Por quem a vida a bens dela aventuro.

Liburu polita da eta gustatu zait. Hala ere, modu honetako beste hainbat liburu daude eta, hau ez da politenetarikoa.

Beñat.E.Z- A4 09-10

Anonymous said...

Fatum izeneko liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Alde batetik, misteriozko liburuak oso gogoko ditudalako, eta bestaldetik, irakurtzeko erraza delako eta aldi berean ulergarria. Hasieran Lisboari buruz gauz gehiegi kontatzen ditu eta hasiera spergarria dauka. Mariza, hil duten prostituta bat da eta bere lagun mina, Barbosa, hilketa hori nork eginduen ikertzen hasiko da. Baita lortu ere!. Liburu hau, misteriozko liburuak gogoko dituzten haiei gomndatuko nieke.

Joseba Arrospide 4-A (09/10)

Anonymous said...

Fatum izeneko liburu hau dezente gustatu zait. Nahiko ulerterraza da baina nire ustez ez du ondo transmititzen historioak merezi duen misterioa.
Gehien gustatu zaidana Lisboako errealitatea nola irudikatzen duen da.Kale eta txoko guztietan dagoen pobreziaren eta hiriaren dotoretasun,edertasunaren etb.-en harteko kontrastea oso ondo azaltzen du.
Liburu honek Lisboa ezagutzeko gogoa pizten duela uste dut. Beraz edozeini gomendatuko nioke Jon Arretxeren liburua.

Haizea G. 4.DBH 09-11-29 (09-10)

Anonymous said...

Liburu hau hasiera batean nahiko aspergarria iruditu zait eta zail egin zait ulertzea baina behin erdialderantz ailegatuta gustura irakurri dut, bertan edozein hiritan aurkitzen den egoera deskribatzen delako. Hau da: droga, prostitutak...Liburu honek gizon baten bizi gogorra ere deskribatzen du eta orduan konturatzen nahiz zer ondo bizi garen. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke azken finean oso atsegina delako.

Jaione Zubeldia 4.A

Anonymous said...

Liburuaren hasiera oso nahasia da, baina ondoren liburua entretenigarriagoa da hainbat eta hainbat pasadizo igaro ondoren, liburua Lisboako kale zikinetan dago murgildua eta bertako miseriak eta misterioak azaltzen ditu. Liburu hau ez zait horren polita ere iruditu, izan ere, honelako istorioak ez baizaizkit gustazen. Ez nioke liburu hau gure edadeko jendeari gomendatuko.

Aitor E. 4.A (09-10)

Anonymous said...

nire ustez liburu honek lisboaren bi aurpegiak erakusten ditu, alde batetik,turista dirudunak hiriburu portugaldarra ikustera joaten dira eta bestetik kale bazterretako jonkiak, putak eta txuloak daude.
orain arte irakurri ditudan liburu hoberenetarikoa ez da, baina ala ere gustora irakurri dut eta igandeko arratsaldea entretenigarriagoa egiteko modu bat izan daitekela uste dut. Misteriozko liburu hau edonorri gomendatzen diot.

Patxi Elosegi. 4-A

Anonymous said...

Liburu hau ez zait oso atsegina iruditu, Mario Barbosak bizitzen dituen abenturak errepikatuak eta aspergarriak direlako. Izan ere, Mario Barbosa da protagonista, eta bere lagun Belmontek lagunduta, Marizaren hiltzailea bilatzeari ekiten dio. Hala ere, liburua erraz irakurtzen da, ulergarria da eta nahiz eta nire gogokoa ez izan, gure adinakoentzat gomendagarria izan daiteke.

Aitor Arraiza Montoya

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua “Fatum” izan da. Aurreko urteetako iruzkinak irakurrita gustatuko zitzaidala iruditu zitzaidan, baina ez da horrela izan. Ez zait asko gustatu historia. Interesgarriagoa izango zela pentsatzen nuen. Ala eta guztiz ere liburua ez da batere zaila irakurtzeko, azkar irakurtzen da. Nik esango nuke nobela betza dela hilketa ugari gertatzen baitira, eta polizia ere tartean da. Lisboako polizia ohi baten bizitza nolakoa den kontatzen du. Bere emaztea hilda dago, eta ez du besterik bilatzeko gogo handirik jartzen. Hirian hilketa ugari izaten ari dira aspaldian eta berak ezagutzen zuen kaleko jendea hiltzen ari da. Beraz aurrena poliziari eskatzen dio laguntza eta hauek ezezkoa esaten dienez bere kabuz pixka bat ikertzea erabakitzen du, bere lagunak zirelako hildakoak. Amaieran ezustekoa hartu nuen, ez nuen iñoiz pentsatuko bukaera hau edukiko zuenik. Nobela polizialak edo beltzak gustuko badituzu, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizut.

Haizea A. 4B. (2012-13 ikasturtea)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu. Hasiera batean ulertzea kosta zait eta aspergarria iruditu zait. Liburuaren protagonista Mario Barbosa, Belmote izeneko bere lagun batekin Marizaren hilketa aztertzen hasi da. Berak hiltzailea nor izan den jakin nahi du, eta pixka bat kosta bazaio ere erantzuna lortuko du. Bestetik Lisboako zenbait tokiri buruzko informazioa eskaintzen digu, bertan gertatua baita istorio hau.
Niri liburua gustatu ez izanak, ez du esan nahi zuri gustatuko ez zaizunik, beraz badakizu irakurri eta ea zer iruditzen zaizun.
Aiora M. 4.B (2012-2013)

Anonymous said...

“Fatum” liburua interesgarria iruditu zait. Lisboako kaleetako jonkien, prostituten … bizimodu kaxkarraren berri ematen digu. Gainera, hilketak, liskarrak, polizien arteko gorabeherak … gertatzen dira liburuan zehar, eta horrek irakurtzen jarraitzeko gogoa sortzen du. Horrez gain, erraz irakurtzen den liburua da, ez baitu inolako zailtasunik. Beraz, nobela beltzak eta misterioa gustatzen zaion edonori gomendatuko nioke liburu hau.
Irati U. 4.A 2010-2013

Anonymous said...

Niri liburu hau nahiko aspergarria iruditu zait eta pertsonaiak(gizonezkoak)nazkagarriak.
Hugo eta Belmontek ,liburuko zati askotan, muturreko bat emateko gogoa jarri didate, beraien komentario matxisten gatik.
Prostituzioaren gaia oso tristea iruditu zait, emakume hauek oso lan gogorra bait dute.
Poliziaren ustelkeria ere azaltzen da liburuan eta hau nahiko interesgarria dela esango nuke.
Beraz, liburu hau nahiko arraroa iruditu zait, idatzita dagoen modua eta pertsonaien gatik.

OIHANA BERAKOETXEA 4.A 2012-13

Anonymous said...

Fatum liburua dezente gustatu zait. Nahiz eta hasieran ez zaidan oso polita iruditu irakurtzen ari nintzen bitartean geroz eta interesgarriagoa egin zait eta azkenerako gustura irakurri dut. Liburu honek mundu beltza ezagutzeko aukera ematen digu, zein mundu zitalean bizi garen konturatzeko. Oso ausarta iruditu zait Marioren pertsonaia, egia jakiteko bere bizitza arriskuan jartzen baitu. Bestalde pena eman didate kalean lan egiten zuten prostitutek. Liburu hau gomendatzen diet nobela beltzak gustatzen zaizkienei.

Irati Z. 4A 2012-13

Anonymous said...


“FATUM”

Niri liburu hau oso astuna egin zait irakurtzerakoan, hasiera oso nahastua dauka eta ulertzeko ezta oso atsegina. Liburu honetan Mario Barbosaren abenturak edo ezbeharrak agertzen dira, hori bai, denak Portugaleko hiriburuan jazotzen dira, Lisboan. Mario Barbosa polizi ohia, fado-kantaria eta cachaça-edalea da.Egun batean, maite zuen “puta” hil egin zuten. Inork ez zekien zeinek hil zuen, orduan, Barbosak ikertzea erabakitzen zuen. Liburu hau, irakurtzea gogoko duen pertsonari gomendatuko nioke, bestela horrela ez bada nahiko pisutsua egingo zaio liburua.


UNAI M. 2012-2013 (4B)

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait gehiegi gustatu, nahiz eta errealitatea deskribatu. Lisboako kaleetan, kaleko emakume bat hilda azaltzen da, eta polizia izandako gizon bat, Barbosa, zeinek hil zuen aztertzen hasten da. Tartean, bere emaztea nola hil zen kontatuko digu, Hugorekin lixakarrak ere edukiko ditu, eta jonkiak, kaleko emakumeak, drogadiktoak... ikusi ahal izango ditugu.Liburu honetatik gustatu zaiten gauz bat, kale asko izendatzen dituela da, eta Portugalgo kale batzuk ezagutzeko aukera ematen dizu, bestela, hau alde batera utzita, lehen esan dudan bezala, liburua ez zait asko gustatu, eta ez nuke liburu hau inori gomendatuko, nahiz eta oso erreza izan irakurtzeko.

June G. 2012-13 4.A

Anonymous said...

Liburu hau hasiera batean nahiko aspergarria iruditu zait eta zail egin zait ulertzea baina behin erdialderantz ailegatuta gustura irakurri dut, bertan edozein hiritan aurkitzen den egoera deskribatzen delako. Hau da: droga, prostitutak...Liburu honek gizon baten bizi gogorra ere deskribatzen du eta orduan konturatzen nahiz zer ondo bizi garen. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke azken finean oso atsegina delako.

Urko O. 4B 2012-2013

Anonymous said...

Fatum izeneko liburu hau erraz eta gustora irakurri dut. Lisboako kale ilunenetako batean Mariza izeneko prostituta zaharra hilda agertzen da eta bere lagun ona zen Mario Barbosa polizia ohiak hilketaren inguruan aztertzeari ekiten dio, hiltzailea nor den aurkitu nahian. Hortik aurrera, Barbosak egoera gogorrenekin egiten du topo: prostitutek jasan beharreko tratu txarrak, eskaleen egoera, jonki gazteen zorigaitza, poliziaren mesfidantza… Alde batetik, Lisboako edertasuna deskribatzen digu Jon Arretxek, baina bestetik bertan dagoen pobrezia ere aipatzen du. Liburua irakurtzen zoazen heinean, intriga eta misterioa handituz doaz. Beraz misteriozko istorioak gogoko dituztenei gomendatzen diet liburu hau.

Maider A. 4A 2012-2013

Anonymous said...

Niri liburua ez zait gustatu. Irakurtzen nuen bitartean geroz eta aspergarriagoa iruditzen zitzaidan. Liburuaren pertsonai nagusia Mario Barbosa da eta gertaera guztiak Lisboan pasatzen dira. Mario lehen polizia izandakoa da, bere emaztea hil eta gero, kaleko emakume batez maitemintzen da horrekin batera polizia den emakume batez ere. Mariza izena du kaleko emakumeak eta bere hilketa eta gero hasten dira iskanbila guztiak. Nire iritziz ez nioke inori gomendatuko liburu hau.

Ane U. 4B (2012-2013)

Anonymous said...

Niri liburu hau entretenigarria iruditu zait naiz eta hasieran uler ezina egin zaidan baina azken finean erraz irakurtzen den liburu bat da.Liburu onetako protagonista Mario Barbosa da eta bere lagun mina Marizaren hilketa ikertzen hasiko da prostituta ,jonki,gamelu eta eskalez beteriko Lisboako kale triste batean.Liburu hau misterioa gustatzen zaien pertsonei gomendatuko nieke.

Idoia.O
2012/10/02

Anonymous said...

"Fatum" liburua nahiko gustura irakurri dut. Istorioaren hasiera aspergarria iruditu zitzaidan baina istorioak aurrera egin ahala entretenigarriagoa egin zait. Liburu beltza da, Lisboako kaleetan aurki daiteken egoera penagarria deskribatzen baitu: prostitutak, droga... Eta honez gain, hiriari buruzko deskribapen txiki bat egiten duela esan genezake. Deskribapen honetan Portugaleko kapitaleko hainbat auzo eta abarren izenak sartzen ditu, eta hainbeste izenen artean galdu egin naiz azkenerako.Hiri honetako egoera oso penagarria eta latza iruditu zait bestalde.
Liburua erraz irakurtzen da, eta nobela beltza gustuko duen edozeini gomendatuko nioke.

Nerea M. 4B (2012-2013 ikasturtea)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, abenturazkoa delako eta interesgarria iruditu zaidalako. Liburu honek Lisboako bi alderdiak erakusten ditu, alde batetik turista dirudunak eta beste aldetik jonkiak eta putak. Mario Barbosa da liburu honetako protagonista, eta bere lagun Belmonteren laguntzarekin Mariza nork hil zuen bilatzen asten da. Mariza prostituta zen eta Barbosaren amantea. Barbosa kasua argitu nahian hasten denean konturatzen da polizia honen guztiaren atzean dagoela. Azkenik kartzelan sartzen dute Barbosa. Liburu hau edozein pertsonari gomendatuko nioke irakurtzea.

Imanol Y. 4.B (2012-2013)

Anonymous said...

Jon Arretxeren liburu honetan Lisboako kale ilunenetako egoera gogorra erakusten da. Istorioa, Mariza izeneko prostitutaren hilketarekin hasten da. Honekin batera, beste hainbat pertsona behartsuren desagerpena eta Mario Barbosa izeneko polizia ohiaren bizipenak kontatzen dira, Mariza maitalearen hilketaren berri jakiten duenean. Liburu honetan kaleen eta lekuen deskribapen zehatza ematen du idazleak, horregatik gomendagarria iruditzen zait Lisboa bisitatu nahi duen edonorentzat. Erraza da irakurtzeko, nahiz eta niri pixka bat aspergarria iruditu.

Jone I. DBH4A

Anonymous said...

“Fatum” izeneko liburu hau ez da oso interesgarria.Mariok izandako bizipenek ez didate interes handirik eman baina oso errez irakurtzen den liburu horietako bat da.Pasarterik gogokoena Mariok poliziarekin duen borroka izan da.Niri ez zait asko gustatu liburu hau baina edozeinek irakurtzeko modukoa delakoan nago.Anima zaitezte!!

Manex Karrera 2012-13 4B

Anonymous said...

Liburu hau nahiko polita iruditu zait eta gainera oso erraz irakurri dut, nahiz eta, naiko tristea iruditu zaidan..Hala ere, liburuaren hasiera zertxobait nahasia dela esango nuke eta amaierarekin ere, ez nahiz oso gustura gelditu. beste amaiera . orrez gaiz, esan beharra daukat, mundu beltzean bizitzea zer den oso ondo adierazten duela, hau da jendea nola kale kantoietan bizi den, prostitutek zer momentu gogorrak pasa behar dituzten dirua lortzeko eta bizia aurrera eramateko…Nire ustez, liburu honek, guk ezsagutzen ez genuen beste mundu gogor eta beltz bat ezagutzeko aukera ematen digu, hau da mundu berri, bizimodu berri bat erakusten digu.
Mota honetako istorioak gustuko dituztenei, liburu hau irakurtzea gomendatuko nieke.

Izaro O. 4A 2012-13

Anonymous said...

Irakurri dudan liburua “Fatum” izan da. Intriga eta suspensezko liburua dela esan genezake, istorioan zehar irakurleari duda eta galdera asko azaltzen baitzaizkio. Aldi berean, bidaia liburu bat ere bada neurri batean, Lisboako hainbat txoko deskribatzen eta ezagutarazten dizkigulako idazleak. Bi arlo horien konbinazioa gustatu zait egia esan, nahiz eta batzuetan tokien deskribapenak astun xamarrak gertatu. Liburua ez zait gehiegi gustatu, pisutsua egin zait orokorrean. Hala ere, ezagutzen ez dugun bizimoduen berri ematen digu, eta dena ez dela guk uste bezain polita kontatzen. Drogaren, prostituzioaren eta maltzurkerien mundua gertuagotik erakusten digu, bertako arriskuak azalduz. Liburua horrelako istorioak gustuko dituzten ikasleei soilik gomendatuko nieke.

Lide LASA
3B 2012-2013

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu, hasiera batean oso aspergarri da eta nahiko liosoa. Liburu honetan edozein hiritan aurkitzen den egoera deskribatzen da, jonkiak, prostitutak, gameluak, etxebakoak… Nire adinekoei ez nieke gomendatuko.
Mireia M. 4.B 2012-2013 ikasturtea

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Lisboaren bi aldeak erakusten zituelako. Bat turista dirudunakportugalera dijoazten aldea eta bestea prostituta, jonki, txuloen... aldea.Gehien gustatu zaidan partea, azkeneko partea izan da, Barbosak beltz bat iltzen duenean eta gero bere azkeneko fadoa kantatzera dijoanean.

Orain arte liburu obegoak irakurri ditut, baina ala ere oso gustora irakurri dut, arratsaldea pasatzeko modu desberdin da.

Liburu hau edonorri gomendatzen diot.

Anton E. 4B (2012-13)