ROBINSON CRUSOE
Daniel Defoe
(1719)
Bere
jatorriko Ingalaterratik abiatuta, oso gaztetatik hasiko da Robinson itsas-
bidaietan. Esklabuen negozioan sartuta, gauzak primeran doazkiola ematen
duenean, Afrikako kostaldean pirata batzuen eskuetan erori eta urte batzuk
egongo da ihes egitea lortzen duen arte. Brasilera doa eta beltzen trafikoan
berrastekotan dagoelarik bere ontziak istripua eduki eta han geratuko da irla
hartan, isolatuta urtetako. Han, barkutik berreskuratutako hainbat tresna
erabilita, lortuko du bizirik irautea. Inguruko basatiak kanibaleak dira. Jan
behar zuten bati bizia salbatu eta hura izango da aurrerantzean bere
zerbitzari: Ostiral.
Narratzaile
orojakile batek emango digu uneoro marinelaren berri. Istorioa atzera eta
urrera handiekin dago kontatuta, errepikapen ugari, askotan seko aspergarri
egin arte ere. Jainkoari buruzko erreferentzia etengabekoak dira eta moteldu
egiten dute kontakizuna.
Oso
liburu nekeza. Ez du merezi hainbeste sufritzeak, hain etekin txikia lortzeko;
izan ere, narrazioak ez digu ekarpen handirik egingo. Oso urruti geratzen
zaigun klasikoa da Robinson.
No comments:
Post a Comment