MOTOA
Juan Kruz Igerabide
(Alberdania, 2012)
Irenek
liluratuta, berari erabat ezezagun zaion mundu batean hasiko da mugitzen Igor.
Ez du oso ondo ulertzen zer ikusi ote duen horrelako neska polit batek –bera
baino zaharragoa, gainera- bera bezalako tipo arrunt batean, baina gehiegi
pentsatu gabe ere, animatu da neskaren gau ibileren lagun izatera. Denek
ohartarazi dute horrelako lagun batek ekar liezazkiokeen kalteez, baina Igor
txundituta dago, maiteminduta ia.
Eta
muturretan lehertu zaio puxika mutilari: Irene ez dauzka asmo zuzenak
Igorrekiko eta bere morroi nahi du droga gamelu gisa, besterik ez. Kolpe latza
izango da gaztearentzat eta honek mendekua prestatuko du.
Istorioa
ez da oso sinesgarria, pertsonaiak artifizialki daude banatuta bi ekipotan. Kaleko
giroa ez dago ondo islatuta eta kontakizuna ekintzen segidara mugatzen da; ez
da nabari hauek denak lotuko dituen sentimendu, pasio edo horrelakorik. Familia
da gazte hauek (onen ekipokoek) duten altxorrik handiena, nahiz eta familia
halamoduz egon. Egileak umea balitz bezala tratatu nahi du protagonista, eta
mundua bere kasa deskubritzeko aukera gutxi emango dizkio.
Onberatasun
didaktikoa dario kontakizun guztiari. Igande arratsaldeko telebistako
filmarena-edo. Lehendik ere aipatu izan dugu, gure aburuz, Igerabideren hainbat
liburu hondatzen duen Katekesi kutsua. Hala ere, ez fidatu gehiegi nire
iritziarekin eta irakurri: azkar eta aisa egingo duzue. Gero pozik entzungo
ditut zuen iritziak, ea tronpaturik nagoen!
1 comment:
liburua oso polita iruditu zait.Gainera nire edadeko gazte batean dagoelako oinarriturik ere gustatu zait eta Irenek nola daukan txoraturik ere gustatu zait.Nik edonori gomendatuko nioke liburua irakurtzea ez delako inunho momentuetan aspertuko.Anima zaitez.
2012-13ikasturtea Mattin.J
Post a Comment