MAITAGARRIA ETA
DESIOA
Mariasun Landa
(Elkar, 2012)
Sorginzulo jatetxean egiten du lan Ezbaik, ama hildakoan
bertakoek hartu baitzuten neskame. Bizitzari aurre bakarrik egin behar izango
dio neska gazteak; hobeto esanda, mesedea zor zion maitagarriaren laguntza
eskaintza etengabekoa izango du egunero (desio bat kunpliarazteko aukera).
Baina neskak, gazteak, geroago emakume izango denak bere indarrez ekingo die
beti zailtasunei.
Kazetari lanetan
arituko da Ezbai; zoriona, amodioa eta amatasuna biziko ditu. Egoera
okertutakoan, Desilusio lurraldean pasa behar izango dute denboraldiren
bat Ezbai eta familiak gauzak bere onera etorri arte.
Ez dago oso argi
nola gertatzen den, baina okerrenak ere azkenerako moldatu egiten dira. Nola,
ordea? Gure barne indarrak? Denboraren pasa izanak?
Gure desioak
noizbait bete ahal izango ditugunaren itxaropenak eman beharko liguke aurrera
jarraitzeko beharreko indarra; eta ezin badugu, iluntzero izango dugu
maitagarriaren eskaintza zinezkoa.
Kapituluak motzak
dira, irakurketa azkarreko tentaldian erori gabe ibiltzea zaila egingo zaizu,
baina irakurketa lasai eta patxadatsua merezi du istorioak.
No comments:
Post a Comment