2013-02-21

LARUNBATEAN BUKOWSKYN








LARUNBATEAN BUKOWSKIN
John Andueza
(Elkar, 2012)


            Donostiara aldatu dira bizi izatera Xato eta bere familia, Arrasate utzita. Gaztetxoak Bilintx institutuan jarraituko ditu DBHa. Eskolan oso irakasle eta ikasle xelebreak daude. Gertakari lotsagarria jazoko da: norbaitek nesken dutxetako irudiak grabatu eta ikasle guztien sakelekoetara helaraziko ditu. Ertzaintza arduratuko da ikerketaz eta Xatok animatuko du horren agresio gogorra jasan duen neska zoragarria: Nerea.

            Tokatu al zaizu inoiz whiskyak bero-bero eginda gelara etorri zaizun tutorerik? Edota pisuz pasatxo dauden ikasleei barre eta mesprezu egiten dien soinketako irakaslerik? Ikasle gehienak porreroak diren institutua ezagutu izan al duzu? Istorioan pertsonaiak oso era sinplean daude deskribatuta: zintzoak eta ankerrak. Gazteak katxondeo betierekoan bizi dira, kanutoei jo eta su eta buruan parranda besterik ez daukatela. Kontakizuna gutxitan suertatzen da sinesgarria eta batzuetan bai iraingarri samar.

            Justu ipuin baterako ematen zuen pasadizo ez oso orijinal bat puztu egin da txaplata rokero, politiko edota famoseozkoekin luzera minimoa harrapatu arte. Kapituluak oso motzak dira, ia flaxak. Hizkuntza erkintxoa da. Gaiak beste trataera merezi zuen. Non hobetu zabala dauka liburuak. Egilearen opera prima izanda emaitza landuagoa espero genezakeen.  
Rafa L.

           



e-liburutegian eskuragarri

16 comments:

Anonymous said...

Niri "Larunbatean Bukowskin" liburua asko gustatu zait. Niri kapitulo motzeko liuruak gustatzen zaizkit, eta liburu honek kapitulo motzak zituenez oso errez irakurri dut. Liburu hau sisteko zai samarra da, ume guztiek erre egiten dute, nesken dutxetan kamarak jarri... baina ala eta guztiz ere oso gustura irakurri dut.
Ibai G. 3-A 2012-13

Anonymous said...

“Larunbatean Bokouwskyn” izeneko liburua asko gustatu zait. Oso entretenigarria izateaz gain errez irakurtzekoa ere bada. Gure adinekoen institutuetako gorabeherak kontatzen ditu eta batzuetan identifikatuta sentitu gaitezke. Ikastetxe guztietan baitaude horrelako pertsonaiak: gazte burugabeak, xelebreak , itsusiak, politagoak.. eta halakoak. Nik liburu hau edozein gazteri gomendatuko nioke, nik izugarri gustura irakurri baitut eta uste dut zuk ere ala irakur dezakezula. Anima zaitez!

Nerea E. 3.A (2012-13)

Anonymous said...

Liburu honen irakurketa gustagarria egin zait, interesgarria izateaz gain irakurtzeko oso erraza delako. Hala ere, ez dit beste liburu batzuek bezalako graziarik egin. Ikastetxeko ikasleek dituzten burutapen arraroek , irakaslea klasera mozkorra etortzeak… grazi berezia ematen diote istorioari, baina aldi berean, sinesgarritasuna galtzen du. Liburu hau irakurtzea gomendatuko nuke, une entretenigarri bat igarotzeko aukera ona da eta.
AXIER A. (2012-2013) 3.A

Anonymous said...

“Larunbatean Bukowskin” liburua asko gustatu zait. Liburu honetan, Donostiako eskola bateko gorabeherak kontatzen dira. Eskolan, era askotako jendea dago, eskolan hasi berria den mutila, Xato izenekoa, neska erakargarriak, eskola guztietan egoten diren “liderrak”. Pasadizo asko daude, nesken aldageletako argazki intimoak, poliziekin liskarrak, musika talde sortu berria, irakasle porreroak, bazterketak edo marjinazioak… Liburu hau gure adineko jendeari aholkatuko nioke, bertako kasu batzuk gertukoak egiten zaizkigulako. ANIMA ZAITEZ!!

Maite T. 3.A (2012-13)

Anonymous said...


“Larunbatean Bukowskyn” liburua entretenigarria egin zait. Bertan Xatu izeneko gazte arrasatearraren istorioa kontatzen, Donostiara joan da bizitzera eta bertako Bilintx eskolako gorabeherak kontatzen ditu: bertako neska polit bati dutxan argazkiak ateratzen dizkieten tirabirak, edota, bere lagun baten musika esperientziak eta bere irakasleen kontuak. Liburu hau edonori gomendatuko nioke irakurtzeko oso erraz irakurtzen delako eta istorio ederra kontatzen delako.

Jon L. 3A(2012-13)

Anonymous said...

Niri “Larunbatean Bukowskyn” liburua asko gustatu zait. Erraz irakurtzen zen eta entretenigarria ere bazen, gure adineko neska mutiletan edonori gomendatuko nioke. Liburu honetan, Xato izeneko mutila Donostiara bizitzera joaten da eta bertako eskola batean hasten da ikasten. Bertan, Ugutz izeneko mutil batek eta bere lagun Mikelek, Nere Otero izeneko neska eder bati eskolako dutxetan zegoela grabatu eta argazkiak atera hondoren, publikatu egin zituzten. Arazoa, polizia tartean sartzeraino korapilatu zen eta hasieran Fanny izeneko mutil bati leporatu arren argazkiena, azkenean egia osoa jakiten da. Lehen esan dudan bezala, liburu oso polita eta irakur erraza da. Animatu zaitezte!
Leire U. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Liburu hau izugarri gustatu zait, oso interesgarria eta ulerterraza baita. Institutu batean gertatzen diren hainbat gorabehera biltzen ditu istorioak: gazteek edade horretan edukitzen dituzten burutazio arraroak,hau da, neskei biluzik argazkiak ateratzea, nola lagunei mina egiteko gai diren, irakaslea klasera edanda joatea… Horrelako hainbat gertaerek istorioan murgilarazi naute eta une entretenigarriak bizi ditut irakurketarekin. Beraz, liburu hau edozein gazteri gomendatuko nieke,oso polita baita. Alazne Garmendia 3.A (2012-13)

Anonymous said...

Niri liburu hau entretenigarria iruditu zait gure adineko gazteen pasarteak kontatzen dituelako nahiz eta sinetsgaitzak izan. Liburu honetako protagonista Xato izeneko mutil bat da, Donostiara bizitzera joan dena. Liburuan, bere eskola berriaren inguruko pasarteak kontatzen dira: Irakasleak nolakoak diren, ikasleen izaera nolakoa den eta baita eskolan gertatutako hainbat gertaera ere. Erraz irakurtzen den liburua da eta horregatik eta entretenigarria iruditu zaidalako gure adineko edozeini gomendatuko nioke.
Andoni A. 3.A(2012-2013)

Anonymous said...

Liburu hau, asko gustatu zaidan liburua izan da. Bertako protagonista Aitor Bergaretxe, Xato izenez ezagunagoa, Donostiako Bilintx institutura joaten da. Istorio honek bertan gertatzen diren pasarteak kontatzen dizkigu, tartean bertako bi mutilek kamara ezkutu baten bidez grabatutako bideo ezaguna. Liburu hau irakurtzeko erraza izateaz gain, polita da beraz irakurtzera animatzen zaitut.

Aitor O. (2012-13) 3.A

Anonymous said...

Liburu hau ez zait gehiegi gustatu. Bertan Donostiako Bilintx institutuko istorio xelebreak kontatzen ditu irakasle mozkorrenak, ikasle porreroenak eta neska bati ateratako argazki baten arazoak. Liburua errez irakurtzekoa izan arren, bertan kontatzen duen istorioa ez zait erreala iruditu.

Gorka A. (2012/13) 3A

Anonymous said...

John Anduezaren liburu hau nahiko entretenigarria iruditu zait.Istoria honetan gure adina duten gazte batzuen eskolako gora beherak kontatzen dira. Liburua oso azkar irakurtzen da, eta egia esan gustura irakurri dut, nahiz eta bertan kontatzen diren eskolako ikasle eta batez ere irakasleen biziak eta hauek egiten dituzten gauzak ez diren oso errealak. Hala eta guztiz ere liburua ongi idatzita dago, oso entretenigarria da eta irakurketari grazi puntu bat ematen diete irakasle eta gazte burugabe hauen istorioek, beraz, guztiei gomendatzen diet liburu hau irakurtzea, gure adineko gazteen kontuengatik eta momenturen batean identifikatuta senti gaitezkelako. Animatu eta has zaitez irakurtzen!


IKER N. 3A(2012-2013)

Anonymous said...

LARUNBATEAN BUKOWSKIN
Oraingoan J. Anduezak idatziriko "Larunbatean Bukowskin" liburua irakurri dut.
Xato ezizenez ezagutzen duten mutikoa da protagonista, izatez Aitor izena du eta Arrasatetik Donostiara joan da bizitzera. Eskola berrian, Pipi izeneko neskatoa ezagutzen du eta oso ongi moldatzen dira. Pipik, hip-hop estiloko taldea sortu nahi du eta Aitorrek kantuen letrarekin lagunduko dio. Ugutz eta Mikel, bi mutiko zirikatzaileek sekulako saltsa jarriko dute eskolan, neskei arroparik gabe argazki eta bideoak eginda.
Gustatu zait liburu hau, oso egokia iruditu zait gure adinerako. Oso irakurketa erraza eta entretenigarria egin zait. Liburuan gehiena gustatu zaidana Nerea Oterori Xatok lagundu izana da, ez baitziren ia ezagutzen eta elkarrekin ondo konpontzen.
Gomendatzen dut liburua; animatu irakurtzera!
Nerea S. 3A. (2015-2016)

Anonymous said...

Larunbatean Bukowskin liburua izugarri gustatu zait. Nire iritziz, oso liburu entretenigarria eta gustagarria da, erraz irakurtzen dena eta ulertzeko inongo zailtasunik ez duena. Gure adineko ikasleen arteko institutu bateko bizipenak kontatzen dira; haserreak, gustuko ikaskideen arteko harremanak, barreak, jobbiak, bihurrikeriak, klaseko egoera, irakasleak, zigorrak… ekintzaz eta intrigaz beteriko istorio bat da. Istorioan zehar, hainbat unetan, pertsonaien azalean sentitu dut neure burua eta istorioa beste modu batean bizitu dut, hainbat egoera oso ohikoak izan baitaitezke edozein institututan gertatzeko. Irakasgaiak ere baditu, gaizki egin ondorengo ekintzen ondorioak azaltzen baititu, eta batzuk bi aldiz pentsa dezaten ondo etorriko litzaieke liburu hau irakurtzea, ohartzeko bizitza ez dela jolas bat, kontuz ibiltzeko, dena ez dela bihurrikeriak egin eta barrez lehertzea.. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea, anima zaitez, ziur nago gustatuko zaizula!

Zuhara Telletxea (2016-17) 3-B


Anonymous said...

Jon Anduezaren Larunbatean Bukowskin liburua izugarri gustatu zait. Nire ustez, oso liburu entretenigarria da eta erraz irakurtzen da. Irakasgai batzuk ere baditu,adibidez, gaizki egindako ekintzen ondorioak... Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke. Oso erraz irakurtzen baita.


Ander Murua 3.A

23/02/19

Anonymous said...

Liburu hau interesgarria dela esango nuke; izan ere, nerabezaroan bizitzen diren egoerez hitz egiten du. Gainera, liburu honen mezua nahiko ulerterraza eta esanguratsua dela aipa daiteke, istorioan zehar leku hartzen duten nerabeek zenbait egoeraren aurrean erakusten dituzten jokabide ezberdinak agertzen baitira.
Hau guztia kontuan hartuta, liburu hau gomendagarria izango litzatekeela, bereziki, neska-mutil gazteentzat esango nuke, liburuan aipatzen diren nerabezaroko hainbat gorabeheratan euren burua islatuta ikus baitezakete.
Izaro Urreta 3C (2018-2019)

Anonymous said...

Larunbata bukowskin liburua oso polita, entretenigarria eta interesgarria dela iruditu zait, gazteei gertatzen zaizkien egoeraz hitz egiten du eta niri horrelako liburuak asko gustatzen zaizkit. Gainera, liburu honen mezua oso erraza dela esan dezakegu. Eta batez ere, irakurtzea gogoko ez dutenentzat esan dezakegu oso azkar eta erraz irakurtzen dela.
Laburbilduz, niri liburu hau izugarri gustatu zait eta edozein gazteari gomendatuko nioke batez ere 14 edo 15 urtetakoei.
Bruna da Rocha 3-B (2018-19)