LURPEKO
GAZTELUA - CODE LYOKO
JEREMY
BELPOIS - Pierdomenico Baccalario
(Mezulari,
2010)
Jeremy ordenagailuekin oso ondo moldatzen
da. Berak eta bere koadrilakoek Ikasten duten eskolaren ondoko orubean dagoen
fabrika abandonatutako sotoan super ordenagailua topatuko du mutilak.
Konputagailuan arakatzen aitak hango bideojokoan ezkutatuta eta babestuta gorde
zuen Aelitarekin bat egingo du Jeremyk. Taldeko neska-mutil ausartak
bideojokotik sartu eta ateratzea lortuko
dute errazki. XANA gaiztoa menperatzen saiatuko dira eta Aelitak bere aitarekin
elkartzea lor dadin ahaleginduko dira Jeremy, Ulrich, Yumi eta gainontzekoak.
Bideojoko
bat munduko ezkutaleku hoberena izan daiteke eta bideojoko baten protagonista
izateak zirraragarria behar du izan. Oraindik teknologia ez da horraino iritsi,
baina agian etorkizunean…Fantasiaz betetako pasarteak planteatzen dira liburuan,akzio
eta mugimendu handikoak, aspertzeko betarik ez. Adiskidetasuna eta abentura
nonahi.
Istorioaren
barruan Aelitari kontatzen dioten bere historia txertatzean, une batzuetan
nahasgarria suertatu zait ekintza denboran zehazki kokatzea.
Liburu
hau eta atzetik datozen beste hirurak telebistako serie famatu baten jarraipena
omen dira. Horregatik hainbatetan ezagututzat ematen ditu makinabat xehetasun,
lehenagotik pertsonaiak ezagutzen ez genuenon kaltean. Seriea ezagutzen baduzu
abantaila zuretzat. Lurpeko laborategiaren abentura honek, niri behintzat,
hurrengoak irakurtzeko gogoak piztu dizkit… eta zuri ixiotuko al dizkizu?
Rafa L.
11 comments:
"Lurpeko Gaztelua" liburua oso interesgarria iruditu zait. Liburu honetan bost gazteren artean gertatzen diren abenturak kontatzen ditu. Odd, Jummy, Ulrich, Jeremy eta Aelita. Aelita mundu birtual batekoa da eta bere lagunek mundu birtual horrekin konektatzeko modua bilatzen dute. Bertan lagunak egiten joaten dira eta abentura asko bizitzen dituzte elkarrekin. Liburua nahiko erraz irakurtzen da ulerterraza delako. Abentura eta Zientzia eta Fikzioa gogoko badituzu ez pentsatu bitan, anima zaitez!
Ane A 3.A (2012-1013)
Lurpeko Gaztelua liburua ez zait gustatu zientzia fikziozkoa zelako eta honek aspertu egiten nau. Aelita mundu birtual bateko neska bat da eta egun batean Jeremyren ordenagailuaren laguntzarekin, hiru lagun mundu birtual horretan sartzen dira XANA garaitzeko
Ander Z. 3.B (2013-2014)
Istorio honetan Jeremy, Ulrich, Odd eta Jummyk nola Aelita Lyoko mundu birtualetik salbatzen duten kontatzen da protagonistek bideo eguneroko batzuk egiten dituzten biitartean. Hori lortzeko neske-mutil gazteek arrisku handiko momentuak igarotzen dituzte.
Liburu hau dexente gustatu zait.Entretenigarria iruditu zait eta ez zait luzea egin irakurtzerakoan. Hala ere, bi istorio aldi berean kontatzean,apur bat nahasia egiten da une batzuetan.Zientzia fikziozko liburuak gogoko badituzu,liburu gomendagarria da
Irune M.
3A 2013-2014
Aralar BHI
Code Lyoko "Lurpeko Gaztelua" liburua, ez zait asko gustatu, historio oso irreala eta pisutsua delako. Aelita, mundu birtual batean bizi da, eta Ulrich, Odd, Jummy eta Jeremy, bere munduan sartzeko modua aurkitzen dute eta bere lagun Aelitarekin bizitutako historioa kontatzen du liburu honetan. Liburu hau, ez zait entretenigarria iruditu eta ez dit irakurtzeko bizitasun hori piztu, eta gainera irakurtzeko orduan nahiko luzea egin zait. Liburu hau, fikzioa gustatzen zaion edozein gazteri aholkatuko nioke.
Asier L. 3A (2013-2014)
Lurpeko Gaztelua polita iruditu zait. 5 neska-mutilen abenturak kontatzen ditu. Jeremy, ordenagailuekin oso ondo moldatzen den mutiko bat da eta fabrika batean dagoen sotoan super ordenagailu bat aurkitzen du. Super ordenagailu hortatik, mundo zibernetiko batera joatea dago eta Jummy, Ulrich eta Odd mundo horretara joaten dira Aelitari laguntzera, izan ere bertan etsai gogor bat dute, Xana. Irakurtzeko liburu bastante erraza da eta irakurtzea gomendatzen dut.
Izarraitz L. (2013-2014)
‘’Code lyoko: lurpeko gaztelua’’ liburua asko gustatu zait, oso entretenigarria baita. Bost gazte, Jeremy, Aelita, Odd, Ulrich eta Jummy, dira protagonistak. Mundu birtual batera joaten dira, beraien eskola ondoan dagoen fabrika abandonatu batean dagoen ordenagailuaren bitartez, eta abentura asko bizitzen dituzte. Abenturazko liburuak gustatzen bazaizkizu aukera ezazu liburu hau.
Alaia B. 3.B(2013-2014)
27/10/13
Nik lurpeko gaztelua irakurri dut, oso gustukoa egin zait oso irakurketa erraza izan delako eta historia dibertigarria iruditu zaidalako. Ez zait luzeegia egin polita delako. Jeremyk ordenagailu gela berezi bat aurkitu zuen beraien eskola azpian eta mundu berri bat aurkitu zuen eta gela horretan ordenagailu batean ile arrosa duen neska bat dago Aelita izenekoa eta Ulrich, Odd eta Yumiren laguntzarekin Aelita mundu horretatik ateratzen saiatzen dira baina arazo batzuk sortzen dira. Anima zaitezte irakurtzera!
Enara A.
3.A
Code Lyoko liburua txarra iruditu zait, seriea ere bazuen baina ez nuen ikusten oso txarra zelako . Liburu hau kapituluka pertsonaiaz aldatzen da , hasieran Jeremy azaltzen da eta gero beste lagun gehiago azaltzen dira, baina kapitulu batzuetan beste pertsonai bat ateratzen da Eva izeneko neska gazte bat. Liburua txarra da nire ustez, irakurtzea ez nizueke gomendatuko aspergarria egingo zaizuelako.
Iñaki C. /3B/ (2013-2014)
Nik "Lurpeko Gaztelua,Code Lyoko 1"
liburua irakurri dut, oso liburu polita eta aldi berean oso interesgarria iruditu zait. Liburu honetan bost gazteen ( Aelita, Jummy,Odd,Ulrich eta Jeremy ) abenturak kontatzen dira. Egun batean, beraien ikastetxearen aldamenean dagoen fabrika zaharrera joatea okurritzen zaie, bertan super ordenagailu bat dago. Aelita, X.A.N.A. ren antibirusa da eta, Odd, Ulrich eta Jummy berari laguntzera joaten dira. Abentura zirraragarriak izango dituzte, baita beldurgarriak ere.
Abenturazko liburuak gustatze zaizkion edozeini gomendatuko nioke liburu hau.
Jon.E 3B (2013-2014)
Niri, Lurpeko Gaztelua izeneko liburua oso interesgarria iruditu zait. Lau gaztek ordenagailu bat bilatuko dute fabrika abandonatu batean. Superordenagailuko bideojokoan, Aelita izeneko neska bat aurkitu zuten eta Xana izeneko etsai bat ere bai. Denen artean Xana gaiztoa menperatzen saiatuko dira eta Aelitak bere aita ezagutu dezan ere saiatuko dira lau gazteak. Abentura zale guztiei gomendatuko nieke liburu hau.
JON Z. 3A
ARALAR BHI
ALEGIA
Niri Code Lyoko - Lurpeko Gaztelua liburua interesgarria, entrenagarria eta polita iruditu zait. Bertan Ulrich, Odd, Jeremy eta Yumik Aelita izeneko neskatxa bat salbatu nahi dute mundu birtual batetik, eta horretarako arrisku ugari gainditzen dituzte. Mundu birtual horretan XANA izeneko birus gaizto bat dago eta XANAk munstro batzuk bidaltzen ditu neska-mutilak hiltzeko. Istorio hau abenturazko liburuak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatuko nioke. Anima zaitez eta irakur ezazu!
Igor M. 3A (2014-15)
07/09/2014
Post a Comment