2012-10-25

SOMMER JAUNAREN ISTORIOA







SOMMER JAUNAREN ISTORIOA
Patrick Suskind
(Erein, 2007)











Sommer jaunaren joan-etorriek markatuko dute historia honen narratzailearen haurtzaro eta gaztaroa. Mutiko baten hegan egiteko ahalmenaren gutxikako galera, bere lehen amodioa, musika maistraren haserreak... oroitzapenaren koadro guztiek daukate Sommer jauna hondoan, Sommer jauna hara eta hona: bizitzaren erlojuaren pendulu nekaezinaren antzera.
Ikaragarrizko samurtasunez kontatzen ditu egileak bere haurtzaroko pasadizoak eta –egiazkoak edo fikziozkoak izan- hunkituko gaituzte eta gure haurtzaroaz gogorarazi eta irribarrea ekarriko gure ezpainetara. Eta hain garrantzi txikia ematen genion denbora pasatze hura pisuago eta larriago biziko dugu istorioan – eta gure istorio propioan- aurrera egin ahala.
Beti herioarengandik iheska azkenean umiltasun eta apaltasun osoz onartu behar izateko.

Helduentazako haur-literaturako beste harrribitxia. Zoragarria. Irakurri beharrekoa.





Rafa L.

6 comments:

Anonymous said...

Liburu honek idazlearen haurtzaroko pasarte batzuk kontatzen ditu eta batez ere Sommer jaun bitxiari buruz hitz egiten du. Sommer jauna egunero paseatzera ateratzen da, nahiz eta elur,euri eta eguzkia egin...Herri guztiak erotuta dagoela uste du, baina protagonistak klaustrofobia edo horrelako gaixotasunen bat duela pentsatzen du. Sommer ezkonduta dago, bere emazteak panpinak egiten ditu eta askoz gehiagorik ez dakite beraietaz.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait.Bertan kontatzen den istoria oso polita da.Liburu hau ulerkorra eta azkar irakurtzekoa izan da.
Istorio honetan Sommer jaunaren istorioa kontatzen dute gizon bat egun oso oinez ibiltzen zen ezin zuen geldi egon.Egun batean protagonistak beren kotzean sartzeko esanten die baina ez die kasorik egiten. Halako batean pakean uzteko erantzuten dio.

Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke.
Eider Toledo

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait asko gustatu , ez dauka gai finkorik. Sommer jaunari buruzko istorio batzuk kontatzen ditu. Adibidez, behin izugarrizko zaparrada hari zuen eta protagonista bere aitarekin autoan zihoala Sommer jauna topatzen dute. Igotzeko esaten die, baina Sommerrek bakean uzteko eskatzen die. Nik liburu hau ez nuke gomendatuko irakurtzea, baina norbaitek nahi badu...

Anonymous said...

Niri liburu hau oso polita eta oso interesgarria iruditu zait. Irakurtzeko ere oso erraza egin zait. Sommer jauna beti dago pasatzen diren gauz guztien ondoan. Pasarterik tristeena Sommer jauna hiltzen denekoa da, laku batean hiltzen baita. Liburu ahu edozeini gomendatuko nioke irakurtzeko oso ulerterraza baita eta ez dauka zailtasunik irakurtzeko.

Urko A. 4A (08-09)

Anonymous said...

Niri liburu hau izugarri gustatu zait. Mutiko batek kontatzen du, Sommer jaunaren istorioa, bere auzokidea da. Inork ez du Sommer ezagutzen, ez dakite nondik etorri den, zein den bere familia eta zer egiten duen. Sommer beti kalean dabil ibili eta ibili alde batetik bestera eta mutiko horri gertazten zaizkion gertaeretan beti Sommer egongo da inguruan. Oso erraz irakurri dut, ulerkorra iruditu zait, entretenigarria. Lexikoa oso egokia zen. Misterio piska bat ere badu. Gehien gustatu zaidana Funkel andereƱoaren eta mutiko horren pasadizoa.
Nik liburu hau gazteei eta heldueei gomendatuko nieke.

Anonymous said...

Nahiz eta "Sommer jaunaren istorioa" den liburu honen izenburua, Sommer jauna ez da protagonista nagusia eta are gutxiago narratzailea. Narratzaile honek bere haurtzaroko eta gaztaroko istorioak, gogoetak, arazoak etab. kontatzen dizkigu eta hauetan zerikusi handia du Sommer jaunak. Narratzaileak momentutxarrak pasa zituela eta bere buruaz beste egitea pentxatu zuela kontatzen digu familiarekin, pianoko irakaslearekin, gustoko duen neskarekin etab.ekin izandako nahigabe edo aserreak zirela medio. Puntu horretaraino ez iritsiagatik ere, denok pasa dugu inoiz horrelako momenturen bat eta ziur nago liburu hau irakurri dugun guztiok edo gehienok behintzat mutil honekin identifikatuak sentitu garela. Asko gustatu zait eta ohikoa denez, edonori gomendatuko nioke.

IƱaki A.4.(09-10)