2012-11-22

HAMABOST EGUN URGAINEN



HAMABOST EGUN URGAINEN
J.A. Loidi
(1955)



Euskaraz idatziriko polizia-nobelen historia 1955ean hasi zen J.A. Loidi Bizkarrondok Hamabost egun Urgainen (Zarautz, Kulixka) nobela argitaratu zuenean. Euskaltzaindiaren literatur lehiaketa batean aurkeztu zuen eta aipamen berezia jaso zuen. Harrezkero hainbat argitalpen izan ditu euskaraz idatziriko lehen polizia-nobela honek eta Euskadi Irratiaren Antzoki ilunean irratsaiorako bertsio bat ere egin  zen 1992an. Kritikoen oniritzia jaso zuen, beraz, lehena izateaz gain, gerora ere, ongi taxuturiko argudioa duela iritzi baitiote.
Urgain izeneko herri txiki batean gertaturikoa kontatzen du. Martin Garaidi detektibea da protagonista eta gertakari harrigarri bat ikertzera deitu dute: Egurmendi aberatsa hil da eta lurperatzerakoan, haren hilobian buru-hezur batek kopetan tiro bat duela konturatu dira. Kontuak korapilotsua dirudi, baina detektibe argiak hamabost egun aski izango ditu kontu guztia argitzeko: II Mundu Gerran espetxean egon ondoren, Pagodi izeneko pertsonaia bere emaztearen bila joan zen Urgainera. Hura berriz, Pagodiren adiskide zen Egurmendirekin ezkonduta balego bezala bizi zen, ezkutaturik. (...)
Lourdes Otaegi
 
Lourdes Otaegiren jatorrizko testua irakurtzen jarraitu nahi izanez gero:
 
 

17 comments:

Anonymous said...

Liburu hau nahiko gustora irakurri dut, normalean ez baitut poliziakak irakurtzen eta gaiak interesa sortu dit. Izan ere duela urte asko gertatutako hainbat pasarte detektibe batek nola ikertzen taargitzen dituen kontatzen da liburuan. Herritar asko daude inplikatuta eta beraz pertsonaia asko egoteak konplikatu egiten du. Hala ere errezirakurtzen da etairakurtzeagomendatzen dizuet.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, gaur egungo gazteei gertatzen zaizkien pasadizoekin zerikusia baitu. Gazte batzuei elkarren artean gertatzen zaizkien historioak kontatzen ditu eta oso interesgarriak dira. Irakurtzeko eta ulertzeko oso erreza da, beraz, denei gomendatzen dizuet liburu hau irakurtzea

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu. Istorioa polita zen, eta irakurri ahala jarraitzeko jakinmina sortzen zuen. Baina, izen asko aipatzen zituenez, honek nahastuarazi egiten ninduen.
Horrezgain, astun xamarra ere iruditu zait, eta irakurtzea ez zait oso erraza egin. Liburu hau, ez nioke inorri gomendatuko, zeren eta, oso nahasgarria da.

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburu hau. Nire ustez ez zen oso zaila irakurtzeko eta behin irakurtzen asten baldin bazara ez duzu irakurtzetik uzten.Gainera niri orrelako liburu eta istorioak asko gustatzen zaizkit. Detektibeen istorioak nire ustez oso interesgarriak iruditzen zaizkit niri eta liburu hau horietakoa zen.arritu egin naiz azkenean nor izan zen hiltzaiea jakitean.

Anonymous said...

Liburu hau gustura irakurri dut, nahiz eta hasieran ez oso ondo ulertu liburu gustagarria iruditu zait. Erraz irakurtzen den liburua da eta istorio polita zuen. Izen asko zituen baina ez zen asko nahasten izen gehienak gutxitan agertzen baitziren. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet oso polita delako.Anima zaitezte, merezi su eta!!!!!!

Anonymous said...

Liburua izugarri gustatu zait. Irakurtzeko nahiko erreza egin zait, hasitakoan istorioa bukatu arte irakurtzen jarraitzeko gogoa eman baitit. Hala ere, izen asko azaltzen dira eta hasieran nahastu xamar ibili naiz. Istorioak aurrera egin ahala ordea, izenak ezagunak egin zaizkit eta oso gustura irakurri dut. Liburu poliziakoak gustatzen zaizkienei aholkatuko nieke liburu hau.
Axier A. 3-A (2012-2013)

Anonymous said...

Liburu hau nahiko gustura irakurri dut, naiz eta momentu batzuetan aspergarria iruditu zaidan. Istorioan zehar, ikerlari batek orain dela urte batzuk pasatako gertaerak ikertzen jarduten du eta herritar asko inplikatuta daudenez, izen ezberdin asko agertzen dira eta horrek konplikatu egiten du irakurketa. Hala ere, nahiko erraz irakurtzen da eta interes handia sortzen duenez, edozeini gomendatuko nioke.
Alazne G. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Liburu hau oso intersgarria iruditu zait,ikaragarri gustatzen baitzaizkit detektibeen inguruko istorioak. Hasiera nahasgarri samarra daukala esan beharra dago izen mordoa agertzen baitira, naiz eta irakurtzen zoazen heinean geroz eta interesgarriagoa den. Oso ondo dago gure adineko gazteentzat eta edonori gomendatuko nioke ez baita oso pisutsua egiten den liburu horietako bat.




Ane A

Anonymous said...


Liburu hau gustura irakurri dut, urte askoan argitu gabe egon den herri txiki bateko pasarte kontatzen du. Polizia bat bertako misterioa argitzen ahalegintzen da, hau da, zerikusia duten oraingo eta duela hainbat urtetako hilketa bat. Hainbat egunen ostean lortzen du. Bertan herriko pertsonaia askok parte hartzen dute eta pixka bat nahasgarria izan daiteke. Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke oso interesgarria delako.

Jon L.3A (2012-13)

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait naiz eta nahasgarri xamarra izan. Liburu onek aspaldian gertatutako gertaera batzuk polizia batek nola ikertzen dituen kontatzen du. Istorio entretenigarria iruditu zait kapitulu bat irakurri eta hurrengoa irakurtzeko gogoa jartzen delako. Bestalde, izenekin pixka bat nahastu egin naiz,baina ala ere, istorioa ondo ulertu dudala uste du. Hortaz, liburu hau gure adineko edozeini gomenduko nioke.

Andoni.A 3.A (2012-2013)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait.Hasiera-hasieratik gustatu zitzaidan liburuaren gaia eta irakurtzen jarraitu dudan heinean nire inpresioa ez da aldatu.Nobela honetan hiltzaile eta polizien arteko gertakizun bat kontatzen da baina inongo momemtutan ez da garbi ikusten nola jarraituko duen, susmoak badituzu ere ezusteko handiak hartzen dira. Beraz, liburu hau genero hau gustoko duen edonori gomendatzen diot.

Iker N. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, irakurri ahala jarraitzeko jakin mina sortzen bai zuen. Erraz irakurtzen da eta istorio polita da. Gainera niri horrelako istorioak izugarri gustatzen zaizkit.Izen asko agertzen dira, baina halere ulertzeko oso erreza da, beraz, denei gomendatzen dizuet liburu hau irakurtzea. Anima zaitezte guztiok, merezi du eta!!!
Josu. P 3A (2012-13)

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua “Hamabost egun Urgainen” izan da. Naiz eta normalean honelako liburuak ez irakurri,istorioa polita iruditu zait, irakurri ahala jarraitzeko jakin mina sortzen baitzuen. Nobela honetan hiltzaile eta polizien arteko gertakizun bat kontatzen du baina ez du garbi azaltzen nola jarraituko duen.Hala ere badu zailtasun txiki bat, pertsonaia asko azaltzen dira eta pixka bat nahasten baitzara. Anima zaitezte liburu hau irakurtzera!!!!!!
Eneritz Z.
3.B
2013-14

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, oso interesagarria baita. Liburu honetan pertsonaia asko agertzen dira eta ez dago protagonista finkorik. Liburuan lehenik Txominek hildako gorpu batean hilketa baten aztarnak ikusi ondore hasten da. Gero Txomin Herribururengana joaten da egoeraren berri ematen dio. Orduan Herribururen andrea Garaidi izeneko detektibe bati deitzen diote misterioa argitzeko. Azkenik hainbat arazo igaro ondoren Garaidik misterioa argitzen du. Liburua irakurtzeko ez zait iruditu oso erraza , izen asko irteten baitira eta hasiera nahiko pisutsua egin zait baina istorioa aurrera joan ahala interesgarri bihurtzen joan da. Orokorrean liburua edonori gomendatuko nioke.
Iñigo.O 3.B (2013-2014)

Anonymous said...

Nik Jose Antonio Loidiren Hamabost Egun Urgainen liburua irakurri dut Liburua Urgain izeneko herri inguruan gertatzen diren misterio eta hilketen buruz doa.Misterio asko daude : tiroz hildako neska...Niri liburu hau ez zait gehiegi gustatu, misterioa gogoko dutenei gomendatuko nieke liburu hau.
Jon.E 3B (2013-14 ikasturtea ) Aralar B.H.I.

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, intriga handiko liburua iruditu zait. Liburu onetan hilketa batez hitz egiten da, eta Garaindik burutu du hilketa honek zalantza handiak izan ditu hiltzailea zein izan den aztertzerakoan, bertan herriko pertxona gehienek artzen dute parte. Liburu hau edozein pertxonei gomendatuko nioke, anima zaitez irakurtzera! Agurne Z (2013-2014) 3.B

Anonymous said...

Oso gustokoa izan dut liburu hau. Misterio liburu interesgarri bat da. Txomin izeneko herriko lurperatzaileak, Egurmendi familiko gizonaren gorputzean tiro zuloa aurkitzen du, eta hortik aurrerako ikerketak egiten hasten dira. Liburu hau misterio generoa eta horrelakoak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatzen diet.
Asier L. 3A (2013-2014)