2012-09-28

BOY




BOY
Roald Dahl
(Alfaguara)





     Egileak bere haurtzaroa kontatuko digu era alai eta entretenigarrian. Pasarte guztiak ez dira zoriontsuak; baina umetan izandako atsekabeak ere, baikortasunaren bahetik pasata ematen zaizkigu historian.
     Agian, azaletik begiratuta, duela hiru mende laurdeneko umeen bizierak ez dauka zerikusi handiegirik gaurko gaztetxoen bizimoduarekin; baina, zergatik ondo ez dakigularik, Roald gaztetxoaren pena, zorion eta minek oso harrapatuko gaituzte.

     Inor, liburua bukatutakoan, gehiagorako gogoz geratu bada, jakin autore beraren “Flying Solo” liburuan honen jarraipena daukala irakurgai.


Liburu-dendetan agorturik dago. Liburutegietara jo behar izango duzue derrigorrean.
Rafa L.

24 comments:

Anonymous said...

Hasiera oso astuna egin zait baina aurrera joan ahala ohitu eta gehiago gustatu zait. Autobiografi bat den arren ez dago data eta datuez josita, idazleak oroitzapenak kontatzen ditu: lagunak, zaletasunak, eskola garaiak... Garai hartan nola bizi ziren jakiteko oso aproposa dela uste dut.
Niri oso astuna egin zaidan arren bukaera gustuko izan dut, agian merezi du irakurtzea.

Anonymous said...

Ez zait gehiegi gustatu liburu hau, nahiko aspergarria iruditu baitzait. Horrez gain, oso istorio gogorrak eta tristeak kontatzen ditu, nahiz eta nahiko errealak izan, baina aspaldiko garaitan pasatutakoak. Liburua ez da zaila irakurtzeko, argazki eta marrazki ugari daudelako. Liburu hau irakurtzera, istorio zaharrak edo bere aiton amonen garaikoak gustatzen zaizkien pertsona guztiak gonbidatuko nituzke.

Anonymous said...

Nahiko polita iruditu zait liburua nahiz eta nire haurtzaroko gertaerekin zerikusirik ez izan, eta uste dut interesgarria dela gure guraso edota aitona-amonen gaztaroa ulertzeko. Bestetik liburuak hainbat gai jorratzen ditu, adibidez, umore puntu oso polita dauka eta bertako hainbat gertaerek barre egiteko aukera ematen diote irakurleari, edota beste batzuetan gertaera tristeak azaltzen ditu irakurle ororen bihotzak hunkituz.
Beraz, liburu hau, irakurtzea gustuko duen edozeini gomendatuko nioke, bai zaharrei, identifikatuak sentituko direlako, eta baita gazteei ere, “zaharragoen gauzak” ulertzen laguntzen duelako eta beraien sentipenak konprenitzen.

Anonymous said...

Oso liburu interesgarria da. Roald Dahlen historiak ez du zerikusirik gaur egun gertatzen zaigunarekin, oso ezberdina da orain dela hiru mendeko ume baten bizimodua eta gaur egungo ume batena. Eskolako arautegia ere oso ezberdina da gaur egun (bidezkoa den bezala) ez dituzte umeak makilkadaka zigortzen eta gaur egun garbitasun arautegi bat dago eta ez dira gauzak goxoki denda hartan bezala egiten. Oso ezberdina da gaur egun ez dago barnetegirik eta ebakuntza txikienerako ere anestesia ematen digute haurroi. Baina nahiz eta dena horren ezberdina izan liburu honetan errez interpreta daiteke irakurlea, amonak txikitan kontatutako historien antza baitu.

Imanol I. 2007/08 3.b

Anonymous said...

Ez zait asko gustatu liburu hau, oso pisutsua egin zait eta era berean aspergarria. Idazleak bere haurtzaroko istorioak kontatzen ditu, tristeak eta oso gogorrak aldi berean. Aspaldian gertatutako istorioak dira, eta ez dute zer ikusirik gure haurtzaroarekin nahiz eta istorio batzuk interesgarriak izan. Ez da oso zaila izan irakurtzeko eta argazki mordoxka batzuk ditu. Hiztegia nahiko aberatsa da erreaz ulertzekoa. Ez nuke inolaz ere berriro irakurriko liburu hau.

Soraya

Anonymous said...

Liburua ez zait asko gustatu hasieran oso aspergarria eta astuna egin zait nahiz eta bukaera aldera errazago irakurri dudan. Liburu guztian bere bizitza eta pasarteak kontatzen ditu. Batzuetan pasarte politak ere gertatzen dira eta dibertigarria izan da irakurtzeko pasarte horietan. Niri ez zait liburua asko gustatu baina autobiografiazko liburuak gustatzen zaizkienei irakurtzea gomendatzen dizuet.

Joseba G. 3B 07-08

Anonymous said...

Ez dit grazi handirik egin Boy liburuak, pasarte batzuk interesgarrialk gertatu zaizkit baina beste hainbatetan zeharo aspertu naiz. Roald Dahl-ek haurtzaroko gertakizunak kontatzen dizkigu eta gure egoerarekin zerikusirik ez dutela konturatu naiz. Hala ere liburuak alde positibo bat duela iruditzen zait, historia honek gure aiton-amonen
haurtzaroa obeto ulertzeko balio digula uste dut.

Maddi Amiano 3B

Anonymous said...

Liburu honek, Roald Dahl-i gertatutako haurtzaroko kontakizunak kontatzen ditu. Liburu atsegina eta isteresgarria iruditu zait. Erraz uler daiteke. Kontatzen dituen istorioak errealak dira, baina aspaldi gertatutakoak. Zailena egin zaidana, pertsonaiak ez nahastea izan da; pertsonai ugari daude eta izenak ez dira hemengoak.Hala eta guztiz ere, irakurtzea gomendatuko nizueke hizkuntza askotara itzulia baitago. ANIMATU ETA IRAKURRI!

Anonymous said...

Nahiko liburu polita iruditu zait, irakur erraza gainera. Dahli bere infantziatik neraberazareraino bitartean gertatutako historiak kontatzen ditu. Sei anai arreba dira baina lehenengo bi anai arrebak beste ama batenak dira eta Ingalaterran bizi dira. Bere aita Norbegian bizi zen bere anaiarekin baina biak etxetik alde egin zuten aberats egiteko ideiarekin, eta hain zuzen ere aberats bihurtu ziren.Eta hor hasten dira abenturak… Edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzeko beraz badakizue irakurri oso polita baita!!

Anonymous said...

Ez zait gehiegi gustatu liburu hau, pixka bat astuna egin zait. Egileak bere eskola garaiko abenturak eta momentu gogoangarriak kontatzen dizkigu autobiografia moduko liburu honetan. Zenbait pasarte triste ditu, adibidez bere aita eta arrebaren heriotza, bera krudelki zigortzen zuten uneak...Liburu honetako gertaerek ez daukate zerikusi handirik gure gazte denborarekin, baina gure aito-amonen garaiko gazteroa ulertzen lagun diezaguke. Liburua orokorrean nahiko hunkigarria da. Ez nuke inolaz ere berriro irakurriko, baina garai bateko istorioak gogoko dituztenei gomendatuko nieke.

Ainara E. 3-B 2007-08

Anonymous said...

Ez da izan irakurri dudan liburu hobenetarikoa, baina tira. Haseran, nahiko astuna egin zait baina irakurriz nihoan ala, nolabait ere gustatzen joan zait. Nire aitonari gehiago gustatuko litzaioke liburua, bertan jartzen dituen bezalako istoriatxoak kontatu izan dizkidalako, bere haurtzarokoak noski. Garai hartako umeen bizia ez zen gurea bezalakoa, guk dena egina dugu, hau da, askoz ere erraztasun gehiago ditugu eta liburua irakurtzean zelako zortea dugun konturatzen zara. Batez ere zuzendariak makilazoak ematen zizkioenean...

Anonymous said...

Nahiz eta hasiera ez hain polita izan erdialdera oso interesgarria eta polita da. Liburu honetan Roald Dahl-ek hainbat eta hainbat kontakizun polit kontatzen ditu. Bere pasadizoez gain bere familiako hainbat pertsonenak ere kontatzen ditu . Edozein lagun edo familiako kideari gomendatuko nioke liburua hau, nire ustez edozein adinetako pertsonak irakurri dezake. Emaiozu aukera bat liburu honi oso polita baita eta nahiz eta hasierarekin pixka bat aspertu bukaera politagoa dauka. IRAKUR EZAZU!!

Nerea Gorostidi 3B (2010-2011)

Anonymous said...

Boy irakurtzea ez zait batere zaila egin, irakurtzeko liburu erraza da.liburu honetan Dahl-ek bere txikitako istorioak eta abenturak kontatzen ditu, bereez gain, bere familiako zenbaitenak ere bai tarteren batean edo bestean, hauen artean gehien kontatzen dituen istorio eta abenturak bere aitarenak dira. Gustatu zait liburuaren egitura, baina istorio batzek nahiko aspergarriak dira. Abentura eta nahaste- borrasteak gustuko dituztenentzako liburu egokia da, eta irakurtzea gomendatzen diet.


Haizea Alkiza 2011-2012 3B

Anonymous said...

“Boy” liburua ez zait gehiegi gustatu. Idazlearen autobiografia modukoa denez, nahiko astuna egin zait. Hala ere, pasarte alai eta interesgarriak kontatzen ditu tarteka. Garai bateko bizimoduak, betebeharrak, familiak, eskolak… ezagutzeko aproposa da liburu hau. Baita gaur egungo gazteen eta lehengoen arteko diferentziaz jabetzeko ere. Gaur egungo gazteok, edozein huskeriaz kexatzen gara, eta, lehen, berriz, izugarrizko makilakadak jaso, eta gizagaixoek ezin izaten zuten txintik ere esan. Liburu irakurterraza denez, garai bateko kontuen berri izan nahi duen edonori gomendatzen diot.

Lide L. 3B (2011-2012)

Anonymous said...

Liburu hau oso astuna iruditu zait. Hasiera aldean errazago irakurtzen da baina bukaera oso aspergarria iruditu zait. Gehien gustatu zaidana Norvegian familiarekin egiten zituen bidaien kontakizunak dira, izan ere oso leku interesgarria dirudi. Roald Dahlen bizitza ez zen inondik ere gure bizitza bezalakoa. Bere oroitzapen gehienak zuzendariek emandako astinduekin zerikusia dute. Liburu hau interesgarria iruditu ez zaidan arren, Roald Dahl gustatzen zaienentzako eta bere biziaz zerbait jakin nahi duen edonori gomendatzen diot.

Jone I. 3A (2011/2012)

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait asko gustatu, izan ere, gauzak errepikatu egiten direla iruditu zait. Baina hala ere, interesgarria iruditu zait, aspaldi batean umeen bizitza nolakoa zen erakusten digulako. Bukaera hasiera baino politagoa iruditu zait. Aurretik idazle honen ipuin gehiago irakurrita nituen eta beraz, ezagutzen nuen Roald Dahl. Oso istorio politak idazten dituela pentsatzen dut eta ipuin hau zein berak idatzitako beste asko gomendatzen dizkizuet.

Maider A. 3A 2011-2012

Anonymous said...

Ez zait asko gustatu liburu hau, pisua iruditu zait. Roald dahl-ek bere haurtzaroko eta gazte garaiko hainbat pasarte eta kontakizun kontatzen ditu, batzuk aspergarriak iruditu arren beste batzuk politak iruditu zaizkit. Gure aiton amonen garaian nola bizi ziren adierazten digu eskolako kontuak … Liburu hau garai horretako istorioak gustatzen zaizkionari bakarrik gomendatuko nioke.
Jon L. (2012-13)

Anonymous said...

Oraingo honetan ``Boy´´ liburua irakurri dut. Liburua hau astuna eta aspergarria egin zait emoziozko gertakizunik ez duelako kontatzen. Liburu honen idazleak, bere txikitako pasadizoak kontatzen ditu, eskolan gertatuak, familian, lagunekin…Protagonista Noruegako mutil bat, Erresuma Batuan bizi dena familia abets batean, luxuzko bizitza dauka bere aita hil arte, ordutik aurrera gauzak aldatzen dira. Liburu luzea egin zaidanez, ez nioke inori gomendatuko, baina horrekin ez dut esan nahi inori gustatuko ez zaionik. Patxada eta pazientziarekin irakurtzeko liburua da, eguneroko baten antzekoa. Beraz, irakurle, akziorik gabeko liburuak baldin badituzu gustoko, honako hau duzu aproposa.


Iñaki G. 3.A (2013-14)

Anonymous said...

Roald Dahlek haurtzaroko pasadizoak kontatzen ditu: nola behin hildako sagu bat sartu zioten goxoki dendako andreari goxoki artean, barnetegi batera joan behar izan zuen batean izugarrizko tripako mina zuela egin zuenenekoa apendizitisa zuela pentsa zezaten, beste behin nola jarri zuten komuna berotzen gero beste batek erabil zezan, nola joaten ziren oporretara irla batera eta behin arrebaren senargaiarekin joan zirenean pipan ahuntz belarrak nola jarri zizkioten erre zitzan, eskolan nola zigortzen zituzten makila batekin joaz edozer txikikeriagatik, nola eskola bukatu eta lanean hasten den...

Liburua asko gustatu zait, beste garai bateko kontakizunak kontatzen dituelako eta gaur egun horrelako gauzarik ez delako ez ikusten eta ez gertatzen.
Ainhoa O. 3A(2013-2014)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait zati barregarri eta zenbait istorio xelebre kontatzen dituelako.
Liburu honek Roald Dahl idazleari bere haurtzaroan igarotako kontakizunak gordetzen ditu, eta bertan daude adibidez: Pratchett andrearen gozoki dendan arratoi bat utzi zutenekoa, edota, sudurra galtzeko zorian egon zeneko auto-itzulia. Txikia zela, aita hil zitzaion eta etxez aldatu behar izan zuten lehengo etxea handiegia geratzen zelako beraientzat.

Aitor Agirre 3.B (2013-2014)

Anonymous said...

Nik ``Boy´´ liburua irakurri dut eta ez zait asko gustatu asko kosta baitzait irakurtzea. Protagonistak txikitan bizitutako istoriak kontzen ditu, eskolakoak,lagunekin izandakoak... Lehengo bizimodua nolakoa zen erakusten digu. Bestalde, bere familiarren istoriak ere kontantzen ditu eta hauek oso interesgarriak dira. Istoria motzak gustatzen zaizkion jendeari bakarrik gomendatzen diet liburu hau.

Ander Z. (2013-2014) 3B

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu, nahiz eta bukaeran ohitu naizen irakurtzeaz, baina, pisutsua egin zait. Gainera iruditu zait gauza asko errepikatu egiten dituela.Roal Dhalek bere haurtzaroko hainbat eta hainbat kontakizun kontatzen ditu eta batzuk aspergarriak iruditu arren, esan beharra dago gauza harrigarriak gertatu zitzaizkiola.Hori bai,garai bateko umeen bizitza ezagutzeko aproposa da liburu hau.Nik liburu hau ez nioke inori gomendatuko, baina, garai bateko bizimoduaz interestzen den batentzat egokia izan liteke.
Enaitz A.(2013-14)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, garai bateko umeen bizimodua kontatzen du eta interesgarria iruditu zait bizimodu hori nolakoa den jakitea. Gainera, erraz irakurtzeko modukoa da eta oso abentura politak kontatzen ditu. Gehien gustatu zaidan zatia Roaldek goxoki potoan sagua sartzen duenekoa da, barregarria iruditu zaidalako eta gutxien gustatu zaidan zatia, berriz, Roaldek sudurra hausten duenekoa, izan ere, nazka pixka bat eman zidan.
Liburuaren idazlea Roald Dahl da eta bere txikitako istorioak kontatzen ditu liburu honetan. Roald txikia zenean, barnetegi batera joaten zen ikastera eta bertako irakasle guztiak oso zorrotzak ziren. Gainera, zerbait gaizki egiten bazuten, zuzendariak ipurdian jotzen zieten makila batekin. Liburu osoan zehar, Roaldek bizitako abentura asko kontatzen ditu: amari gutunak idazten zizkionekoa, eskolako zaharrenek gauzak egitera behartzen zutenekoa, eskolako atezainari egindako bihurrikeriak, etxera itzultzeko esandako gezurrak etab.
Lehen esan bezala, liburu hau asko gustatu zaidanez, edonori gomendatuko nioke. Animatu eta irakurri liburu hau ez zarete damutuko eta!

Josune I. 3.A (2015/2016)

Anonymous said...

BOY
Oraingoan Roald Dahlek idatziriko "Boy" liburua irakurri dut.
Roald Dahl, haurtzaro latza pasaturiko haurra da. Senide asko ziren, gainera, aita hil zenean amak hazi zituen guztiak. Udan, aiton - amonen etxera joaten ziren eta bertan, itsasontzian ibiltzen ziren. Eskolako garaiak ere aipatzen ditu, bertan ere asko sufritu zuen.
Gustatu zait liburu hau, oso istorio politak daudelako baina baita lazgarriak ere. Asko gustatu zait gozoki dendakoari egin zieten ankerkeria nahiz eta gero, zigor ederra jasan izan.
Gomendatzen dut liburua eta nire iritziz horrelako liburu gehiago irakurri beharko genituzke.
Nerea S. 3A. (2015-2016)