2012-10-02
ETA EZ ZEN ALERIK ERE GERATU
ETA EZ ZEN ALERIK GERATU
Agatha Christie
(Igela, 2005)
Nobela “herrikoiei” buruz ari ginen egun batean eta Agatha Christie etorri zen hizpidera. Ikasle bakarrak zekien zerbait egile honetaz, telebistako ez dakit zein seriea zela eta. Hura konpondu behar zela eta aipatu idazle ingelesaren libururik aipatuenetako bat ekarri genuen irakurketa-proposamenetara.
Ez ohizko deialdi bati jarraituta, bere bizitzan pasarte ilunik eta zer ezkutatzeko franko duten hamar pertsonaia biltzen dira uharte isolatu batean. Bertan, egun batzuetako atsedenaldia izango zena hasieran, infernu eta herio bihurtuko zaie luxuzko txalet hartan bildutakoei. Bakoitzaren aurkakoa, bertara deitu izanaren zergatia, agerian geratuko da salaketa misteriotsu baten ondoren. Harrezkero irlako bisitariak elkarri gaizki begira, besteen susmoetan eta bere bizia arrisku bizian antzematen hasiko dira. Banan-banan hilotz agertzen hasiko dira, hamarrak desagertu arte. Hamarrak? Bat ere geratzen ez den arte. Litekeena ote?
Kanpoko narratzaileak, elkarrizketa biziak eta zenbaitetan pertsonaien bakarrizketak edo pentsamenduaz tartekatuz, erritmo politean daraman istorioa da. Irakurketa arina egingo zaizu eta istorioak harrapatu egingo zaitu. Idazleak oraingoan ez du gehiegi jolastu izan nahi gurekin eta galdera guztiei nahikoa modu sinplean eman dio liburuaren bukaeran.
Rafa L.
Estrainekoz argitaratutakoan liburu hau "12 Little Nigers" izenburuarekin azaldu zen. Horrek bazterkeria kutsua zuela eta arazoak ekarri izan zizkion Agatha Christieri. Hurrengo argitaldietan izenburua aldatzea erabaki zuen egileak.
Euskaraz ere horrelako zerbait izan da eta bada edizio zahar bat "Hamabi beltz txiki" edo horrelako zerbait dena. Istorioa bera da.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
14 comments:
Liburu polita da. Niri horrelakoak ez zaizkit gustatzen normalean baina honek intriga handia piztu dit. Datu eta izen asko daude eta horregatik pixka bat zaila egin zait baina irakurtzeko liburu erraza da. Animatu irakurtzera!
Irati Garmendia 4.b
Liburu hau ikaragarri gustatu zait. Kurtso honetan irakurri ditudanen artean gusuen irakurri dudana. Oso entretenigarria da eta hiltzaile misteriozko liburuak gustuko ditudanez, oso erraz irakurri dut. Istorioaren haria jarraitzea oso erraza da eta pertsonaiak guztiz errealistak dira.
Xanier L. 4 DBH
Liburua gustatu zait. Hasieran pixkat bat nahasti egin nahiz izen asko daudelako batez ere. Gero erdi aldera edo konturatzen zara gutxi gora behera zein den bakoitza. Normalean horrelako liburuak ez zaizkit gostatzen baina irakurri ahala intriga gehiago sortzen du. Azkenerako asko gustatu zait.Irakurtzea gomendatzen dizuet.
Beltzaren Uhartea Devonen aurkitzen den uharte ezagun bat da. Bertara hamar lagun iristen dira eta liburu osoak hauen egonaldi laburraz hitz egiten du, laburra dela diot bertan dagoen batek dena hiltzen dituelako banan bana. Hori besterik kontatzea nahikoa da liburu honekin gozatuko duzula jakiteko Agatha Christieren Hilketa nobela hau paregabea baita.
Gainontzean irakurtzeko erraza dela iruditzen zait eta harrigarriena amaiera eldu arte hiltzailea zein den jakiteko biderik ez dagoela da.
Oso liburu entretenigarri, engantxagarri, ulerterraza...asko gustatu zait. Mota honetakoak oso gustura irakurtzen ditut eta misterio-hilketako nobela idazle berri on bat ezagutzeak pozten nau. Hasieran pixka bat korapillatsua da, baina gero segituan harrapatzen da haria. Anima zaitezte irakurtzera!
Asko gustatu zaidan liburu bat da, eta oso entretenigarria dela esango nuke. Behar bada hasieran korapilotsuegia iruditu zait, izen asko baitaude, eta bakoitzak pentsatzen duen guztia azaltzen baita lehen kapituluan. Hala ere, hortik aurrera irakurtzeko erraza egin zait, eta erabat engantxatuta geratu naiz. Misteriozko nobelak gustuko dituen edozeini gomendatuko niokeen liburua da.
Amaia.G 4-A (2009-2010)
Eta ez zen alerik ere geratu liburua oso polita iruditu zait.Hasieran izen asko agertzen dira baina gero oso polita da eta asko engantxatzen zaitu.Errez irakurtzeaz gainera ulertzeko ere oso erraza da.Mota honetako liburuak gustatzen zaizkit eta hau ere asko gustatu zait.Liburu hau irakurtzea edozeini gomendatuko nioke.
Oihana.T 4A(2008-2009)
Liburu hau asko gustatu zait. Hasieran irakurtzea kostako zitzaidala pentsatu nuen, baina hasi eta berehala istorioak nola jarraituko zuen jakiteko gogoa sartu zitzaidan. Hala ere, oso adi irakurri beharreko liburua dela uste dut, izen asko eta ekintza ugari gertatze direlako. Gainera, bukaerara arte nire arreta bereganatu du liburuak, eta hiltzailea nor den azkeneko orrira arte ez agertzea ondo dagoela uste dut. Horrela, misterio gehiago dago. Denei gomendatuko nieke liburu hau.
Maddalen Z. 4A (2009-2010)
Oso liburu interesgarria iruditu zait irakurri dudana. Harrapatu egin nau liburu honek hasiera-hasieratik,izan ere, misteriozko liburuak asko gustatzen zaizkit.
Nobela hau oso entretenigarria da eta oso gustura irakurtzen da, nahiz eta Agatha Christieren nobela honek orri asko eduki oso erraz irakurtzen da. Harrigarria iruditu zait baita ere, ezin dela amaierara heldu arte jakin nor den hiltzailea. Liburu hau denei gomendatuko nieke oso polita baita
David A. 4A (2009-10)
Eta ez zen alerik ere geratu; eta hala da,ez da alerik ere geratzen. Agatha Christiren klasiko hau ere emozio eta intrigaz betetako orrialdeek osatzen dute. Istorio guztian zehar galdera bakar bat darabilkizu buruan: eta azkenean nor da erruduna?
Uste dut liburu onek duen onena hori dela, behin liburua hartu ezkero bukatzera animatzen zaituela.
Gustatu zait eta edonori gomendatuko nioke.
4A- Beñat.E.Z 09-10
Liburu hau izugarri gustatu zait, hasieratik bukatu arte tentxio batean irakurri dut. Egunero, orrialde batzuk irakurri ondoren, hiltzailea zein izan zitekeen pentxatzen aritu naiz. Beraz, detektibe lanetan ere jarri nau.
Edozeini gomendatuko nioke Agatha Christieren "Eta ez zen alerik ere geratu" liburua.
Iñaki A. 4A (09-10)
Liburu hau asko gustatu zait, batez ere hilketa ugari daudelako. Emozio eta intrigaz betetako orrialdeek osatzen dute. Liburuan sartzea oso erraza egin zait ederki ulertzen delako. Arreta handia bereganatzen duzu hiltzailea amaieran agetzen delako. Ekintza ugari daude eta horrek arreta gehiago jartzen laguntzen dizu. Misterio ugari dituen liburua da eta bukatu arte ezin duzu irakurtzeaz gelditu. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke irakurtzea.
Imanol Y. 4B (2012-2013)
Liburu hau asko gustatu zait.
Egia da liburuaren hasieran, 10 pertsonaien izenekin pixka bat nahastu egiten zarela, baina irakurtzen joan ahala oso interesgarria iruditu zait, eta baita oso erraza irakurtzeko. Esan dudan bezala 10 pertsonai agertzen dira, eta Owen izeneko gizon baten gutun bat iristen zaie denei, bertan, Beltzaren Uhartera astebete igarotzera gonbidatuta daudela jartzen du. Uhartera iristen direnean, hasiera batetik iruditzen zaie hori guztia arraroa, baina ez dute imajinatzen, beraien artean hilketak gertatuko direnik egunak joan ala. Liburua oso polita iruditu zait, baita asko gustatu ere, eta dudarik gabe edonori gomendatuko nioke.
June G. 4-A 2012-13
Liburu hau asko gustatu zaidala aitortu beharra daukat, behin irakurri aurretik alperkrria sartu zitzaidan zeinen luzea zen ikusita, baina behin hasiaz gero, intrigatua eta entrenituta irakuri dut. Aspaldian gustuen irakurri dudan liburua da, baina zati beldurgarriak eta inpaktanteak ere bazituen irakurlearentzat. Gutxien gustatu zaidana, hasiera izan da oso nahaskorra zelako, baina pixkanaka pixkanaka erriymoa artuz errezago egin zait. Liburu hau edonori gomendatuko nioke, presaka dabilen baten bati izan ezik, luzea da eta!
Beñat M. 4B 2013/14
Post a Comment