ARALAR BHIko ikasleok irakurtzen ditugun liburuak eta beraiei buruzko gure iritziak.
2013-02-17
AMODIOAREN GAZI-GOZOAK
HAU IZAN DA 2012-13 IKASTURTEAN AZKEN KURTSOKO IKASLEEI GEHIEN GUSTATU IZAN ZAIEN LIBURUA!
AMODIOAREN GAZI-GOZOAK Aitor Arana (Ibaizabal)
41 comments:
Anonymous
said...
Liburu hau asko gustatu zait, batez ere oso errealista delako. Mirenen historia benetan interesgarria egin zait, gertaera izugarriak agertzen dira bere “familiaren” inguruan. Baina nire ustez alde handia zegoen mirenek idazten zuen egunen artean eta jende gehiegi hiltzen zela iruditu zait, azkenean baserrian bakar-bakarrik geratzen da. Baina oso gustura irakurri dut, eta iruditu zait errez ulertzeko eta irakurtzeko liburua zela.
Oso liburu interesgarria iruditu zait Amodioaren gazi-gozoak. Gainera, polita izateaz gain, oso erraz irakurri dut eta nere ustez hori oso garrantzitsua da ipuin batean. Gehien gustatu zaidan zatia Migelekin harreman bat edukitzen hasten denekoa da eta gutxien gustatu zaidana Antoniok bere buruaz beste egiten duenekoa da. Batez ere, bukaera oso-oso tristea iruditu zait eta nahiago nuke ongi bukatuko balitz. Adur Ibarguren 4B.
Oso gustura irakurri dut liburu hau;oso arin eta entretenituz. Parte handi bat gure adineko neska baten egunerokoa izatean, nahiko identifikatuta sentitu naiz, eta nik ere egunerokoa idazteko gogoa sortu dit. Hiztegia ere errepasatzeko ondo egon da, hitz bertako hitz batzuk agertzen zirelako. Baita ere garai horietan zein egoeratan bizi ziren ikusteko ondo zegoen. Orokorrean, liburu atsegina eta ona da nire ustez.
Oso liburu polita da. Hasieratik emozionantea da eta bukaera zer esanik ez. Pertsona baten sentimenduak oso argi uzten ditu, ta garai hartako bizimodua ere ederki erakusten du. Niri gehien bukaera gustatu zait, alde batetik ndo bukatzen da eta bestetik dezepzio txiki bat hartu nuen bukatu nuenean, Jonek, Miren ezagutu ez izana. Denei gomendatuko nieke. Uxue Murua 4.D.B.H.
Oraingoan “Amodioaren gazi-gozoak” irakurri dut. Liburu hau oso interesgarria iruditu zait, izan ere, Miren izeneko neskatxa batek haur zenetik hasita idazten duen egunerokoa kontatzen baitu. Bertan, bere familiarekin bizitako une latzak, bere familia berrira egokitzeko gorabeherak, bere amodioen hutsegiteak...kontatzen ditu. Gainera, bukaera oso originala eta polita iruditu zait, hau da, istorioa benetan ondo biribiltzen duela esango nuke. Gainera, intriga sortzen duen nobela bat dela iruditzen zait, pertsonaia ugari hiltzen baitira, beraz, erraz eta gustura irakurtzen den liburu bat da. Hau dena kontuan hartuta, gure adineko edonori gomendatuko nioke liburu hau.
Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Nahiz eta liburu luzea izan azkar irakurtzen da eta ondo ulertzen da. Bertan, Jone izeneko neskatxa bat da protagonista. Jone Erratzuko Gorrimineta auzoko etxe batean bizi da, bere gurasoekin. Bere gurasoek Berrota izeneko baserria erosi zuten Jone txikia zela (lau urte-edo zituela). Oporretan sarritan joaten dira Berrotara Jone eta bere gurasoak. Egun batean, Jone ganbarara igotzen da eta gauzak arakatzen ari dela koaderno zahar batzuk bilatzen ditu. Koaderno horiek Miren izeneko neska batenak dira, haurra zenetik hil arte idatzi zuen egunerokoa direnak. Mirenen egunerokoan bere bizitza osoa kontatzen du: Berrotan bizi zenean gertatu ziren hilketak, bere ezkontza Antonio ijitoarekin, beren seme Imanol eta Alai zakurra, Mirenen lagun Marta eta honen senar Pernando… Egunerokoa irakurtzen bukatutakoan Joneri Miren aurkitzeko gogoa pizten zaio, baina badakienez hau hilda dagoela bere seme Imanolen (hilda zegoen ere) emazte Maite eta seme Iñaki aurkitzen dituzte. Azkenean, Jone eta Iñaki lagun handiak egiten dira. Liburu hau gure adinekoei gomendatzen diet.
Nire bizitzan irakurri ditudan liburu guztietatik, gehien gustatu zaidan liburu bat aukeratu beharko banuke, Amodioaren Gazi-Gozoak liburua aukeratuko nuke, abentura eta intriga beti tartean daudelako. Liburu honetako protagonista Jone Gauna izeneko neska gazte bat da. Jonen gurasoek baserri bat erosi zuten Nafarroan (Erratzunen) asteburuak eta jaiegunak igarotzeko. Baserri horretako ganbaran Jonek, hainbat koaderno aurkitu zituen, Miren izeneko neska batek bere bizitzan zehar idatzitakoak. Liburu honetan, Mirenen bizitzako pasarteak edo gertaerak kontatzen dira, oso gertakari interesgarriak. Errez irakurtzen eta ulertzen den liburu horietako bat da. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nieke. Anima zaitezte, merezi du eta!
Niri "Amodioaren gazi-gozoak" liburua asko gustatu zait. Hasiera batetik oso interesgarria iruditu zait, eta irakurtzeko ere oso erraza da. Egia esan, bukaera oso tristea da, eta nik nahiago nuen bukaera zoriontsua izaten bazuen. Liburuaren zati haundiena, Miren txikia zenean idazten hasi zen egunerokoa da. Urte askotan jarraitzen du bertan idazten eta oso historia politak kontatzen ditu bertan. Oso zirraragarria iruditu zait, eta irakurtzen segitzeko gogo handia ematen dizu. Nik liburu hau gure adineko edozeini gomendatuko nioke.
Liburu polita eta hunkigarria iruditu zait. Miren izeneko neskatila bat monja etxetik Errezilgo familia batek adoptatzen du. Bertako eskolan maistra baten gomendioz egunerokoa idazten hasten da. Ondoren aitak saldu egiten du Nafarroako beste familia bati. Berak, bere egunerokoa idazten jarraitzen du, hil bitartean. Gero bere semeak amaren aginduak beteaz Nafarroako baserrian gordetzen ditu eguneroko gztiak. Baserria Gasteizko familia batek erosten du eta beren alabatxoak aurkitzen du eguneroko hori, dena berridatzi ondoren Mirenen errainarekin elkartzen dira eta honen semeaz maitemintzen da Gasteizko neskatila. Amaiera polita eduki arren, liburu gehiena oso unkigarria da, emozioz beterikoa, beraz edenori gomendatuko nioke irakur dezan.
Liburu hau asko gustatu zait. Mirenen egunerokoan oso erraz murgiltzen zara eta istorioa bera, oso entretenigarria iruditu zait. Momentu batzuetan Miren txolin hutsa iruditu zait, Migeli berarekin nahi zuena egiten uzten ziolako. Baina, orokorrean, interesgarria eta erraz irakurtzeko liburua da. Gehien gustatu zaidan gauzetako bat "Haize Gorria" izan da. Leku horretaz egiten zituen deskribapenak irakurrita, bertan egoteko gogoa jarri zait. Beraz, liburu hau edonori gomendatuko nioke, polita eta entretenigarria delako.
Oso liburu interesgarria iruditu zait "Amodioaren gazi-gozoak" izeneko liburua.Oso polita da eta erraz irakurri dut.Pertsona baten sentimenduak oso argi uzten ditu.Niri gehien bukaera gustatu zait, alde batetik ndo bukatzen da eta bestetik dezepzio txiki bat hartu nuen bukatu nuenean, Jonek, Miren ezagutu ez izanagatik, elkar ezagutzea gustatuko litzaidake.
Liburu hau asko gustatu zait. Bertan MIrenen hainbat pasarte kontatzen ditu eta irakurterraza da. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea. Jon Irastorza 4.A
Misterioz , amodioz eta tristuraz beteriko liburu hau asko gustatu zait.Liburu honetan Jone izeneko neskato batek eguneroko bat bilatzen du Berroeta izeneko haien baserriko ganbaran eta irakurtzen doala konturatzen da Miren izeneko neskato batek bere bizitzan zehar igarotako hainbat momentu agertzen direla.Liburu hau edozeini gomendatuko nioke oso interesgarria da eta. Idoia.O 4A 2012-2013
Liburu zoragarria iruditu zait! Alde batetik oso entretenigarria iruditu zaidalako eta bestetik oso erraz irakurtzen den liburua delako. Liburu honekin oso identifikatuta eta istorioan erabat sartuta sentitu nahiz. Bestetik, Mirenen bizia oso gogorra iruditu zait, hain zuzen ere bizitzan zehar gauza gogorrak ikusi eta bizi izan dituelako. Hala ere, azkenerako lortzen du zoriontsu izatea, nahiz eta tira bira batzuk ere izaten dituen. Azkenik, esan beharra daukat edonorentzat ikusten dudala egokia liburua hau irakurtzea, beraz badakizue anima zaitezte!
"Amodioaren gazi-gozoak" liburua oso liburu interesgarria iruditu zait. Hasiera batetik gustatu zait liburua, kontatzen duen istorioa oso entretenigarria delako eta nahiko erreala iruditu zaidalako. Protagonista oso pertsona gogorra dela uste dut bizitza oso zaila tokatu zaiolako eta hala eta guztiz ere aurrera ateratzen jakin izan du egoera txar nahiz onetan. Edonori gomendatuko nioke liburu hau oso errez irakurtzen delako eta oso polita delako.
"Amodioaren gazi-gozoak" liburua izugarri gustatu zait. Oso entretenigarria egin zait eta, ondorioz, gustura eta azkar irakurri dut.Liburu honetan, Jonek, Berrota baserrira bere oporraldia pasatzera joatean, Mirenen egunerokoa aurkitzen du eta irakurtzen hasten da. Miren hamaika urterekin hasi zen egunerokoa idazten eta bertan bere bizitza osoa kontatzen du. Hasieran, oraindik gaztetxoa denean, identifikatua sentitu naiz sarritan. Gainera, Mirenek oso bizitza gogorra izan du baina, hala ere, oso neska kementsua dela erakusten du eta aurre egiten die gertaera txar guzti horiei. Edozeini gomendatzen diot liburu hau, oso polita baita eta gauza asko erakusten baititu.
Amodioaren gazi-gozoak liburua izugarri gustatu zait. Nafarroan baserri bat erosten duten familia bati buruzkoa da baina, familiako alabak ganbaran aldizkari moduko idatziak aurkitzen ditu. Irakurtzen hasten da eta ohartzen da lehen baserri horretan eogndako neskatila baten egunerokoa dela. Egunerokoa oso interesgarria eta polita iruditu zait nahiz eta ez nuen usteko Mirenen inguruko hainbeste pertsonaiak bukatu zuten bezala bukatuko zutela. Liburua erreza da irakurri eta ulertzeko eta irakurketa gustatzen zaion edonori gomendatzen diot.
Asko gustatu zait liburua, ez nuen lehenago idazle honen libururik irakurria eta egia esan idazterako garaian erabiltzen duen era berezia iruditu zait. Izan ere, informazio mordoa transmititzen du eguneroko moduan idatzita, harrigarria… Liburuan Jone Gaunak Berrota baserrian gertaturiko gauza gutxi batzuk( Ximona eta Ximonekin izandako elkarrizketak…) eta asperdurak eraginik ganbaran halabeharrez aurkituriko egunerokoan Mirenek kontatzen zituen bizipenak irakurtzen ditu Jonek. Miren honek, ez zuen bere ama biologikorik ezagutu bere amak monja konbentu batean utzi zuelako baina bi aita-ama biologiko eduki ditu Errezilen eta Erratzun (Gorrimineta auzoan). Liburu hau, oso gomendagarria da gure adineko nerabeentzat, errez irakurtzen da oso eta ez dauka lexiko zailik. Gainera irakurtzen hasi ezkero ezin da gelditu, izugarria da. Irakurri ezazu merezi du eta!
Oraingoan, "Amodioaren gazi-gozoak" irakurri dut, Aitor Aranarena. Liburu hau neska batek kontatzen du, bere gurasoek, baserri bat erosi dutela esaten diote eta bertan, aspaldi bizitako neska baten egunerokoa aurkitzen du. Narratzailea Jone Gauna da, Gasteiztar neska gazte bat. 1990eko inguru horretan dago kokatuta istorioa. Kapituluak nahiko laburrak dira eta hiztegi erraza du, hau da, ongi ulertzen da. Asko gustatu zaidan liburua izan da, irakurtzea gomendatuko nizueke, erakargarria baita. Iker Larrañaga 4B.
Aitor Aranaren "Amodioaren gazi-gozoak" izan da irakurri dudan liburua. Joneren, Gasteizen bizi den neska baten ustez, udara aspergarri batek itxaroten dio bere gurasoek Nafarroan duten baserri batean; baina ustekabean aintzina baserrian bizi izan zen neska baten egunerokoa aurkitzen du ganbarako txoko batean eta bere bizitzako abenturetan murgilduko da. Eguneroko hau, Mirenek idatzia izan zen, eta drama eta amodioa biltzen dituen istorio bat kontatzen du bertan. Liburua oso motza ez izan arren, oso erraz irakurri dut eta asko gustatu zait. Istorio erreal bat izan ziteken eta honelako liburuak gustuko dituen edozeini gomendatuko nioke irakurtzea. Anima zaitezte!
Liburu oso polita iruditu zait eta errakurri ehinean gehiago engantsatzen zaitu. Familia gasteiztar baten Nafarroan, baserri bat erosten dute udarako oporrak bertan pasatzeko. Neskatila txikia den bitartean ez dute inongo arazorik, baina hamabost urte betetakoan azken oporrak igaroko dituela esanda abiatu ziren oporretara. Egun sargori batean, Jone nesktila baserriko ganbarara igotzen da zerbait aurkitu nahian eta Miren izeneko neskatila baten egunerokoa aurkitu zuen, botila batzuen azpian gordeta. Oporrak eguneroko hau irakurriz pasatzen ditu, bertan Mirenek bere bizitza guztia dauka idatzirik. Oporrak amaitu eta andik laister Mirenen erraina eta bere seme ordeak ezagutu zituzten familia gasteiztar honek. Mirenen bilobarekin maitemintzen da Jone eta liburua amaitzen da. Nire ustetan edozeini gomenfdatuko nioke irakur dezan, ikaragarria delako. 4B Aimar Z.
Nik “Amodioaren gazi-gozoak” liburua irakurri dut eta asko gustatu zait.Liburu honen idazlea Aitor Arana da eta istorio honetan 1900.urte inguruan zegoen neska baten bizitza kontatzen du protagonistak aurkitutako eguneroko batetik.Egunerokoaren jabea Miren Urkiola izeneko neska bat da eta protagonistak honen bizitza kontatzen du bere egunerokotik.Bertan istorio harrigarriak gertatzen dira eta niri oso entretenigarriak iruditu zaizkit.Liburu honetan neska protagonistaren udarako oporrak eta Mirenen egunerokoan dauden istorioak tartekatzen dira.Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke oso polita baita.Animatu zaitezte!!
Nik irakurri dudan liburuak "Amodiaoren gazi-gozoak" izena du, eta liburu honen egilea Aitor Arana da, euskal literaturako idazle bat. Liburu honetan amodiozko uneak eta tristurazko uneak agertzen dira. Liburu honetako protagonista Miren izeneko neska bat da, eta bere bizitzaren zehar gertatutako gauzak koaderno moduko batean kontatzen ditu. Zati batzuk Jone izeneko neska batek kontatzen ditu, baina gehiena Mirenek kontatua da. Denbora oso azkar doa aurreara, eta perpausak ez dira oso luzeak eta ez oso motzak. Kapituluak ondo sakabanatuta daude eta ez dira luzeak eta ez motzak. Hiztegiaren aldetik berriz oso erraza da ulertzea ez baitago hitz zailik. Niri liburu hau asko gustatu zait amodio kontuak agertzen direlako eta edozeini gomendatuko nioke irakurtzea.
Nik Amodioaren gazi- gozoak irakurri dut, Aitor Aranak idatzirikoa. Liburu honetako protagonista Jone da, neskatila gazte bat gasteiztarra. Orain dela urte asko Joneren gurasoek baserri bat erosi zuten Erratzun, Nafarroan. Jonek eta bere familiak bertan igarotzen dute uda. Orain arte gustora joan izan da Erratzura bere lehengusuarekin, baina ia da bere lehengusua ez da joaten. Aurten ez du gogo haundirik Erratzura joateko baina joan egin beharko du. Udako egun aspergarriak aldatu egingo zaizkio Joneri baserriko ganbaran Mirenen egunerokoa aurkitzen duenean. Eguneroko honetan Miren, Errezilgo neska batek bere bizitza kontatzen du 11 urtetik aurrera bizi izandako gertakizunak.Oso bizitza gogorra edukiko du Mirenek eta arazo askori aurre egitea tokatuko zaio. Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait eta edozeini gomendatuko nioke oso erraz irakurtzen delako. Nerea Gorostidi 4.B (2012-13)
"Amodioaren gazi-gozoak" irakurri dut, Aitor Aranarena. Liburu honetan amodiozko uneak eta tristurazko uneak agertzen dira. Liburuan, Jonek, Berrota baserrira bere oporraldia pasatzera joatean, Mirenen egunerokoa aurkitzen du eta irakurtzen hasten da.Miren txikia zenean idazten hasi zen egunerokoa da. Urte askotan jarraitzen du bertan idazten eta oso historia politak kontatzen ditu bertan.Nire ustetan edozeini gomenfdatuko nioke irakur dezan,irakur erraza baita.
Nik Amodioaren gazi-gozoak izeneko liburua irakurri dut, Aitor Aranak idatzitakoa. Liburu honetako protagonista Jone izeneko neska gazte bat da. Neska honen gurasoek bera txikia zela Erratzun, Nafarroan, baserri bat erosi zuten, eta urtero joaten dira uda pasatzera. Jonek udako egun batean, baserriko ganbarara igo era botila batzuen artean, Miren izeneko neska batek idatzitako 14 koaderno aurkituko ditu, Mirenen egunerokoa. Mirenek egunerokoan berak 11 urte zituenetik gertatutako gorabeherak kontzen ditu. Oso bizitza gogorra izan zuen Mirenek, baina gauza on batzuk ere gertatu zitzaizkion. Erraz irakurtzen den liburua da, ez dauka hiztegi arrarori, kapitulu oso luzeak ere ez ditu eta Jonek kontatzen duena eta Mirenek idatzitakoa bere egunerokoan oso ondo bereizita daude. Niri Mirenen historia izugarri gustatu zait, oso interesgarria iruditu zaidalako. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.
Oso interesgarria iruditu zait Aitor Aranaren Amodioaren gazi-gozoak liburua. Polita da, eta erraz irakurri dut gainera. Protagonista Miren izeneko neskatila bat da, bere egunerokoa idatzi zuena hamaika urte zituenetik hil zen bitartean. Jone izeneko neska batek bilatzen du egunerokoa Berrota izeneko baserrian, eta bere uda hori irakurtzen pasatzen du. Egunerokoan Mirenek egunean pasatako gauzak kontatzen ditu bai onak eta baita txarrak ere. Edozeini gomendatuko nioke irakurtzea esan dudan bezala polita delako eta erraz irakurtzekoa. Mireia M. 4B 2012-2013 ikasturtea
AMODIOAREN GAZI-GOZOAK. Aitor Aranak idatziriko liburu hau asko gustatu zait. Liburuan, Gasteizeko Joneren familiak, baserri bat erosi du Erratzun uda pasatzera joateko. Joneri, hasiera batean uda Erratzun igarotzeko ideia asko gustatu zitzaion, baina 12-13 urte izatera iritsi zenean nahiago zuen Gasteizen geratu. 12 urte bete zituen udan, gurasoek derrigorturik Erratzura joan eta arratsalde batez, baserriko ganbarara igo ondoren, eguneroko bat aurkitu zuen bertan. Beste egitekorik ez, eta egunerokoa irakurtzen astea bururatu zitzaion. Lehenengo orriak irakurri bezain azkar konturatu zen, egunerokoa duela hainbat urte baserri horretan bizi izan zen Miren izeneko neska batek idatzia zela. Egunerokoan, Mirenen bizitzako hainbat pasarte garrantzitsu agertzen dira, alaiak, tristeak… Joneri, ilusio handia egingo lioke Miren aurkitu eta egunerokoa berari itzultzeak. Lortuko ote du? Liburu hau gure adineko edozeini gomendatuko nioke, izan ere, Mireni bere bizitzan gertaturiko hainbat pasarte errealitatean oinarrituak daudela iruditzen zait, gure inguruan horrelako gertaera gutxi ikusi arren, atzerriko herrietan honelako egoera gogorrak dituztela pentsatzen dut. Beraz, ez pentsatu gehiegi, eta irakur ezazu liburu gau, gustatuko zaizu. Aiora M. - 4.B (2012-2013)

Amodioaren gazi-gozoak irakurri dut oraingo honetan. Autorea Aitor Arana da, orain arte bere libururik irakurri gabea nintzen baina gustuko izan dut idazle hau. Istorioa XX. Mendean kokatzen da, neskatila koxkor bat gurasoekin baserri erosi berrira joaten da oporretan, eta bertan liburuaren istorio nagusiari ateak irekiko dizkion objektua aurkitzen du, eguneroko bat. Eguneroko hau Miren izeneko neskatila batena da, neskame lanak egitera Erratzuko baserri batetara eraman zutenarena. Egunerokoa hasieran behartuta idazten hasiko da, bukaeran bertan idaztea bizitzeko ia ezinbesteko gertatuko zaiolarik. Narratzailea lehenengo pertsonan dago jarria, eta idazkera sinple baina atsegina erabiltzen du idazleak. Hiztegia ere erraza suertatzen da, euskara jatorrean idatzirik dagoelarik. Nobela asko gustatu zait, maitasun istorioak gustuko ditudanez. Garai bateko bizimodu eta arazoak zein poztasunak berta-bertatik ezagutarazten ditu, eta gure aitona-amonekin oso identifikatuta sentiarazten zaitu. Irakurketa hau maitasun istorioak maite dituen orori gomendatzen diot. Lide LASA 4B 2012-13
Oraingo honetan Aitor Aranaren “Amodioaren gazi-gozoak” liburua irakurri dut. Nahiko laburra denez, arin irakurri dut. Duela ehun urte neska batek idatzitako eguneroko bat aurkitzen du Jonek, protagonistak. Berak, egunerokoaren jabearen bizitza kontatzen du irakurtzen duen bitartean. Bertan anekdota eta istorio entretenigarri ugari gertatzen dira. Liburu hau edozein gazteri gomendatuko nioke. Leire P. 4A (2015/2016)
Oso liburu interesgarria iruditu zait Amodioaren gazi-gozoak. Gainera, polita da eta erraz irakurtzen da. Miren neska gazte bat da eta lanerako saldu zuten. Gora-behera handiko bizimodua edukiko du, beti baserrian zerbitzari edo lanean. Niri gehien gustatu zaidan zatia Migelekin harreman bat edukitzen hasten denean da, eta gutxien gustatu zaidana Antoniok bere buruaz beste egiten duenean da. Bukaera oso-oso tristea dauka. Liburu hau batez ere gazteei gomendatuko nieke.
Nik Aitor Aranaren “Amodioaren gazi-gozoak” liburua irakurri dut. Hasieran nahiko aspergarria iruditu zait, baina Miren Berrota baserrikoekin harremanak edukitzen hasten denetik aurrera, interesa piztu zait. Momentu horretatik aurrera oso gustura irakurri dut. Liburu hau gomendagarria iruditzen zait edonorentzat, erraz irakurtzen delako eta gauza txarrak, onak, ez hain onak… pasatzen direlako.
Oraingo honetan Aitor Aranaren “Amodioaren gazi-gozoak” liburua irakurri dut. Nahiko laburra denez, arin irakurri dut. Duela ehun urte inguru neska batek idatzitako eguneroko bat aurkitzen du Jonek, protagonistak. Berak, egunerokoaren jabearen bizitza kontatzen du irakurtzen duen bitartean. Bertan anekdota eta istorio entretenigarri ugari gertatzen dira. Liburu hau edozein gazteri gomendatuko nioke. Leire P. 4A (2015/2016)
Liburu hau nahiko entretenigarria iruditu zait ,batez ere hainbat hilketa egon direlako. Horietatik gehien gustatu zaidana amonarena izan da, susto galanta hartu zuelako Ana haurdun ikustean,eskaileretatik behera erori eta hil baitzen.Oso erraza iruditu zait irakurtzeko, baina batzuetan zenbait gauzek nahasten zuten historia, batez ere bi historia mota baitzeuden elkarrekin loturik. Niri gehien gustatu zaidan pertsonaia Migel izan da, berak nahi zuena egiten baitzuen Julian jaunari ezer esan gabe. Nik uste dut bukaera hobeago bat eduki behar zuela. Asier R. 4A
Aitor Aranaren liburu honetan Jone izeneko neska gazte bat Berrota baserrira joaten da udara pasatzera, eta bertan, egonaldi guztian esku artean izango duen gauza bat aurkitzen du, Miren Urkiolaren egunerokoa. Eguneroko hau Mirenen pasarteez beterik dago, haurra zenetik bere bizitzako gorabeherak aipatzeko erabili zuelako, kontatzeko inor ez baitzuen izaten gehienean. Liburu hau asko gustatu zait, Mirenen istoriek zeharo harrapatu bainaute Joneren antzera. Nirearen oso bestelako bizimodu bat bizitu zuen Mirenek, neskame gisa lan egiten zuelarik, eta hori dela eta oso interesgarria egin zait. Edozeini gomendatuko nioke “Amodioaren gazi-gozoak”, Mirenen bizitzako tristura eta pozek guztiz entretenitzen baitzaituzte. Gainera, idazkera xume bezain eder batean idatzia dago eta honek liburua oso irakurterraza egiten du.
“Amodioaren gazi-gozoak” liburua irakurri berri dut eta biziki gustatu zaidan liburu bat izan da. Liburu honetan, Jone izeneko neska batek eguneroko bat aurkitzen du eta bertan agertzen den istorioa kontatzen du. Eguneroko honetan, umetan saldu egin zuten neska baten bizitza kontatzen da. Hasteko, asko gustatu zait momenturo zerbait interesgarria gertatzen delako, eta honek uneoro entretenituta mantentzen zaituelako. Bestetik, asko gustatu zait Mirenen (saldu egin zuten neska) portaera, zerbait bai baitu liluratuta utzi nauena. Baina, egia esan, pertsona batekin pixka bat dezepzionatuta gelditu nintzen bukaera aldera (ez dut datu gehiago emango, irakurleari ez aurreratzeko) Gauzak horrela, liburu hau edonori gomendatuko nioke, irakur daiteken kontakizuna benetan erakargarria delako eta pixka bat pentsarazteko ere bai, benetan horrelako istorioak gertatu baitziren. Josu L. 4A (2016-17)
Oraingoan irakurritako liburuak, “Amodioaren gazi-gozoak” du izena. Liburu hau asko gustatu zait, izan ere, orain dela urte asko pertsonak nola bizi ziren azaltzen du. Liburua Jone izeneko neska batek kontatzen digu baina bera ez da protagonista, Miren baizik, Jonek ganbaran aurkitutako egunerokoaren jabea. Jonek uda osoa ematen du eguneroko hau irakurtzen eta bertako gertakizun garrantzitsuenak berridaztea erabaki du guk irakur ditzagun. Honen bidez, Mirenen bizia jakingo dugu eta bere pentsamenduak ere bai. Gehien gustatu zaidan zatia, amonak Mireni bere lepokoa ematen dionekoa da, oso polita iruditu zaidalako. Gutxien gustatu zaidana, berriz, Mirenek bere etxea uzten dueneko, izan ere, pena handia eman dit. Hau guztia esan ondoren, liburu hau gure adineko pertsonei gomendatuko nieke, asko gustatu baitzait.
“Amodioaren gazi-gozoak” liburua irakurri dut eta asko gustatu zait, istorioa kontatzeko modu desberdina duelako. Jone Berrota baserrira joatean, Miren izeneko baten egunerokoa aurkitzen du eta Mirenek idatzitako guztia kontatzen digu . Miren, 11 urte zituela hasi zen egunerokoa idazten eta zahartu arte bertan idatziz joan da. Istoria oso interesgarria da eta gainera irakurtzeko oso erraza, edonori gomendatuko nioke.
Asko gustatu zait Amodioaren gazi-gozoak liburua. Istorio entretenigarria da, eta ulertzeko oso erraza. Miren izeneko pertsonaia da protagonista, eta bere egunerokoaren inguruan idatzita dago nobela hau. Bere bizitzaren berri ematen digu; pasarte ugariz betea dago, pozgarri zein tristeez. Baserri batean kokaturiko istorioa da eta hainbat pertsonaia agertzen dira: familiakoak, lagunak, auzokoak... Edozeinek irakur dezan gomendatzen dut, ea gustatzen zaizuen!
41 comments:
Liburu hau asko gustatu zait, batez ere oso errealista delako.
Mirenen historia benetan interesgarria egin zait, gertaera izugarriak agertzen dira bere “familiaren” inguruan. Baina nire ustez alde handia zegoen mirenek idazten zuen egunen artean eta jende gehiegi hiltzen zela iruditu zait, azkenean baserrian bakar-bakarrik geratzen da. Baina oso gustura irakurri dut, eta iruditu zait errez ulertzeko eta irakurtzeko liburua zela.
Oso liburu interesgarria iruditu zait Amodioaren gazi-gozoak. Gainera, polita izateaz gain, oso erraz irakurri dut eta nere ustez hori oso garrantzitsua da ipuin batean. Gehien gustatu zaidan zatia Migelekin harreman bat edukitzen hasten denekoa da eta gutxien gustatu zaidana Antoniok bere buruaz beste egiten duenekoa da. Batez ere, bukaera oso-oso tristea iruditu zait eta nahiago nuke ongi bukatuko balitz.
Adur Ibarguren 4B.
Oso gustura irakurri dut liburu hau;oso arin eta entretenituz. Parte handi bat gure adineko neska baten egunerokoa izatean, nahiko identifikatuta sentitu naiz, eta nik ere egunerokoa idazteko gogoa sortu dit. Hiztegia ere errepasatzeko ondo egon da, hitz bertako hitz batzuk agertzen zirelako. Baita ere garai horietan zein egoeratan bizi ziren ikusteko ondo zegoen. Orokorrean, liburu atsegina eta ona da nire ustez.
Oso liburu polita da. Hasieratik emozionantea da eta bukaera zer esanik ez.
Pertsona baten sentimenduak oso argi uzten ditu, ta garai hartako bizimodua ere ederki erakusten du.
Niri gehien bukaera gustatu zait, alde batetik ndo bukatzen da eta bestetik dezepzio txiki bat hartu nuen bukatu nuenean, Jonek, Miren ezagutu ez izana.
Denei gomendatuko nieke.
Uxue Murua 4.D.B.H.
Oraingoan “Amodioaren gazi-gozoak” irakurri dut. Liburu hau oso interesgarria iruditu zait, izan ere, Miren izeneko neskatxa batek haur zenetik hasita idazten duen egunerokoa kontatzen baitu. Bertan, bere familiarekin bizitako une latzak, bere familia berrira egokitzeko gorabeherak, bere amodioen hutsegiteak...kontatzen ditu. Gainera, bukaera oso originala eta polita iruditu zait, hau da, istorioa benetan ondo biribiltzen duela esango nuke. Gainera, intriga sortzen duen nobela bat dela iruditzen zait, pertsonaia ugari hiltzen baitira, beraz, erraz eta gustura irakurtzen den liburu bat da. Hau dena kontuan hartuta, gure adineko edonori gomendatuko nioke liburu hau.
Irati U 4.A 2012-2013
Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Nahiz eta liburu luzea izan azkar irakurtzen da eta ondo ulertzen da. Bertan, Jone izeneko neskatxa bat da protagonista. Jone Erratzuko Gorrimineta auzoko etxe batean bizi da, bere gurasoekin. Bere gurasoek Berrota izeneko baserria erosi zuten Jone txikia zela (lau urte-edo zituela). Oporretan sarritan joaten dira Berrotara Jone eta bere gurasoak. Egun batean, Jone ganbarara igotzen da eta gauzak arakatzen ari dela koaderno zahar batzuk bilatzen ditu. Koaderno horiek Miren izeneko neska batenak dira, haurra zenetik hil arte idatzi zuen egunerokoa direnak. Mirenen egunerokoan bere bizitza osoa kontatzen du: Berrotan bizi zenean gertatu ziren hilketak, bere ezkontza Antonio ijitoarekin, beren seme Imanol eta Alai zakurra, Mirenen lagun Marta eta honen senar Pernando… Egunerokoa irakurtzen bukatutakoan Joneri Miren aurkitzeko gogoa pizten zaio, baina badakienez hau hilda dagoela bere seme Imanolen (hilda zegoen ere) emazte Maite eta seme Iñaki aurkitzen dituzte. Azkenean, Jone eta Iñaki lagun handiak egiten dira. Liburu hau gure adinekoei gomendatzen diet.
Unai A. 4A 2012-13
Nire bizitzan irakurri ditudan liburu guztietatik, gehien gustatu zaidan liburu bat aukeratu beharko banuke, Amodioaren Gazi-Gozoak liburua aukeratuko nuke, abentura eta intriga beti tartean daudelako. Liburu honetako protagonista Jone Gauna izeneko neska gazte bat da. Jonen gurasoek baserri bat erosi zuten Nafarroan (Erratzunen) asteburuak eta jaiegunak igarotzeko. Baserri horretako ganbaran Jonek, hainbat koaderno aurkitu zituen, Miren izeneko neska batek bere bizitzan zehar idatzitakoak. Liburu honetan, Mirenen bizitzako pasarteak edo gertaerak kontatzen dira, oso gertakari interesgarriak. Errez irakurtzen eta ulertzen den liburu horietako bat da. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nieke. Anima zaitezte, merezi du eta!
Ander G. 2012-2013 4.B
Niri "Amodioaren gazi-gozoak" liburua asko gustatu zait. Hasiera batetik oso interesgarria iruditu zait, eta irakurtzeko ere oso erraza da.
Egia esan, bukaera oso tristea da, eta nik nahiago nuen bukaera zoriontsua izaten bazuen. Liburuaren zati haundiena, Miren txikia zenean idazten hasi zen egunerokoa da. Urte askotan jarraitzen du bertan idazten eta oso historia politak kontatzen ditu bertan. Oso zirraragarria iruditu zait, eta irakurtzen segitzeko gogo handia ematen dizu. Nik liburu hau gure adineko edozeini gomendatuko nioke.
June G. 2012/13 4-A
Liburu polita eta hunkigarria iruditu zait. Miren izeneko neskatila bat monja etxetik Errezilgo familia batek adoptatzen du. Bertako eskolan maistra baten gomendioz egunerokoa idazten hasten da. Ondoren aitak saldu egiten du Nafarroako beste familia bati. Berak, bere egunerokoa idazten jarraitzen du, hil bitartean. Gero bere semeak amaren aginduak beteaz Nafarroako baserrian gordetzen ditu eguneroko gztiak. Baserria Gasteizko familia batek erosten du eta beren alabatxoak aurkitzen du eguneroko hori, dena berridatzi ondoren Mirenen errainarekin elkartzen dira eta honen semeaz maitemintzen da Gasteizko neskatila. Amaiera polita eduki arren, liburu gehiena oso unkigarria da, emozioz beterikoa, beraz edenori gomendatuko nioke irakur dezan.
Ander Z. 2012-2013
Liburu hau asko gustatu zait. Mirenen egunerokoan oso erraz murgiltzen zara eta istorioa bera, oso entretenigarria iruditu zait. Momentu batzuetan Miren txolin hutsa iruditu zait, Migeli berarekin nahi zuena egiten uzten ziolako. Baina, orokorrean, interesgarria eta erraz irakurtzeko liburua da. Gehien gustatu zaidan gauzetako bat "Haize Gorria" izan da. Leku horretaz egiten zituen deskribapenak irakurrita, bertan egoteko gogoa jarri zait.
Beraz, liburu hau edonori gomendatuko nioke, polita eta entretenigarria delako.
Oihana.B 4.A
Oso liburu interesgarria iruditu zait "Amodioaren gazi-gozoak" izeneko liburua.Oso polita da eta erraz irakurri dut.Pertsona baten sentimenduak oso argi uzten ditu.Niri gehien bukaera gustatu zait, alde batetik ndo bukatzen da eta bestetik dezepzio txiki bat hartu nuen bukatu nuenean, Jonek, Miren ezagutu ez izanagatik, elkar ezagutzea gustatuko litzaidake.
Aitzol G. 4A (2012-13)
Liburu hau asko gustatu zait. Bertan MIrenen hainbat pasarte kontatzen ditu eta irakurterraza da. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.
Jon Irastorza 4.A
Misterioz , amodioz eta tristuraz beteriko liburu hau asko gustatu zait.Liburu honetan Jone izeneko neskato batek eguneroko bat bilatzen du Berroeta izeneko haien baserriko ganbaran eta irakurtzen doala konturatzen da Miren izeneko neskato batek bere bizitzan zehar igarotako hainbat momentu agertzen direla.Liburu hau edozeini gomendatuko nioke oso interesgarria da eta.
Idoia.O 4A
2012-2013
Liburu zoragarria iruditu zait! Alde batetik oso entretenigarria iruditu zaidalako eta bestetik oso erraz irakurtzen den liburua delako. Liburu honekin oso identifikatuta eta istorioan erabat sartuta sentitu nahiz. Bestetik, Mirenen bizia oso gogorra iruditu zait, hain zuzen ere bizitzan zehar gauza gogorrak ikusi eta bizi izan dituelako. Hala ere, azkenerako lortzen du zoriontsu izatea, nahiz eta tira bira batzuk ere izaten dituen. Azkenik, esan beharra daukat edonorentzat ikusten dudala egokia liburua hau irakurtzea, beraz badakizue anima zaitezte!
Izaro O. 2012-2013 4A
"Amodioaren gazi-gozoak" liburua oso liburu interesgarria iruditu zait. Hasiera batetik gustatu zait liburua, kontatzen duen istorioa oso entretenigarria delako eta nahiko erreala iruditu zaidalako. Protagonista oso pertsona gogorra dela uste dut bizitza oso zaila tokatu zaiolako eta hala eta guztiz ere aurrera ateratzen jakin izan du egoera txar nahiz onetan. Edonori gomendatuko nioke liburu hau oso errez irakurtzen delako eta oso polita delako.
Maialen A. 4A 2012-13
"Amodioaren gazi-gozoak" liburua izugarri gustatu zait. Oso entretenigarria egin zait eta, ondorioz, gustura eta azkar irakurri dut.Liburu honetan, Jonek, Berrota baserrira bere oporraldia pasatzera joatean, Mirenen egunerokoa aurkitzen du eta irakurtzen hasten da. Miren hamaika urterekin hasi zen egunerokoa idazten eta bertan bere bizitza osoa kontatzen du. Hasieran, oraindik gaztetxoa denean, identifikatua sentitu naiz sarritan. Gainera, Mirenek oso bizitza gogorra izan du baina, hala ere, oso neska kementsua dela erakusten du eta aurre egiten die gertaera txar guzti horiei. Edozeini gomendatzen diot liburu hau, oso polita baita eta gauza asko erakusten baititu.
Irati Z. 4A 2012-13
Amodioaren gazi-gozoak liburua izugarri gustatu zait. Nafarroan baserri bat erosten duten familia bati buruzkoa da baina, familiako alabak ganbaran aldizkari moduko idatziak aurkitzen ditu. Irakurtzen hasten da eta ohartzen da lehen baserri horretan eogndako neskatila baten egunerokoa dela. Egunerokoa oso interesgarria eta polita iruditu zait nahiz eta ez nuen usteko Mirenen inguruko hainbeste pertsonaiak bukatu zuten bezala bukatuko zutela. Liburua erreza da irakurri eta ulertzeko eta irakurketa gustatzen zaion edonori gomendatzen diot.
Itziar A. 4A
Asko gustatu zait liburua, ez nuen lehenago idazle honen libururik irakurria eta egia esan idazterako garaian erabiltzen duen era berezia iruditu zait. Izan ere, informazio mordoa transmititzen du eguneroko moduan idatzita, harrigarria…
Liburuan Jone Gaunak Berrota baserrian gertaturiko gauza gutxi batzuk( Ximona eta Ximonekin izandako elkarrizketak…) eta asperdurak eraginik ganbaran halabeharrez aurkituriko egunerokoan Mirenek kontatzen zituen bizipenak irakurtzen ditu Jonek. Miren honek, ez zuen bere ama biologikorik ezagutu bere amak monja konbentu batean utzi zuelako baina bi aita-ama biologiko eduki ditu Errezilen eta Erratzun (Gorrimineta auzoan).
Liburu hau, oso gomendagarria da gure adineko nerabeentzat, errez irakurtzen da oso eta ez dauka lexiko zailik. Gainera irakurtzen hasi ezkero ezin da gelditu, izugarria da. Irakurri ezazu merezi du eta!
Alex Goikoetxea 4.A 3012-13 ikasturtea
Oraingoan, "Amodioaren gazi-gozoak" irakurri dut, Aitor Aranarena. Liburu hau neska batek kontatzen du, bere gurasoek, baserri bat erosi dutela esaten diote eta bertan, aspaldi bizitako neska baten egunerokoa aurkitzen du.
Narratzailea Jone Gauna da, Gasteiztar neska gazte bat. 1990eko inguru horretan dago kokatuta istorioa. Kapituluak nahiko laburrak dira eta hiztegi erraza du, hau da, ongi ulertzen da.
Asko gustatu zaidan liburua izan da, irakurtzea gomendatuko nizueke, erakargarria baita. Iker Larrañaga 4B.
Aitor Aranaren "Amodioaren gazi-gozoak" izan da irakurri dudan liburua. Joneren, Gasteizen bizi den neska baten ustez, udara aspergarri batek itxaroten dio bere gurasoek Nafarroan duten baserri batean; baina ustekabean aintzina baserrian bizi izan zen neska baten egunerokoa aurkitzen du ganbarako txoko batean eta bere bizitzako abenturetan murgilduko da. Eguneroko hau, Mirenek idatzia izan zen, eta drama eta amodioa biltzen dituen istorio bat kontatzen du bertan.
Liburua oso motza ez izan arren, oso erraz irakurri dut eta asko gustatu zait. Istorio erreal bat izan ziteken eta honelako liburuak gustuko dituen edozeini gomendatuko nioke irakurtzea.
Anima zaitezte!
Nerea M. 4B (2012-2013 ikasturtea)
Liburu oso polita iruditu zait eta errakurri ehinean gehiago engantsatzen zaitu. Familia gasteiztar baten Nafarroan, baserri bat erosten dute udarako oporrak bertan pasatzeko. Neskatila txikia den bitartean ez dute inongo arazorik, baina hamabost urte betetakoan azken oporrak igaroko dituela esanda abiatu ziren oporretara. Egun sargori batean, Jone nesktila baserriko ganbarara igotzen da zerbait aurkitu nahian eta Miren izeneko neskatila baten egunerokoa aurkitu zuen, botila batzuen azpian gordeta. Oporrak eguneroko hau irakurriz pasatzen ditu, bertan Mirenek bere bizitza guztia dauka idatzirik. Oporrak amaitu eta andik laister Mirenen erraina eta bere seme ordeak ezagutu zituzten familia gasteiztar honek. Mirenen bilobarekin maitemintzen da Jone eta liburua amaitzen da. Nire ustetan edozeini gomenfdatuko nioke irakur dezan, ikaragarria delako.
4B Aimar Z.
Nik “Amodioaren gazi-gozoak” liburua irakurri dut eta asko gustatu zait.Liburu honen idazlea Aitor Arana da eta istorio honetan 1900.urte inguruan zegoen neska baten bizitza kontatzen du protagonistak aurkitutako eguneroko batetik.Egunerokoaren jabea Miren Urkiola izeneko neska bat da eta protagonistak honen bizitza kontatzen du bere egunerokotik.Bertan istorio harrigarriak gertatzen dira eta niri oso entretenigarriak iruditu zaizkit.Liburu honetan neska protagonistaren udarako oporrak eta Mirenen egunerokoan dauden istorioak tartekatzen dira.Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke oso polita baita.Animatu zaitezte!!
Manex KARRERA 4B 2012-2013
Nik irakurri dudan liburuak "Amodiaoren gazi-gozoak" izena du, eta liburu honen egilea Aitor Arana da, euskal literaturako idazle bat. Liburu honetan amodiozko uneak eta tristurazko uneak agertzen dira. Liburu honetako protagonista Miren izeneko neska bat da, eta bere bizitzaren zehar gertatutako gauzak koaderno moduko batean kontatzen ditu. Zati batzuk Jone izeneko neska batek kontatzen ditu, baina gehiena Mirenek kontatua da. Denbora oso azkar doa aurreara, eta perpausak ez dira oso luzeak eta ez oso motzak. Kapituluak ondo sakabanatuta daude eta ez dira luzeak eta ez motzak. Hiztegiaren aldetik berriz oso erraza da ulertzea ez baitago hitz zailik. Niri liburu hau asko gustatu zait amodio kontuak agertzen direlako eta edozeini gomendatuko nioke irakurtzea.
Imanol Y. 4B (2012-2013)
Nik Amodioaren gazi- gozoak irakurri dut, Aitor Aranak idatzirikoa. Liburu honetako protagonista Jone da, neskatila gazte bat gasteiztarra. Orain dela urte asko Joneren gurasoek baserri bat erosi zuten Erratzun, Nafarroan. Jonek eta bere familiak bertan igarotzen dute uda. Orain arte gustora joan izan da Erratzura bere lehengusuarekin, baina ia da bere lehengusua ez da joaten. Aurten ez du gogo haundirik Erratzura joateko baina joan egin beharko du. Udako egun aspergarriak aldatu egingo zaizkio Joneri baserriko ganbaran Mirenen egunerokoa aurkitzen duenean. Eguneroko honetan Miren, Errezilgo neska batek bere bizitza kontatzen du 11 urtetik aurrera bizi izandako gertakizunak.Oso bizitza gogorra edukiko du Mirenek eta arazo askori aurre egitea tokatuko zaio. Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait eta edozeini gomendatuko nioke oso erraz irakurtzen delako.
Nerea Gorostidi 4.B (2012-13)
"Amodioaren gazi-gozoak" irakurri dut, Aitor Aranarena. Liburu honetan amodiozko uneak eta tristurazko uneak agertzen dira. Liburuan, Jonek, Berrota baserrira bere oporraldia pasatzera joatean, Mirenen egunerokoa aurkitzen du eta irakurtzen hasten da.Miren txikia zenean idazten hasi zen egunerokoa da. Urte askotan jarraitzen du bertan idazten eta oso historia politak kontatzen ditu bertan.Nire ustetan edozeini gomenfdatuko nioke irakur dezan,irakur erraza baita.
Urko O. 4B 2012-2013
Nik Amodioaren gazi-gozoak izeneko liburua irakurri dut, Aitor Aranak idatzitakoa. Liburu honetako protagonista Jone izeneko neska gazte bat da. Neska honen gurasoek bera txikia zela Erratzun, Nafarroan, baserri bat erosi zuten, eta urtero joaten dira uda pasatzera. Jonek udako egun batean, baserriko ganbarara igo era botila batzuen artean, Miren izeneko neska batek idatzitako 14 koaderno aurkituko ditu, Mirenen egunerokoa. Mirenek egunerokoan berak 11 urte zituenetik gertatutako gorabeherak kontzen ditu. Oso bizitza gogorra izan zuen Mirenek, baina gauza on batzuk ere gertatu zitzaizkion. Erraz irakurtzen den liburua da, ez dauka hiztegi arrarori, kapitulu oso luzeak ere ez ditu eta Jonek kontatzen duena eta Mirenek idatzitakoa bere egunerokoan oso ondo bereizita daude. Niri Mirenen historia izugarri gustatu zait, oso interesgarria iruditu zaidalako. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.
Ane O. 4B (2012-2013)
Oso interesgarria iruditu zait Aitor Aranaren Amodioaren gazi-gozoak liburua. Polita da, eta erraz irakurri dut gainera. Protagonista Miren izeneko neskatila bat da, bere egunerokoa idatzi zuena hamaika urte zituenetik hil zen bitartean. Jone izeneko neska batek bilatzen du egunerokoa Berrota izeneko baserrian, eta bere uda hori irakurtzen pasatzen du. Egunerokoan Mirenek egunean pasatako gauzak kontatzen ditu bai onak eta baita txarrak ere. Edozeini gomendatuko nioke irakurtzea esan dudan bezala polita delako eta erraz irakurtzekoa.
Mireia M.
4B
2012-2013 ikasturtea
AMODIOAREN GAZI-GOZOAK. Aitor Aranak idatziriko liburu hau asko gustatu zait.
Liburuan, Gasteizeko Joneren familiak, baserri bat erosi du Erratzun uda pasatzera joateko. Joneri, hasiera batean uda Erratzun igarotzeko ideia asko gustatu zitzaion, baina 12-13 urte izatera iritsi zenean nahiago zuen Gasteizen geratu. 12 urte bete zituen udan, gurasoek derrigorturik Erratzura joan eta arratsalde batez, baserriko ganbarara igo ondoren, eguneroko bat aurkitu zuen bertan. Beste egitekorik ez, eta egunerokoa irakurtzen astea bururatu zitzaion. Lehenengo orriak irakurri bezain azkar konturatu zen, egunerokoa duela hainbat urte baserri horretan bizi izan zen Miren izeneko neska batek idatzia zela. Egunerokoan, Mirenen bizitzako hainbat pasarte garrantzitsu agertzen dira, alaiak, tristeak… Joneri, ilusio handia egingo lioke Miren aurkitu eta egunerokoa berari itzultzeak. Lortuko ote du?
Liburu hau gure adineko edozeini gomendatuko nioke, izan ere, Mireni bere bizitzan gertaturiko hainbat pasarte errealitatean oinarrituak daudela iruditzen zait, gure inguruan horrelako gertaera gutxi ikusi arren, atzerriko herrietan honelako egoera gogorrak dituztela pentsatzen dut. Beraz, ez pentsatu gehiegi, eta irakur ezazu liburu gau, gustatuko zaizu.
Aiora M. - 4.B (2012-2013)

Amodioaren gazi-gozoak irakurri dut oraingo honetan. Autorea Aitor Arana da, orain arte bere libururik irakurri gabea nintzen baina gustuko izan dut idazle hau. Istorioa XX. Mendean kokatzen da, neskatila koxkor bat gurasoekin baserri erosi berrira joaten da oporretan, eta bertan liburuaren istorio nagusiari ateak irekiko dizkion objektua aurkitzen du, eguneroko bat. Eguneroko hau Miren izeneko neskatila batena da, neskame lanak egitera Erratzuko baserri batetara eraman zutenarena. Egunerokoa hasieran behartuta idazten hasiko da, bukaeran bertan idaztea bizitzeko ia ezinbesteko gertatuko zaiolarik. Narratzailea lehenengo pertsonan dago jarria, eta idazkera sinple baina atsegina erabiltzen du idazleak. Hiztegia ere erraza suertatzen da, euskara jatorrean idatzirik dagoelarik.
Nobela asko gustatu zait, maitasun istorioak gustuko ditudanez. Garai bateko bizimodu eta arazoak zein poztasunak berta-bertatik ezagutarazten ditu, eta gure aitona-amonekin oso identifikatuta sentiarazten zaitu. Irakurketa hau maitasun istorioak maite dituen orori gomendatzen diot.
Lide LASA 4B 2012-13
norbaitek idatzi al du liburuaren laburpena mesedez?
Oraingo honetan Aitor Aranaren “Amodioaren gazi-gozoak” liburua irakurri dut. Nahiko laburra denez, arin irakurri dut. Duela ehun urte neska batek idatzitako eguneroko bat aurkitzen du Jonek, protagonistak. Berak, egunerokoaren jabearen bizitza kontatzen du irakurtzen duen bitartean. Bertan anekdota eta istorio entretenigarri ugari gertatzen dira. Liburu hau edozein gazteri gomendatuko nioke.
Leire P. 4A (2015/2016)
Oso liburu interesgarria iruditu zait Amodioaren gazi-gozoak. Gainera, polita da eta erraz irakurtzen da. Miren neska gazte bat da eta lanerako saldu zuten. Gora-behera handiko bizimodua edukiko du, beti baserrian zerbitzari edo lanean. Niri gehien gustatu zaidan zatia Migelekin harreman bat edukitzen hasten denean da, eta gutxien gustatu zaidana Antoniok bere buruaz beste egiten duenean da. Bukaera oso-oso tristea dauka. Liburu hau batez ere gazteei gomendatuko nieke.
Kepa.M 4A
Nik Aitor Aranaren “Amodioaren gazi-gozoak” liburua irakurri dut. Hasieran nahiko aspergarria iruditu zait, baina Miren Berrota baserrikoekin harremanak edukitzen hasten denetik aurrera, interesa piztu zait. Momentu horretatik aurrera oso gustura irakurri dut. Liburu hau gomendagarria iruditzen zait edonorentzat, erraz irakurtzen delako eta gauza txarrak, onak, ez hain onak… pasatzen direlako.
Iñaki M. 4.B(2015-2016)
Oraingo honetan Aitor Aranaren “Amodioaren gazi-gozoak” liburua irakurri dut. Nahiko laburra denez, arin irakurri dut. Duela ehun urte inguru neska batek idatzitako eguneroko bat aurkitzen du Jonek, protagonistak. Berak, egunerokoaren jabearen bizitza kontatzen du irakurtzen duen bitartean. Bertan anekdota eta istorio entretenigarri ugari gertatzen dira. Liburu hau edozein gazteri gomendatuko nioke.
Leire P. 4A (2015/2016)
Liburu hau nahiko entretenigarria iruditu zait ,batez ere hainbat hilketa egon direlako. Horietatik gehien gustatu zaidana amonarena izan da, susto galanta hartu zuelako Ana haurdun ikustean,eskaileretatik behera erori eta hil baitzen.Oso erraza iruditu zait irakurtzeko, baina batzuetan zenbait gauzek nahasten zuten historia, batez ere bi historia mota baitzeuden elkarrekin loturik. Niri gehien gustatu zaidan pertsonaia Migel izan da, berak nahi zuena egiten baitzuen Julian jaunari ezer esan gabe. Nik uste dut bukaera hobeago bat eduki behar zuela.
Asier R. 4A
Aitor Aranaren liburu honetan Jone izeneko neska gazte bat Berrota baserrira joaten da udara pasatzera, eta bertan, egonaldi guztian esku artean izango duen gauza bat aurkitzen du, Miren Urkiolaren egunerokoa. Eguneroko hau Mirenen pasarteez beterik dago, haurra zenetik bere bizitzako gorabeherak aipatzeko erabili zuelako, kontatzeko inor ez baitzuen izaten gehienean.
Liburu hau asko gustatu zait, Mirenen istoriek zeharo harrapatu bainaute Joneren antzera. Nirearen oso bestelako bizimodu bat bizitu zuen Mirenek, neskame gisa lan egiten zuelarik, eta hori dela eta oso interesgarria egin zait.
Edozeini gomendatuko nioke “Amodioaren gazi-gozoak”, Mirenen bizitzako tristura eta pozek guztiz entretenitzen baitzaituzte. Gainera, idazkera xume bezain eder batean idatzia dago eta honek liburua oso irakurterraza egiten du.
Alaitz Artola 4B (2016-2017)
“Amodioaren gazi-gozoak” liburua irakurri berri dut eta biziki gustatu zaidan liburu bat izan da.
Liburu honetan, Jone izeneko neska batek eguneroko bat aurkitzen du eta bertan agertzen den istorioa kontatzen du. Eguneroko honetan, umetan saldu egin zuten neska baten bizitza kontatzen da. Hasteko, asko gustatu zait momenturo zerbait interesgarria gertatzen delako, eta honek uneoro entretenituta mantentzen zaituelako. Bestetik, asko gustatu zait Mirenen (saldu egin zuten neska) portaera, zerbait bai baitu liluratuta utzi nauena. Baina, egia esan, pertsona batekin pixka bat dezepzionatuta gelditu nintzen bukaera aldera (ez dut datu gehiago emango, irakurleari ez aurreratzeko)
Gauzak horrela, liburu hau edonori gomendatuko nioke, irakur daiteken kontakizuna benetan erakargarria delako eta pixka bat pentsarazteko ere bai, benetan horrelako istorioak gertatu baitziren. Josu L. 4A (2016-17)
Oraingoan irakurritako liburuak, “Amodioaren gazi-gozoak” du izena. Liburu hau asko gustatu zait, izan ere, orain dela urte asko pertsonak nola bizi ziren azaltzen du.
Liburua Jone izeneko neska batek kontatzen digu baina bera ez da protagonista, Miren baizik, Jonek ganbaran aurkitutako egunerokoaren jabea. Jonek uda osoa ematen du eguneroko hau irakurtzen eta bertako gertakizun garrantzitsuenak berridaztea erabaki du guk irakur ditzagun. Honen bidez, Mirenen bizia jakingo dugu eta bere pentsamenduak ere bai.
Gehien gustatu zaidan zatia, amonak Mireni bere lepokoa ematen dionekoa da, oso polita iruditu zaidalako. Gutxien gustatu zaidana, berriz, Mirenek bere etxea uzten dueneko, izan ere, pena handia eman dit.
Hau guztia esan ondoren, liburu hau gure adineko pertsonei gomendatuko nieke, asko gustatu baitzait.
Josune I. 4A (2016-2017)
“Amodioaren gazi-gozoak” liburua irakurri dut eta asko gustatu zait, istorioa kontatzeko modu desberdina duelako. Jone Berrota baserrira joatean, Miren izeneko baten egunerokoa aurkitzen du eta Mirenek idatzitako guztia kontatzen digu . Miren, 11 urte zituela hasi zen egunerokoa idazten eta zahartu arte bertan idatziz joan da.
Istoria oso interesgarria da eta gainera irakurtzeko oso erraza, edonori gomendatuko nioke.
Eider Z. 4B 2016/17
Asko gustatu zait Amodioaren gazi-gozoak liburua. Istorio entretenigarria da, eta ulertzeko oso erraza. Miren izeneko pertsonaia da protagonista, eta bere egunerokoaren inguruan idatzita dago nobela hau. Bere bizitzaren berri ematen digu; pasarte ugariz betea dago, pozgarri zein tristeez. Baserri batean kokaturiko istorioa da eta hainbat pertsonaia agertzen dira: familiakoak, lagunak, auzokoak... Edozeinek irakur dezan gomendatzen dut, ea gustatzen zaizuen!
Zuhara 4B (2017-2018)
Post a Comment