2012-09-26

MARGOLANA






Margolana
Igor Elortza
(Alfaguar-Zubia 1999)


Nestor eta Jokin hamasei urteko bi nerabe dira. Egun batean, Bittorrek, bere irakasleetako batek ikastolan dagoen margolana erakusten die ikasleei eta esaten die egun batzuetara Louvre museora eramango dutela. Orduan, bi mutiko gaizto hauek margolanaren bozetoa lapurtzea erabakitzen dute. Zer gertatuko ote da margolanarekin? eta bi mutiko hauekin?

Kontatzen den istorioa nahiko polita da eta pertsonaiak atseginak. Kontakizunak sorpresa asko ematen ditu eta, gainera, pentsaezinak zirenak. Istorioak, nolabait "engantxatu" egiten zaitu eta gehiago nahi izatera bultzatzen dizu.

Istorio aspergarriekin nazkatu samar bazaude, liburu bat gustura irakurri nahi baduzu, abenturazale bat bazara... irakurri liburu hau, gustatuko zaizu-eta.

Adur I. 3B 2005-06


---------

Nestor eta Jokin 16 urteko gazte batzuk batzuk dira eta komikiak irakurtzea gustatzen zaie. Egun batean beren irakasle batek bere bulegoan dagoen, baina laster museo batera eramango duten margolan bat erakusten die. Zer gertatuko da margolanarekin?

Historia polita eta atsegina da eta pertsonaiak ere sinesgarriak dira. Denboraren tratamendua ez zait asko gustatu nahastu egin naizelako.

Liburua normala iruditu zait: ez oso polita, ezta itsusia ere. Astuna egin zait, denborarekin eta pertsonaiekin nahastu egin bainaiz. Misterio-abenturazko liburuak gustatzen bazaizkizu, hauxe irakurtzea gomendatzen dizut, zu bila zabiltzan horietakoa baita. Anima zaitez "Margolanarekin"!

Maddalen D. 3A 2005-06

39 comments:

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait. Ondo nahasten baititu gazteen bizitzako zenbait gertaera lapurreta baten inguruko gertakizun batzuekin. Liburuak momentu oro mantentzen du tentsioa, protagonisten peripeziak puntu komiko batez kontatuz. Gertaerak ondo definituak daude eta ez da batere zaila egiten bertako hiztegia ulertzea. Gainera momenturen batean asperturik sentituz gero (hagitz zaila da) marrazki dezente ditu liburuak, gertaera garrantzitsuenak azpimarratzeko. Laburbilduz, liburu hau misterio kutsua duen prosa gustatzen zaion edonorentzat dela uste dut, baita ere beste motatako literatura gustatzen zaionarentzat ere. Beraz, joan liburutegira eta irakurri liburu misteriotsu hau, merezi du eta.

Anonymous said...

Liburu hau oso dibertigarria iruditu zait. Oso errez irakurri dut eta ez dut inolako arazorik eduki ulermen aldetik. Abentura eta misterioaren munduan murgildurik dagoen liburu horietako bat da. Gutxien gustatu zaidana hasierako zatia izan da gehien, bukaeran nolabait sortzen duen tentsioa izan da. Errealitatean oinarriturik dagoen istorio bat dela iruditu zait. Abentura zalea bazara eta ikerketak atsegin badituzu, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizut.

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburua, entretenigarria da. Gainera gazteak dira protagonistak.Erreza zen irakurtzeko eta nahiko ulergarria, ala ere zailtasun batzuk eduki ditut irakurtzeko garaian. Ala eta guztiz ere zaila egiten zait pentsatzea nola bi gazte arruntek eduki ditzakeen horrelako burutapenik. Gainera bestetik horrenbeste arazo poliziak bi mukitsu harrapatzeko. Ala ere liburua asko gustatu zait nire lagunei gomendatuko nieke irakurtzeko.

Anonymous said...

Liburua oso erraz irakurri dut, hiztegi egokia eta abar erabiltzen baititu. Bi gazteren istorio eta tirabirak kontatzen ditu modu atsegin batean, baina ez zait oso erreala iruditu kontatzen duen istorioa. Hasieran pixka bat nahasgarria iruditu zait, bukaeratik hasten baita kontatzen. Gehien gustatu zaidan zatia amaiera izan da, zirrara antzeko bat sortzen du, ez baitaikizu nola amaituko den amaierararte; nik bukaera politago bat espero nuen.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait oso entretenigarria izan delako eta irakurtzeko erraza. Misteriozko liburu polita eta entretenigarria da.Gazte batzuek margolan ezezagun eta baliotsu bat aurkitzen dute beraien institutuan.Bi protagonistak abentura handi bat bizitzen dute institutuan.Nire ustez irakurtzen baduzue ez zarete aspertuko animatzen dizuet irakurtzea oso ondo pasako duzue liburu honekin.

Nicole R. 3B. (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait. Hasieran korapilatsu xamarra izan arren oso liburu misteriotsua eta abenturazkoa da, gainera bukaerarako dena argituta gelditzen da. Ez da oso zaila irakurtzeko, nahiz eta istorioa korapilatsu xamarra izan. Aurreko liburuekin bezala behin hasi ez gero irakurtzen jarraitzeko gogoa neukan dena argitzeko.Abenturaz eta misterioaz gain maitasuna ere agertzen da nahiz eta oso gutxi. Irakurtzea gomendatzen diet irakurri ez duten guztiei.

Maider Z. 3-B 2009-2010

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait, oso istorio dibertigarria baita. Korapilatu xamarra izan arren erraz irakurtzen dela iruditu zait, horrez gain, liburu hau tentsio biziko liburu bat da. Istorio honekin, beste askorekin ez bezala irakurtzeko gogo gehiago jartzen zait eta egun guztia pasatuko nuke irakurtzen, luzeagoa izango balitz. Liburu hau irakurtzea proposatuko nioke edozein irakurleri.

Jokin T. 3-B (2009-10)

Anonymous said...

kaixo! liburu hau ez zait besteak bezain beste gustatu baina abenturazaleak direnei asko gustatuko zaielakoan nago, liburu honek institutuko margolanaren lapurreta bati buruz hitz egiten du, bertako akzioak ez dira oso errealak baina intriga handiko liburu bat iruditu zait, gainera gazteak dira protagonistak eta gure adineko gazteei gomendatuko nieke.Irakur ezazue!

Miren S. 3.B (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait.Oso interesgarria iruditu zait, ez dakit nola ausartzen diren horrelako arriskua bizitzen,nik behintzat ez nukeen egingo.Pena merezi du liburua hau irakurtzeak, ez zara aspertzen eta irakurtzen joan ala gehiago irakurtzeko gogoak etortzen zaizkizu.

June G. 3-B 2011-2012

Anonymous said...

Niri liburu hau izugarri gustatu zait, irakurtzeko oso erraza delako. Bi protagonistak abentura handi bat bizitzen dute, hauek margolan ezezagun eta baliotsu bat aurkitzen dute beraien institutuan. Irakur ezazue!

Zuriñe D. 3.A (2011-2012)

Anonymous said...

Niri liburu hau izugarri gustatu zait, irakurtzeko oso erraza delako. Bi protagonistak abentura handi bat bizitzen dute, hauek margolan ezezagun eta baliotsu bat aurkitzen dute beraien institutuan. Irakur ezazue!

Zuriñe D. 3.A (2011-2012)

Anonymous said...

MARGOLANA



Liburu hau asko gustatu zait, polita iruditu zait, oso istorio entretenigarria delako eta misterioz betea dagoelako. Hasieran korapilatsu xamarra da baina amaieran dena argitzen da. Nik gomendatu egiten diet irakurri ez duten guztiei, abenturaz betetako liburua delako eta behin hasi ez gero ezin duzu gelditu, oso zirraragarria da.
Unai M. 3-B (2011-2012)

Anonymous said...

Niri liburu hau ikaragarri gustatu zait, abentura eta misterioa beti tartean daudelako. Hasieran, irakurtzeko zail xamarra izan arren, errex irakurtzen eta ulertzen den liburu horietako bat da. Gainera gazteak dira liburu honen protagonistak. Liburuak, hasiera pixka bat aspergarria du, baina gainerako guztia zirraragarria da. Nik liburu hau, nire lagunei eta gaztetxoei gomendatuko nieke, batik-bat 13-15 urte bitartekoei.

Ander G. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburua, irakurtzeko oso erraza da eta letra egokia du. Idazlearen ideia asko gustatu zait gazteak direlako protagonista eta hiztegi egokia erabiltzen du, ulergarria izan dadin.


Itziar A. 3A 2011-12

Anonymous said...

Margolana izeneko liburua oso polita iruditu zait, azpijoko eta zirraraz beterikoa. Pertsonaiak oso dotoreak dira. Nire pertsonaia gogokoena Aurelio izan da, hain umore txarrekoa, hain isila… Bestalde, pasarte gustukoena liburutegian Jokin eta Nestor giltzapetu zituztenekoa da. Liburu hau edozein adinentzat egina izan da, eta nik edozeini gomendatuko nioke. Hori bai, azpijokoak, maitasuna eta beldurra gustatu behar zaizkio.

MANEX K.3B 2011/10/19

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait.Hasieran korapilatsu xamarra izan arren oso liburu misteriotsua eta abenturazkoa da, gainera bukaerarako dena argituta gelditzen da. Hiztegiarekin ez dut aparteko arazorik eduki eta oso errex ulertu dut. Besterik gabe liburu hau irakurtzea gomendatzen dut oso polita eta interesgarria baita.

Urko O. 2011-2012

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Hasiera pixka bat aspergarria egin zait baina hortik aurrera liburua misterioz eta abenturaz beteta dago. Bukaeran guztia argitzen da.Gainera protagonistak gazteak dira eta liburua erraz ulertu dudanez eskola inguruko istoriak gustatzen zaizkien guztiei gomendatzen diet liburu hau irakurtzea oso interesgarria eta zirraragarria delako.Anima zaitez eta irakur ezazu!

Iker N.3A (2012-13)

Anonymous said...

Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait, hasiera nahasgarri samarra dauka baina hortik aurrera oso azkar eta errez irakurtzen den liburu horietakoa da. Asko gustatu zait Nestor eta Jokinek bozetoa lapurtzen duten unea eta hortik aurrera bizitzen dituzten urduritasunak. Liburu hau polita eta interesgarria izateaz gain zirraragarria eta misteriotsua ere bada, edonori gomendatuko nioke.



Ane. A

Anonymous said...

Liburua oso gustagarria iruditu zait. Erraza egin zait irakurketa, behin liburua irakurtzen hasitakoan, jarraitzeko gogoa ematen duelako istorioa bukatzen den arte. Oso zirraragarria da liburua, Jon Mirande institutuan agertu den margolan garrantzitsu bat lapurtzen duten bi gazteren pasarteak kontatzen baititu. Gomendatuko nuke liburu honen irakurketa, abenturaz beterik baitago. Irakur ezazu!
Axier A. 3A (2012-2013)

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait. Lehenengo kapituluak aspergarri xamarrak iruditu zaizkit, baina hortik aurrera liburua misteriotsua da, eta irakurtzen hasi ez gero bukatu arte irakurtzeko gogoa ematen du. Bi mutilek eginiko lapurreta bati buruz doa liburua, eta oso zirraragarria da. Irakurri ez duzuen guztioi gomendatzen dizuet, gainera interesgarria izateaz gain, oso erraz irakurri eta ulertzen da. Anima zaitezte!!!

Alaia L. 3.B (2013-14)

iker arandia said...

Nestor eta Jokin institutuko bi gazte dira. Margolan bat erakutsi die irakasleak eta hauek haren bozetoa lapurtzea erabaki dute. Hainbat urduritasun pasatzen dituzte gero eta itzultzea erabakitzen dute azkenean,baina harrapatu egiten dituzte. Misterioz betetako liburua da,nire ustez oso polita eta irakurtzeko eta ulertzeko ez dauka inongo zailtasunik. Edozeini gomendatuko nioke.
Iker A. 3A(2013-2014)

Anonymous said...

Nestor eta Jokin lagun minak dira eta 16 urte dituzte. Egun batean, Bittorrek, beraien irakasleak, margolan bat erakusten die, laister museo batera eramango duen margolana.
Jokin eta Nestor-i margolana oso polita iruditu zitzaien eta margolana lapurtu zuten.
Zer gertatuko da margolanarekin?
Kontatzen den istorioa oso polita da. Gainera liburuak gehiago irakurtzera bultzatzen zaitu eta ustekabeko bukaera du.
Anima zaitezte liburu hau irakurtzera! Benetan entretenigarria da.


JON Z. 3A (2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Hasieran irakurketa zailagoa egin zait baina irakurtzen joan ahala errazagoa eta interesgarriagoa egin zait. Misteriozko abentura bat kontatzen du. Protagonistak bi gazte dira eta margolan baliotsu bat lapurtzen dute beren institututik. Dibertigarria da eta azkenean misterio guztia argitzen dute. Animatu liburu hau irakurtzera.

Maria M. 3.B (2013-14)

Anonymous said...

MARGOLANA

Margolana bi gaztek egindako lapurretari buruzko liburua da. Institutuan margolan ezezagun eta baliotsu bat dago eta bere irakasle batek erakutsiko die hurrengo egunean Parisera eraman aurretik egunean bertan egiten dute plana hura lapurtzekoa.
Abenturak eta misterioak gustatzen bazaizkizu oso liburu egokia da eta entretenigarria. Hasieran ez da errez ulertzen baina bukaerarako dena argituta geratzen da eta espero ez dituzun gauzak gertatzen dira.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, istorio entretenigarria duelako. Abenturazko eta misteriozko liburu bat da. Hasiera korapilatsu xamarra izan arren bukaeran dena argitzen da. Bi gazte dira liburuko protagonista. Protagonistak institutuan dagoen margolan ezezagun eta baliotsu baten marrazkia lapurtzen dute eta aurrerantzean liburuan protagonistei pasatzen zaizkien gora berak kontatzen ditu. Irakurtzea gobendatzen dut liburu hau.
Nora L. 3A (2013-2014)

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait. Gertaerak ondo definituak daude eta ez da batere zaila egiten bertako hiztegia ulertzea. Marrazki dezente ditu liburuak, gertaera garrantzitsuenak definitzen ditu.Liburu hau misterioak gustatzen zaizkion pertsonarentzat dela uste dut. Protagonista nagusiak Jokin eta Nestor dira eta margolan baten bozetoa lapurtzen
dute. Beraz, joan liburutegira eta irakurri liburu misteriotsu hau, merezi du eta.


Kepa.M(2013-10-27)

Anonymous said...

Liburu hau interesgarria, gustagarria eta polita iruditu zait. Jon Mirande institutura eraman duten margolan garrantzitsu bat lapurtzen duten bi gazteren pasarteak kontatzen dizkigulako. Liburu hau, liburu misteriotsuak eta interesgarriak gustuko dituen pertsona bati aholkatuko nioke. Liburua irakurtzea erreza da, hitz arraroak ez direlako agertzen. Anima zaitez eta irakur ezazu!
Igor M. 3A(2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu, aspergarria egin zait, niri gehiago gustatzen zaizkit beste liburu mota batzuk.
Behin Bittorrek "Alkandora urdin argidun emakumea negarrez" izeneko margolan bat erakutsi zien ikasleei eta Jokini eta Nestorri asko gustatu zitzaienez gau batean eskolara joan ziren eta zirriborroa hartu zuten. Bukaeran poliziek uste zuten Dupontek lapurtu zuela margolana, baina zirriborroa hartu zuten gauean Nestorrek hartu zuen.
Abenturak gustatzen zaikzizuenoi liburu hau gomendatzen dizuet.
Naroa O. 3A (2013-2014)

Anonymous said...

Jokin eta Nestor hamasei urteko bi gazte dira. Elur asko egin duen egun batean Bittorrek, beraien irakasleak, eskolan dagoen margolan baliotsu bat erakutsi die. Margolana Louvrera eraman behar dute. Jokini izugarri gustatu zaio bozetoa eta Nestorri, bere lagun miñari, bozetoa lapurtzeko plana kontatu dio. Hasiera batean Nestorrek ezetz esan arren, azkenean Jokinek konbentzitu egiten du. Zer gertatuko da bozetoarekin? eta margolanarekin? Zer egingo dute bi gazte hauek?

Liburu hau asko gustatu zait entretenigarria baita. Ez dakizu zer gertatuko den jarraian eta ezin duzu liburua alde batera utzi amaitu arte. Abentura zalea zara? misterioa gustatzen zaizu? Joan, ba, liburutegira eta lortu liburua. Ea zuri ere gustatzen zaizun!

Ainhoa O.3A(2013-2014)

Anonymous said...

Liburu hau oso polita dela iruditu zait. Oso erreza egin zait irakurtzeko. Liburuak lagun batzun istoria bat kontatzen du, nire atalik gogokoena liburutegian arrapatuak daudemean da. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dut.

Ioritz A. 3.A(2013-14)

27/10/13

Anonymous said...

Liburu hau polita iruditu zait, hasiera ez zait asko gustatu baina amaiera interesgarria dauka. Oso erraz irkurtzen da. Institutu batean gertatutako lapurretei buruzkoa da, margolan bat eta bozeto bat lapurtze dituzte. Nestor eta Jokin, institutuko bi ikaslek lapurtzen dute bozetoa eta ikeragarrizko urduritasunak pasatzen dituzte. Amaieran bozetoa institutura bueltatzen dute, eta margolana, Jokinen lapurtu zuena, Jokinen ganbaran geratzen da. Edonori gomendatuko nioke liburua, baina batez ere abenturak gustokoak dituztenei.
Irantzu E. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait.Hasieratik liburua erraza egin zait eta ezdut iningo problemarik izan letzeko.liburua oso interesgarria da,bi mutikoren abentura kontatzen ditu.Liburu hau edonori gomendatuko nuke,animatu zaitezte!!!

Anonymous said...

Liburu hau izugarri gustatu zait. Hasieran kosta egin zait ulertzea baina ulertutakoan liburu liruragarri eta interesgarria iruditu zait. Misterio ugari daude, eta horien onena da bukaera arte ez direla argitzen. Bukaeran harritu egin naiz, ez bainuen espero hori gertatzea baina horrek liburuari bukaerararte interesa ematen dio. Liburuak Jokin eta Nestorren lapurreta kontatzen du. Asko gustatu zait, irakur ezazue!

Anonymous said...

Nik “Margolana” liburua irakurri dut. Liburua asko gustatu zait. Batzuetan ez da oso ondo ulertzen baina bestela polita eta interesgarria da. Istorioan Nestorrek eta Jokinek margolan baten zirriborroa lapurtzen dute, beraien institutuan dagoena, laster museora eraman behar dutena. Gero margolana ere desagertu egiten da. Baina ez dute beraiek hartu, naiz eta hasieran poliziek hori pentsatu. Azkenean poliziek Dupont jauna (museoko langilea) eta beste pertsona batzuk atxilotzen dituzte baina, ez dakitena da, margolana Nestorrek hartu zuela…
Leire R. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau hasieran pixka bat aspergarria iruditu zait, ez zait gustatu eta ez dut oso ondo ulertu. Baina gero, Bittorrek lehendabizikoz margolanaren berri ematen dienetik aurrera, entrenegarria iruditu zait eta hortik aurrera hobeto ulertzen hasi naiz.
Bi lagunek garrantzi handiko margolan baten bozetoa lapurtzen dute eta egun berberan margolan hori lapurtu zuten. Azkenean, espero ez duten batek lapurtu duela margolana ohartùko dira.
Eozeini gomendatuko nioke liburu hau.
Endika A. 3.A (20132014)

27/10/13

Anonymous said...

Nestor eta Jokin 16 urteko mutil batzuk dira. Egun batean,bere irakasleetako batek ikastolan dagoen margolana erakusten die ikasleei eta esaten die egun batzuetara museora eramango dutela, orduan lapurtzea erabakitzen dute.
ez zait oso liburu berezia iruditu baina gustukoa da. Erraza da irakurtzeko eta intriga pixkabat du.

Enara A. 2013-10-27

Anonymous said...

MARGOLANA
Orainoan Igor Elorzak idatziriko "Margolana" liburua irakurri dut.
Nestor eta Jokin bi lagun gazte dira, komikiak irakurtzen dituzte etengabe, baina mota ezberdinetakoak. Bittor irakasleak emakume baten bozetoa eta margolana erakutsi dizkie eta bi lagunei ikaragarri gustatu zaie, beraz, lapurtzea otu zaie. Nahaste ederrean sartzen dira. Aurelio, eskola zaintzaileak ere zerikusi handia izango du beraien lapurretan.
Ez zait bereziki liburu hau gustatu; apurtxo bat aspergarria egin zait, hasieran ez da erraza ulertzea, baina aurrera egin ahala, hobeto ulertzen da. Ez nuen espero liburuaren bukaeran gertatzen dena, ez zait gustatu, oso arraroa da horrela bukatzea eta ez du irakurlearenganako jakinmina pizten.
Honenbestez, misteriozko liburuak gogoko dituztenei gomendatzen diet bereziki.
Nerea S. 3A. (2015-2016)

Anonymous said...

Irakurtzeko liburu polita iruditu zait Igor Elortzaren liburu hau, batez ere berehala irakurtzen delako, ez duelako inongo zailtasunik eta hurrengo kapitulua irakurtzeko jakin-mina jartzen duelako. Ez zait iruditu oso istorio ona, baina ezta txarra ere. Beraz, momentuan zailtasunik gabeko liburu bat irakurri nahi duenari gomendatzen diot liburu hau.
Igor Yugueros (2018-05-05)

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait. Hasiera iruditu zait politena, baina bukaera, berriz, ez zait asko gustatu. Igor Elortzaren liburu hau, gure adineko edonori gomendatuko nioke ez delako ulertzeko zaila. Liburuak ere erakarpen handia du eta ez denez oso luzea, denbora gutxian irakur dezakezu.

Joseba Reguillaga (2019-05-27)