2012-10-03

KANDINSKYREN TRADIZIOA
















Kandinskyren Tradizioa
Ramon Saizarbitoria
(Erein, 2003)

Miren neskato gaztea da. Ez du sekula amodio harremanik izan eta bere lagunen aurrean ondo gelditzeagatik-edo, erlazio bat duela esaten du. Baina, halako batean, bere "ametsetako" mutila aurkitzea iruditzen zaio. Honekin erlazio bat hasten du gehiago beharragatik gogoagatik baino. Nola bukatuko ote da erlazio hau?

Xabier L. 4B (2005-06)



Larri bizi du Mirenek -adina delako edo- mutil batekin “derrigor” hasi behar hori. Hastapenean, ustez, erlazio ederra zena egunez egun gogor eta latzago egingo zaio neskari eta azkenean amodioa desgogoan egin izana ez dio asko lagunduko.
Baina zoriontsu egin gaitzakeen hori beti dago nonbait. Eta, hasieran, Mirenen irudimenean bizi bazen bakarrik, hezur-haragituta topatuko du gazteak azkenean. Eta oraingoan, ez. Ez dio zorionari ihes egiten utziko neska adoretsuak.
Aspalditxoan amaiera zoriontsuko libururik irakurri gabe eta... gustura hartzen dira honelakoak.
Liburua irakurtzeko bi baldintza: neska (edo neskak maite dituena) izatea eta heldua . Horrelakoa al zara?

Rafa L.



Urte Zahar gau iritsi da eta Miren kalera jaisten da mutil bila. Lehendabizikoa aurkitu eta izena galdetzen dio; mutilak Mirenen izena asmatzen du. Mireni betidanik gustatu izan zaio Aitor izena, mutil horren ere Aitor izena du. Lagunak egiten dira eta bikotea izatera iristen dira. Aitor ezagutu ahala, Aitor zakarra dela, maitagarria ez dela, bere ametsetako mutila bezalakoa ez dela konturatzen da Miren.
Manu da Mirenen ametsetako mutila, eta denei kontatuko die Manurekin ustez egiten dituena egiazko balira eta (...)

Maitane A. 4B (2005-06)



Liburua oso polita da, niri asko gustatu zait, zeren amodiozkoa da eta, gainera, gazteak dira protagonistak. Liburuaren amaiera arte ez duzu imaginatzen ere nola bukatuko den istorioa, eta ez zara irakurtzen aspertzen. Engantxatu egiten zaituenliburua da.
Gazteei buruzko eta amodiozko liburuak gustatzen bazaizkizu, ... hau da zurea!
Ez zara damutuko irakurri izanaz!

Nerea Ab. 4B (2005-06)


Kandinskyren emaztearen anekdota bat abiapuntutzat hartuz, neska gazte baten aurreneko sexu esperientzia kontatzen digu liburu honek. Hala dirudien arren, ez da amodiozko istorio arrunt bat, ez adolestzenteentzako eginda dagoen maitasun-goxokoa; neskak bere buruan duen mutil ideal horrek ez baitu zer ikusirik lehenengo aldian egokitzen zaion mutil zakarrarekin.

Miren I. 4B (2008-09)




Istorioa orokorrean nahikoa erreala egin zait, nahiz eta amaieran kasualitate handi samarrak egon. Bestalde, Mirenen portaera inozoena iruditu zait: gehiago pentsa zezakeen gauzak egin aurretik. Hala eta guztiz ere, istorioan barneratuta sentiarazi nau.
Jaione Z. 4B (2008-09)


e-liburutegian eskuragarri

84 comments:

Anonymous said...

Ez zait asko gustatu liburu hau istorio arrunta eta aspergarri xamarra duelako. Gainerakoan irakurtzeko oso erraza da eta liburua azkar bukatzen da. Liburu berean kasualitate gehiegi gertatzen direla iruditzen zait eta amaira aurreikustea erraza dela ere bai.

Anonymous said...

Oso liburu polita iruditu zait, erraz irakurtzekoa. Miren protagonistaren izateko eta pentsatzeko era gustatu zait gehien. Liburuak askotan, nahiko zati aspergarriak ditu baina orokorrean entretenigarria eta atsegina egin zait. Istorio tristea baino gehiago alaia iruditu zait, batez ere oso bukaera polita duelako.

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait. Erraz irakurtzen den liburua da eta gainera gazteen arteko harremanei buruzko liburuak gustatzen bazaizkizu oraindik errazago irakurtzen da, engantxatu egiten bait du. Gazteen arteko harremanei buruzko libruak gustatzen bazaizkizu hau irakurtzea gonbidatzen zaitut!!

Anonymous said...

Liburu hau bereziki piska bat gustatu zait irakurtzeko erraza delako eta batez ere interesgarria iruditu zait baina piska bat geldoa irudutu zait. Miren maiteminduta dago bi mutiletaz bata benetazkoa Aitor eta bestea fikziozkoa Manu. Biak oso ezberdinak dira izaeraz. Aitorrekin hai da ateratzen baina azkenean zein aukeratuko du Aitor ala Manu?


Ion Mikel Barbado 4B

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu, aspergarria egin zaidalako batez ere. Gainera kasualitate gehiegi izaten dira eta honekin sinesgarritasuna galtzen duela iruditzen zait. Motzegia zen eta gertatuko zena aurreikustea erraza zen. Nire ustez liburuak ez zuen logika handirik zeren arruntegia zen.

Anonymous said...

Liburu oso laburra iruditu zait historiaz ondo gozatzeko. Istorioa Miren izeneko neskatxa adoleszente bati buruz dijoa.Bere koadrilako neskek jada mutilekin erlazioak edukitzen hasi dira eta Mirenetaz barre egiten dute berak bere biziko maitasuna bilatu arte ez duelako erlazio sexualik eduki nahi, baina errealitate oso desberdina da.Aitor izeneko mutil petral batekin ateratzen hasten da eta bere lehenengo aldia ez da berak izan nahiko zuen bezalakoa.Erlazio honek ez du asko irauten eta berehala uzten dute nahiz ezta lehenago utzi nahi izan dutela. Pena pixka bat ahazteko Bastidara joaten da bere gurasoekin eta han gazte batekin maitemintzen da. Niri egia esan ez zait asko gustatu alde on bat du, segituan irakurtzen dela.

Anonymous said...

Liburu hau gustatu zait. Istorio arrunt samarra eta liburu gehienetan bezala maitasunezkoak. Liburuko protagonista Miren da eta mutil batekin atera nahi du.Lagunei esaten die mutil batekin ateratzen ari dela baina gezurra da .Gero benetako mutil batekin ateratzen asten da.Orduan lagunek ez dote sinesten. Liburuko zati batzuk politak dira eta beste batzuk ez zaizkit batere gustatu. Liburu hau irakurtzeko gomendatuko nizueke.

Eider T S 4A 2008/2009 Ikasurtea.

Anonymous said...

Niri liburu hau nahiko polita eta interesgarria iruditu zait naiz eta luze xamarra egin. Irakurtzeko garaian gustora sentitu naiz, liburuak pasarte polit asko dituelako. Gehien arritu nauen gauza, zera izan da: Urte zahar gauean ateratzen denean, lehendabiziko mutilari izena galdetzen dionean Aitor zuela izena. Gazteontzat oso liburu aproposa da, beraz irakurtzea gomendatzen dizuet!


Beñat Goitia 4A (08-09)

Anonymous said...

Oso gustora irakurri dut liburu hau, asko gozatu dut. Bertan Mirenek bi mutilekin bizitzen duen maitasunezko istorioa kontatzen da. Protagonistak ere oso egokiak izan dira. Erraza izan da irakurtzeko, ulerkorra. Gehien gustatu zaidana gaia izan da gure adineko gaiak eta gertaerak direlako. Lexikoa ere nahiko egokia da. Nik liburu hau batez ere, maitasunezko istorioak gustatzen zaizkien gazteei gomendatuko nieke.

Anonymous said...

Nire ustez liburu hau oso polita iruditu zait, baina aukeran motzegia. Historia neska batetaz dijoa Miren izenekoa, neska honek, mutila dauka, baina bere buruan mutil imajinario bat du, Manu izenekoa. Mutil hau asmatzen du bere lagunen aurrean ondo geratzeagatik. Mirenek asmatutako mutikoa berarentzat “MUTIL PERFEKTUA DA”, baina egitazko mutila, Aitor, justu kontrakoa da…
Liburu hau gomendatuko nuke erraz irakurtzen delako eta errealitatean horrelako istorioak gertatzen direlako.

Anonymous said...

Liburu hau oso aproposa iruditu zait gure adineko neska-mutilentzat; batez ere neurri batean errealitatean gertatzen delako.Protagonista nagusia Miren da eta Aitor izena betidanik gustatu izan zaio,bere lagunek kirtikatzen ziotelako Manu izeneko mutil batekin zebilela esaten zieten nahiz eta Manu hori ez existitu. Errusiar tradizio bati jarraituz kalera atera eta lehenengo mutilari izena galdetzen dio, Aitor izena du mutilak baina nahiz eta "derrigorrez" berarekin ateratzen hasi konturatzen da ez dela benetan maite duen mutila...

Alazne J 4.A

Anonymous said...

Liburua oso polita eta interesgarria da, niri asko gustatu zait, amodiozkoa delako, Liburuaren amaiera arte ez da ikusten nola bukatuko den istorioa. Engantxatzen zaituen liburu orietakoa da, eta ez zara irakurtzen aspertzen.
Gazte eta amodiozko liburuak gustatzen bazaizkizu, hemen duzu aukera.
Ez zara damutuko irakurri izanaz. Nire balorazioa liburu onekiko 10-etk 8,5-ekoa da.


Gaizka.J.B 4A(2008-2009)

Anonymous said...

Liburu motza iruditu zait, eta ez zait asko gustatu. Protagonista, hau da, Miren neska gaztea da eta ez du inoiz sexu arremanik eduki inorekin aldiz bere lagunak etengabe ari dira mutilez eta sexu arremanez hitz egiten.Amaiera garbi zegoen horrela izango zela eta hori izan da gutxien gustatu zaidana eta kasualitate geihegi gertatzen direla ere ez zait gustatu.

Anonymous said...

Istorio polita iruditu zait. "Kandinskyren tradizioa" izenburuarekin, ez du ematen amodiozko istorio bat izango denik. Liburuaren amaierara iritsi arte ez nuen imajinatuko honela bukatuko zenik, uste nuen dezepzionatu egingo zidala baino kontrakoa izan da, asko gustatu zait bukaera. Gutxien gustatu zaidana Mirenen seguritate falta izan da...


Sugatz 4A [2008-09]

Anonymous said...

Liburua ez zait askorik gustatu, oso xumea iruditu zait, eta artifiziala ere bai. Irakurtzeko erraza eta motza denez errez irakurri dut, geihen gustatu zaidan atala hotelean daudenekoa da, liburu hau ez nioke gomendatuko maitasunezko liburuak irakurtzen dituen bati desilusionatu egingo baita.

Unai O. 4-A 08-09

Anonymous said...

Liburu honetan Miren izeneko neska batek izaten dituen maitasun gertaerak kontatzen ditu.Aitor izeneko mutil bat dauka baina ez da Mirenek espero duen bezalako harremana izaten.
Liburu hau gustatu zait.Gainera interesa sortzen du nola amaituko den jakiteko.Gainera irakurtzeko ere erreza iruditu zait.Jendeari liburu hau irakurtzea gomendatuko nioke.

Oihana T.4A(2009-2010)

Anonymous said...

Asko gustatu zait Kandiskyren tradizioa liburua. Liburua motza da eta istorioa xumeegia izango dela dirudi, baina alderantzizkoa gertatu zait. Oso entretenituta irakurri dut, eta gazte eta maitasun kontuak gustatzen zaizkien guztiei gomendatuko nieke liburu hau irakurtzea. Pozik geratu naiz egin nuen aukeraketarekin.

Maddalen Z. 4A (2009-2010)

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait.Bertan Mirenek bi mutilekin bizitzen duen maitasunezko istorioa kontatzen delako.Istorio tristea baino gehiago alaia iruditu zait, batez ere oso bukaera polita duelako.

Pedro 4B(2008-09)

Anonymous said...

Liburua oso polita iruditu zait. Gustora irakurri dut. Engatxatzen den liburu horietako bat da. Niri izugarri gustatzen zaizkit amodiozko liburuak eta gainera gazteak direlarik protagonistak are gehiago. Amodiozko liburuak gustatzen zaizkion edozein pertsonari gomendatuko nioke.


Jaione Z 4.A

Eneko Arnedo said...

"Kandinskyren tradizioa" izeneko liburu hau ez zait gustatu, baina interesgarria iruditu zait.
Batez ere atentzioa deitu didan gauz bakarra, bukaera izan da. Maitasunezko liburua da eta maitasun kontuak gustatzem zaizkienei gomendatuko nieke.

Eneko Arnedo

Anonymous said...

Liburu hau oso erraza egin zait,ulergarria delako alde batetik eta bestetik, aitaren batean amaitzen delako. Ez zait asko gustatu liburua amodiozkoa delako eta aldi berean aspergarria. Nik ez nioke liburu hau gomendatuko inori, eta batez ere amodiozko liburua gustatzen zaizkionari.

Joseba A. 4-A (2009-10)

Anonymous said...

Liburua ez zait oso interesgarria egin, ez bai zaizkit maitasunezko liburuak gustatzen.Esan behar da, erraza dela irakurtzeko, ulergarria eta azkar irakurtzen dela.Amaiera izan da gutxien gustatu zaidana eta kasualitate asko ere gertatzen direla ere ez zait gustatu. Liburua ez diot jendeari gomendatzen, batez ere maitasunezko liburuak gustatzen zaizkien pertsonei.



Eneko Lasa 4-a (09/10/23)

Anonymous said...

Liburu hau ezait asko gustatu. Oso errez irakurri dut eta ulertu ere bai.Ez nuen espero liburua amodiozko istorio bat izango zenik,izenburu horrekin.Nire iritziz ez nioke gomendatuko inorri.


Garazi Z. 4A(2009-2010)

Anonymous said...

Ez zair asko gustatu liburua. Ni abenturazko liburuen zalea naiz eta hau maitasunezkoa denez ez dut gustura irakurri.
Irakurtzeko liburu erraza eta motza da eta maitasunezko liburuak gustatzen zaizkion bati gomendatuko nioke.

Adur M. 4-A (2009/2010)

Anonymous said...

Liburu hau dezente gustatu zait, normalean, liburuaren izenburuak liburuarekin zerikusia edukitzen du, baina niri iruditu zait ez zuela zerikusirik eta liburuak berak protagonisten abenturak kontatzen zituen, gainera irakurtzeko erreza da liburu hau, hala ere, ez nuke gomendatuko liburu hau.

Beñat A. 4-A 09-10

Anonymous said...

Liburu hau irakurri baino lehen ez nuen polita edo entretenigarria izango zen esperantzarik, baina harritu egin nau.
Kontatzen den istorioa arrunta izan arren asko gustatu zait, erraz irakurri dut eta ez zait batere zaila iruditu.


Haizea G. 4A (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait askorik gustatu egia esan, alde batetik, horrelako istorioak dituzten liburuak jeneralean ez ditudalako atsegin eta beste alde batetik oso artifiziala zelako liburu hau. Historia guztian zehar, ez dut oso ongi ulertu zer arraiotako irteten zen “Miren”delako “Aitor” horrekin, ez baitzion batere kasurik egiten eta komunikazio falta izugarria baitzegoen. Istorioaren bukaerak grazia egin dit, egia esan ez nuen horrelakorik espero inondik ere. Liburu hau ez nioke inori gomendatuko bere istorioagatik, baina oso motza denez errez irakurtzen da, eta ondorioz lan gutxi ematen duen liburu bat da Kandinskyren tradizioa.

Iñaki L. 4A (2009-10)

Anonymous said...

Liburua ez zait asko gustatu, nahikoa erreala iruditu zait baina kasualitate asko daude, gehiegi esango nuke nik. Gure adineko neska-mutilentzat liburu aproposa dela uste dut. Bestalde,liburua, irakurketa errazekoa da, ez ditu orri asko eta erraz irakurtzen da, azkar bukatzen da. Liburu hau ez nioke gomendatuko jendeari, liburu hobeak eta interesgarriagoak badaudelako


David.A (2009-10)

Anonymous said...

Liburua ez zait gehiegi ere gustatu, nire ustez amaiera nahiko ikusia dagoelako. Gainera, kasualitate asko gertatzen dira, eta uste dut horrek sinesgarritasun pixka bat kentzen diola istorioari. Ala ere badaude asko gustatu zaizkidan pasarteak, eta baita zein desberdinak diren Manu eta Aitor. Azkenik uste dut gutxien gustatu zaidana liburua oso motza dela da.


Amaia.G 4-A(2009-2010)

Anonymous said...

liburua erraz irakurri dut. Nahiko interesgarria iruditu zait nahiz eta momentu batzuetan pixka bat aspertu naizen. Bukaera izan da hoberena ez duelako esaten nola jarraitzen duen bera eta Manuren arteko harremana, orokorrean lagunei gomendatzeko liburua dela uste dut.

Patxi E. 4-A o9-10

Anonymous said...

Nik “Kandinskyren Tradizioa” izeneko liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Ez nuen inoiz entzun errusiar tradizio hori baina benetan bitxia iruditu zait. Mirenek Aitorrekin eduki duen erlazioa piska bat aspergarria iruditu zait baina bukaera polita izan du. Amaiera polita izan du liburuak eta Miren oso gustora egon da Manurekin eta mugikorreko telefono zenbakia eta guzti eman dio. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke, oso polita baita.

Manex KARRERA 4B 2012-13

Anonymous said...

Kandiskyren tradizioa oso liburua oso atsegina iruditu zait. Erreza eta laburra da eta ulertu ere arazorik gabe ulertu daiteke. Istorioa Mirenek kontatzen du, hau da, protagonistak eta lagun artean lagunek mutilekin izandako harremanez hitz egiteko joera dute. Mirenek ez du mutilekin harremanik izan eta lagunen aurrean esan nahi ez duelako, Bastidan ezagututako mutil batekin dabilela kontatzen die, Manu izena omen du. Gau batean kalera irten eta mutil bat ezagutzen du, Aitor. Elkarrekin harreman oso ona dute eta elkarrekin asten dira. Mirenek ez die lagunei kontatzen bestela Manurekin amaitu zuela edo asmatu beharko luke. Amaieran Manu izeneko mutil bat ezagutzen du.

Itziar Altuna 4A

Anonymous said...

KANDINSKYREN TRADIZIOA
Liburua hau asko gustatu zait. Miren izeneko neska bat da protagonista. Honek bere maitasun gertaera batzuk kontatzen ditu. Berak, Aitor izeneko mutil bat dauka, baina ezta berak espero bezalako harremana. Mirenek buruan, Manu izeneko mutil imajinario bat du eta berarentzat mutil perfektua da Manu, Aitor ez bezala.
Liburua erraz irakurtzen da eta ulertzeko ere erraza da, beraz, gure adineko edozeini gomendatuko nioke, baina bereziki maitasun istorioak gustuko dituztenei gomendatuko nieke.
Aiora M. (4.B) 2012-10-23

Anonymous said...

“Kandinskyren tradizioa” liburua asko gustatu zait. Amodiozko nobela bat da, non Miren izeneko neska baten maitasun kontuak kontatzen dituen. Ez da, ordea, maitasuna bakarrik azaltzen, lagunen arteko gorabeherak ere agertzen baitira. Gainera, imajinazioa ere azaltzen da eta horrek liburua interesgarriagoa egiten du. Horrez gain, erraz irakurtzen den liburua da, ez baitu inolako zailtasunik. Beraz, maitasunezko nobelak gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke liburu hau.
Irati U. 4.A 2012-2013

Anonymous said...

Liburu hau oso erraz irakurtzen da eta nahiko entretenigarria dela esan daiteke. Miren, nahiko neska txolina eta tuntuna iruditu zait, bere irudimenak asmatutako mutil bat gustatzen zitzaiolako. Bestalde, ez dut ulertzen nolatan irteten zen Aitorrekin, mutil lagun bezala ez zuelako ezertarako balio.
Kandinskyren tradizioa, ohitura polita iruditu zait.
Beraz, liburu hau edonori gomendatuko nioke, nahiz eta atal batzuetan Mirenen gogoetak nahiko pisutsuak izan.

Oihana Berakoetxea 4.A 2012-13

Anonymous said...

Kandiskyren Tradizioa liburua asko gustatu zait eta oso entretenigarria egin zait. Liburu hau amodiozko istorio bat da eta gainera gazteak dira protagonistak. Protagonista nagusia Miren izeneko neska gazte bat da eta arazo bat duela iruditzen zaio, mutil laguna eduki behar duela eta horregatik erlazio bat duela asmatzen du, baina azkenean bere mutila aurkitzen du. Amodiozko historiak gustuko dituzten irakurle gazteei gomendatzen diet ipuin hau, oso entretenigarria eta interesgarria iruditu bai zait.
Beñat Beloki 2012-2013 ikasturtea 4.a

Anonymous said...

“Kandinskyren tradizioa” liburua ez zait asko gustatu. Alde batetik aspergarri samarra iruditu zait eta, gainera, irreala zen istoria. Protagonistak, Mirenek, bere lagunen aurrean gutxiago ez izateko mutil-lagun bat duela asmatzen du eta bitartean Aitor izeneko mutil batekin irteten hasten da. Ez dut ulertzen zergatik jarraitzen zuen Aitorrekin geratzen, izan ere ez zuten komunikaziorik eta Mirenek zioenez desatsegina zen. Nahiz eta liburua ez zen nire gustukoa bukaera polita du.

Irati Z. 4A (2012-13)

Anonymous said...

Niri "Kandinskyren tradizioa" liburua nahiko liburu interesgarria iruditu zait. Gure adineko nerabe bati gerta dakiokeen istorio bat kontatzen du eta lagunen artean egon daiteken inbidia,gezurrak etabar.. Ez da ulertzeko oso liburu erraza zeren idazleak xehetasun gehiegi kontatzen ditu. Hala ere bukaera aldera errazagoa egiten da ulertzea, beraz anima zaitez irakurtzera gazte!

Maialen A. 4A 2012-13

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Bertan, nerabezaroan gertatzen diren gertaerak kontatzen dira. Liburu honetako protagonista nagusiena, Miren izeneko neska gazte bat da. Mirenek, bere mutilarekin izandako eztabaidak, momentu onak eta gauza gehiago kontatzen ditu. Irakurtzeko erreza den liburu horietako bat da. Nik liburu hau nire adineko gazteei gomendatuko nieke, hau da, 13-15 urtekoei. Anima zaitezte!

ANDER G. 2012-2013 3.B

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburua, entretenitu egin nau eta benetan disfrutatu dut liburu hau irakurtzen. Idazlearen beste liburu bat irakurria nuen eta arrazoi honengatik irakurri dut liburu hau. Liburuan, Miren izeneko neska baten gorabeherak kontatzen dira, neskak liburu batean irakurri duenez, Errusian bada tradizio bat, urte zahar eta urte berri arteko gauean neskak kalera ateratzen direla eta ikusitako lehen mutilaren izena izango zuela bere senarrak zioena. Neskak, aproba horrek emen(Euskal Herrian) funtzionatu behar zuela pentsatu zuen, halaxe ezagutu zuen bere bizitzako mutila. Mirenek, honetaz aparte, lagunen irainak eta txantxak saihesteko Manuel izeneko lagun imaginario bat asmatzen du, azken hau bere ametsetako mutilaren xehetasunekin deskribatzen du lagunen aurrea... Zer gertatuko ote da? Irakur ezazu merezi du eta!

Alex G. 2012-2013 ikasturtea 4A

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait eta erraz irakurtzen den liburu bat iruditu zait.Miren bi mutiletaz dago maiteminduta bata berarentzako mutil perfektua dena baina bere imajinazioan dagoena Manu eta bestea bere ametsetako mutila Aitor.Biak oso desberdinak dira izakeran eta Mirenek ez daki norekin gelditu.Nola bukatuko du istorio honek?Liburu hau amodiozko istorioak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke.

Idoia.O 4A
2012-2013

Anonymous said...

"Kandinskyren tradizioa" izan da irakurri dudan liburua. Istorio hau ez zait gehiegi gustatu, aspergarria iruditu zait eta. Liburuko protagonista Miren izeneko neska gazte bat da. Bere kuadrilako lagunak bera baino hobeto dihoaz maitasun kontuetan eta Mirenetaz barre egiten dute. Baina Mirenen bizitza aldatzen joaten da eta maitasuna zer den ezagutzen du. Liburua motza eta erraz irakurtzekoa da, eta maitasunari buruzko liburuak gustuko dituen orok gustuko izan dezakela uste dut.

Nerea M. 4B (2012-2013 ikasturtea)

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Liburua laburra da eta azkar irakurtzen da. Miren izeneko neska batek mutil batekin ateratzen hasi nahi du zeren bere lagun gehienak norbaitekin atereak dira iada. Bere lagunen aurrean ondo geratzeko Manu izeneko mutil batekin dabilela esaten die Mirenek. Errusian bazuten ohitura bat, Mirenek Kandinsky-ren emazteak egin zuelako zekien. Ohitura hau honakoa da: Neskek urte zahar gauean kalean ikusten duten lehen gizonari bere izena zein den galdetzen die, eta horrela esaten da neska horren senarrak izen bera izango duela. Beraz hori egiten du berak, eta Aitor izeneko mutil batekin topatzen da. Hemendik aurrera zer gertatzen den jakin nahi baduzu anima zaitez liburu hau irakurtzera. Liburu hau amodiozko istorioak atsegin dituztenei gomendatzen diet.

Unai A. 4A 2012-13

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu.. Hasteko historian zehar ez delako oso garbi azaltzen zein pertsonaiaz ari den, batez ere Manu( protagonistaren ametsezko mutil ) eta Aitor(urtezahar egunean ezagutzen duen mutila).Hala ere, esan beharra dago gazteok sentitzen ditugun sentimenduak oso ondo adierazita agertzen direla, liburu honetan batez ere maitasun kontuak. Azkenik, nire ustez, oso erraz irakurtzen den liburua da.Amodiozko istorioak gustuko dituzuenoi eta batez ere nerabezaroan zaudetenoi liburu hau irakurtzera animatzen zaituztet!

Izaro O. 4A 2012-2013

Anonymous said...

Liburu hau oso aproposa iruditu zait gure adineko neska-mutilentzat; batez ere neurri batean errealitatean gertatzen delako.Protagonista nagusia Miren da eta Aitor izena betidanik gustatu izan zaio,bere lagunek kirtikatzen ziotelako Manu izeneko mutil batekin zebilela esaten zieten nahiz eta Manu hori ez existitu. Errusiar tradizio bati jarraituz kalera atera eta lehenengo mutilari izena galdetzen dio, Aitor izena du mutilak baina nahiz eta "derrigorrez" berarekin ateratzen hasi konturatzen da ez dela benetan maite duen mutila...

Urko O.4B 2012-2013

Anonymous said...

Liburua oso erreza da irakurtzeko. Batzuetan aspergarri xamarra iruditu zait baina beste batzuetan interesgarria. Liburu honetako protagonista, Miren izeneko gazte bat da eta Kandinskyren tradizioa segituz, pertsona bat ezagutzen du. Liburuan zehar honekin izandako harremanak kontatzen ditu. Bukaera aldiz polita iruditu zait, azkenean pertsona bat bilatzen duelako. Liburu hau gomendatzen dizuet irakurtzeko oso erromantikoa da eta gainera erreza irakurtzeko.

Irati Z. 4B 12/10/23

Anonymous said...

Liburu hau gustatu zait, erraz irakurtzen delako.Istorioa Miren izeneko neska gazte bati buruz doa. Koadrilako neskek jada mutilekin sexu arremenak edukitzen hasi dira eta Mirenetaz barre egiten dute berak bere biziko mutila bilatu arte ez dituelako eduki nahi beraz Manu izeneko mutila duela esaten die lagunei baina berez ez da existitzen lagunek barre ez egiteko kontatzen die gezur hori. Aitor izeneko mutil batekin ateratzen hasten da hortik gutxira eta bere lehenengo aldia ez da berak pentsatzen zuen modukoa. Liburuaren bukaeran Bastidara joaten da bere gurasoekin eta han gazte batekin maitemintzen da.
Mireia M.
4.B 2012-2013 Ikasturtea

Anonymous said...

Nik "Kandinskyren tradizioa" liburua irakurri zut eta asko guztatu zait, erraz irakurtzen den liburua da, baina ulertzeko piska bat zaila. Liburuko protagonista neska gazte bat da Miren izenekoa. Miren bi mutil gazteetaz dago maiteminduta, bat erreala dena eta bestea berriz, berak asmatu duena. Animatu liburu hau irakurtzera, azkenerako engantxatzen zaituen liburua delako.

Ane O. 4B (2012-2013)

Anonymous said...

Nik Kandiskyren tradizioa irakurri dut, liburu hau ez zait asko gustatu.Oso liburu laburra da eta errez irakurtzen da, liburua bikoteekin lotuta dago. Liburuko protagonista Miren da, Mirenek bere lagunekin ondo geratzeko edo Manu izeneko mutilaguna duela esaten du, nahiz eta dena berak asmatu. Baina denbora aurrera joan ala Aitor izeneko mutil bat ezagutzen du, Aitor erabat zakarra da ez Manu bezain jatorra eta atsegina.
Ia bukaeran Aitorrekin duen harremana mozten du eta Bastidako etxera joaten da, han berak amesten zuen bezalako mutila ezagutzen du.
Maitasun istoroak gustatzen bazaizkizu, animatu irakurtzera!!!

Nerea G. 4.B (2012/13)

Anonymous said...

Nik “Kandiskyren tradizioa” liburua irakurri dut. Uste nuena baino gehiago kostatu zait liburu hau irakurtzea baina ala ere ez zait zaila egin. Liburuko protagonista Miren izeneko neska gazte bat da. Bere lagunek harreman sexualak edukiak dituzte gizonekin eta bera da kuadrilako bakarra izan ez dituena, beraz azkenean gezurrezko mutil lagun bat asmatzen du eta berarekin duen erlazioa kontatzen die lagunei. Gero mutil erreal bat ezagutzen du eta maitemindu egiten da baina ez dio inori ezer esaten, eta batzuetan gaizki pasatzen du. Mutilarekin harreman sexualak izan ondoren ez dio gehiago deitzen eta Miren tristatu egiten da. Liburuan bere asmatutako eta egiazko mutilekin izaten dituen esperientziak kontatzen ditu. Gorabehera asko gertatzen dira.


Haizea A. 4B 2012-13 ikasturtea

Anonymous said...

Nik “Kandinskyren tradizioa” izeneko liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Gure adineko gazteentzat oso egokia da errealitatean gerta daitezken gauzez hitz egiten baitu. Liburua gainera nahiko eramangarria da eta aria segituan hartzen diozu. Miren izeneko neskato gazte baten eta bere ametsetako mutil laguna, Manu, eta egiazko mutil laguna,Aitor -etaz hitz egiten du. Nik liburu hau maitasunezko historiak atsegin dituen edozeini gomendatuko nioke baina batez ere gazteentzat egina da.

Nerea E.
4.A (2013-14)

Anonymous said...

“Kandinskyren tradizioa” liburua asko gustatu zait, interesgarria eta irakurterraza delako. Mirenen maitasun gorabeherak kontatzen dira liburuan, bere ametsetako Manurekin dituenak eta urtezahar gauean ezagutu zuen Aitorrekin dituenak. Baina azken hau ez da Manu bezalakoa. Istorioaren bukaeran benetako Manurekin egiten du topo. Nire ustez kasualitate gehiegitxo gertatzen da, baina horrelakoak ere izaten dira bizitzan. Irakurtzea pena merezi duen liburua da amodio istorioak gustatzen zaizkionarentzat eta bukaera zoriontsua du. Anima zaitez!
AXIER A. 2013-2014 4.A

Anonymous said...

"kandinskyren tradizioa" liburua irakurri dut. Laburra eta interesgarria iruditu zait. bertan Miren izeneko neska baten amodio kontuak kontatzen ditu. Hasieran bere lagunekiko inbidia sentitzen du haiek sexu harremanei buruz bakarrik hitz egiten baitute. Horregatik mutil lagun bat duela beraien harremanak kontatzen dizkie. Ondoren benetako mutil batekin maiteminduko da, baina ez da izango dena espero zutena bezalakoa.Gorabehera askoko liburu hau asko gustatu zait.

Jon L(2013-14)4A

Anonymous said...

"kandinskyren tradizioa" liburua irakurri dut. Liburu laburra eta sinesgarria iruditu zait. Ramon Saizarbitoriaren liburuak Miren izeneko neska baten amodio istorioak kontatzen ditu. Hasieran Mirenek bere lagunenganako inbidia handia sentitzen du eta mutil bat duela eta harekin harreman sexualak dituela sinestarazten dizkie. Behin Manurekin maiteminduko da eta harekin harreman sexualak izan ondoren ez dio deituko. Liburu hau amodio liburuak atsegin dituztenei gomendatuko nieke.

Gorka A 4A(2013-14)

Anonymous said...

"Kandiskyren Tradizioa" irakurri dut oraingo honetan eta egia esan ez zait asko gustatu. Miren da protagonista, bere lagun gehienek mutil laguna dutela konturatzean berak ere mutila behar duela pentsatu eta desesperatuta Manu izeneko nobioa duela asmatzen du, bere gurasoekin joaten den herrixka batekoa dela esaten du bere lagunei aurkeztu behar ez izateko. Baina, urtezahar gauean Aitor ezagutzen du, hasiera batean mutil perfektua nahiz eta beranduago konturatuko den ez dela horren mutil ona. Berarekin ateratzen hasten da bere lagunek ezer jakin gabe. Mirenen pentsamenduak eta buruko nahasteak asko azaltzen dira liburuan, nire iritziz batzuetan gehiegi aspergarria den punturaino. Hala ere maitasun historiak gustatzen bazaizkizu liburua irakurtzea gomendatzen dizut, oso motza eta irakurterraza baita!


IKER N. 4A (2013-14)

Anonymous said...

Nik Kandiskyren tradizioa irakurri dut,liburua erraz irakurri dut laburra zelako. Liburuko protagonista Miren da, Mirenek bere lagunekin ondo geratzeko edo… Manu izeneko mutil laguna duela esaten du, nahiz eta dena berak asmatu. Amodiozko nobela bat da. Mirenek ez die lagunei kontatzen bestela Manurekin amaitu zuela edo asmatu beharko luke. Beraz, maitasunezko nobelak gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke liburu hau.Mattin j. 4A 2013-14 ikasturtea.

Anonymous said...

Nik Kandynskiren tradizioa liburua irakurri dut, egia esan, ez zait oso entretenigarria egin,laburra den arren nahiko pisutsua delako. Ramon Saizarbitoriaren liburua honetan, Miren izeneko neskatxa baten bizipenak kontatzen dizkigu. Miren, Donostian bizi den nerabe bat da, eta bere lagunen presioaren aurrean, Manu izeneko mutil bat duela asmatzen du, berari buruzko gauza liluragarriak esaten dizkie, baita berarekin bizitako esperientziak ere (asmatutakoak jakina). Urte zahar gau batez, kalera irten eta aurreneko mutilari bere izena galdetu eta berarekin irteten hasten da , Kandinskyren tradizioari jarraituz, baina dena ez da arrosa kolorekoa izango eta sufritu egingo du. Liburu hau amodiozko liburuak gustatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke. Animatu!

Maite T.
4.A (2013-14)

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait gehiegi gustatu, istorio ahul xamarra duela iruditzen baitzait. Liburu honetan, Mirenek bere amak ekarritako liburu bat irakurtzen du eta bertan dio, Errusian urtearen azken egunean, neskak kalera irteten direla eta lehen ikusten duten mutilari izena galdetzen diotela, beraien ustez hau izango baita beraien gizonaren izena. Mireni gauza hori bera egitea otuko zaio baina tartean bere lagunen presioa saihesteko, Manuel izeneko mutil bat duela esaten die. Urteko azken egunean kalera irten eta lehenengo mutilari izena galdetzen dionean, bere ametsetako izena duela ohartzen da: Aitor. Mutil honekin ateratzen hasiko da eta honen inguruan jarduten du liburuan zehar. Nahiz eta niri ez gustatu, gustu ezberdinak daude eta irakurtzera animatzenzaituztet.
Aitor O. 4.A
(2013-2014)

Anonymous said...

"Kandinskyren tradizioa"izan da irakurri dudan liburua eta nahiz eta oso ulerterraza eta laburra izan,kontatzen duen istorioa ez zait gehiegi gustatu.Gainera,liburu honetan kasualitate gehiegi gertatzen direla iruditu zait eta horren ondorioz,nahiko pisutsua egin zait irakurketa. Miren da liburu honetako protagonista eta istorio honetan nerabeen arteko hainbat gorabeherez gain(elkarren arteko inbidiak,gezurrak...),maitasun kontuak ere agertzen dira.Beraz, nahiz eta niri asko ez zaidan gustatu, maitasunezko nobelak atsegin dituztenei gustatuko litzaiekela uste dut.Alazne G. 4.A(2013-14)

Anonymous said...

“Kandinskyren tradizioa” ez da asko gustatu zaidan liburu bat. Miren inoiz mutil batekin sexu harremanak izan ez dituen gaztea da, eta bere lagunen zirikatzeetatik ihes egiteko nolabait, berarentzat mutil perfektua izango litzatekeenarekin irteten delako gezurra esaten die bere lagunei. Kandinskyren tradizioari jarraituz, urte zahar gauean, bere ametsetako mutila izango denaren izena jakin nahian eta, gustuko mutil bat topatzen du. Mirenek harreman bat hasten du berarekin nahiz eta gerora ohartuko den ez dela berarentzako mutil egokia. Hasieran entretenigarria izan arren, gerora pisutsu samarra egin zait. Baina hala ere, maitasunarekin eta mutil kontuekin zalantzak dituztenentzat egokia iruditzen zait.


Ane. A (4.A 2013-14)

Anonymous said...

Niri liburu hau interesgarria iruditu zait. Miren amak ekarritako liburu bat irakurtzen hasten da eta bertan irakurtzen du Errusian tradizio bat dagoela, urte zahar gauean aurrena aurkitzen duzun mutilari izena galdetzea eta Mirenek tradizio hori egiten du. Aitor izeneko mutil bati galdetzen dio izena eta ondoren berarekin irteten hasten da, baina ohartzen da ez dela bere ametsetako mutila. Nik edozeini irakurtzeko gomendatuko nioke, animatu!

Julen Z. 4B(2013-2014)

Anonymous said...

Liburu erraza eta polita da irakurtzeko. Neska batek liburu batean irakurri duen tradizioa bat probatu nahi du. Lagunen erruz mutil baten perfila asmatzen du, baino tradizioa probatzera doa eta eta mutil bat ezagutzen du aitor izenekoa. kasualidade asko baino arremanak ez du asko irauten.



Ander Z. (2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau laburregia iruditu zait, nahikoa gozatzeko. Istorioa Miren izeneko neskatxa adoleszente bati buruz dijoa.Bere koadrilako neskek jada mutilekin erlazioak edukitzen hasi dira eta Mirenetaz barre egiten dute berak bere biziko maitasuna bilatu arte ez duelako erlazio sexualik eduki nahi, baina errealitate oso desberdina da.Aitor izeneko mutil petral batekin ateratzen hasten da eta bere lehenengo aldia ez da berak izan nahiko zuen bezalakoa.Erlazio honek ez du asko irauten eta berehala uzten dute nahiz ezta lehenago utzi nahi izan dutela. Pena pixka bat ahazteko Bastidara joaten da bere gurasoekin eta han gazte batekin maitemintzen da. Niri egia esan ez zait asko gustatu, baina bere alde ona, erraza eta laburra zela.

Leire U. (2013-14)4A

Anonymous said...

Ez zait liburu hau asko gustatu, nahiz eta liburu motza eta irakurterraza izan. Bertan Miren izeneko neska bat da protagonista eta bere gertakizunak kontatzen ditu.
Jon Irastorza 4.A

Anonymous said...

Nik “Kandinskyren tradizioa” liburua irakurri dut. Asko gustatu zait, izan ere interesgarria da eta oso erraz irakurtzen da. Miren izeneko neska baten maitasun kontuak kontatzen ditu. Bere lagun gehienek mutil-laguna dutenez, Manu izeneko gezurrezko mutil laguna duela esaten du. Ondoren benetako mutil batekin maitemintzen da. Amodio kontuak gustatzen bazaizkizu, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizut. ANIMA ZAITEZ!!!
Josu P. 2013-2014 4.A

Anonymous said...

Niri liburu hau entretenigarria eta interesgarria iruditu zait. Liburu honetako protagonistak Miren izena du eta bere amodiozko abenturak kontatzen ditu. Istorioa, errusiar tradizio batekin lotuta dago. Mirenek, tradizio hori erabiliz Aitor izeneko mutil bat ezagutzen du eta berarekin irteten hasiko da. Liburua ulerterraza eta arina izateaz gain bukaera oso egokia du. Nik amodiozko liburuak atsegin dituen edozeini gomendatuko nioke liburu hau, amodiozkoa izateaz gain, ulerterraza eta arina ere badelako.

Andoni A. 4.A

Anonymous said...

Asko gustatu zait Kandinskyren tradizioa liburua,erraz irakurtzen den liburu bat iruditu
zait.Protagonista Miren izeneko neska gazte bat da. Mirenek Aitor izeneko mutil bat ezagutzen du eta maitemindu egiten da. Aitorrek Miren ez du ondo tratatzen eta hori ez zait batere gustatu, neskek ondo tratatzea merezi dutelako. Hala ere bukaeran bere ametsetako mutila ezagutzen du eta horrek amaiera polit bat ematen dio liburuari. Maitasunezko liburua denez maitasun kontuak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatuko nieke.

Julen V. 4.B
(2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait batere aproposa iruditu guretzat. Laburra izan arren, oso aspergarria dela iruditu zait. Protagonistak Miren du izena eta izenburuak dioen bezala kandinskyren tradizioa jarraituz kalera irteten da Aitor izeneko bere ametsetako mutilaren bila eta aurkitu egiten du. Liburu hau ez diot inori gomendatzen.
Aratz I 4B
(2013-2014)

Anonymous said...

Protagonista Miren izeneko neska gazte bat da eta bere lagunei asmaturiko maitasun istorio bat kontatzen die, bera baita harreman sexualik eduki ez duen bakarra. Kandinsky-ren tradizioari jarraituz, urte zahar gauean kalera irteten da, bere bizitzako gizona aurkituko duelakoan eta hala, aitor aurkitzen du. Bera ote da bere bizitzako gizona?
Naiara L. 4B (2013-14)

ENERITZ said...

Nik “Kandindkyren tradizioa” irakurri dut eta gauza bakarra gustatu zait liburu honetatik, aspaldian irakurri dudan libururik motxenetakoa eta ulergarriena dela.
Gustatu ez zaizkidan gauzen artean aspergarria dela azpimarratuko nuke, ez bai zait liburuak gogoz kontra irakurtzea gustatzen. Gainera, liburuak ez du argudiorik eta protagonista ere ez da nire gustukoa. Esan dezaket, liburuak pixka bat segi beharko lukeela Manuren eta Mirenen artean zer gertatzen den jakiteko, baina, segituan bukatzen da.
Ondorioz, liburu hau ez diot inori gomendatzen.

Anonymous said...

Liburu hau gustura irakurri dut. Protagonista Miren izeneko neska gazte bat da. Bere koadrilako lagunak barre egiten diote maitasun kontuetan ez delako oso abila, beraz mutil batekin duen maitasun istorio bat asmatzen du eta bitartean Aitor batekin ateratzen hasten da. Liburuan aitorrekin izaten dituen, eztabaidak, momentu atseginak, sexualak… kontatzen ditu. Erraz irakurtzen den liburu bat da eta ez da bate ere pisutsua egiten. Gehienbat jende gazteari gomendatuko nioke irakurtzea.
Mireia M. 4.B
2013/14 ikasturtea

Anonymous said...

Liburu hau gustura irakurri dut. Protagonista Miren izeneko neska gazte bat da. Bere koadrilako lagunak barre egiten diote maitasun kontuetan ez delako oso abila, beraz mutil batekin duen maitasun istorio bat asmatzen du eta bitartean Aitor batekin ateratzen hasten da. Liburuan aitorrekin izaten dituen, eztabaidak, momentu atseginak, sexualak… kontatzen ditu. Erraz irakurtzen den liburu bat da eta ez da bate ere pisutsua egiten. Gehienbat jende gazteari gomendatuko nioke irakurtzea.
Mireia M. 4.B
2013/14 ikasturtea

Anonymous said...

"Kandinskyren tradizioa" da irakurri dudan liburua, eta nahiz eta erraza izan, kontatzen duen istorioa ez zait asko gustatu. Liburu honetan Miren izeneko neska baten maitasun arazoak kontatzen dira. Bere lagunek sexu harremanak izan dituzte baina bera, mutil berezi baten zain dago, eta beraz, lagunei gezurra esatera behartzen du bere burua Manu izeneko batekin dabilela esanez. Urte zahar gau batean lehenengo aurkitzen duen mutilari bere izena galdetzen dio eta berarekin irteten hasten da Kandinskyren tradizioari jarraituz, baina zoritxarrez dena ez da nahi bezala joaten. Maitasun liburuak gustatzen zaizkienei gomendatzen diet, nahiz eta ez izan nire gustukoa.
Irantzu Z. 4B(2013-14)

Anonymous said...

"Kandinskyren tradizioa" liburua interesgarria iruditu zait, entretenigarria. Miren gazte erromantiko bat da, beraz, tradizio errusiar bat dela eta, abenduko lehenengo egunean kalera irtengo da bere bizitzako amodioaren bila. Horrela, Aitor izeneko mutil erakargarri bat ezagutuko du eta irteten hasiko dira. Istorioan, Mirenen sormenetik irtendako Manuk garrantzi handia izango du, bere ametsetako mutila baita. Azkenean, Mirenek Aitor utzi eta benetako amodioa ezagutuko du, Manu.
Nire iritziz, Aitor mutil lehor eta zakarra da, Manu, berriz, mutil alai eta jatorra. Hala ere, Miren eta Aitorren arteko erlazioa interesgarria egin zait, izan ere, Miren, jakin min handikoa da eta bere pentsatzeko modua dibertigarria iruditu zait.
Liburu laburra da eta ez du irakurlearentzat inongo zailtasunik, gainera, entretenigarria da, beraz, edonori irakurtzea gomendatuko nioke. Anima zaitezte!

Maddi B. 4.B (2013-14)

Anonymous said...

Liburu honetako histori hau gustatu zait. Batetik tamaina aldetik ez da handia eta aukera ematen du egun pare batean irakurtzeko. Bestetik, nahiko erreala da, esan nahi dut, bertan gertatzen diren gauzak edonori gerta dakizkiokeela eta niri era horretako liburuak asko gustatzen zaizkit. Horrez gain, esan behar da, ikasi ere asko egiten dela. Alde batetik Kandisky pintore Errusiarra eta pintura abstraktuari buruz eta bestetik, neska-mutilen harreman eta kezkei buruz. Dudarik gabe irakurtzea gomendatuko nizuke.

Joseba E. 4B (2013-14)

Anonymous said...

Kandinskiren emaztearen historia bat abiapuntutzat artuz urtezahar egunean kalera atera eta Aitorrekin topatzen da, eta batera irteten hasiko dira. Denborarekin hordea konturatzen da Aitor etzaiola gustatzen eta manu dela bere printze urdina. Nahiz eta liburua oso interesgarria eta erreala izan amaieran kasualitate gehiegi gertatzen dira.
Irakurri ezazue liburua, ez zarete damutuko.
Aitor M. 4B (2013-14)

Anonymous said...

Liburu hau oso aproposa iruditu zait gure adineko neska-mutilentzat; batez ere neurri batean errealitatean gertatzen delako. Gustura irakurri dut. Istorioa Mirenek kontatzen du, hau da, protagonistak eta lagun artean lagunek mutilekin izandako harremanez hitz egiteko joera dute. Mirenek buruan, Manu izeneko mutil imajinario bat du eta berarentzat mutil perfektua da Manu, Aitor ez bezala. Gazteontzat oso liburu aproposa da, beraz irakurtzea gomendatzen dizuet!
Uxer M. 4B (2013-14)

Anonymous said...

Miren du izena liburu honetako protagonistak. Ikaragarri gustatzen zaio Kandinsky eta berari buruzko liburu bat irakurtzen duenean bertan jartzen duena egitea erabakitzen du, hau da, urte zahar gauean kalean ikusten duen lehenengo gizonari nola izena duen galdetu. Hori egin ondoren mutil horrekin asten da ateratzen eta arazo askoren ondoren Mirenek erabaki asko hartu beharko ditu.
Liburua ez zait asko gustatu, aspergarria iruditu zait. Orokorrean historian zehar gertatzen diren gauza gehienak errealak dira baina fantasiazko gauzak ere badaude. Ez dit ia ezer entretenitu, zati askotan irakurtzen uzteko gogoa jartzen zitzaidan zeren deskripzio asko eta oso paragrafo luzeak baitaude. Nik liburu hau ez nioke inori gomendatuko, denbora galtze bat irudituko baitzaie.

Intza G. 4B (2013-14)

Anonymous said...

Horren liburu motza izateko, nahiko mamitsua iruditu zait. Miren, artea eta pintura gustuko dituen, neska gazte bat da. Kandinsky margolariaren istorioa jakin ostean, asko tentatzen du tradizio xelebre honek eta frogatzeko asmoz urtezahar egunean kalera irteengo da, esperientzia xelebre baten ondoren Aitor ezagutuko du eta bere lehenengo amodio kontuak bizi ondoren, azkenean, benetan buruan daukan "mutil perfektu" hori, Manu, ezagutuko du. Liburua oso fikziozkoa iruditu zait, kasualidade gehiegi daude eta momentu batzutan oso sinesgaitza iruditu zait, hala ere gaur egungo neska adoleszente bat zenbait momentutan isladatuta senti daitekeela pentxatzen dut. Amaitzeko, liburu labur eta irakur erreza denez irakurle gazte guztiei gomendatuko nieke.

Oihane A.
4.B(2013-2014)

Anonymous said...

Nik "kandyskiren tradizioa" liburua irakurri dut. Liburu honen protagonista Miren da eta liburu batean errusiar neskek zuten tradizioa irakurri ondoren,(urte zaharrean ikusten zuten lehen mutilari izena galdetzea) berak ere hori egitea pentxatu zuen eta Aitor izeneko mutil bat ezagutzen du. Naiz eta Aitor ez guztatu berarekin ateratzen asten da. Liburu erreza da baina pixkabat pixutxua ez baidu ezer espezialik kontatzen.

M.Fernanda GOMES GARCIA
Aralar institutua (2013-14) 4.B

Anonymous said...

Niri liburu interesgarria egin zait, baina kasualitate gehiegi agertzen dira. Mirenek, Kandinskyren tradizioari jarraituz, urte zahar gauean bere mutila izango denaren izena jakitera ateratzen da, bertan mutil bat ezagutu eta lagun egiten dira. Irakurtzeko erreza eta ulergarria da, nahiz eta pixka bat aspergarria ere.
Janire M. 4B (2013-2014)

Anonymous said...

Nik “Kandinskyren tradizioa” izeneko liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Liburuko protagonista Miren da eta berak bere mutilarekin edukitako une onak eta ez hain onak kontatzen ditu. Hasieran berak asmatutako mutil lagunaren kontuak apaitzen dizkie lagunei inbidia duelako, baina gero Aitor izeneko batekin ateratzen da eta haibat gertaera gertatzen zaizkio. Liburu hau amodiozko liburuak gustatzen zaizkizuenei gomendatzen dizue.
Xabi L. 4.B(2013-14)

Anonymous said...

Liburua interesgarria iruditu zait.Gazte jendearentzako egina dagoelako eta guk gure bizitzaren zehar egingo ditugun gauzetaz hitz egiten duelako.Miren Errusian bizi da, eta Urtezahar eta Ureteberri arteko gauan neska gazteen artean dagoen ohiutari ekingo dio.Ohitura onetan kalera ateratzen dira gauen eta aurrena aurkitzen duten gizonari izena galdetzen die.Miren egin eta gero aurkitzen du, baina okertzen joango da eta beste gizon bat ezagutuko du.

Beñat L.
4.B.(2013-2014)

Anonymous said...

Mirenek, urte zahar gauean Kandinskyren tradizioa jarraituz Aitor izeneko mutil bat ezagutzen du eta elkarrekin ateratzen hasten dira. Aitorrek ez du Miren ondo tratatzen eta sexu-harremanak izan ondoren utzi egiten dute. Hala ere amaieran Mirenek bere ametsetako mutila aurkitzen du. Egia esan liburu hau ez zait gustatu, Aitorrek Mirenekiko zuen jarrera ez zait normala iruditu. Bukaera ere ximpleegia iruditu zait, Miren eta Manuren artean zer gertatzen den ez baitu kontatzen. Liburu hau maitasunezko liburuak atsegin zaizkion edozeini gomendatuko nioke, maitasunari buruz hitz egiten duela.

Maria G. 4B
(2013.14)