2012-09-07

EULIEN BAZKA





EULIEN BAZKA
Hasier Etxeberria
(Susa, 2003)


Oso zaletasun bitxia duen gizona da Damian: euliak maite ditu! Ertzaintzarekin egin ohi du lan. Oraingoan lazgarria egingo zaion hilketa argitzen lagundu behar izango du. Sexu harreman sofistikatuak edukitzeko Gipuzkoako zenbait handikik eratutako elkarte erdi sekretuak zerikusi handia izango du aferan. Aurrera egin ahala, dena okertzen joango zaio Damiani eta emaztea, itxaropena, lagunak, azken amorantea edukitzeko aukera eta ,agian bizia ere galduko ditu.

Akzioak bere xarma eta irrika baditu ere, Damianek jasaten duen gain-beherak hunkituko gaitu gehien, bere “ezin gozatze” horrek. Arin mugitzen den istorioak, aldian behin, erritmoa geldotu eta protagonistari atseden har dezan utziko dio bere sentipen ilunetan murgil dadin. Oso arraro eta bitxi egiten bazaigu Damian hau, bere bizipenak oso hurbil eta oso “gureak” egiten zaizkigu.

Nobela “serioa” izanagatik ez da nobela zaila. Gustura eta irrikaz irakurtzen dena izanda, ez da errazkerian erortzen. Pentsaraziko digu. Gomendagarria ezbairik gabe.



Rafa L.

16 comments:

Anonymous said...

Hasieran liburua aspergarri samarra iruditu zait, baina liburuaren erdialdera errezagoa iruditu zait irakurtzeko eta pixkanaka gustatzen joan zait. Hala ere arraro samarra dela uste dut eta bukaera arraroa du. Jendeari ez nioke gomendatuko hasieran behintzat pixutsua egiten delako.

Anonymous said...

Oso liburu polita iruditu zait. Istorioa ere oso dibertigarria eta entretenigarria da. Niri behintzat istorioak hasieratik harrapatu nau eta bukatu arte oso gustura irakurri dut. Nere ustez liburu hau ez da erabat akziozkoa eta niri behintzat pentsarazi egin dit. Okerrena hitzen errepikamena iruditu zait, nere ustez momentu batzuetan hori soberan zegoen. Baina hala eta guztiz ere istorio gomendagarria da.
Adur Ibarguren 4b

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu oso nahasgarria delako eta kontakizun guztiak nahastuta daudelako. Gainera, oso amaiera itsusia dauka, baina, bestela liburu interesgarria da.

ION MIKEL BARBADO 4.B

Anonymous said...

Oso liburu interesgarria iruditu zait. Hasieran nahiko pisutsua, baina irakurtzen jarraitu eta gero eta ulerterrazagoa egin zait. Damian Arruti protagonista izan da gutxien gustatu zaidana, bere jarrera eta pentsatzeko erarekin batere identifikatu ez naizelako. Gainontzekoan oso liburu gomendagarria da, batez ere intrigazko eta ezustez betetako nobelak gustatzen bazaizkizu.

Anonymous said...

Liburu hau dexente gustatu zait, batez ere oso erreala iruditu zaidalako eta hemen kontatzen den historia ona izan delako. Baina ez zait gustatu hitz asko errepikatzen baitzituen pertsonaiak. Gainera erraz irakurtzen da liburua nahiz eta orrialde asko izan.

Anonymous said...

Liburu bitxia da eulien bazka. Hasieran astuna egiten da baina irakurtzen zoazen heinean gustorago aritzen zara. Pertsonai gutxi izateak ere asko errazten du irakurketa. Kontatzen den istorioa ez da oso sinesgarria baina gustora irakurtzen da. Liburuak amaiera pentsaeina du

Anonymous said...

Liburu hau ez zait askorik gustatu, hasierak gogaitu egiten du, baina historioa interesgarria iruditu zait, polizien liburuak ez gustatu arren hau irakurri dudanetatik, politena iruditu zait gainera hiztegi aldetik ulertzeko erraza egin zait eta horrek asko erraztu dit irakurketa, bestalde hitzen errepikapena ez zait batere gustatu, eta ez diot inolako zentzurik bilatu. Liburu hau edonori gomedatuko nioke hasieran pazientzia badu beintzat.

Unai O. 4-A 2009/10

Anonymous said...

Liburu entretenigarria eta polita iruditu zait, hiztegi aberetsekoa. Idazleari buruz nahiko ondo hitzegin zidatelako aukeratu nuen liburu hau, eta ez dut liburu hau irakurri izanaren damurik.
Liburu honetan, Damian izeneko polizia bati minbizia duela esaten dio Aldaba medikuak. Gizon honi dena gaizki atera zaiola esan dezakegu, hala ere, momentu batzuetan izan ezik, ez du bizitzeko gogoa galtzen. Bere arazoekin nahikoa ez eta Hildako baten berri ematen dio bere nagusiak, urrutikoetxeak. Gorpua ikustera joaten direnean, Damianek zerbait arraroa ikusten dio gorpuari, euli baten ziztada bat. Berak ezagutzen du ziztada mota hori eta ziztada mota horiek egiten dituen eulia munduko leku batean soilik egoten dela adierazten die beste poliziei. zer gertatuko ote da? pista ona izan ote daiteke? irakurri ezazu, merezi du eta!

Alex Goikoetxea P. 4.A 2012-13 ikasturtea

Anonymous said...

Liburuaren hasiera aspergarria iruditu zait nahiz eta erdialdera politagoa izan. Liburuaren protagonista Damian Arruti da, etomologoa da lanbidez, hau da intsektu hil nahiz bizirik daudenekin lan egiten du. Orain dela gutxi kartzinoma ezkatadun bat topatu diote eztarrian, hau da, minbizia, Damianek hilda dagoela pentsatzen du. Herrian hildako baten gorpu zatiak agertu dira eta Damianen ustetan bere emazte ohia izan daiteke. Intriga handia dago liburuan , bukaerara arte ez baitago argi hildakoa nor den eta hiltzaileak nortzuk diren. Agian bere lagunik onena ere ez da berak uste duen pertsona… Animatu irakurtzera gustatuko zaizue eta!

Nerea G. 4.B (2012/13)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait hain ustokoa iruditu. Hasieran Damian poliklinikara doa espezialistarengana eztarrian zerbait sentitzen duelako. Han albiste txar bat jasotzen du, beraz berak dioenez hilda dago. Ondorengo bere frantsez maitalearekin elkartzen da, inori ez dio kontatzen bere minbiziaren berri eta aldi berean Urrutikoetxea poliziak mezu bat dauka utzita telefonoan emakume bat hilda aurkitu dutela kobazulko batean. Damian otonologoa denez askotan poliziari laguntzen aritzen da ikerketak erraztearren. Hildako hau ikertzen hasten da, baina ez u argitzen, bere ustetan bere emazte ohia zelakoan, hau bizrik agertzen da eta bera operatzera dijoa poliklinikara. Histori edo gertakizun hauek kontatzeko nahiko bide nahasgarriak edo neuri ala iruditu zait. Bukatzeko esan liburua nahiko pisutsua edo astuna egin zaidala, ez dela erraza izan.

Aimar Zabala 4.B 2012-2013

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburu hau. Bertan polizi buruzko istorioa kontatzen duelako, emakume baten gorpua bilatzen dute koba batean eta horren inguruan gertatutako gertakizunak kontatzen ditu. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, errz irakurtzen delako eta batez ere polizi eta ikerlari buruzkoak gustatzen zaizkionari.
Jon irastorza 4.a

Anonymous said...

Hasieran liburua nahikoa aspergarria eta pisutsua da, baina irakurtzen joan heinean errazagoa egiten da irakurtzea eta ulergarriago da. Protagonistak gora-bera handiak izaten ditu eta taretan albiste txar batzuk ere bai. Liburu hau ez diot inori gomendatzen hasieran nahikoa aspergarria da eta.
Aitzol Galarza, 4.a (2012-2013)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait hain gustokoa iruditu. Hasiera nahiko nahasia eta pisutsua egin zait, ondoren, iada mamia burutzen ari zen adinean geroz eta interesgarriagoa eta irakur erraza egin zait. Halaz eta guztiz ere kontakizunak kontatzeko era nahiko nahasia dauka. Nire ustez liburu hau ez da gustagarria oso astuna bait da.

Aimar Zabala 4.B 2012-13

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait, nahiz eta istorio gogorra izan eta amaiera gogorra eduki. Damianek minbizia dauka eta eulien bildumak egitea gustatzen zaio, beraz, bere etxeko gela batean euli mordía dauka. Askotan ertzaintzarekin egiten du lan Damianek, eta egun batean forentseak hildako emakume baten gorpukiak ekartzen ditu. Damianek esaten du Jaionerenak (bere emaztea zena) direla gorpukiak. Ondorioz, kasua aztertzen hasten dira. Azkenean, Jaione Damianen etxera joaten da eta beraz, jakiten dute hildakoaren gorpuzkiak ez direla Jaionerenak. Amaitzeko, Damiani ebakuntza egiten hasten dira, baina Aldaba doktoreak esaten du bizirik ateratzea oso zaila daukala eta seguruenik hil egingo dela. Liburu hau istorio gogorrak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatzen diet.

Unai A. 4A 2012-13

Anonymous said...

Liburu hau ez zait hain gutokoa iruditu. Hasieran Damian poliklinikara doa espezialistarengana eztarrian zerbait sentitzen duelako. Han albiste txar bat jasotzen du, beraz berak dioenez hilda dago. Ondorengo bere frantzes maitalearekin elkartzen da, inori ez dio kontatzen bere minbiziaren berri eta aldi berean Urrutikoetxea poliziak mezu bat dauka utzita telefonoan emakume bat hilda aurkitu dutela kobazulo batea. Damian etologoa denez askotan poliziari laguntzen aritzen da ikerketak erretearren. hildako hau ikertzen asten da, baina e du argitzen, bere ustetan bere emazte ohia zelakoan, hau bizirik agertzen da eta bera operatzera dijoa poliklinikara. histori edo gertakizun hauek kontatzeko nahiko bide nahasgarriak edo neri ala iruditu zait. Bukatzeko esan liburua irakurtzeko nahiko pisua edo astuna egin zaidala, ez dela erreza izan, beste beste edozein gustorago irakurri izan dut.

ANDER ZABALA 12-13

Anonymous said...

Eulien Bazka liburua, nire iritziz liburu nahikoa aspergarria da. Hasieran oso pisutsua egin zait eta ez da ulertzeko horren erraza. Protagonistak gora-bera handiak izaten ditu eta albiste txar batuk ere jakiten ditu. Berak poliziari inbestigazioetan laguntzen die eta intsektuak oso gustuko ditu. Liburu hau ez nioke inori irakurtzea gomendatuko nahiko aspergarria da eta, nahiz eta amaieran liburu nahiko polita eta ulergarria den.
Beñat Beloki 4.a (2012-2013)