2012-09-10

IQBALEN HISTORIA


IQBALEN HISTORIA
Francesco D’Adamo
(Aizkorri, 2003)



Esplotazioa eta tristezia nagusi diren lantegi batera iritsiko da Iqbal eta itxaropena eta irribarrea ekarriko die ume esklabuei. Gogorra egingo zaie askatasunerako bidea bere familiengandik erauzitako gaztetxo hauei, baina Iqbal ausarta izango dute gidari eta eredu borroka horretan. Gerra guztiek bezala, historia honek ere zapore gozo-mingotsa utziko digu: ume zailenetako laguntasun benetakoa leungarri hoberena dela erakutsiz, eta zerbait irabazteko, askotan, bidean bihotz puskak utzi behar direla azalduz.

Fatima izango da historiaren narratzailea eta bere oroitzapenetan arakatuz narrazioa osatuko du. Pertsonaiak lauak dira. Esplotatzaileak anker eta bihotz gabe agertuko zaizkigu beti. Umeak beti bere zorigaitzean murgilduta. Fikziozkoa izango balitz, narrazioa ez litzateke puntakoa izango. Baina ez dago fikziorik: hauek guztiak gertatutakoak dira! Hotzikarak eragiten dizkigu honelako egoerak gu bizi garen mundu honetan gerta daitezkeela pentsatze soilak; eta hau da liburu honen indarra, barrenean zerbait mugiaraziko diguna.

Liburu triste eta ederra da hau. Agian ez hoberena apur bat baxu samar gabiltzan une horietan hartzeko, baina –gogorra izanda ere- ezin diogu beti ezjakinean eta hor kanpoan dagoen munduari bizkarra emanda bizi. Merezi du.

Rafa L.

42 comments:

Anonymous said...

Eszena batzuk tristeak izan arren, oso liburu polita iruditu zait. Naiz eta irakurtzea asko ez gustatu, liburu hau errex irakurri dut. Beste bizi modu batzuetaz pentsatzeko aukera ederra ematen digu. Irakurri ezazue!!!!!!!!

Anonymous said...

Guri liburua oso polita eta interesgarria iruditu zaigu, baina zati batzuk oso astunak izan dira. Guri pena handia eman digu azkeneko atalak. Pakistaneko haurren esplotazioari buruz hitz egiten du. Luzea den arren, oso errez irakurtzen da. Apur bat nahasia da eta atentzioarekin irakurri behar da.Irakurtzera animatu zaitezte !!gustatuko zaizue eta!!!!

Anonymous said...

Liburua gustatu zait, nahiz eta batzuetan astun xamarra izan. Irakurtzeko denbora nahikoa eduki dut eta lasai-lasai irakurriz gero ondo ulertzen da. Liburu hau edozeinek irakur dezake ez baita horren zaila irakurtzeko. Liburu honek beste herrialdetako bizimodua adierazten digu. Nik liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet oso interesgarria da eta gainera ez zarete aspertuko irakurtzen, ni ez nintzen aspertu eta, niri irakurtzea ez zait asko gustatzen e!!orduan... irakurri!!!!

Anonymous said...

Iqbalen Historia liburua oso polita da, oso kitzikagarria, oso historia erreala, zeren eta Pakistanen oraindik umeak horrela bizi baitira, pasarte asko oso emozionanteak ditu, hilketa bat izaten da eta baita tratu txarrak ere baina hala eta guztiz ere asko gustatu zaidala aitortu beharra daukat. Nik liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet,edozeinek irakur dezake liburu hau nahiz zaharra nahiz gaztea izan zoragarria izateaz aparte hirugarrengo munduari buruz erreflexionatzen laguntzen baitu.

Anonymous said...

Niri liburua polita iruditu zait, nahiz eta nahiko nahasia izan.Oso gustura aritu naiz irakurtzen, gaia interesgarria baita. Iqbal hiltzen denean ez zitzaidan batere gustatu oso tristea baita bukaera hori. Badaude zati batzuk oso alaiak.Nik irakurtzeko gomendatzen dizuet oso interesgarria delako.Gaia oso gogorra da Pakistaneko umeak esplotatzen baitituzte.Irakur ezazue!

Anonymous said...

Liburu hau gustatu zaidan arren nahiko korapilatsua da baina erraz irakurtzen da.
Niri gehien gustatu zaizkidanak Iqbalen abenturak izan dira, baina ugazabaren umeak tratatzeko era oso gogorra iruditu zait, baina ala ere Iqbalek oso ondo bueltatzen dizkie berari eta bere lagunei egindako kalteak. Irakurle guztiei gomendatzen diet liburu au irakurtzea. Nik 10-etik 8 puntu ematen dizkiot.

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatzeaz gain, oso interesgarria iruditu zait. Beste lurraldeetan, Pakistanen esaterako (historia hau hemen gertatzen baita), umeen bizitza zein gogorra den adierazteaz gain, gauza askoz jabetzeko aukera ematen digu. Gu zein ondo bizi garen jabetzeko, adibidez. Liburu hau irakurtzea gomendatuko nuke interesgarria eta irakurtzeko erraza baita.

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, nahiz eta irakurtzeko luze xamarra izan. Hala ere historian sartu ez gero erres irakur daiteke.Ni liburu honen bidez ohartu naiz ni baino gaizkiago bizi den jende ugari dagoela mundu honetan. Liburu hau errealitatea pasatuta dagoela pentsatzen dut. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.

Anonymous said...

Liburu polit eta interesgarria da. Pertsonai interesgarriak eta errealak iruditu zaizkit. Istorio tristea iruditu zait umeei ematen zaien tratuarengatik, kateekin lotuak etab. Luze xamarra da irakurtzeko, izan ere letra txikia du eta errez nahasten direnez pertsonaiak eta lekuak pixka bat zaila da ulertzeko, bukaera tristea baina oso polita iruditu zait. Edozeini irakurtzeko gomendatuko nioke liburu hau.

Anonymous said...

Niri liburu hau gustatu zait eta erraz irakurri dut, baina nahiko luzea zen. Istorioa oso erreala da eta liburu honen bidez jakin dut ni ez naizela hain gaizki bizi eta ikasteko aukera dudala. Nik edozein gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea Pakistanen nola bizi diren jakiteko eta ikasteko aukerarik ez dutela.

Anonymous said...

Liburua oso polita iruditu zait, eta erraz irakurri dut, historia oso erreala da, bestalde beste bizimodu batzuez pentsatzeko aukera ematen digu, batez ere bertako umeen bizimodua, txiki txikitatik lanean haritu beharra. Liburu hau irakurri ondoren konturatu naiz ez naizela horren gaizki bizi eta ikasteko aukera dudala. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea historia gertatzen den tokian (Pakistanen) nola ez duten ikasteko aukerarik ohar zaitezen.

Anonymous said...

Kaixo, nire iritziz Iqbalen historia izeneko liburua interesgarria, erakargarri eta polita da. Irakurri eta ulertzeko erreza da luze xamarra den arren. Beste batzuk guk ez bezala bizimodu txarra dutela ikasi dut. Nik hurrengo ikasleei liburu hau irakurtzea gomendatzen diet.

Aitziber E. 3B 2009-2010

Anonymous said...

Kaixo, irakurri dudan liburua, interesgarria iruditu zait, irakurtzea gustatzen ez zaienentzat ere erraza eta ulergarria da naiz eta itxuran aspergarria iruditu. Misteriozko atalak ere baditu eta beste herrialdetako haurren bizimodua nolakoa den erakusten digu,beraz irakurle eta gustuko ez duten guztiei gomendatzen diet.

Miren S. 3.B 2009-2010

Anonymous said...

Aitor.N 3.b 2009-2010
Iqbalen istorioa oso liburu polita iruditu zait,naiz eta oso tristea izan,gezurra dirudi eta gaur egun umeak esklabu bezala tratatzea,baina hala ere mutiko honen ausariarengatik gauza mordoa lortzen dituzte,hau da,ume mordoa askatu baina istoria bukaeran naiko gaizki amaitzen da Iqbal gizarajoa hil egiten bait dute,Baina liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet bere xarma duelako eta ume askoren bizitza azaltzen duelako.

Anonymous said...

Liburu hau, polita baino gehiago, hunkigarria iruditu zait. Oso liburu errealista da, oso tristea eta gogorra, baina gure mundu honetako beste toki batzuetan gertatzen denari buruz jakiteko balio du. Iqbalen ausardia, harrigarria iruditu zait, ez da jende asko egongo, horrelako egoeretan, Iqbalek bezala jokatuko lukeenik. Oso liburu interesgarria iruditu zait eta erraz irakurtzen da.

Janire O. 3A (2009-10)

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Istorioa tristea eta erreala da, beste hainbat herrialdeetan umeek jasaten duten lan esplotazioari buruz hitz egiten baitu. Istorio honek, daukadana baloratzen lagundu dit; batzuetan ez baitugu baloratzen daukaguna eta falta zaiguna bakarrik ikusten baitugu. Liburu hau, gomendatuko nioke edozeini, nire ustez merezi baitu eta gainera erraz irakurtzen baita.


Ane B. 3B
2009/2010 Ikasturtea

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu Hau, iqbalen historioa, interesgarri entretenigarria eta polita iruditu zait. Irakurtzea ez zait asko gustataen baina liburu hau ondo ulertu dut eta ez naiz aspertu beste batzuetan bezala. jedeak irakutzea gomendatuko nuke baita irakasleak derrigortu gabe ere.
Irakur ezazue!

Aitziber E. 3B 2009-2010

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu hau tristea izan arren, interesgarria iruditu zait.
Pakistanen gertatutako historia batean oinarrituta dago eta hirugarren munduko gure adineko neska-mutilak nolako bizimodu gogorra duten konturatzeke aukera ematen du.

Iqbalen historia irakurri ondoren gu, beraiekin alderatuta oso ondo bizi garela konturatu naiz.

Edozeini gomendatzen diot!

Cristina M. 3.A (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Hala ere momentu oso gogorrak dauzka, batez ere umeak zigortzen dituenean. Iqbal oso ausarta iruditu zait egin zituen gauzengatik.
Liburu honek bertako umeen benetako egoerari buruz hitz egiten du eta horregatik gustatu zait. Liburu hau DBH-ko ikasle guztiei gomendatuko nieke polita izateaz gain erraz irakurtzen delako.

Beñat A. 3A (2009-10)

Anonymous said...

Kaixo. Niri iqbalen istorio hau asko gustatu zait. Errez ulertzen den ipuin horietakoa da. Oso liburu entretenigarria da. Pixka bat gogorra eta tristea ere bai, zeren eta,umeen lan esplotazioari buruz entzutea oso gogorra delako. Liburu hau irakurri ondoren, jakinmin handia jartzen zaizu ume txiroen bizimoduari buruz. Gauz hauengatik, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet. Irakurri!!!

Unai M. 3B 2009-2010

Anonymous said...

Nire iritziz liburua benetan polita eta interesgarria iruditu zait.Batez ere, umeak nola tratatzen dituzten ikusita eta egie dela pentxatuta.Liburu hau irakurrita ikusi daiteke guk izugarrizko zortea dugula hemen bizitzeaz, haiek berriz esklabu bezela bizi behar izaten dutelako.LIburuarekin asko entretenitu naiz eta luzeagoa izan ezgero gustora irakurriko nuen.Irakurri ez duen edonori gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.Asko gustatu zait!

Iñigo O. 3.B, 2009-10

Anonymous said...

Nire ustez liburu hau nahiko interesgarria da nahiz eta beste alde batetik zozo samarra iruditu zaidan. Historiotik gehien gustatu zaidan atala bukaerakoa izan da, bertan gertatzen baitziren gauzarik interesgarri eta ziragarrienak. Hasiera batean ez nion zentzu handirik arrapatzen liburuari baina irakurtzen joan ala gehiago gustatzen joan zait. Liburua irakurtzen hasi nintzen momentuan ez nuen gomendatuko baina bukaeran pena merezi duen liburua dela eta beraz gomendagarria dela iruditu zait.

Unai U. 3A (2009-10)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, ze nuen uste horrelako interesgarria izango zenik. Igdal gaixoa saldu egin zuen bere aitak eta lan berri batean hasi beharra izan zuen. Han haurrak lan egitera behartzen zituzten eta gainera ez zieten ordaintzen. Azkenen lortu du Igdalek nahi zuena, bere nagusia Hussain Khan espetxeratzea, baina hala ere Igdalen bizitza ez zen oso polita izan, hil egin baitzuten.


Iñaki A.

Anonymous said...

Umeen esplotazioari buruz hitz egiten digu liburu honek. Nahiko liburu tristea eta entretenigarria iruditu zait aldi berean. Gainera, tamalgarria iruditzen zait hamar urterekin umeak lanean hastea, eta a zer nolako baldintzekin gainera! Nik behintzat ez nuke horrela bizi nahi, oso egoera larria iruditzen baizait. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet zenbait lurraldeetako egoera gordinaz jabetzeko.
Ainhoa E. 3A (2009-10)

Anonymous said...

Nik Iqbalen historia irakurri dut eta oso polita iruditu zait, naiz eta oso tristea izan, zeren gaur egun horrela tratatzea umeak pena handia ematen didate. Niretzat parterik gustokoena izan da, Iqbalek alde egiten duenenan bere lantokitik eta okerrena izan da poliziak hartu dutenean eta berrizere lantokira eraman dutenean eta hilobian sartu dutenean.
Gomendatzen dizuet irakurtzea zeren eta oso interesantea da.

Mitxel I. 3ª 2009-2010

Anonymous said...

Kaixo. Niri iqbalen istorio hau asko gustatu zait. Errez ulertzen den ipuin horietakoa da. Oso liburu entretenigarria da. Pixka bat gogorra eta tristea ere bai, zeren eta,umeen lan esplotazioari buruz entzutea oso gogorra den. Liburu hau irakurri ondoren, jakinmin handia jartzen zaizu ume txiroen bizimoduari buruz. Gauz hauengatik, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet. Irakurri!!!

Unai M. 3B 2009-2010

Anonymous said...

Iqbalen istorioa irakurri dut eta asko gustatu zait. Liburua triste xamarra eta gogorra da. Pakistango ume esklabo batzuen bizitza kontatzen du. Munduko ume asko nola bizi diren jakiteko balio izan dit eta zeinen ondo bizi garen ohartu naiz. Nire ustez horrelakori ez gertatzeko zerbait gehiago egin beharko litzateke. Edonori gomendatuko nioke liburu hau errez irakurtzekoa eta interesgarria delako. Irakurri eta gozatu!



Aiora G. 3a (2009-10)

Anonymous said...

Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait. Liburu honek gauza asko erakusten dizkizu, esaterako haur batzuek beraien familia aurrera ateratzeagatik pasatzen duten sufrimendua, baita ere historian bezala nahiz eta poliziek jakin Iqbalek arrazoi guztia izan diru pixka batengatik ezer ez esatea. Historia pixka bat kontatzekotan ume batzuen esplotazioari buruz da, Iqbal izeneko mutiko batek dena argitara atera eta ume guztiak pertsona on baten eskuetan utzi arte. Baina oso bukaera tristea dauka ez nuen hori espero, hala eta guztiz ere edozeini gomendatuko nioke. Animatu irakurtzera!!!


Nerea G. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

IQBALEN ISTORIOA


Iqbalen istorioa oso tristea da, umeei gertatzen zaizkien gauzak azaltzen dituelako. Oso itsusia iruditzen zait horrelako gauzak ume batzuei egitea. Umeek ezin dute alfonbra fabriketan ezta beste lanik egin ere. Iqbalek erakutsi dit ez dela ezer ezinezkoa eta hori oso ondo dago pertsonak ezinean daudenean animatzeko. Liburu hau alai zaudenean irakurtzea gomendatuko nuke, bestela gaizki pasa dezakegulako. Gehien gustatu zaidan pertsonaia Iqbal izan da, bere ausardiarengatik.


Imanol Y. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait. Liburu honetan gauza asko ikasi ditut, haur askok beraien familiaren zorra kitatzeagatik txiki txikitatik pasatzen dute lana egiten fabrika ilegaletan. Historiak kontatzen duena normalean hirugarren munduko herrialdeetan gertatzen da, adibidez Pakistanen. Historia hau ume batzuen esplotazioari buruz da, Iqbal izeneko mutiko batek dena argitara atera eta ume guztiak pertsona on baten eskuetan utzi arte. Baina oso bukaera tristea dauka nik amaiera zoriontsua espero nuen, ez kontrakoa. Nik liburu hau irakurtzea gomendatzen diot edozein gazteri baita horren gazteak ez direnei ere.

Haizea Alkiza 2011-2012 3.B

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburu hau.Oso interesgarria iruditu zait,baina aldi berean gogorra.Gaur egun ere, oraindik hori pasatzen dela jakiteak hotz ikarak eragiten dizkit.
Umeak horrela tratatzea,umeak egoera horietan edukitzeak...
Liburu honetan, bizitzak dakartzan zailtasunak kontatzen ditu.
Pena merezi du liburu hau irakurtzeak.

June G. 2011-2012 3-B

Anonymous said...

Liburu hau ez zait hainbeste gustatu, oso pisutsua egin zait eta asko kosatatu zait irakurtzea, pixka bat nahastu nau liburuak zergaitik istorio honetan beste istorio bat azaltzen da lekuen eta pertsonaian izen asko azaltzen dira eta oso errez nahas daiteke.

Ane U. 3B (2011-12)

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria eta polita iruditu zait. Herrialde pobreagoetan umeak duten egoera erakusten duelako eta umeen esplotazioa salatzen duelako.
Irakurtzea gomendatzen dut.

Oihana B. 3.A 2011-12

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Tristea izan arren, asko irakatsi dit. Ume esplotatuen berri ematen digu, nola bizi diren egoera txarretan guri ezer falta ez zaigun bitartean. Historiaren bukaera tristea den arren, Iqbalek bizitakoa ezagutu ahal izan dugu eta horrelako umeei esker mundua bizitoki hobea bihurtu daiteke. Irakurtzeko oso liburu erraza da eta edozein pertsonari gomendatuko nioke, ume horrek egin zuena ahaztu ez dadin.

Jone I. 3A 11/12

Anonymous said...

Kaixo. Niri liburu hau oso interesgarria iruditu zait, izan ere, beste herrialde batzuetan umeak nola esplotatzen dituzten erakusten digu. Denbora izan dudanez, erraz irakurri dut eta atsegina egin zait. Liburua irakurri ondoren konturatu naiz izugarrizko zortea dugula jaio garen tokian jaiotzeaz. Istorio tristea izan arren, irakurtzea gomendatzen dizuet, gauza asko ikasi daitezkeelako.

Maider A. 3 A. 2011/2012

Anonymous said...

Iqbalen historia oso liburu interesgarria iruditu zait. Liburu tristea da baina aldi berean beste herrialde batzuetako umeen bizitza, hauenganako tratu txarrak eta esklabutza salatzen ditu. Guztiei gomendatzen diet liburu hau irakurtzea bakoitzari zer pentsa ematen digulako eta tarteka ongi datorkigulako mundu honetako errealitate ezberdinez jabetzea eta daukaguna baloratzea.

Iker N. 3A (2012-13)

Anonymous said...

Niri, “Iqbalen historia” liburuak kontatzen duena, oso polita eta interesgarria iruditu zait. Liburua nahiko tristea izan arren, beste herrialdeetako umeak nola bizi diren ere erakusten baitigu. Liburua nahiko erraz irakurri dut eta benetan atsegina egin zait. Ez da zaila ulertzeko eta edozein pertsonari gomendatuko nioke.

Anima zaitezte liburu hau irakurtzera, merezi du eta!!!

JON Z. 3A (2013/14)

Anonymous said...

Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait. Historia hau Fatima izeneko neska batek kontatzen du. Iqbal izeneko mutikoa da liburuko protagonistetako bat, hamairu urte ditu eta bere familiak esklabo bezela saldu zuen zorrak ordaintzeko. Alfombrak egiteko fabrika batean lan egiten du beste ume batzuekin batera. Alde egiteko arriskua dutenak, kateaz lotuta egoten dira. Bertan lagun berriak egiten ditu Iqbalek. Bertatik alde egiteko pentsamentuak ditu Iqbalek, lortuko ote du noizbait? Intriga eta abenturaz beteriko liburua da eta edozeini gomendatzen diot. Animatu irakurtzera!!

Iñaki G. 3.A (2013-14)

Anonymous said...

“Iqbalen historia” oso liburu interesgarria iruditu zait, naiz eta zati batzuetan dezente gogorra egin zaidan. Esango nuke pena merezi izan duela liburu hau irakurtzea, beste pertsona batzuk duten bizimodua ezagutzeko eta gauza berriak ikasteko balio izan dit eta. Niri ez zait irakurtzea askorik gustatzen, baina liburu hau irakurtzea gomendatzen dut, gure bizitza besteekin konpara dezakegulako. Anima zaitezte liburu hau irakurtzera!!!!!!!
Eneritz Z. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait lantzen ez den gai bati buruz hitz egiten delako. Liburuan guk pairatzen ez ditugun hainbat egoera azaltzen dira, munduan gertatzen diren gauzetaz kontziente izateko liburu egokia iruditzen zait. Oso erraza da irakurtzeko eta ulertzeko, nik irakurtzea gomendatu nuke.


Anne Aguirre 3-c

Anonymous said...

Iqbalen historia irakurri dut nik gaurkoan. Liburua ez zait besteak bezain interesgarria iruditu baina hala ere ez dut esaten itsusia iruditu zaidanik. Esan behar da irakurtzeko erraza eta ulergarria dela eta edonori gomendatuko niokeela liburu hau. Amaierako intriga horrek ere liburua interesgarriagoa egiten du. Hau guztia esanda, animatu zaitez liburua irakurtzera. Yaiza Beloki 3C

Anonymous said...

Liburu hau nahiko interesgarria iruditu zait, zenbait herrialdetako biztaleek bizi behar izaten duten egoera zailaren berri izateko aukera ematen baitu.
Gainera, protagonista nagusia nerabe bat denez, zenbaitetan, nerabeek egin behar izaten duten lan gogorraz hausnartzeko bidea zabaltzen du.
Gauzak honela, liburu hau, bereziki, nerabeei gomendatuko nieke, euren adineko zenbait pertsonak, batzuetan, bizi behar izaten duten egoera larriaz gogoeta egin ahal izateko baliagarria dela esango bainuke.

Izaro Urreta 3C (2018-2019)