
Fernando Morillo
(Elkar, 2008)
Lan horretan dabilen bitartean, familia hartako kideen bizitzaren gorabeherak aztertuko ditu. Ordura arte isilean mantendu izandako gauza itsuskoak topatuko ditu, hilketak eta suizidioak barne.
Idazlea nobela psikologikoa-edo taxutzen saiatu da. Pertsonaiak eta hauek bizi dituzten egoerak sinesgaitzak dira erabat eta autoreak etengabe gehiegi behartzen dituela ematen du. Pertonaiek automaten gisa jarduten dute, ez digute bere asmo edo ideien berri inoiz ematen. Lau zertzelada azkarretan deskribatzen zaizkigu haien ekintzak.
Oso perpaus laburrak erabiltzen ditu egileak, hizkuntzaren erabilera minimo batera ekarri du istorioa –gure ustez- emaitza izugarri pobretuz.
Morillok, egin ohi duen bezala, oso kapitulu laburrak erabili ditu. Irakurketa arina eta erraza suertatzen da.
Agian istorio erakargarri bat egiteko hezurdura du kontakizunak, baina horretarako pertsonaiak-eta gehiago jantzi eta landu behar izango zituzkeen egileak. Nobelaren gaiari begiratuta, ez dakigu gazte literaturatik apur bat urruntzeko "Gloria Mundi" haren bezalako beste saio baten aurrean gauden; baina hari bezala, lanketa falta zaio liburu honi ere.














