2009-03-10

JOHNNY EREILEA



JOHNNY EREILEA
F. d’Adamo
(Aizkorri, 2008)




Johnny hegazkinlari gaztea, gerra utzita, herrira itzuliko da eta Hangoaldeko guduan egindako astakeria eta ankerkeriez damututa azalduko da herrikideen aurrean. Hiritar “txukun eta leialek” heroi bat espero zuten eta hara non iritsi zaien sermoilari negarti bat! Eta aurka jarriko zaizkio Johnnyri, ez baitute onartuko bere ohorea eta nazioarenganako errespetu eta maitasuna hondatu nahi dizkien inongo oilo bustirik!

Liburu honetan d’Adamok zuzen eta disimulurik gabe azaldu nahi izan digu bere tesia –bukaerako sermoia eta guzti- eta, horrelakoetan gertatu ohi den bezala, kontakizunak pairatu izan du hain bideratuta eta behartutakoa izatea. Istorioak ez du argumenturik, egileari bere “diskurtsoa” botatzeko beta ematen dioten nola-hala lotutako pasadizo sinpleen segida besterik ez delarik.

Egileak berak azken orrialdeetan aitortzen duenez, liburua gerra guztien aurkako manifestua da. Eta nahiz d’Adamok bere liburuaren “nobela” izaera ere errebindikatu, gure ustez behintzat, askoz gehiago dauka panfletotik kontakizunetik baino.

Bestea. Gazteen egungo erreferentzietik urrun samar ikusten duzu egilea. Ez ahal zaie bada orain gazteei Janis Joplin gomendatzen hasi!


Rafa L.


No comments: