2009-05-09

ZOAZ INFERNURA, LAZTANA



ZOAZ INFERNURA, LAZTANA
Anjel Lertxundi
(Alberdania, 2008)



Haurtzaro zaila izan zuen Rosak eta, oraindik gazte, babesa eman dion lehenengo gizonaren arrimuan geratu da. Gasolindegia eta bertako taberna hartu dute errentan Rosa eta Tomasek. Gauzak nahikoa ondo doazkie Rosaren amaginarrebari burua joan zaion artean. Andre ezindua zaintzeko lana ere Rosaren gainean geratuko da eta, hori gutxi balitz, Tomasen jipoiak pairatzen hasiko da emakumea.
Inazio azalduko da Rosa babesteko eta apurka-apurka bere bizitzan lekutxoa egiten hasiko da.
Tomasen jokabidea gero eta jasangaitzagoa da; zerbait egin beharko lukete Rosak eta Inazioak.

Tratu txarren aurkako kontakizuna bezala publizitatu bada ere, serie beltzeko kontakizun estandarrera gehiago hurbiltzen da. Gasolindegia, jatetxea, istripua... “Karteroak beti deitzen du bi aldiz” ekarriko digu burura askotan.

Artifizio handirik gabe kontatutako istorioa. Pertsonaiak nahikoa sinesgarriak; agian Tomasen keriak markatuegi. Bestalde, kontakizunak ez dakar sorpresa handirik, ia dena aurreikusi daiteke eta akzio-pasadizoak motel daude kontatuta erritmo handirik lortu gabe. Liburua astuntxoa egiten da bukaerako.

Oraindik ez dut argi zer, baina zerbait falta zaio “Zoaz infernura”ri.




Rafa L.

2009-04-05

MALTAKO BELATZA






MALTAKO BELATZA
Dashiel Hammet

Miss Wonderlyk – Brigid O’Shaugnhessyk- bere ahizpa desagertu egin omen dela eta, laguntza eske azalduko da “Archer & Spade” detektibe agentzian. Detektibeek lana bere gain hartu bezain pronto, Brigid andereñoa zaintzen ari delarik, hilik azalduko da Miles Archer, Sam Spaderen sozioa.

Bere kidearen heriotza doilorrak eta diruaren usainak bultzatuko dute Sam saltsara. Berehala izango da Sam Spade buru-belarri sartuta antzinako altxor baten berreskuratze negozian eta, noski, ez dizkio dolar batzuei uko egingo horretarako batzuetan “zikintxo” jokatu behar badu ere.
Horretaz aparte inguruan azaltzen diren emakumezko guztiekin bere saiotxoa izaten saiatuko da Sam; eta lortu, gehientan lortu egingo du. Poliziak Spaderen atzetik ibiliko dira, bera jotzen baitute bere sozioaren hiltzaile.

Nobela beltzeko klasiko bat. Genero honetako ezaugarri guztiak dituena: hilketak, dirua, neska kaskarinak, polizia ustelak... Genero hau gustuko baldin baduzue, ezin utzi liburua hau irakurri gabe!

Rafa L.



Dashiel Hammet









2009-04-04

TARTUFO




TARTUFO
Molière


Orgon etxeko jaun inozo samarraren onberatasuna eta kristau sinismen itsua aprobetxatuz, Tartufo sartuko da bere etxean eta, apurka-apurka, Orgonen pentsamenduaren jabe ez ezik, bere ondasunen jabe ere bilakatuko da.
Etxeko jaunak –Orgonek- beste galai batekin hitz emanda zegoen bere alabaren eskua eskaini egin dio Tartufori, honenganako miresmenak itsututa.
Hau izango da etxekoen pazientzia gainezka eginaraziko duen pasadizoa eta denak, nazkatuta, Tartuforen jokaera tranpatia eta faltsua agerian uzten saiatuko dira eta Orgon bere itsumenetik ateratzen.

Bost ekitalditan egindako komedia arina da hau. Bertsoz emandakoa. Pertsonaiak oso sinpleak dira, alde bakarrekoak, baina oso egokiak umorezko obra bitxi honetarako.
Kutsu didaktikoa duen komediatxo honek santujaleen faltsukeriaz barre egin nahi du; baina Eliza eta Erregea garbiki kritikatzeagatik ihes eginda –beste garaiak ziren eta espetxea ere probatu izan zuen Molierek bere obretan esandakoengatik.

Erraz irakurtzen den lana da. Literatura unibertsalean antzerki lan aipatuenetakoa. Nahiz eta gaur egungo moldeetako sinple samar iruditu, bere garaian obra ausarta eta egilearentzat "arriskutsua" izan zela baloratu beharko dugu.
Rafa L.

2009-04-03

ALTXOR UHARTEA




ALTXOR UHARTEA
Robert Louis Stevenson

2009-03-10

JOHNNY EREILEA



JOHNNY EREILEA
F. d’Adamo
(Aizkorri, 2008)




Johnny hegazkinlari gaztea, gerra utzita, herrira itzuliko da eta Hangoaldeko guduan egindako astakeria eta ankerkeriez damututa azalduko da herrikideen aurrean. Hiritar “txukun eta leialek” heroi bat espero zuten eta hara non iritsi zaien sermoilari negarti bat! Eta aurka jarriko zaizkio Johnnyri, ez baitute onartuko bere ohorea eta nazioarenganako errespetu eta maitasuna hondatu nahi dizkien inongo oilo bustirik!

Liburu honetan d’Adamok zuzen eta disimulurik gabe azaldu nahi izan digu bere tesia –bukaerako sermoia eta guzti- eta, horrelakoetan gertatu ohi den bezala, kontakizunak pairatu izan du hain bideratuta eta behartutakoa izatea. Istorioak ez du argumenturik, egileari bere “diskurtsoa” botatzeko beta ematen dioten nola-hala lotutako pasadizo sinpleen segida besterik ez delarik.

Egileak berak azken orrialdeetan aitortzen duenez, liburua gerra guztien aurkako manifestua da. Eta nahiz d’Adamok bere liburuaren “nobela” izaera ere errebindikatu, gure ustez behintzat, askoz gehiago dauka panfletotik kontakizunetik baino.

Bestea. Gazteen egungo erreferentzietik urrun samar ikusten duzu egilea. Ez ahal zaie bada orain gazteei Janis Joplin gomendatzen hasi!


Rafa L.


2009-03-08

ITZARRI NAHI EZ ZUEN PRINTZESA



Itzarri nahi ez zuen printzesa
Felipe Juaristi
(Alberdania)





Errepublika aldarrikatu dute lehen Erresuma zen horretan. Alkatea da orain agintari berria, beregan botere osoa hartu nahi duen agintaria. Baina ez dira erabat desagertu Erresuma Zaharraren zantzuak; izan ere, Printzesa lo geratu da jauregian eta –honetan muxurik ez- ipuin zoragarria entzun behar izango du bere lozorrotik ateratzeko.

Lurralde guztietako printzeak etorriko dira printzesa esnatzearren eta bere ipuin zoragarriak kontatuko dizkiote printzesari eta, bide batez, guri. Joanes protagonista inguruan topatuko du bere printzesa. Izan ere, askotan urrutiko lurraldeetara joan gabe, hain gertu izaten dugu zoriontsu egin gintzakeen hori!

“Fairy tale” itxura duen kontakizuna osatzeko pilaka fantasia erabili du egileak, eta sotiltasuna pertsonaietan, eta sinpletasuna kontamoldean, eta poesia moduko zerbait dena kutsatzen. Istorioak kutsu “naif” oso erakargarria hartu du eta irribarrea azaleraziko du gure ezpainetara.

Dibertigarria oso, samurra. Irakur ezazue; ez zaizue damutuko.
Rafa L.

2009-01-12

EGUZKI BELTZAREN SEKRETUA


EGUZKI BELTZAREN SEKRETUA
Alberto Ladrón
(Elkar, 2004)







Espainiako Guda Zibila bukatu ondoren, Iparraldera pasa eta han antolatzen dira Euskal Gobernuko kide eta zerbitzuak. Frantzia eta Ingalaterra faxistek Europan daukaten gorakada ekiditen saiatuko dira eta langintza honetan aldeko izango dute Eusko Jaurlaritza. Europan faxismoa garaitu ondoren, aliatuak Espainian sartu eta Franco botako dutelako esperantzan arituko dira euskaldunak.

Eratu berri den Euskal Espioi Zerbitzu xumeari egokituko zaion estreinako lanaren kontakizuna da liburuko istorioa. Izan ere, naziek sekretu handian antolatu eta burutu zuten “Eguzki Beltza” operazioaren nondik norakoak argitu beharko dituzte espioi euskaldunak.
Oskar, espioi hasi berria izango da protagonista eta Aberriaren alde egindako lana gisa hasten dena, bere bizitza pertsonala goitik behera iharrosiko duen esperinetzia bihurtuko da.

Nahikoa egiantzez hasten den istorioa, luze gabe –tamalez- guztiz sinesgaitza den kontakizun fantasioso bihurtzen da. Pertsonaiak oso sinpleak dira eta kontatutako ekintzak nahiko inozoak. Akzioak eta korapiloak oso era sinplean askatzen dira.
Kontakizuna lineala da, oso prebisiblea, motela eta kontatutakoak ez du egiantzik. Ez dakit historikoa den nazien sineskeriei buruz kontatzen zaiguna, baina ezetz egingo nuke. Indiana Jones-en eragina ere suma daiteke atal batzuetan.

Kontatze-era bera gordina da, leundu gabekoa. Badirudi rodajea falta zaiola egileari eta hitzak bezatzen trebatu beharko duela. Liburua bukatzea kostatu zait.
Rafa L.

2008-12-12

ALKIMISTA



ALKIMISTA
Paulo Coelho
(Txalaparta, 2001)




This is adopted from the Prologue of the Alchemist



The alchemist picked up a book that someone in the caravan had brought. Leafing through the pages, he found a story about Narcissus.

The alchemist knew the legend of Narcissus, a younth who knelt daily beside a lake to contemplate his own beauty. He was so fascinated by himself that, one morning, he fell into the lake and drowned. At the spot where he fell, a flower was born, which was called the narcissus.

But this was not how the author of the book ended the story. He said that when Narcissus died, the goddesses of the forest appeared and found the lake, which had been fresh water, transformed into a lake of salty tears.

“Why do you weep?” the goddesses asked.

“I weep for Narcissus,” the lake replied.

“Ah, it is no surprise that you weep for Narcissus,” they said, “for though we always pursued him in the forest, you alone could contemplate his beauty close at hand.”

“But…was Narcissus beautiful?” the lake asked.

“Who better than you to know that?” the goddesses said in wonder. “After all, it was by your banks that he knelt each day to contemplate himself!”

The lake was silent for some time. Finally, it said:

“I weep for Narcissus, but I never noticed that Narcissus was beautiful. I weep because, each time he knelt beside my banks, I could see, in the depths of his eyes, my own beauty reflected.”

“What a lovely story,” the alchemist thought.
Irakurtzen baduzu, zuri ere istorio zoragarria irudituko zaizu!
Asko gustatu zait astikeriaz betetako liburu hau. Bertako protagonista Santiago izeneko gazte bat da eta bere amets artean bizi du mundua. Liburuko pasadizoak gustukoak izan baditut ere, are gehiago gustatu zait beste arloa, alkimiari dagokiona.
Santiagok bere artzain denboran utopiatzat hartzen zituen ametsak, baina errege zahar batek ametsik gabe ezin zaitezkeela bizi erakutsi zion. Honela, Egiptoko piramideetarantz abiatuko da Santiago; bidean oasiak, amodioa, gudak eta alkimiaren sekretuak aurkituz.
Ainara E. 4B 2008-09

2008-10-16

URTEBETE ITSASARGIAN


URTEBETE ITSASARGIAN
Miren Agur Meabe
(elkar)

2008-07-06

KALE GORRIAN





KALE GORRIAN
Robert Swindells
(Elkar)

Hau da liburuaren kontrazala dakarren iruzkintxoa:

Homeless edo etxegabeen arazoa plazaratzen du gazteentzako nobela honek, intriga eta jakin-minari uneoro eusteko balio dion egitura azkar batekin.Kale gorrian bizi da Link, gurasoekin moldatu ezinik etxetik joan zenetik. Londresen dabil nora ezean, izuak eta hotzak kizkurtuta. Ez da erraza kaleko bizitza, jateko zerbait eta lotako tokia aurkitzea, eta egun bakoitza da biziraupenerako borroka.
Aldi berean, Shelter izeneko morroi bat kaleak "garbitu" egin nahi ditu, eta eskale etxegabe horientzat baditu bere "planak". Shelter eta Link-en bideak noiz gurutzatuko diren irrikaz eta beldurrez egongo da irakurlea.