2016-02-11

URPEKARIAK

















URPEKARIAK
Fermin Irigoien
(Erein, 2015)


              Jonanen aitari –Joxemiri– ez doazkio gauzak oso ondo Martarekin, emaztearekin, eta elkarri atsedenalditxoa ematea erabaki dute bikotekideek. Lagun batek apartamentua utzi dio Joxemiri eta bertara joan dira aita-semeak egun batzuk lasai pasatzeko asmotan, independentzia lortu berri duen Catalunyako kostaldera, L’Estartit-era . Urperatze-bataioa egingo dute ia iritsi bezain azkar. Eta ontzian beraiekin urperatze saioan egondako Luus eta Dael, ama-alabak, izango dira oporraldiko lagun. Egun zoragarriak izango dira  Jonanentzat, inoiz amestutako bizipenak gozatuko ditu. Baina zorionak ezin iraun betiko.

                Kontaketa arina eta erritmo onekoa da gehienetan. Idazleak beste digresioei (politika, lexikoa…) eutsi egiten die maiz eta haria eten egiten da horrelakoetan. Narratzaile orojakile batek ematen digu askotan pertsonaien pentsamenduen berri, nahiago genuke istorioak berak erakutsiko baligu. Irakurleari ere zuzentzen zaio idazlea, testuaren asmo pedagogikoa aitortuz, naxkante samar gertatzearen beldurrez (ironiaz?). Badauka horrelako kutsu bat.

                Baina, oro har, oso gustura eta erraz irakurtzen den istorioa da. Arina, freskoa, baikorra bere tristean. Irakur ezazue, gustatuko zaizue. Ez egin dudarik!

Rafa L.


Berrian:

Liburuaren aurkezpena:
http://www.erein.eus/noticia/urpekariak-fermin-etxegoien



2 comments:

Anonymous said...

Gustatu zait liburu hau, polita da. Gazteen eta gurasoen arteko harremanen inguruan datza. Banandurik dauden eta seme bat duten gurasoen eta beste ama-alaba batzuen artean gertatzen da istorioa. Istorioko hainbat zati interesgarriak egin zaizkit, izan ere, protagonistak bere aitarekin bizitzen dituen abentura mordoa oso entretenigarriak dira, esateko baterako, ur azpira sartzen direneko unea edo biak eduki ohi dituzten tertuliak. Nire ustez, erraz irakurtzen da ulertzeko oso erraza baita, ez du inongo zailtasunik. DBHko gazteei gomendatuko nieke irakur dezaten. Animatu irakurtzera gazte!

Zuhara Telletxea 3-B (2016/17)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait eta irakurtzeko erraza da. Gainera, gazteen arteko harreman batetaz hitz egiten du. Liburuko hainbat kapitulu interesgarriak eta entretenigarriak dira baina batzuetan astuna egiten da beti berdina gertatzen delako. Nik irakurtzea gomendatuko nuke, gazteei interesgarria eta entretenigarria iruditzen zaizkielako horrelako liburuak.

Anne Aguirre 3-B