AITA GUREA
Iñaki Irasizabal
(Elkar, 2015)
Familiak lehendik aurrera ateratako tailerra kudeatzen
hasiko da Nagore bere aitak izandako istripuaren ondoren. Neskak ez dauka
inolako eskarmenturik horrelako lanetan, baina tematu egingo da; izan ere, beti
gauzak erdizka utzi izan dituenak negozioa txukun kudeatzeko erronkari ekingo
dio buru-belarri. Bere buruari eta goinentzekoei erakutsiko die gauza dela,
drogazaletasunaren mamuak aspaldian utzi zituela atzean.
Baina
dirua lortu ezean, planak pikutara joango dira. Orduan, Ibonek –garai zailetako
lagunak— droga-lapurreta proposatuko dio. Azkenekoa izango dena, arazoak betiko
uxatuko dituena. Gauzak, ordea, ez dira beti norberak pentsatu izan bezala
ateratzen.
Egileak
ez du astirik “galtzen” pertsonaien edo ekintzen kokapenen deskripzioetan. Justu
zertzelada batzuk: Mungia eta Bilboko auzo batzuen aipamena. Akzioa eta akzioa.
Istorioa ez da oso sinesgarria batzuetan, baina beti entretenigarria eta
gozatzeko modukoa; azkarra, erritmo
bizikoa. Garatutako hezurdura duen narrazioa, lastima gihar apur gehiago ez
izatea.
Irrakurri,
primeran pasako duzue eta erraza egingo zaizue.
Rafa L.
Hasier Etxeberriak egileari Sautrela saioan egindako elkarrizketa:
http://www.eitb.tv/eu/bideoa/sautrela-2014-2015/3811427933001/4223162569001/inaki-irasizabali-elkarrizketa-/
http://www.eitb.tv/eu/bideoa/sautrela-2014-2015/3811427933001/4223162569001/inaki-irasizabali-elkarrizketa-/
No comments:
Post a Comment