SKATERRAK – 2
IRAGANIK GABEKO GIZONA
Mikel Valverde
(Giltza, 2013)
Andrianek
tupust egin du plazan tipo bitxi batekin. Honek kontuz ibiltzeko aholkatu eta
oroitzapenak berreskuratzeko laguntza eskatu dio gazteari. Hainbat lagun
skaterrek jasandako memoria-galera uneen berri izango du Adrianek, eta gazte
hauen lokietan gizon bitxiari ikusitako marka berbera antzeman die.
Txakurraren txipeko
informaziotik abiatuta, skaterrek datuak bilduko dituzte eta gizon bitxia Jakobo
Martinez ikerlaria dela jakingo dute, giza-garunaren funtzionamenduaren aditua,
behinola Neurociling enpresarentzat lan egindakoa. Inbertsore berrien eskuetan
dago orain enpresa hori eta kaleko gazteak —skaterrak— erabiltzen omen dituzte esperimetaziorako
kuiatxoen gisa. Hori da, behintzat, gure lagunek argitu nahi izango duten
susmoa.
Kapitulu motzak. Hizkuntza argia
eta zailtasunik gabekoa. Istorio —oso sinesgarria ez bada ere— kitzikagarria
eta erritmo bizikoa. Serieko aurreneko liburua (Ertzean) irakurri
bazenuen, ezagunak egingo zaizkizu pertsonaiak. Oso neska-mutil normalak, gu
bezalakoak. Aurreko liburuan istorioa Gasteizen burutzen zela ematen zuen,
honetan ezin antzeman.
Serietako liburuekin beti aholku
bera: utzi irakurketen arteko tartea. Beraz Skaterrak1-Ertzean
aspalditxoan irakurri bazenuen, ekin honi. Ez zaizu damutuko. Gainera orain oso
erraz eskura dezakezu e-liburutegiari esker.
Rafa L.
No comments:
Post a Comment