2013-07-21

SUKKWAN IRLA

 
 
SUKKWAN IRLA
(Legend of a Suicide, 2008)
David Vann
(Denonartean, 2012)
 
                Roy ez zuen nahi, baina azkenean aitarekin joango da Alaskako irla bakarti batera urtepasa. Aita zaintzea du helburu, bere buruaz beste egin zezan beldurrez baitzegoen familia osoa. Natura biluzian, zaila da aita-semearen arteko elkarbizitza eta negu gogorrerako prestaketa lanetan murgildurik dauden bitartean eramangarria bada ere, elurte betierekoaren eraginpean ezinezkoa da. Pertsonaia biak bere baitara bilduko dira. Zoritxarrak bietako bat eramango du eta bestea ihesean abiatuko da, kulpa-sentimenduetatik eta ezinatiko ezinezko ihesean.
                Jim, aita, harreman egonkorretan ez da seguru sentitzen eta zehazki zer den ez dakien zerbaiten bila dabil. Gizon bakartia da, baina bakarrik egoteari beldur dio. Royk, hamahiru urteko semeak, aita maite du, baina bere aitaren umezain izatea langintza astuna suertatuko zaio: bere bizitzari uko behar izan dio aitarena gordetzearren.
                Ez abenturarik, nahiz eta mugimendu handiko hainbat pasarte izan. Ez natura-libururik paisaia deskribapen topekoak baditu ere. Kontakizuna latza, itogarria, depresiboa. Hasieran geldoa, oroitzapen eta hausnarketen gainean eraikita; bukaeran, isolamendua apurtutakoan, ihesa ero baten kronika bihurtuko dena.  
                Oso indartsu eta ondo sentitzen garenean irakurtzeko istorioa. Baxu samar bagaude, hobe paso egitea.
 
Rafa L.



1 comment:

Anonymous said...

Nik "sukkwan irla" irakurri dut. Liburuan aita bat bere semearekin isla batera joaten da. Aitak urteak daramatza bere buruaz beste egiteko intentzioa du, baina ez zaio ondo ateratzen. Liburu honek ez du kapitulorik, bi zatitan banatzen da; lehenengoan , Royren, semearen, ikus puntutik kontatzen da eta bigarrenean Jimen, aitaren, ikus puntutik kontatzen du. Liburu hau tentuz irakurri behar da eta denborarekin.