FENIXAREN ITZULERA
(CODE LYOKO – 3)
Davide Morosinotto
(Mezulari, 2011)
Bere
garaian Waldo Schaefferrek antolatutako inguru birtualeko diseinuan sandbox
batzuk eratu zituen Lyokon: Mirror, Lehenengo Hiria. XANAk eta Green
Phoenixekoek interes handia dute Lehenengo Hiriko gaztelua ganatzeko,
hura arma gisa erabilita lor litekeen boterea mugagabea litzatekeelako.
Gure
gazte koadrillakoek, bestalde, Aelitaren gurasoak topatzeko ahaleginetan
jarraitzen dute eta Mirroren Hopperren eguneroko birtuala ikusi eta
aurreko historiaren hainbat pasarte ilun argituko zaizkie. Saio hauetan
gazteetako batzuk geratuko dira mundu birtualetik atzera atera ezinik. Gainera,
fabrika zaharreko ordenagailua Hannibal Magoren eskutan, Hermitageko
scannerra geratuko zaie bakarrik gazteei mundu birtualerako ate.
XANAk
eta Magok ituna eginda eta ia tresneria guztiaren jabe; bide bakarra geratzen
zaie Jeremy eta lagunei: Waldoren lankide ohiak –kasualitatez, gaztetxoen
gurasoak- bildu eta galdutako oroitzapenak berreskuratu arazi ondoren, scanenerra
atondu, isolatutako lagunak etxeratu eta arerio boteretsuak garaitzeko
ahaleginetan dihardu.
Seriearen
aurreko liburuen freaky bidetik jarraitzen du istorioak. Narrazioa
korapilo batera iritstakoan beti dago cyberbide bat aurrera egiteko eta,
egia esan, irudimen handiko soluzioak izaten dira. Horregatik liburuak ez zuen
merezi eman zaion bukaera: oso borroka standard eta txaf eta txof motako
eszena ez oso imaginatiboarekin.
Jeremy
Belpoisen aurreko bi liburuak gustatu bazaizkizu, gustura irakurriko duzu hau
ere. Hori bai, hobe saga hurrenkeran, hasieratik hasita, irakurtzea. Oraingo
honek aurrekoen erreferentzia asko dauzka eta zaila izango zaizu hau bada Code
Lyokoren zure lehenengo liburua.
Rafa L.
1 comment:
“Fenixaren itzulera” ,kodea Lyokoren segidako hirugarrena, beste liburuak bezainbeste gustatu zait. Gazteak X.A.N.A desagerrarazi dutelakoan daude oraindik baina ohartuko dira ez dela ala. Fabrika zaharra Hannibal aztiaren esku geratu ondoren, Sandbox-ak ikertzeari ekingo diote. baina ez dira bakarrik egongo, inplikatu ezagun asko egongo dira bitarteko, gazteek gurasoen laguntza izango dute adibidez, nonbait duela 10 urte Hopperri proiektuarekin lagundu ziotenak baitira. Liburuan Aurrera jarraituz gazteek kinka biziko egoerak igaroko dituzte, nahiz eta beti jakingo duten nola irten haietatik. Edonori gomendatzeko moduko liburua iruditzen zait, gustura irakurtzekoak eta errazak baitira, abenturazale edo fantasiazaleentzat batez ere. Aurrekoak irakurri badituzu, anima zaitez hau ez da gutxiago eta!!
Ane Arandia 4.A (2013-14).
Post a Comment