ZENBAT LUR BEHAR DU GIZON BATEK?
Lev Tolstoi
(Denonartean, 2011)
Pahom
gizon lagilea eta maratza da. Geroan zer gerta ere, lur zati eder baten jabe
izan nahi du. Izan ere, lur dexente izanda ez zukeen inoren beldurrik izango,
ezta deabruarena berarena ere. Aholku emango diote mujik batek,
merkatari batek eta haien esanei segika baxkiriarren naziora iritsiko da, han
lurrak lortzea oso erraz egin daitekeen zerbait da. Han eremuak ez dira desiatinaka
saltzen ohi bezala, eguneka baizik. Mila errublo pagatu ondoren, eguzkia zeruan
egon bitartean korritutako lurrak bereak izango dira baldin eta irteera puntura
iristen den ilunabarra baino lehen.
Gehiago nahiari buruzko parabola
hunkigarria ematen zaigu Tolstoi maisuaren ipuin zoragarri honetan. Zertarako hainbat
ondasun, hainbeste lurra nahi izan, gizon baten hilobia egiteko hiru arshin
basta-sobrakoak badira?
Ordubete ederra pasatzeko aukera. Guztiz gomendagarria.
Rafa L.
No comments:
Post a Comment