2012-12-20

ITSASLABARREKO ETXEA


     Galdu egin dut liburu honi buruzko fitxategia. Berriro irakurri behar izango dut. Bien bitartean egizue bilaketa bat Google-n informazioa topatzeko.

   Oraindik orain Miren Agur gure eskolan egon da bigarren mailako ikasleei "Urtebetea itsasargian" bere liburuari buruz hitz egiten. Galde iezaezue nolakoa den eta kontatuko dizuete

 
Rafa L.

22 comments:

Anonymous said...

"Itsaslabarreko etxea" izan da irakurri dudan liburua. Liburu zail samarra iruditu zait motza izan arren; baina nahiko gustura irakurri dut.
Liburu honetan Joana izeneko gazte baten iragana kontatzen da, bizi osorako markatuta uzten duen iragana. Joana, egunero joaten zen itsaslabarrera igeri egin eta tartetxo bat lasai igarotzera. Ekaitzak harrapatu zuen egun batean harpa-hots bati jarraituz etxe zahar bateraino iritsi zen, eta egun hartatik aurrera Lope de Solaize familiaren madarikazioan sartuta geratu zen.Hau eta gero, berak eta bere mutil lagun Alainek abentura beldurgarri asko bizi izan zituzten.
Abenturazko eta beldurrezko istoriak gustuko dituen edozeini gomendatuko nioke liburua.
Nerea M. 3B (2011-2012 ikasturtea)

Anonymous said...

“Itsaslabarreko etxea” liburua asko gustatu zait, Joana izeneko 16 urteko neska gazte bati pasatzen zaizkion gertakizunak kontatzen baititu. Gainera liburu honetan ez da maitasuna bakarrik agertzen, misterioa ere azaltzen da. Liburu honetan, Joanak Alain ezagutzen duen udan gertatutako pasadizoak idazten ditu bere koadernoan. Horrez gain, erraz irakurtzen da, beraz, maitasunezko eta misteriozko liburuak gustatzen zaizkion edozeini gomendatuko nioke liburu hau.

Irati U. 3.A 2011-2012

Anonymous said...

“ITSASLABARREKO ETXEA”

Liburu hau ez zait gehiegi gustatu, ez dut oso ondo ulertu eta oso astuna egin zait. Liburuan ulertzen ez diren hitzak azaltzen dira eta oso liburu “fantastikoa” da, hau da, deabruez eta olako gauzez doa ipuina. Liburuan Joanaren abentura bat kontatzen da, hamasei urte zituenekoa. Abentura hori Garraitzetan gertatzen da.Joanak Alain zeneko mutil bat ezagutzen du eta “nobioak” egiten dira. Joana betidanik itsaslabarrera joan izan da, han igeri egin eta bere koaderno morean bere kontutxoak edo gauzak idaztera joaten zen. Bera egoten zen lekuaren ondoan etxe zahar bat zegoen familia ospetsu batena eta Alainek eta Joanak bertara sartzea erabakitzen dute. Sartu zirenean bi emakumeekin topo egin zuten Dolores bertako neskamea eta bertako jabearekin topo egin zuten. Hitz egin zuten eta konturatzerako kanpoan zeuden. Garai orretan uda zen eta Garraitzetako jaiak ziren. Dolores eta herriko lurperatzailea anai-arrebak ziren eta lurperatzailea hil zutenean Alain joan zen itsaslabarreko etxera Joana atzetik zuela eta Joana iritxitakoan, gorako solairuan Alain hilda bilatu zuen eta Joanak Alain hartu eta behera jaisterakoan etxeak eztanda egin zuen. Azkenean Joana ospitalean esnatzen da eta Alain hil egiten da. Edozeini gomendatzen diot liburu hau baina ez zait asko gustatu niri.

Unai M. 3DBH

Anonymous said...

ITSASLABARREKO ETXEA

Miren Agur Meabek idatziriko liburu hau ez zait asko gustatu. Bertako neskak Joana izena du eta 16 urte zituenean pasa zuen udarari buruz hitz egiten digu. Itsaslabarrera joaten zen lasaitasunaren bila, uda honetan gora-behera asko izan ditu, bere lehen amodioa eta muxua, beldurra, misterioa eta heriotza izan da tarteko. Hori guztia Joanak koaderno more batean idazte du, bere abenturak, pentsamenduak etab. Liburuaren bukaera ez da oso polita, beste era bateko bukaera edukiko zuela pentsatzen nuen. Nahiz eta niri ez zaidan liburu hau gustatu edozeini gomendatu nioke, denok ez baitauzkagu gustu berdinak, beraz IRAKURRI EZAZU!!



Nerea G. 3B (2011-2012)

Anonymous said...

Nik “Itsaslabarreko etxea” liburua irakurri dut eta ez zait historia asko gustatu. Joana hamasei urteko neska, egunero joaten zen itsaslabarrera, bakardade bila eta egun batean, etxe bat aurkitzen du itsaslabarrean. Uda hartan, Joanak mutil bat ezagutzen du eta maitemindu egiten da. Liburu honetan, Joanak mutil horrekin eta itsaslabarreko etxearekin, misterioa, beldurra eta heriotza aurkituko ditu. Joanak horixe idazten du bere koadernoan.

Ane O. 3B (2011-2012)

Anonymous said...

ITSASLABARREKO ETXEA

Irakurri berri dudan liburua asko gustatu zait. Protagonista Joana izeneko neska bat da eta 16 urte ditu. Berarentzat uda hau ahaztezina izango da. Udan itsaslabarrera joaten da lasaitasun bila, bertan hainbat gauza arraro gertatzen dira eta hori gutxi ez balitz, bere lehen amodioa eta musua ere uda honetan izan dira. Joanak, betidanik jakin nahi izan du benetako heriotza nolakoa den, eta uda honetan hori ere ezagutzen du. Liburuan, maitasun historiak agertzen dira baina baita misterioa ere. Liburua gustatu zait, baina bukaera triste samarra iruditu zait. Nire ustez amaiera alaiago bat behar zuen. Hala eta guztiz ere edozeini gomendatuko nioke liburu hau. Animatu irakurtzera, gustatuko zaizu!!!!

Aiora M. 3.B (2011-2012)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, izan ere liburu hau oso interesgarria egin zait, misterio asko baititu. Joana izeneko neskatxa batek, 16 urte zitueneko udako gertakizunak kontatzen ditu liburu honetan. Joana Garraitzetakoa da, eta bertan misterio ugari ezagutzen ditu. Joana egunero bezala itsaslabarrera joaten da igeri egitera, eta ondoren, bere koaderno morean idazten ditu gertakizun guztiak. Egun batean, etxe bat aurkitzen du itsaslabarretik gertu. Bertan, harpa baten soinua entzuten du, eta beldurtuta bere etxera joaten da, baina bidean bere koaderno morea galtzen du. Etxean amona bat dauka Joanak, oso zaharra eta hilzorian. Honek esaten dio etxe hori Lope de Solaizetarrena dela eta lehen bikote bat bizi zela bertan. Bikote honek ez zuen behin ere umerik izan, beti hil egiten baitzitzaizkien. Gizonak ihes egin zuela eta emaztea etxea sutan zegoela bertan erreta hil zela esaten dio amonak. Handik egun batzuetara, Alain izeneko mutil bat ezagutzen du, eta elkar maitemintzen dira. Joanak Alaini kontatzen dio itsaslabarreko etxearena eta koadernoa galdu zaiola. Gero, etxe horretara joaten dira, bertan koadernoa aurkitzen dute eta etxe barrura sartzen dira. Beste egun batean, bi emakume ezagutzen dituzte etxearen atzealdean, eta hauek ere gauza asko kontatzen dizkiete Joana eta Alaini. Handik aurrera misterio asko izaten dituzte hilerrian eta itsaslabarreko etxean, otsoen eta armarriaren sekretua dela eta. Azkenean, Joana bizirik ateratzen da, baina hildako batzuk ere izaten dira: Jonas, Dolores, Alain… Liburu hau gure adineko gazteei eta misteriozko liburuak atsegin dituztenei gomendatzen diet.

Unai A. 3.A 2011-12

Anonymous said...

Nik “Itsaslabarreko Etxea” izeneko liburua irakurri dut eta oso polita iruditu zait.Egia da,ez dela oso erraza irakurtzeko baina gogo pixka bat jarri ezkero erraz irakurtzen den liburu bat da.Joanari gertatutako istorioa oso entretenigarria iruditu zait,eta Alainekin edukitzen duen maitasun istorioa ere bai.Pasarte polit asko ditu liburu honek eta egia ez da amaiera arte kontatzen.Hori dela eta,niri intriga handia sortu dit bukaeran.Liburu hau ez nieke ume txikiei gomendatuko,pixka bat zaila baita ulertzeko eta pertsonaia asko dituelako baina beste guztiei gomendatuko nieke.Anima zaitezte ez baitzarete damutuko!!!!

Manex Karrera 3B 2011-2012

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu hau interesgarria iruditu zait, abentura, amodioa eta misterioa tartean daudelako. Liburuko protagonista Joana izeneko hamasei urteko neska gazte bat da. Joanak bere liburuxkan idatzitako istorioak kontatzen ditu liburu honek. Liburu honen hitz eta pasarte batzuk irakurtzeko eta ulertzeko zail samarrak egin zaizkit (Bizkaieraz idatzita baitaude), gainerako guztia errez ulertzen da. Nik liburu hau 15-16 urteko gazteei gomendatuko nieke. Anima zaitezte!

Ander G. 3.B 2011-2012

Anonymous said...

Nik Itsaslabarreko Etxea irakurri dut. Liburu honetan Joana izeneko neska baten istorioa kontatzen du. Honek hamasei urte dauzka eta Alain izeneko mutil lagun bat dauka. Egunero joaten da itsaslabarrera bere koadernoan idaztera baina egun batean etxe bat aurkitzen du eta liburu honek etxe horretan gertatutako gertaerak kontatzen ditu. Liburua asko gustatu zait batez ere bizitzari buruzko gauza asko erakusten baititu, horrez gain oso interesgarriak iruditu zaizkit egiten zituzten gauz guztiak. Liburua ez zait batere aspergarria iruditu eta oso aproposa da gazteentzat. Beraz irakurtzea gustoko baduzu irakur ezazu liburu hau!
Imanol M. 3A (2011-2012)

Anonymous said...

“Itsaslabarreko etxea” liburua asko gustatu zait, ulertzeko erraza deleko, misterio asko azaltzen direlako eta interesgarria iruditu zaidalako. Liburu hau gehienbat misteriozkoa izan da, baina eduki ditu bere maitasunezko zatiak ere. Liburu honetako protagonista Joana da, eta berak kontatzen ditu berari pasatako gauzak bere koaderno morean. Joanak amodioa, heriotza eta misterioa ezagutzen ditu. Alain bere mutil-laguna hil egiten da sute batean eta azkenean oso gaizki pasatzen du. Alainekin pasatako momentu guztiak bere koaderno morean idatzita zeuzkan baina itsasora botatzen du. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, beraz anima zaitez liburu hau irakurtzera.

Imanol Y. 2011-2012 3.B

Anonymous said...

“Itsaslabarreko etxea” liburua ez dut oso gustukoa izan. Hamasei urteko neska gazte batek, udarako egun batean etxe misteriotsu bat topatzen du herrian. Etxe misteriotsu eta harrigarria da, eta berari eta bere maiteari ezohiko gertaerak gertatzen zaizkie. Horren guztiaren inguruan ikertzen hasten dira eta inolaz ere bururatuko ez zitzaizkien datuak aurkitzen dituzte, misterioz eta intrigaz beteak. Garai bateko familia baten eta aipatutako neskatilaren eta bere laguntxoaren inguruan jarduten du. Pertsonaiak ez zaizkit oso interesgarriak suertatu, eta liburua orokorrean nahiko aspergarria egin zait. Hala ere, idazleak liburua idaztean erabilitako hiztegia arras landua eta aberatsa iruditu zait. Esan bezala, gehiegi gustatu ez zaidanez ez nuke esango liburu entretenigarria dela, eta ez nuke gomendatuko.

Lide L. 3B (2011-2012)

Anonymous said...

Niri liburua hau ako gustatu zait. Joana izeneko neska batetaz dijoa. Berari pasatako gertaerak, bere koaderno morean idaztea gustatzen zaizkio. Behin itsaslabarrean etxe bat aurkitzen du. Bertan, Alain, bere mutilarekin batera, beldurra eta heriotza ezagutuko ditu, baina baita amodioa ere.
Bukaera ez zait batere gustatu, pena handia eman dit Alain etxe barruan hiltzen denean.
Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke oso polita bait da eta irakurtzeko erreza.

June G. 3-B 2011-2012

Anonymous said...

"Itsaslabarreko etxea" liburua nahiko polita ,interesgarria eta misteriotsua iruditu zait. Gaztetxo batzuk udarako egunetan etxe misteriotsu bat topatzen dute eta egunak joan ala, hainbat gauza edo eta gertaera ezohiko, arraroen aurrean aurkitze dira. Protagonistak ez zaizkit interesgarriak iruditu, nahiz eta historio hoenetako hitzak, esaldiak, erabilitako hiztegia oso aberatsa eta egokia iruditu zaidan. Misteriozko istorioak atsegin badituzu, liburu hau irakurtzea gomendatzen dizut, anima zaitez!

Izaro.o 3A

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu. Joanak 16 urte zitueneko historia kontatzen du, bere maitasun istorioa Alainekin, itsaslabarreko etxea, mozorro eguna…. Itsaslabarreko etxean gauza harrigarriak gertatzen zaizkie Joana eta Alainei. Liburua nahiko aspergarria da eta hitz asko daude niretzat berriak direnak, beraz gauzak ulertzea kosta egin zait. Ez nieke besteei gomendatuko.
Mireia M. 3B 2011-2012 ikasturtea.

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu irakurtzen hasi orduko aspertu bainaiz. Joanak hamasei urte zitueneko udan kontakizuna kontatzen du. Amona hiltzorian du eta egunero bezala itsaslabarrera joaten da igeri egitera. Egun batean etxe bat aurkitzen du bere nobio Alainekin eta barrura sartzen dira. Bertan otso disekatua aurkitzen dute. Joanak amonari galdetu eta Lope de Solaizetatarren etxea dela esatan dio.
Jon irastorza 3.A

Anonymous said...

Liburu honetan 16 urteko neskatxa batek kontatzen digu bere gertakariak. Etxean amona beraiekin bizi da eta zer ohitura dituen; ala nola, egun batean, elizarako bidean eroriko bat izan eta alaka hautsi zuen orduezgeroztik etxetik ez zen ateratzen. Ondoren 12-13 urterekin bere gorputzean jasan zituen aldaketei buruz mintzo zaigu eta nola egun euritsu batean bere bitzako azukre koxkorra ezagutzen duen, Alain. Bere eguneroko hainbat gertakari edo gertakizun koaderno more batean idaztzen zituen. Arrantzale herri batean bizi zenez egnero itsaslabarrean bainu artzera joaten zen, hortik bi gazte hauek erdi erori zegoen etxea aurkitzen dute, misterioz betea eta jakin min horrek bultzatuta azkenik bukaera tamalgarria gertatzen da, Alain sugarretan hiltzen da, Joana berriz suhiltzaileek salbatu zuten. Liburu hau nire adineko edonori gomendatuko nioke, gehienbat abentura zaleei.
AIMAR Z. 3.B 2011-2012

Anonymous said...

Liburu xamurra egin zait irakurtzeko, neska nerabe batek 16 urterekin izan dituen hainbat abentura eta buru hausteren berri ematen digu. Arrantzale herri batean bizi da, etxean gurasoez gain amona ere beraiekin bizi da eta honen zahartzearen gora-beherak kontatzen digu. Joanak 12-13 urterekin bere gorputzean jasandako aldaketak nola onartu zituen argitzen digu eta azkenik bere bikotekidea Alain nola ezagutzen duen, honekin pasatako uneak eta bien artean aspaldi erreta zegoen etxe bat aurkitu zuten eta honen historioa biltzen ari zirelarik amaiera mingotsa suertatu zaie, zeinbait gauza argitzear joan ziren etxe hartara eta sute baten ondorioz Alain erreta hil zen eta Joana suiltzaileek erreskatatu zuten, ondorengo egunean koaderno morean Alainetaz agurtu eta itsasora bota zuen. LIburu hau edonori gomendatuko nioke irakurtzeko erraza delako eta lotu egiten zaituelako,
Ander Z, 2011-2012

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu.
Ulertzeko zaila egin zait, gertatzen dena ez baitu ondo azaltzen. Pertsonaiak gustatu zaizkit, batez ere Jonas, oso gizon jatorra eta xelebrea iruditu zait. Beraz, liburu hau misterioa gustatzen zaienei gomendatzen diet, nahiz eta ulertzeko zaila izan.

Oihana Berakoetxea 3A 2011-12

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Oso interesgarria da, eta intriga sortu dit. Gainera ez zait batere luzea egin irakurtzean. Joanaren pertsonaia asko gustatu zait, baita bere koadernotxoa hartuta itsaslabarrean idazteko daukan ohitura hori ere. Hala ere pena eman dit liburua horrela amaitzeak, ez bainuen nahi Alain hiltzerik. Liburu hau gomendatzen diet beldurrezko istorioak gustatzen zaizkienei.

Irati Z. 3A 2011-12

Anonymous said...

Oso liburu interesgarria iruditu zait , eta gainera oso erraz irakurtzen dena.Joana 16 urte zituen udako egunetara atzera egiten du eta berak bere lagun Alainekin igarotako istorio zirraragarriak kontatzen asten da bere koaderno morean idatzi zituenetarikoak.Gainera istorio horietan misterioa, zirrara eta tristura ere sentitzen duzu.Momenturik misteriotsuena iruditu zait Joanaren amona asten denean Lope de Solaizetarren kondairak kontatzen.Liburu hau pertxona guztientzako gomendatuko nuke ,niri behintzat asko gustatu zait.Anima zaitezte ziburu hau irakurtzera !!!

Idoia.O 3A
2012/03/21

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait oso interesgarria da. Abentura asko gertatzen dira, niri gehien gustatu zaidan zatia da, etxe barrura sartzen direneko momentua, zeren eta ez dakite barruan zer egongo den. Gu baino gazteagoentzako gomendagarria iruditzen zait motza eta ulerkorra delako, batez ere abenturazkoak gustatze zaizkienentzako.
Izaro Urkiri 3.B 2015/2016