2012-11-20

BERRIZ ERE HUTSETIK HASTERA


BERRIZ ERE HUTSETIK HASTERA
M.A. Mintegi
(Erein, 2008)


Arazoak ditu Idoiak aitarekin edo, hobeto esanda, Idoiaren aitak bere arazoak pagarazi nahi izan dizkie etxekoei: amari eta Idoiari.
Neskak ezin du egoera jasan eta alde egingo du etxetik bizitza berrantolatzeko asmoz. Donostiara etorriko da lanera, gerora Dublinera alde egiteko asmoz. Baina askotan gertatu ohi den bezala, maitasuna aterako zaio bidera.
Idoiak –gizonekiko mesfidati- beldurrez eta zalantzaz ekingo dio bere lehenego bikotea izango den mutilarekiko harremanari eta, haren laguntzaz, oroitzapen gaixtoak betiko uxatzen saiatuko da.

Zuzen eta toles handirik gabe kontatutako istorioa, akzio handirik gabekoa –“mezuak” istorioa garaitu du-, neskaren beldurra-eta partekatzera bultzatu nahi gaituena; izan ere, emakumeen aurkako bortizkeria da liburuaren ardatza.
Donostiako anbiente pijoteroko pertsonaiak, ez oso sinesgarriak. Ez da gizon txukunik agertzen kontakizun osoan. Halakoak ote gara?

Erraz eta gustura irakurtzen den lantxoa, Mintegiren euskara garbi eta arinaz. Irakurri. Mutilak agian apur bat lotsatu egingo zarete: Kontuz, denak ez gara horrelakoak! Tamalez, ez dut uste neskek arrei buruzko bere uste gaiztoak asko leunduko dituztenik nobelatxoa irakurritakoan.

Rafa L.




          Joandako udaberrian Migel Angelek bisita egin zigun eskolan; "Heriotza zuriz jantzita" bere liburuko sekretotxuak kontatu zizkigun . Bere idazteko grinaz hitz egin zigun, euskarari beti izan dion maitasunaz. Lizarrustiko basoetan libre hazitako ume hura nola bihurtu zen gaztetxo orduko Beasain hartan. Eta CAFen delineante laneko ardurekin apur bat alboan utzitako idazteko pasioaz. Egun, behin fabrikakoa utzita... benetan zoriontsu egiten duen langintzan -idazten- emango duen. Lana eta lana beti emaitzen oinarrian.

Nortzuk ote dira Migel Angel Mintegirekin dauden tipo horiek?

 
 

 
(2012-02-14)

 


10 comments:

Anonymous said...

Migel Angel Mintegiren liburu hau, Berriz ere hutsetik hastera, asko gustatu zait. Ulertzeko erreza egin zait eta nahiko polita da. Idoiaren etxean giro txarra egoten da aitarengatik eta berak beste bizitza bat nahi duelako beste herrialde batzuetara joaten da. Liburuaren letra egokia da eta erraz irakurtzen da.


Itziar Altuna 3A

Anonymous said...

Niri liburu hau nahiko liburu interesgarria iruditu zait. Gustatu zait idazleak zuen idazteko modua eta pertsonaiak ere gustatu zaizkit. Idoiak, protagonistak, nahiko bizitza gogorra duela iruditu zait, gauza guztiak gaizki ateratzen baitzaizkio. Iñaki eta Idoiaren arteko erlazioaren amaiera ez zait asko gustatu baina azkenean Idoiak erabaki onena hartzen duela iruditu zait. Irakurtzea gustatzen zaion edonori gomendatuko nioke liburu hau!

Imanol Mendizabal, 3A (2011-2012)

Anonymous said...

Berriz ere hutsetik hastera izeneko liburua oso entretenigarria eta polita iruditu zait. Errealitateko istorio batzuetan oinarrituta dago, eta asko gustatu zait. Idoiak bere aitarekin arazoak dituen arren, amarekin kontaktuan segitzen du. Iñaki mutil jatorra da, baina Idoiaren aitaren antza du eta hori hemeretzi urteko neska gazteari ez dio grazia handirik egiten. Idoiak ez du ulertzen zergatik bere amak bere aitarekin maiteminduta eta ezkonduta segitzen duen, berak ez lukeelako hori egingo. Nik liburu hau gazte eta helduei gomendatuko nieke, ez baita ume txikientzako egina. Oso gustura irakurri dut liburu hau eta berriz ere irakurriko nuke.

2011-2012 ikasturtea Manex Karrera 3B

adjksndn said...

Niri liburu hau oso liburu interesgarria dela iruditu zait. Protagonistak,Idoiak, bere nerabezaroan oso egoera gogorra pasa duela iruditu zait, bere aitarenagatik. Maitasun kontuetan ere ez zaizkio gauzak behar bezain ondo ateratzen, baina niri normala iruditu zait Iñaki bezalako mutil batekin duen erlazioari amaiera ematea. Oso erraz irakurtzen den liburu bat da honako hau eta asko gustatu zait.

Maialen Armendariz, 3A, (2011-2012)

Anonymous said...

Nik Berriz ere hutsetik hastera liburua irakurri dut.Asko gustatu zait eta interesgarria ere,bi gazteren erlazioaz hitz egiten dutelakoo eta errealitatean oinarrituta dagoelako.Nik liburua irakurtzea gomendatzen dizuet gustatuko zaizueta.2012-13 ikadturtea 3A,Mattin.j

Anonymous said...

Oraingo honetan “ Berriz ere hutsetik hastera” liburua irakurri dut. Liburu hau oso interesgarria da eta gauz asko ikasteko balio du. Istorio honen protagonista Idoia, 19 urteko gazte bat da eta Maialen izeneko neska batekin bizi etxea partekatzen dute. Idoiak familiarekin arazoak izan zituen eta horregatik 18 urte zituenean etxetik alde egin zuen. Pub batean lan egiten du eta lanean dabilen bitartean Iñaki izeneko gazte bat ezagutzen du. Erlazio ona dute baina Idoiak Dublinera zihoala esaten dionean Iñaki haserretu eta jarrera erabat aldatzen zaio. Nik jendea animatu egiten dut liburu hau errez irakurtzen delako eta oso polita delako.

Iñaki G. 3A(2013-2014)

Anonymous said...

Nik, Migel Angel Mintegiren “Berriz ere hutsetik hastera” liburua irakurri dut, eta asko gustatu zait.
Liburu honetako protagonistaren izena Idoia da eta orain dela urtebete pasa zituen istorioak kontatzen ditu. Hemezortzi urterekin etxetik alde egin zuen bere aitarekin zuen harreman txarragatik, eta bere lagun Maialenekin bizitzen jarri zen Donostiako apartamendu batean. Gero, Iñaki izeneko gizon bat ezagutzen du, ondoren biak maitemindu egiten dira, …
Orain, Idoia Eskozian bizi da, Edinburgon. Liburua polita da, eta edozeini gomendatuko nioke.

Aitor Agirre, 3.B (2013-2014)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Nahiko erraz irakurri dut. Liburu honetako protagonista Idoia izeneko neska bat da. Ez du zorte handirik bizitzan. Aurrena aitarekin arazoak ditu eta etxetik alde egiten du eta gero mutil-lagunarekin ere ez zaizkio gauzak ondo ateratzen. Gaia interesgarria iruditu zait. Edozeini gomendatuko nioke liburu hau.

Maria M (2013-14)
aralar bhi

Anonymous said...

Niri, “Berriz ere hutsetik hastera” izeneko liburu hau, entretenigarria iruditu zait. Idoia haurtzaro gogorra igaro duen neska bat da. Gero Iñaki izeneko mutil batekin maitemintzen da eta berarekin igarotzen ditu bere bizitzako egunik zoriontsuenak. Baina Iñakik erokeria bat egiten du eta beraien arteko erlazioa apurtu egiten da. Liburua nahiko erraz irakurtzen da eta edonori gomendatuko nioke.

JON Z. 3 A (2013/14)
ARALAR BHI
ALEGIA

Anonymous said...

Idoiak hemezortzi urte betetzen dituenean etxetik alde egingo du, etxean aitarekin zuen harreman txarrarengatik. Bere asmoa hutsetik hastea da, horregatik Donostiara joango da bizitzera. Bertan, Maialenekin partekatuko du apartamendua. Donostian diru pixka bat lortu eta ingelesa ikastea du helburu, Euskal Herritik hurrun sendatu nahi baititu bihotzeko zauriak. Donostian ordea, Iñaki ezagutuko du. Elkarrekin oso gustura ibiliko dira baina Dublinera joan behar duela esaten dionean Iñakiren jarrera erabat aldatuko da eta geroz eta gehiagotan edukiko dituzte ika-mikak. Udan Frantziako Landetara joango dira oporretara. Zer gertatuko da bertan? Aldatuko ote du Irlandara joateko asmoa? Zer pasatuko da Iñakirekin?

Liburu hau nahiz eta irakur erraza eta ulerkorra izan ez diot inori gomendatzen, erabat aspergarria iruditu baitzait.

Ainhoa O.3A(2013-2014)