Alberto Ladron
(Elkar, 2011)
Mikel Izu bulegaria da. Orain, bereiztu berritan, izugarrizko bizitza lasaia eta geldoa eramango luke bere anaia alprojarengatik izango ez balitz. Julen, anaia, atera berria da kartzelatik eta haren erruz sartuko da Mikel bere kasa inoiz hartuko ez lituzkeen bide arriskutsuetan barrena.
Armentia inpektorearen etengabeko zaintzapean, mafia ukranianoaren erasoa, droga-trafikoa, neonazien meatxua eta jelosiak amorrarazitako senarra ezagutuko ditu gertutik Foru Ogasuneko bulegari apalak. Azkenean, hainbat nekealdiren pagua hartuko du Mikelek: amodioa.
II. Mundu Gerra garaiko asmatutako muga-pasadizo batetik hasita Istorio entretenigarria eraiki du idazleak; hori bai, oso sinesgaritasun apalekoa. Pertsonaiak eta haien arteko loturak oso ahulak eta lausoak dira askotan. Istorioa gehiegi bermatu egiten da protagonistek beraiek egiten duten kontakizunetan eta ez irakurleari “zuzenean” ikustarazi egiten zaion horretan. Honek freskotasuna kentzen dio emaitzari.
Erritmo bizian irakurtzeko moduko istorioa eskaintzen digu egileak, bukaera aldera apur bat moteldu egiten bada ere. Errematea nola eman erabakitzeko orduan gauzak ondo finkatuta ez baleude bezala. Liburu entrenigarria, gehiago ez.
Rafa L.
2 comments:
Liburu irakur erraza eta polita iruditu zait, nahiz eta erdiko korapiloa pisutsuegia gertatu zaidan. Mikel izeneko gizonari bere bizitzan zehar hainbat gorabehera gertatzen zaizkio; emaztearekin banatzen da, anaia Julen ia bi urte ikusten ez duela eta arazoak etortzen zaizkio. Anaiaren bila zetorren neskak, Luciak, oraindik ere arazo gehiago ekatzen dizkio. Azkenenan gauzak argitzen hasten dira, Lucia Almeriatik ihesi dator aitonak gazte denboran tirokatu zuen gizona aurkitzearren baina senarrari ezer esan gabe. Alemaniako bidaia, klinikako sutea, Mikel jipoitua izaten da, ondoren errusiar bat hilda bestea atxilotuta, tartean bere anaia hil dutela esaten dio Heinrich izeneko judu batek... gertakari guzti hauen tartean Luciak eskutitz bat idatzita alde egiten du. Ondorengo egunetan gauzak argitzen hasten dira eta amaieran Mikelek bidai baten ondorioz Lucia aurkitzen du eta elkarrekin bizitzen jartzen dira Iruinean; Mikel, Lucia eta honen aitona eta martxorako neskato bat espero dute. Nire ustez liburu erraza eta interesgarria denez edonori gomendatuko nioke irakur dezan.
Aimar Z. 2012-2013
"Zer barkaturik" ez liburua asko gustatu zait. Bertan Mikel izeneko mutil bati gertatutako pasadizoak ageri dira eta bere anaiaren droga munduko pasarteak ere ageri dira. Liburua apur bat luzea izan arren polita eta interesgarria da. Anima zaitez irakurtzera!!
Jon Irastorza 4.A
Post a Comment