RABAN HEROIA –
FUTBOLARI BASATIAK
Joachim Masannek
(2003,
Mezulari-2011)
Zer da hau? Blog honetan ere ez al gara libratuko
futbolaren zaparradatik? Benetan sentitzen dut, baina Raban hau hain egin da famatua
non jakin-minak aurre hartu egin die kirol erregea pikutara bidaltzeko aspaldiko
zinei eta irakurri egin dut.
Zazpi eta hamahiru urte arteko neska-mutilek
osatutako auzoko futbol taldea dira Futbolari Basatiak. Raban heroia taldeko
jokalari kaxkarrena da. Nahitaez jantzi behar dituen edalontzi ipurdiko betaurrekoek
ez dirudite oso aproposak ustezko kirolari iaioaren piura zaintzeko, baina
saiatu egiten da eta Futbolari Basatietako taldekideek jasan egiten dute…
hankasartzea handiegia izango den arte: Rabanek txuponeatutako jokaldi
batean kale egin eta partida erabakiorra galduko dute. Orduan lurjota ibiliko
da mutila, denek txokoan utzita. Willi entrenatzaileak gaztetxoa adoretzen
saiatuko da eta erakutsiko dio nola argitu bere etorkizunari buruzko zalantzak antzinako
jokalari handien izpirituen laguntzaz.
Raban oso mutil atsegina egiten zaigu, baina
seguraski ez genuke inola ere gure gelako ekipoan hartuko. Zergatik onartzen
dute Basatiek? Asko iraungo al du taldean?
Liburu hau serie bateko alea da; aurreko liburuetan
bizi izandakoen aipuak etengabekoak dira eta agian ez da Raban ezagutzen
hasteko egokiena. Irakurketa arina eta erraza da. Agian aproposagoa apur bat
gaztetxoago direnentzat.
Rafa L.
No comments:
Post a Comment