2013-05-18

NINAK OSPA





NINAK OSPA
Marliese Arold
(Elkar, 2010)


Marliese Arold-ek Ninaren historia kontatzen digu liburuan. Nahiz eta zergatia ez zaigun zehazki ematen, Ninak bere gurasoen etxetik alde egin du Hanburg-era. Hasieran dena egingo zaio aldapa gora; baina Eileen ezagutuko du, honek lantxoa lortuko dio eta moldatzen joango da neska. Geroago Jonas ustezko argazkilaria azalduko da Ninaren bizitzan.
Nina zeharo dago maiteminduta, erabat itsututa eta edozer egiteko prest mutilarekikoak iraun dezan. Hasieran Printze Urdina zirudiena, luze gabe, azalduko da benetan den bezalakoa: gizon gorrotagarri, erasotzaile eta esplotatzailea.

Pertsonaia nagusia, Nina, nahiko inozoa ikusi dugu istorioaren hasieratik. Neska kontsumista eta burgesita mokofina da Nina; oso argitzat dauka bere burua, baina burugabe jokatu du eta arrisku seinale nabarmenak ez ditu interpretatzen jakin izan.


Kutsu didaktikoko kontakizuna egin du egileak. Gure bidean Jonas bezalako piztia gurutzatutakoan nola jokatu behar dugun aholkatu digu Marliesek. Besteei gertatutakoan errazago antzematen dugu mugak non jarri behar diren. Ikasiko al dugu Ninaren zoritxarretik?

Liburua erraza eta arina da, aukeran gordintxoa; baina hobe horrelakoak fikzioan ezagutzea inguruan gertatutakoan baino. Ikasiko al dugu behingoz, mundu honetako Jonas guztiak lehenengo bultzada, iraina edo kolpea iritsi aurretik pikutara bidaltzen?

Rafa L.

15 comments:

Anonymous said...

"Ninak ospa" liburua asko gustatu zait. Istorio luzea da, baina oso errez irakurtzekoa. Liburu honetan Nina izeneko neska gazte batek etxetik alde egiten du bertako bizimoduaz nazkatuta dagoelako. Hanburgora iristean izaten dituen hainbat gorabeheretaz hitz egiten da liburuan. Ninak diru arazoak, maitasun arazoak...izaten ditu, eta hauen aurrean ez du ia inoren laguntzarik izaten gainditzeko. Beraz liburua irakurtzera animatzen zaituztet, aurrera!
Nerea M. 3B (2011-2012 ikasturtea)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, izan ere oso erraza eta interesgarria egin zait, nahiz eta liburu lodia eta nahiko luzea izan. Liburu honetan, Nina izeneko neska batek etxetik alde egiten du, gurasoekin haserretuta dagoelako, eta Hamburgora ihes egiten du. Bertan, Klaus izeneko gizon bat eta Eileen (Klausen emaztea) izeneko emakume bat ezagutzen ditu, eta hauen etxean geratzen da egunak pasatzen, gela bat alokatuta. Diru gutxi daukanez, Eileenen laguntzaz, Eileen berak lan egiten duen taberna batean hasten da lanean. Ordea, handik egun batzuetara, tabernako nagusiarekin haserretzen da, beraz, lan hori uztea erabakitzen du. Handik egun batzuetara, lehiaketa batean parte hartzen du Ninak, eta laugarren geratzen da. Leihaketa amaitu ondoren, Jonas izeneko mutil bat ezagutzen du, eta Ninak eta biak harremanak izaten dituzte. Jonasek argazki batzuk ateratzen dizkio Ninari eta agentzia batera bidaltzen ditu. Argazkiekin ez zuen etekinik atera, eta handik egun batzuetara Gran Canariara joaten dira biak astebeterako. Handik itzulitakoan, Jonasek zorrak dituenez, honentzat dirua irabazteko gizonezko askorekin oheratzen da. Azkenean, Nikos izeneko mutil batek kontatzen dio Jonas iruzurti hutsa dela,beraz, Ninak ihes egiten du, baina ospitalean amaitzen du auto batek harrapatzen duelako. Liburu hau gure adin ingurukoei gomendatzen diet.

Unai A. 3.A 2011-2012

Anonymous said...

“Ninak ospa” liburua asko gustatu zait. Etxetik alde egin duen neska gazte baten historia kontatzen du era oso ulergarri eta atseginean. Gaztea Hanburgo hiri handira iritsi berria da eta non lo egina eta lana aurkitu beharko ditu. Gaur egungo arazoak era paregabean islatzen ditu eta idazleak mezu argi bat transmititu nahi digu, eta batez ere neskoi: pertsona askok erakusten dutena eta benetan direna askotan oso desberdina izan daitekeela eta kontuz ibili beharra dagoela. Edonori gomendatuko nioke nobela hau, oso interesgarria baita!

Lide L 3B (2011-2012)

Anonymous said...

Oraingo honetan “Ninak ospa” liburua irakurri dut. Liburu interesgarria iruditu zait, eta luzea izan arren erraz irakurtzen da. Izenburuak esaten duen bezala, Nina izeneko neska gazte bat etxetik joaten da, bertan gurasoekin duen egoeraz nazkatuta, eta gizon batekin maitemintzen da. Gizon horren gezurren ondorioz arazoak etortzen dira: Dirua lortzeko emagaldu bezala lan egitera behartuta ikusten da, gizonaren haserrealdiak… Jendeak maitasunagatik eta dirua lortzeagatik edozein lan egiten duela azaltzen digu, ondorioetan pentsatu gabe. Edozein adinetako pertsonari gomendatzen diot liburu hau. Anima zaitez!

Maider A. 3A 2011-2012

Anonymous said...

Niri Ninak ospa liburua asko gustatu zait,Nina neska gazte bat da gurasoengandik alde egin eta Hamburgon bizi berri bat hasi nahi duena horretarako lana eta ostatu bat bertan lo egiteko aurkitu beharko ditu. Hamburgon Jonas izeneko mutil gazte batekin irteten hasiko da baina pixkanaka pixkanaka Jonas nolakoa den jakiten joango da Nina. Idazleak liburu hau heluru garbi batekin idatzi du esan nahi du batez ere neskek pertsona batekin hasi aurretik nolakoa den jakin behar dela.
Gorka.A
3A (2012-2013)

Unknown said...

Nik irakurri dudan liburua "Ninak ospa" du izenburua.
Liburu hau oso interesgarria da, pertsonaia neska bat delako eta gainera pertsonaia hasieran etxetik alde egiten duelako eta herri ezezagun batera joaten delako. Hasiera oso mantsoa izan zait baina geroago azkar eta gustura irakurri dut. Liburu potzoloa da baina irakurtzen hari zaren bitartean motxa geratzen da, nire ustez. Bukaeran ere oso nahasia da baina bukatzean dena ulertzen duzu. Liburuak hitz fuerte batzuk ditu eta gainera ere esango nuke genero indarkeria daukala kapitulu batzuetan. Niretzat irakurri ditudan liburuetatik interesgarria eta ona iruditu zait. Irakurri!!!!!!!!!!!!
Iñaki C ,3B , 2013-2014 ikasturtea.

Unknown said...

Nik irakurri dudan liburua "Ninak ospa" du izenburua.
Liburu hau oso interesgarria da, pertsonaia neska bat delako eta gainera pertsonaia hasieran etxetik alde egiten duelako eta herri ezezagun batera joaten delako. Hasiera oso mantsoa izan zait baina geroago azkar eta gustura irakurri dut. Liburu potzoloa da baina irakurtzen hari zaren bitartean motxa geratzen da, nire ustez. Bukaeran ere oso nahasia da baina bukatzean dena ulertzen duzu. Liburuak hitz fuerte batzuk ditu eta gainera ere esango nuke genero indarkeria daukala kapitulu batzuetan. Niretzat irakurri ditudan liburuetatik interesgarria eta ona iruditu zait. Irakurri!!!!!!!!!!!!
Iñaki C ,3B , 2013-2014 ikasturtea.

Anonymous said...

Ninak ospa liburua asko gustatu zait, oso interesgarria delako. Liburu honetan, Nina izeneko neskataz hitz egiten da, Ninak bere etxetik alde egin eta Hamburgora joaten da. Han pisu bat alokatu eta Eileen eta Klaus ezagutuko ditu. Miss Steerling premioa irabazi eta Jonas izeneko mutikoa ezagutzen du, harekin maitemintzen da. Nolabait gero berarekin bizitzen hasten da eta tratu txarrak ematen hasten da. Kamarera izatetik prostituta izatera pasatzen da, eta azkenean Ninak ospitalean bukatzen du. Irakurri dudan liburuetatik gehiena gustatu zaidana izan da. Liburu hau gazteei gomendatzen diet.
Asier L. 3A 2013-2014 ikasturtea.

Anonymous said...

Nik “Ninak ospa” liburua irakurri dut. Oso liburu polita eta erraza iruditu zait. Horrelako liburuak gustuko ditut, oso erraz irakurri baitut nahiz eta luzea izan. Ninak ez du gehiago jasaten gurasoekin eta etxetik alde egiten du. Hanburgora iristean etxe zahar bateko gela bat alokatzen du eta bizi berri bat egiten hasten da. Milaka gauza gertatzen zaizkio anima zaitezte irakurtzera!

Enara A
3.B

Anonymous said...

Ninak ospa liburua irakurri dut eta oso interesgarria iruditu zait. Pixka bat luzea dela ematen du baina ulerkorra eta interesgarria denez erraz irakurtzen da. Nina izeneko neska bat bere etxetik alde egin eta Hamburgora joaten da. Han gela bat alokatzen du pisu batean eta taberna batean lan egiten hasten da. Entretenigarria iruditu zaidanez edonori gomendatuko nioke liburu hau, beraz, animatu zaitezte eta irakurri.

Endika.A
3.A
2013-2014

Anonymous said...

Ninak ospa gustatu zait, luzea da, baina aldi berean entretenigarria, horregatik azkar irakurtzen da. liburuan Nina izeneko 17 urteko neska batek alde egiten du etxetik, gurasoetaz nazkatuta baitago. hanburgora joaten da eta bertan bizi beharko du, arazo askori aurre eginez: diru arazoak, maitasun arazoak... baina gauza bat argi dauka: ez da etxera itzuliko. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke.

Martxel G. 3.B

Anonymous said...

Ninak ospa liburua asko gustatu zait. oso interesgarria delako. Liburu honetan Nina izeneko neskataz hitz egiten da. pisu bat alokatu eta Eilen eta Klaus ezagutuko ditu.Kamarera izatetik prostituta izatera pasatzen da, eta azkenean Ninak ospitalean bukatzen du. Liburu hau gmendatzen dut irakurtzea.

ioritz A. 3.A 2013-14

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait. Ninak etxetik alde egin eta Hamburgora joaten da, Eileen eta Klaus ezagutu eta beraiekin hasten da bizitzen alokatutako pixu batean. Jonas ezagutzen du, eta berarekin bizitzen hasten da, georoago konturatzen da proxeneta bat dela, baino berandu da eta Jonasek tratu txarrak ematen dizkio. Kotxe batek arrapatu eta ninak ospitalean bukatzen du.
Asier L. 3A 2013-2014 ikasturtea.

Anonymous said...

Ninak ospa liburua irakurri dut oraingoan. Liburu interesgarria iruditu zait. Liburu hau Nina izeneko neska batetaz doa. Ninak etxetik alde egiten du 17 urte dituela, Hamburgora hain zuzen ere. Bestan Eileen eta Klaus ezagutzen ditu. Hmaburgon pisu bat alokatzen du eta bizia Aurrera ateratzeko dirua lortu behar du. Bitarte horretan Jonas izeneko argazkilari bat ezagutzen du eta beraretaz maitemintzen da. JOnasekin bizitzen hasten da, vaina mutilak tratu txarrak ematen dizkio. Amaiean Ninak ospitalean bukatzen du. Liburua gustatu zait eta irakurtzeko erraza da.
Izarraitz L.

Anonymous said...

Nik Ninak ospa liburua irakurri dut.Liburua interesgarria iruditu zait eta errexa ulertzeko.Liburu onen protagonista Nina izeneko neska bat da eta etxetik alde egiten du nazkatuta.Hamburgora joaten da eta bertan bere bizitza egin beharko du.Gehien gustatu zaitena izan da nola Ninak Klausei zaplaztekoa emateionean.Beraz, liburu hau edonori gomendatzen diot!!!anima zaitezte!!!
Asier A. 3B(2013-2014)