SAGUAK ETA GIZONAK
(Of Mice and Men)
John Steinbeck
(1957)
Nobela
XX. mendeko 30eko hamarkadan AEBn kokatuta dago. George gizon txiki azkar eta
iaioa da, bere lagun Lennierekin doa beti. Lennie handia eta indartsua da,
langile bikaina, baina adimen ezgaitasunak jota, ume handia bezalakoa da. Biak
etxalderik etxalde dabiltza aldikako nekazal langile gisa, baina ez dute inon
egonaldi luzerik egiten Lenniek “gaiztakeriren” bat egiten baitu, eta –noski-
iheska atera behar izaten dute, bertan garbituko ez badituzte. Lennie oso
otzana da eta Georgeren esanak betetzen saiatzen da beti. Hal ere, zerbaitek beldurtutakoan,
urduri jarri eta ezin du bere indarra kontrolatu, ingurukoei mina egitera
iritsi daitekeelarik. Bikotea rantxo batera iritsi da eta ia betiko istorioa
bizi izango dute oraingo honetan ere, baino oraingo honetan oso bestalakoa
izango da amaiera.
Joan
den mendeko klasikoa. Urtetan AEBko eskola askotan zuen mailakideek irakurtzen
dutenak. Zapore gazi-gozoa utziko digun liburua, baina ederra dudarik gabe.
Ahal duzunean irakur ezazu; ez zaizu damutuko.
The novel opens with two workers who are
crossing the country on foot to find work. George is a cynical, irresolute man.
George looks after his companion, Lennie--treating him like a brother. Lennie
is a giant man of incredible strength, but has a metal disability that makes
him slow-to-learn and almost child-like. George and Lennie had to flee the last
town because Lennie touched a woman's dress and he'd been accused of rape.
Ingelesa apur batean praktikatu nahi
baduzu hona artikulu osoa (ulerterraza da):
20 comments:
Oraingoan irakurri dudan liburua John Steinbecken "Saguak eta gizonak" izan da. Liburuan zehar George eta Lennie lagunen pasarteak agertzen dira. Rantxo batera joaten dira lanera eta egonaldi horretan gertatzen zaizkien istorioak kontatzen ditu.
Liburuak hainbat kapitulu ditu eta hiztegi ulergarria du, zailtasunik gabea.
Asko gustatu zaidan liburua izan da. George eta Lennieren bizipenak eta rantxo batean gertatzen direnak oso interesgarriak dira. Irakurtzea gomendatuko nizueke.
Iker Larrañaga 4B.
Nik irakurri dudan liburua John Steinbecken "Saguak eta gizonak" liburua da. Niri oso interesgarriak iruditu zaizkit bertako pasarteak. Pasarte horiek Lennie eta Georgerenak dira, beraiek baitira liburuko protagonistak. George eta Lennie beti elkarrekin ibiltzen dira. George gizon txiki eta azkar bat da, aldiz, Lennie gizon handia eta adimen gutxikoa. Biak elkarrekin doaz rantxo batera lanera, diru apur bat ateratzeko asmoz. Nik edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea. ANIMATU!!!
Julen Z. 4.B (2013-2014)
Nik “Saguak eta gizonak” liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Liburuak, bizia aurrera ateratzeko Kalifornia eta inguruko rantxoetan lanean ibili behar izaten duten bi pertsonaren istorioa kontatzen du. Bata, txikia eta bizkorra da; bestea berriz indartsua baina buruz atzeratu xamarra. Oraingoan, Soledad inguruko rantxo batean hasiko dira lanean, beraien rantxo propioa edukitzeko ilusioa gauzatzeko dirua biltzeko asmotan. Liburuak rantxo horretan daudela jazotako pasarteak kontatuko dizkigu. Irakur ezazu, pena merezi du eta!
AXIER A. 2013-2014 4.A
Liburu honetan, bi lagunen historioa kontatzen da, bat, Lennie, atzeratua da eta bestea, George, babesten dabil beti. Bien arteko harremana oso berezia da, eta bestetik, ikusten da Linniek suerte handia duela George bezalako lagun bat berarekin izateagatik, zeren eta, hau gabe ezin izango bailuke bizitzan moldatu, baina, bestetik, ikusten da, Georgek ere asko jasotzen duela lagunarengandik. Bata besteari laguntzen diote eta biek dute elkarren beharra. Badirudi idazleak zera erakutsi nahi digula:"inor ez dela baztertu behar desberdina delako eta laguntzen badiogu jaso ere egingo dugula". Beste alde batetik, liburuan zehar ikusten da, asko amesten dutela eta amets horiek aurrera jarraitzeko indarra ematen diela. Azkenik, esan behar dut bukaera tristeegia iruditu zaidan arren irakurtzea gomendatuko nukeela.
JOSEBA E. 4B (2013-2014)
Nik saguak eta gizonak liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Liburuan Georgek eta Lenniek izaten dituzten hainbat gertaera kontatzen ditu, Lennie atzeratua da eta gaiztakeriak egiten ditu nahiz eta Gekrge berari laguntzen saiatu. George eta Lennie rantxo batera joaten dira, beste rantxo batetik bota egiten dituztelako Lennieren gaiztakeria batengaitik eta joandako lekuko hainbat gertakizun kontatzen ditu liburuak. Horrenbestez, liburua asko gustatu zait eta edonori gomendatuko nioke. Animatu eta irakurri!
Xabi l.(4.B)
Irakurri dudan liburua “saguak eta gizonak” izan da.Asko gustatu zaidan liburu bat izan da eta oso erraz irakurtzen dela iruditu zait.Bukaera ez nuen batere espero!
Lennie eta George bi morroi dira, rantxotik-rantxo joaten dira dolar batzuk irabaziz. Azkeneko rantxoan saltsetan sartu zirela eta bota egin zituzten,orduan beste rantxo batera joateko asmoa dute.Lennie ez da buruz oso argia baina oso indartsua,George berriz buruz argia baina txikia da.Rantxora iritsitakoan pasatzen zaizkien pasarteak kontatzen ditu liburuak.Beste rantxotik bota eta gero zer uste duzue pasako zaiela oraingo onetan?Anima zaitez eta irakurri!
Beñat L.
4.B.(2013-2014)
Liburu hau irakurri aurretik benetan irrika eragin zidan horietako bat da. 1937ko AEB etako kontakizun bat kontatzen zuela entzun nuen eta intriga sortu zitzaidan. Liburuan, Lenie eta Georgen istorioa kontatzen du, eta interesgarria egin zait jakitea nola apreziatzen zuten beraien etxe propio bat izatea, beraien txoko preziatua izatea.Asko gustatu ez zaidan atala, Leaniek Courleyren emazteari lepoa puskatzen dionekoa izan da, ez nuelako beregandik horrelako ezer espero.Hala ere, asko gustatu zait liburua eta edonori gomendatuko nioke.
Beñat MADARIAGA
4.B(2013-2014)
“Saguak eta gizonak” liburua oso interesgarria iruditu zait. Rantxo batera doazen bi gizonen istorioa kontatzen du. Protagonistak Lennie eta George dira eta liburuak rantxoan gertatzen diren pasarteak kontatzen ditu. Lenniek rantxoan hainbat arazo sortzen ditu eta Georgek konpondu behar izaten ditu. Nahiko hiztegi ulergarria du eta oso erraz irakurtzen da. Nik edozein adineko pertsonei gomendatuko nieke irakurtzeko. ANIMA ZAITEZ!!!
JOSU P. 2013-2014 4A
Nik irakurri dudan liburua “Saguak eta gizonak” da, irakurtzeko erraza eta atsegina egin arren ez zait oso entretenigarria iruditu. Liburu honetako protagonistak bi gizon dira, Lennie eta George, rantxorik rantxo ibiltzen dira lanean dirua bilduz, egunen batean beraien etxe propioa edukiko dutela amets eginez. Rantxo askotatik ordea Lennieren erruz alde egin behar izan dute, arazo asko sortzen baititu. Egun batean rantxo batera joaten dira lanera, hemen ere arazoak izago dituzte, baina oraingo honetan arazoari aurre egitea tokatuko zaie. Liburu hau laburra eta irakurtzeko erraza da, beraz edonori gomendatzen diot, animatu!!
Maite T. 4.A (2013-14)
Nik John Steinbeckek idatzitako “Saguak eta gizonak” liburua irakurri dut eta oso interesgarria iruditu zait. Liburu honetako protagonistak, George eta Lennie dira. Lennie, atzeratua da eta bizitza aurrera jarraitzeko, Georgeren beharra du. Bien artean osatzen dituzten pasarte politak kontatzen ditu istorioak. Horrez gain, idazleak, ezberdina izanagatik jendea ez dela baztertu behar adierazi nahi digu. Liburuak kontatzen duenagatik baino pentsarazten duenagatik gustatu zait eta edozeini gomendatuko nioke, nahiz eta amaiera triste samarra izan.
Aitor O.
(2013-14) 4.A
Nik “Saguak eta Gizonak” liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Liburu honetan, George Milton eta Lennie Smallen istorioa kontatzen da. Azken hau, “tontoa” dela esan dezakegu eta Georgeri lanak emango dizkio istorioan zehar. Bi lagun hauek, Rantxo batean lana aurkitzen dute eta bertan gertatutako pasarteak kontatuko dira liburuan zehar. Nire ustez, liburu hau, edozeinek irakur dezakeen liburua da, polita, entretenigarria eta interesgarria baita. Beraz, anima zaitez!!
Jon I.
(2013-2014)
4.A
Irakurri dudan liburua,"Saguak eta gizonak" izan da eta ez zait gehiegi gustatu.George eta Lennie dira liburu honetako protagonista nagusiak.Lehena,txikia eta azkarra da, baina bigarrena aldiz,nahiz eta oso handia eta indartsua izan,adimenez atzeratu xamarra da.Oso harreman estua dute elkarren artean nahiz eta liburuaren amaieran Georgek izaten duen portaeraren ondoren, zalantza askorekin geratu naizen. Beraien ametsa etxe propioa edukitzea da eta beraz,rantxotik-rantxora ibiltzen dira amets hori burutzeko dirua biltzeko asmoz.Baina,Lennieren adimen txikia dela eta, arazo ugari sortzen ditu Lenniek eta gehienetan alde egin behar izaten dute rantxotik.Beraz,nahiz eta niri ez zaidan gehiegi gustatu,zuen gogokoa izan daitekeelakoan,anima zaitezte irakurtzera!Alazne G. 4.A(2013-14)
“Saguak eta gizonak” liburua izan da oraingoan irakurri dudan liburua. Izeba Carla hil ostean Lennie Georgen esku geratzen da eta bidaia bati ekiten diote elkarrekin eguneroko janaria lortzeko eta behar bada egunen batean, beraien etxe propioa edukitzeko. Lennie buruz atzeratua da beraz, nahi gabe izanda ere, bera zintzoa baita eta ez baitu ezer txarrik egiten apropos, Georgi arazoak sortzen dizkio askotan. Ikaratzen denean urduri jartzen da eta nahi ez dituen gauzak egiten ditu. Lennie eta George rantxoz rantxo ibiltzen dira eta oraingoan horietako batean gertaturiko istorioa kontatzen digu. Istorio polita da eta edonori gomendatuko nioke amaiera gustatu ez zaidan arren.
Ane A. 4.A (2013-1014)
Nik "saguak eta gizonak" liburua atsegina irakurri dut. Lennie eta George dira bertako protagonistak, umeetan ezagututako laguna oso ezberdinak. Rantxo batetik ihes egin ondoren beste rantxo batera joan dira diru pixka bat biltzeko asmoarekin, ondoren beren ametsa izango den etxea erosi ahal izateko. Bertan Lenniek egin behar ez dituen ekintzak eginez arazotan sartuko du George. Liburua inongo zailtasunik gabea delako eta bertan kontatzen duen istorioa ederra delako irakurtzera animatzen dizuet!!
Jon L. 4A (2013-14)
Nik "Saguak eta gizonak" liburua irakurri dut. Oso liburu polita iruditu zait. Bertan, bi pertsonek bizitzen dituzten abenturak kontatzen dizkigu. Soledad inguruko rantxo batean lanean ari direneko kontakizunak ageri dira. Bi protagonistak oso ezberdinak dira, bata azkarra, bestea aldiz tentel samarra, baina oso indartsua. Liburu polita da eta edonori gomendatuko nioke.
Leire U.
(2013-14) 4A
Liburu hau irakur erraza da. Bi lagunen historiak kontatzen dizkigu, nola iristen diren rantxo batera. Bata George,buruz azkarra dena eta bestea, Lennie atzeratua baino indartsua. Biek elkarri laguntzen diote nahiz eta Georgek pisu handiagoa daraman. Hasiera dibertigarrria zirudien baina amaiera tristea iruditu zait, Lennie-n indar gehiegikeriak ezusteko hilketa eragiten du, ondorioz George-k bere laguna tiroz hiltzen du. Halaz eta guzti edonori gomendatuko nioke liburu hau irakur dezan.
Ander Z. 4.A (2013-2014)
Niretzat, " Saguak eta gizonak" ez da irakurri dudan libururik hoberena izan baina ez dago gaizki. Lennieren eta Georgeren istorioa kontatzen digu. Bi lagun dira eta biak beti elkarrekin dabiltza bai bizitzan baita lana bilatzerakoan ere. Lennieri oso azkar ahazten zaizkio gauzak eta alde batetik Georgerentzat karga bat da baina izeba hil aurretik Georgek agindu zion beti zainduko zuela eta hori egiten zuen. Biak elkarrekin pasatako hainbat pasadizo kontatzen dizkigu liburuak. Animatu eta ea gustatzen zaizun!
Nerea E. 4.A (2013-14)
Nik irakurri dudan liburua "saguak eta gizonak da",liburua atsegingarria egin zait.Liburuan bi gazteren pasarteak kontatzen ditu George eta Lennierenak.George gizon txiki eta bizkorra da eta Lenni berriz haundi eta baldarra bien artea rantxo bat egin nai zuten eta rantxo hori egiteko lanean ari dira,dirua lortzen.Liburuak bertan pasatzen diren pasarteak kontatzen ditu,oso dibertigarriak dira!!Edonori gomendatuko nioken liburua da!ANIMATU!!
Mattin. J 2013-2014
Liburu honek, bi lagun xelebreren historia kontatzen digu; Bata Lennie, gizon handia baina azkartasunik gabea, eta bestea, George, txikia eta azkarra dena. Talde bitxia osatzen badute ere, bata bestea zainduz ibiliko dira rantxo batetik bestera sos batzuk biltzen. Ez dira oso ondo moldatzen rantxoetan Lennieren haur jokabidea dela eta, eta oraingoan ere saltsaren batean murgilduko dira. Hasiera-hasieratik rantxotik alde egiteko asmoarekin ibiliko dira, nagusiaren seme Curly boxealariaren eta bere andrearen jokabidearengatik. Ginera, bertako lagun baten laguntzarekin, beraien betiko ametsa lortzear egongo dira: etxe propio bat edukitzea. Baina, gertaerak ez zaizkie nahi bezala garatuko, eta beste arazo bati aurre egitea egokituko zaie. Niri liburu hau irakurterraza izateaz gain entretenigarria iruditu zait, bera edozeini gomendatuko nioke.
Andoni A. 4A
Jon Steinbecken "saguak eta gizonak" liburua asko gustatu zait.Bi lagun arraroen pasarteak kontatzen dizkigu George eta Lennierenak.George oso mutil azkar eta txikia da Lennie berriz haundia eta ez oso argia.Georgek Lennieren izebari agindu zioen Lennie ondo zainduko zuela eta halaxe egiten saiatzen da. Nik liburu hau edozein ikasleri edo irakasleri gomendatuko nioke
Gorka.A
(2013-2014)
Post a Comment