2012-12-18

GOSE JOKOAK


GOSE JOKOAK
-The Hunger Games-
Suzanne Colllins
(Alberdania, 2009)



Panem herrialdeko agintariek urtean behin Gose Jokoak
antolatzen dituzte, herri xeheari zer ikusi, espektakulua eta gozamena emateko.Herrialdeko barruti bakoitzak bere ordezkariak aukeratzeko zozketa egiten du gazteen artean. Aukeratuek joku eremuan ibili behar izango dute elkar hiltzea lortu arte; izan ere, bakarra, irabazlea geratuko da bizirik bukaerako. Egun telebistan egiten diren konbibentzia-lehiaketen antzeko zerbait, baina basati eta odoltsuago.

Katniss da protagonista nagusia, neska. Zozketan bere ahizpa gazteari egokitu zitzaion, baina bere joango da bolondres borrokara. Peeta, mutila, Katnissekin gustatuta dagoela eta neskak ere nahi duela ematen du; baina bizitza jokoan dagoenean, dena da zilegi, baita gezurra ere.

Marrazten zaigun etorkizuneko gizartea ez da oso itxaropentsua egoteko modukoa. Ikuskizuna nahikoa da gizartea bertan-goxo mantentzeko. Jendea goseak eta zapalkuntzak menderatuta egongo da eta gutxi batzuek bakarrik topatuko dute bere bide propioa egiteko zirrikituak beti marginalitatetik gertuegi. Ez da antzematen boterearen aurkako inongo mugimendurik. Eredu horretararntz al goaz edo dena fikzio ariketa hutsa dela esan genezake?.

Pertsonaiak erakargarriak izan daitezen daude diseinatuta eta ondo funtzionatzen dute. Nahiz eta motelaldiren bat izan –loaldi luze eta sendaldiekin soluzionatzen dena-, istorioak oso ondo mantentzen du tentsioa eta akzioaren jariotasuna ondo banatuta dago. Amaiera aldera sorpresak izango dira eta, noski, bukaera irekia izango du istorioak. Liburuak engantxatu egiten du.

“Gose Jokoak” hau trilogia baten lehenengo alea da eta hauen jarraipenak euskaratuta
daude dagoeneko. Hurrengo liburuak ere oso erakargarriak direla diote, bereziki
hirugarrenean -“Mokingjay”- egiten diren eskenategi fantastikoen pasada direla. Baina nire esperientzia seriean dauden nobelekin zera da: hobe dela beroaldia pasatzen utzi, ahazturak bere lana egin dezan eta orduan -nahi badugu- serieko hurrengo libuari ekin. Eta bitartean… hainbat gauza dago guk irakur dezagun zain!
Ah, eta egin duten pelikula ikusiko baduzue, liburua irakurri ondoren izan dadila!
(ez utzi inoiz pelikula batek liburu baten irakurketa honda diezazuen).


Egin duten pelikularen promozio-zatia www.youtube.com/watch?v=p-5ANq4sAL0
Rafa L.

66 comments:

Anonymous said...

“ Gose Jokoak” liburua asko gustatu zait. Liburu hau gogor xamarra da baina momentu polit asko ditu. Istorioak genero ezberdinak nahasten ditu: erromantikoa, abenturazkoa, borroka … protagonista, Katniss, hamalau urteko neska gazte bat da, bere familia oso pobrea da eta aita hila du. Beraz Katniss bere ama eta ahizpa txikiarekin, Prim, bizi da. Eguneroko janaria lortzeko Katnissek ehizara joan behar izaten du basora, bere lagunarekin, Gale. Mutil hau bera baino bi urte zaharrragoa da. Urte horretako Gose Jokoetara joateko Prim ateratzen da zozketan, baina bere ordez Katniss joaten da bere Barrutiko mutil batekin, Peeta. Gose Jokoak oso gogorrak izaten dira Katnissentzat eta Peetarentzat, haien aurka jokatzen duten tributu Profesionalak oso onak baitira.
Liburu hau irakurtzea gomendatzen diet denei, benetan entretenigarria da eta nahiz eta luzea izan erraz irakurtzen da. Animatu eta irakurri! Seguru jarraipena irakurri nahiko duzuela.
Haizea A. 3B 2011-2012 ikasturtea

Anonymous said...

Gose Jokoak liburua oso interesgarria iruditu zait. Katniss Everdeen izeneko neska gazte baten bizitza eta bera bizi den lekuan gertatzen diren injustiziak kontatzen ditu. Pobrezian bizi da eta bere ahizpari gose jokoetara joatea egokitzen zaionean, bera joaten da Primen (bere ahizpa) ordez. Urtero ospatzen diren joko hauetan 24 pertsona hondarrean sartu eta bata besteen artean hiltzen joan behar dira. Bizirik geratzen den azkenak irabazten du. Katnissek Peetarekin(12. barrutitik jokoetara joandako mutila) bizitzen dituen esperientziak eta bizirik irteteko erabili behar izaten dituen trikimailuak kontatzen ditu. Liburua hasi orduko irakurtzez utzi ezin duzun horietakoa da, batez ere, protagonista berak kontatzen duelako eta bere paperean sartzea erraza egiten duelako. Irakurtzeko erraza eta ulergarria denez, gure adineko edonori gomendatuko nioke.

Jone I. 3A 12/04/17

Anonymous said...

Nik Gose Jokoak liburua irakurri dut. Liburu honek Katniss izeneko neska baten istorioa kontatzen du. Bera hamabigarren barrutian bizi da. Garai batean barrutiak kapitolioaren aurka gerran jarri ziren eta kapitolioa atera zen garaile. Orain kapitolioak barrutiak errebelatu zirelako, Gose Jokoak egiten ditu. Joko hauetan barruti bakoitzeko mutil eta neska bat hartzen dituzte, 24 pertsonak toki ireki batean sartu eta bata bestea hil behar dute eta garaile bat egon behar du. Urte horretan Katnissen ahizpa txikia ateratzen da hautatua Gose Jokoetarako eta horren ondorioz Katniss borondatez aurkezten da. Liburu honek Gose Jokoetan Katnissek izaten dituen abenturak kontatzen ditu. Asko gustatu zait liburua, batez ere pertsonaiak eta istorioaren argumentua. Abentura gustuko duten pertsona guztiei gomendatzen diet liburu hau! Irakurri!
Imanol M. 3A. (2011-2012)

Anonymous said...

"Gose jokoak" liburua asko gustatu zait. Nahiko luzea da eta pixka bat kostatzen da erritmoa hartzea, baina oso erraz irakurri dut. Kapitolioak 12 barrutiak nola tratatzen dituen harrigarria iruditu zait, esklabuak bezala erabiltzen dituztelako bertako pertsonak. Bestalde liburuaren bigarren zatia gustatu zai gehien, suspentse eta akzioz beterik dagoelako. Beraz liburu hau edonori gomendatuko nioke genero geihenak biltzen dituelako eta oso entretenigarria delako.

Oihana Berakoetxea 3.A 2011-12

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, luzea den arren. Liburu hau neska baten pasarteak kontatzen ditu. Katniss izeneko neska bat 12 barruti batetako batean bizi da eta bertan ikatza egiten dute. Katnissen arreba ordezkari bat da baiƱa, Katniss bera joaten da bere ahizparen ordez eta elkar burrukatu behar dute norbaitek irabazi arte. Burruka orietan batzuk profesionalak dira eta beste batzuk ez bertan gauz asko egin behar izaten dute beraien burua babesteko.
Jon irastorza 3.A

Anonymous said...

“Gose Jokoak” liburua asko gustatu zait, fikzioa da liburu honetako gai nagusia, maitasun pixka bat ere agertzen den arren. Liburu honek, Katniss izeneko neska gazteak Gose Jokoak irabazteko gainditu behar dituen oztopo guztiak kontatzen ditu, baita bere zaletasunak, maitasun kontuak … Oso liburu interesgarria iruditu zait, amaierara arte ez baitago ezer garbi eta ezusteko handiak ere gertatzen baitira. Gainera, liburuan, Peetaren eta Katnissen arteko maitasuna agertzen da eta horrek irakurtzen jarraitzeko gogo handiagoa piztu dit. Nahiz eta liburua luze samarra izan, gustura irakurtzen da, beraz, fikzioa gustatzen zaion edonori gomendatuko nioke liburu hau.
Irati.U 3.A 2011-2012

Anonymous said...

Inoiz irakurri dudan nobelarik atsegin eta interesgarriena iruditu zait “ Gose Jokoak”. Abenturaz, suspensez eta maitasunez osaturiko istorioa ageri digu idazleak, era argi eta oso landu batean kontatuta. Batetik, bizimodu lazgarria aurkezten digu, biziraun ahal izateko ehizan, arrantzan… ibili behar denekoa. Bestetik, aldiz, etorkizuna islatzen da, teknologiaren garapena nagusitzen delarik. Pertsonaiak izugarri gustatu zaizkit, eta batez ere, nola ez, Katniss. Nerabezaroan dagoen neskatila polita, bere ausardia eta adoreaz baliatuz hainbat eta hainbat estutasun-uneetatik atera dena, azkenik, jokoen irabazle izatera iritsiz. Honako liburu hau edozein gaztetxori gomendatuko nioke, behin irakurtzen hasita zaila baita irakurtzez uztea!

Lide L 3B (2011-2012)

Anonymous said...

Oraingoan irakurri dudan liburua gose jokoak izan da. Bertan, barrutiz-barruti gosea ikaragarria da kapitolioan ezik eta 12. Barrutiko neska batek aita hil ostean bizitza aurrera ateratzea zein zaila egin zaien kontatzen du. Ahalik eta uzta egunean gose jokoetako tributu izatea egokitu zitzaion bere ahizpa Prim-i. Egoera honen aurrean, Katniss,(protagonistak) borondatezko tributu gisa atera da beste mutil batekin batera Peeta Mallark,honekin oso ondo moldatuko da nahiz eta hasieran traizionatu egin duela pentsatu. Oso liburu polita iruditu zait. Bertako gertaerak oso gogorrak iruditu zaizkit baina hil edo biziko borrokan ikusten ziren desabantailak ikaragarriak ziren.

Alex G. 3.A 2011-12

Anonymous said...

Oraingo honetan irakurri dudan liburua, Gose Jokoak, izugarri gustatu zait. Fikziozko liburua da eta fantasia handikoa. Etorkizun ilun batean ezartzen da, goseak eta pobreziak menderatuta. Lurralde ezberdinetako 24 neska-mutilek Gose Jokoetan hartuko dute parte, hau da, "reality show" baten antzeko zerbait, arau bakarra duena: Beste pertsonak hiltzea, besteek zu ez hiltzeko. Irabazle bakarra egon daiteke eta hau aberastasunarekin eta ospearekin saritua izango da.
Liburua irakurtzen hasiz gero ezingo duzu utzi, anima zaitez!

Maider A. 3A 2011-2012

Anonymous said...

"Gose jokoak" izan da irakurri dudan liburua. Liburu luzea da, eta hasiera batean nahiko astuna egin zitzaidan arren, liburuak aurrera egin ahala interes handia piztu zait eta oso gustura irakurri dut. Liburuan "Gose jokoak" izeneko hil ala biziko joko batean Katniss eta Peeta 12. barrutiko gazteen bizipena kontatzen da. Abentura, zientzia fikzioa eta maitasun istorio baten gaineko pasarteak biltzen ditu liburuak.
Edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea!

Nerea M. 3B (2011-2012 ikasturtea)

Anonymous said...

Irakurri dudan liburu hau, ikaragarri gustatu zait, abentura beti tartean delako. Liburu honetako protagonista, Katniss izeneko neska gazte bat da. Bere lagun min Gale-kin, beraien familiak aurrera eramaten saiatzen dira: animaliak ehizatuz, landareak bilduz… Baina urtero, Gose Jokoak izeneko joko batzuk antolatzen dira eta aurten Katniss eta Peeta izeneko mutiko bat joaten dira, 12.barrutiko ordezkari bezala eta joko horiek irabaztera. Bertan, beste barrutiko gazte batzuekin bizia jokatuko dute. Ulertzeko erreza egin zaidan liburu bat da. Nik liburu hau, 15-16 urteko gazteei gomendatuko nieke. Anima zaitezte!

Ander G. 3.B 2011-2012

Anonymous said...

“Gose Jokoak” liburua asko gustatu zait, ulertzeko erraza delako, abenturazko liburua delako eta oso interesgarria iruditu zaidalako. Liburu hau gehienbat abenturazkoa izan da, baina eduki ditu bere misterio zatiak ere. Liburu honetako protagonista Katniss da, eta berak kontatzen du zer bizi duen Gose Jokoetan. Liburu honetan hilketa eta odol asko ikusten da. Gose Jokoetara 24 tributu joaten dira eta Peeta eta Katniss bakarrik ateratzen dira bizirik. 12 barruti daude eta Peeta eta Katniss 12.barrutikoak dira. Aspalditik inork ez zuen Gose Jokoak irabazi 12.barrutian eta urte batean biak irabazten dute. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, beraz anima zaitez liburu hau irakurtzera.

Imanol Y. 3B 2011-2012

Anonymous said...

Liburu hau errez irakurtzen den liburu bat da eta oso errez ulertzen da. Gainera oso liburu interesgarria da eta intrigagarria, pasako dena ezin da jakin bukaerara arte.Gehiena istorioaren bukaera gustatu zait, 12 Barrutiko biak bizirik geratzen direlako eta ez dutelako besteek bezala elkar hiltzen.Edonori gomendatuko nioke “Gose jokoak” liburua, anima zaitez irakurtzera! Maialen A. 3A(2011-2012)

Anonymous said...

Oso liburu interesgarria iruditu zait eta asko gustatu zait. Urtero, gose jokoak ospatzen dira eta barruti bakoitzeko mutil batek eta neska batek parte hartu beharko dute. Jokoetan elkar hiltzera behartuta daude, irabazlea bazara, dirua eta ospea baina galtzen baduzu, heriotza segurua. 1,2 eta 3 barrutikoek irabazten dute ia urtero, prestatuta daudelako “profesionalak” deitzen zaie baina 74.gose jokoetan, Katniss eta Peeta irabazten saiatuko dira. Liburua irakurtzera animatzen zaituztet!
Mireia M. 3B 2011-2010 ikasturtea

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait,oso interesgarria da eta polita.
Liburu hau Katniss izeneko neska bati buruzko istoria bat da.
Neska hau joko batzuetara joan behar du,eta joko hauetan irabazi ezkero ospea eta aberastasuna edukiko du,baina galdu ezkero hil egingo da.
ANIMA ZAITEZTE IRAKURTZERA!!!
Ixone.U 2011-2012 3B

Anonymous said...

Asko gustatu zait "gose jokoak" liburua, irakurtzeko oso erraza da. Bertan, protagonistak Peeta eta Katniss dira. Peeta panaderi batean egiten du lan bere gurasoekin, baina diru gutsiko famili batean bizi da, beste protagonista Katniss, bere ama eta ahizparekin bizi da, oso famili pobrak dira eta etxera janaria ailatu dezan Katniss basora joaten da ehiza egitera bere laguna Galerekin. Liburua lehiaketa baten inguruan gertatzen da eta irabazteko 24 gaztetiken bat bizirik geratu beharra dauka. Oso liburu polita da, irakurri!!

Ane U. 3B 2011-2012

Anonymous said...

Oraingo honetan “Gose jokoak” liburua irakurri dut. Nahiz eta luzea den, erraz irakurri dut. Izan ere, oso entretenigarria iruditu zait eta jakin-min handia sortu dit irakurtzen ari nintzen bitartean. Liburu honetan Katniss neska gaztearen istorioa kontatzen da. Oso familia txiroa du eta berak ateratzen du bere familia aurrera. Urte batean Gose Jokoetan parte hartzea egokitzen zaio, eta bertan bizitako abenturak kontatzen ditu liburuak. Abenturazko edota fikziozko istorioak gustatzen zaizkienei gomendatzen diet liburu hau.

Irati Z. 3A 2011-12

Anonymous said...

Oso liburu polita eta interesgarria iruditu zait. Liburu honetako protagonista Katniss da, 16 urte ditu. Bere aita meategian lanean ari zela hil zen, gainera 12 urteko ahizpari eta amari bizi irauten lagundu behar diete. Bere bizimodua nahiko ondo zihoan uzta garaia iritsi arte, Katniss eta Peetak Gose jokoetan parte hartuko dute. 12-18 urte bitarteko 24 gazte izango dira jokoan eta horietatik 2 soilik irabaziko dute. Nahiz eta liburu luzea izan edozeini gomendatuko nioke.
Urko O. 3.B 2011-2012

Anonymous said...

GOSE JOKOAK
Liburu hau irakurri ditudan guztietatik politenetakoa iruditu zait. Liburuko protagonista 16 urte dituen, Katniss izeneko neska bat da. Aurten ere iritsi da uzta eguna, eta egun horretan bere herritik bi pertsona aukeratzen dira Gose Jokoetan parte hartzeko. Gose Jokoetan 24 parte hartzaile izaten dira, eta guzti horietatik batek bakarrik lortzen du bizirik geratzea. Aurten zozketan Katnissen ahizpari tokatu zaio Gose Jokoetako parte hartzaile izatea, Prim izena du eta 12 urte ditu. Baina Katnissek bere ahizparen izena ikustean bere burua aurkezten du jokoetan parte hartzeko.
Liburu honetan argi ikusten den gauzetako bat familiarenganako maitasun bizia da. Bestetik misterioa ere nagusi da, baina baita lagunenganako maitasuna ere.
Inongo errurik gabe horrenbeste jende hiltzeak tristea badirudi ere oso liburu polita da. Animatu irakurtzera ez zaizu damutuko!!!!!

Aiora M. 3.B (2011-2012)

Anonymous said...

"Gose jokoak" liburua asko gustatu zait. Nahiz eta luzea izan irakurterraza egin zait, izan ere oso istorio entretenigarria zeukan. Liburu honetan Katniss nerabearen istorioa kontatzen da. Urtero barruti bakoitzetik bi tributuk gose jokoetan parte hartu behar dute, eta oraingoan Katnissi egokitzen zaio. Dena ematera iristen da bizirik jarraitzeko, baina azkenean lortzen du bere helburua. Abenturazko edo fikziozko istorioak gustatzen zaizkienei gomendatzen diet liburu hau. Anima zaitezte irakurtzera!

Irati Z. 3A 2011-12

Anonymous said...

“Gose jokoak” liburua oso polita eta zirraragarria iruiditu zait. Bestetik oso entretenigarria eta erraza egin zait irakurtzea. “Katniss”, oso neska ausarta eta bihotz onekoa iruidtu zait. Bestetik asko gustatu zait “Gose Jokoetan”, Katniss eta Peeta, bere tributu kidea nola ateratzen diren garaile beraien arteko harremana eta laguntasunari esker. Bestalde ordea, Katnissek eta Galek, bere benetako lagunak, duten harremana oso polita iruditu zai, baita elkarrekin pasatako uneak, eta abenturak. Hala ere, esan beharra dut, historiaren amaieran zerbait gehiago espero nuela Petaa eta Katnissek artean, zera harreman estuago bat. Liburu hau, edozein gaztetxori gomendatuko nioke irakurtzea. Anima zaitezte!

Izaro O. 3A 2011-2012

Anonymous said...

Nik “Gose Jokoak” liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. 24 gazte behartzen dituzte Gose Jokoetan parte hartzera eta 12 barrutietatik, bakarra ateratzen da bizirik. Katniss bere ahizparen partez borondatezko tributu bezala aurkezten da eta beste tributua Peeta da. Gose Jokoak hasten direnean, pixkanaka pixkanaka jendea hiltzen doa, baina Katniss eta Peeta bizirik jarraitzen dute, bakoitza bere aldetik. Egun batzuk pasa ondoren berri bat zabaltzen dute, barruti bakoitzeko bi tributuak bizirik irauten badute bukaerara arte, biak izango direla irabazleak. Niri asko gustatu zait eta edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea, oso interesgarria delako..


Ane O. 3B (2011-2012)

Anonymous said...

“Gose Jokoak” liburua asko gustatu zait eta nahiko luzea izan arren oso gustura irakurri dut. Ulerterraza egin zait oso eta ezin izan dut irakurketa utzi amaitu arte. Gose jokoak hasi ondoren, jokogileek, barruti bereko bi tributuek batera irabaz dezaketela erabakitzen dute. Beraz, Katniss eta Peeta elkartu egiten dira jokoak irabazteko desioz. Amaierara arte mantentzen da intriga. Liburu hau irakurtzea edozein gazteri aholkatuko nioke.
AXIER A. (2012-2013) 3.A

Anonymous said...

“Gose Jokoak” liburua asko gustatu zait. Abentura, zientzia fikzioa eta maitasun istorio baten gaineko pasarteak biltzen ditu liburuak eta nahiko luzea da. Hala ere, oso liburu interesgarria iruditu zait amaiera arte ez baitago ezer garbi eta irakurtzen joan ahala interes handia pizten baitu. Liburuan zehar, 12 barruti ezberdinetako 24 tributuk hartzen dute parte “Gose Jokoetan” eta Katniss izeneko neska bati, 12 barrutikoa dena, egokitzen zaio jokoetan parte hartzea eta bertan pasatako bizipenak kontatzen ditu.Beraz,liburu hau edonori gomendatuko nioke oso entretenigarria eta ulerterraza delako.Anima zaitez irakurtzera! Alazne Garmendia 3.A (2013)

Anonymous said...

Oraingo honetan irakurri dudan liburua, Gose Jokoak, izugarri gustatu zait. Fikziozko liburua da eta fantasia handikoa. Etorkizun ilun batean ezartzen da, goseak eta pobreziak menderatuta. Lurralde ezberdinetako 24 neska-mutilek Gose Jokoetan hartuko dute parte, hau da, "reality show" baten antzeko zerbait, arau bakarra duena: Beste pertsonak hiltzea, besteek zu ez hiltzeko. Irabazle bakarra egon daiteke eta hau aberastasunarekin eta ospearekin saritua izango da.
Liburua irakurtzen hasiz gero ezingo duzu utzi, anima zaitez!

Leire U. (2012-13)

Anonymous said...

Nik Dena Sutan (Gose Jokoa II) irakurri dut, eta askogustatu zait. Liburua luzea izan harren erraz irakurtzen da. Katniss irabazlea izan da Gose Jokoetan.
Bera eta 12 Barrutiko beste tributua, Peeta Mellark, miraria badirudi ere, bizirik daude oraindik. Zoriontsua da izan er, izan, bere familiarengana eta bere betiko adiskidearengana itzuli baita, Galerengana. Liburuan pasarte polit gehiago gertatzen dira. Anima zaitez irakurtzera!!!
Jon Irastorza 4.A

Anonymous said...

Nik "Gose Jokoak" liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Katnissen eguneroko bizitza kontatzen duenean zirrararik gabeko liburu bat iruditu zizaidan baina liburua aurrera joan ahala erabat interesgarria jarri zen. Katniss borondatezko tributu bezala aurkeztu eta gose jokoetan partte hartu behar zuen. Borroka egin behar zuen bizirik jarraitu nahi izanez gero. Liburu polita da edonorentzat eta maitasuna, abeura eta borroka gogoko dituen edonori gomendatuko nioke.




Ane A 3.A

Anonymous said...

"Gose jokoak" liburua irakurri du eta asko gustatu zait. Liburu hau hasieran astun xamarra egin bazitzaidan ere gerora oso interesgarria iruditu zait. Liburu honetan, 12 barruti daude eta barruti bakoitzetik bi pertsona joaten dira borrokan egitera. Katniss izeneko neska batek, bere ahizparen ordez joatea erabakitzen du eta berarekin batera Peeta izeneko mutil bat joaten da. Maitasunak, gezurrak eta abenturak bat egiten dute liburu honetan. Edozeini gomendatuko niokeen liburua da entretenigarria eta polita delako.

Maite T.3A(2012-13)

Anonymous said...

Nik “Gose Jokoak” izeneko liburua irakurri dut. Liburu hau hasieran pisutsua egin zitzaidan baina irakurtzen joan ahala gehiago irakurtzeko gogoa jartzen da. Liburu entretenigarria eta polita da baina liburu honetan sufrimendua ere ageri da. Gose Jokoetara 12. Barrutiko, Katnnis Everdeen, neska ausarta joaten da bere ahizparen ordez eta Peeta izeneko mutila ere joaten da. Gose Jokoetan momentu asko igarotzen dituzte elkarrekin. Nik liburu hau edozein irakurleri gomendatuko nioke, ziur nago gustatuko zaizuela. Hasi irakurtzen!

Nerea. E 3.A (2012-2013)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait abenturaz betea dagoelako. Protagonista Katniss izeneko neska bat da eta Gose Jokoak izeneko joko batzuetan parte hartuko du bere barrutiko Peeta izeneko mutil batekin batera. Gose jokoetan beste hainbat aurkarirekin arituko dira hil arte borrokan eta gauza harrigarri asko gertatuko dira tartean. Liburua nahiko luzea da, baina ala ere ulergarria iruditu zait. Horregatik abenturazko liburuak gustatzen zaizkion edozein pertsonari gomendatuko nioke liburu hau.

Andoni A. 3.A (2012-2013)

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait. Gose jokoak liburuan, mundua 12 barrutietan banatua dago, 1.barrutikoak aberatsenak dira eta 12.barrutikoak pobreenak. Gainera urtero joko batzuk egiten dituzte, joko horietan barruti bakoitzeko 2 neska-mutil hartzen dira alkarren aurka borrokan aritzeko bat bizirik geratu arte. Liburu hau edonori gomendatuko nioke oso erraza baida irakurtzen eta historio zirraragarria kontazten baidu.


Alaitz M. 3.A
(2012-2013)

Anonymous said...

LIburu hau asko gustatu zait. Irakurri dudan liburu guztien artean gehien gustatu zaidana da eta hasiera-hasieratik sartu nintzen istorioan. Irakurtzen hasi aurretik pereza pixka bat ematen zidan, nahiko luzea zela ikusten nuelako, baina irakurtzen joan naizen einean sentsazio hori ez dut berriz sentitu. Asko gustatu zait protagonistek 12. barrutiko bizatza eta Kapitoliokoaren artean dauden ezberdintasunak nola bizitzen dituzten, eta eguneroko janaria edukitzea zaila den garai batetik, jokoak hasi bitartean bizitzen duten luxuaz zein harrituta gelditzen diren.Gainera 74. Gose JOkoak hasten direnetik amaitu arte abentura eta tentsio askoko momentuak daude. Edonori gomendatzen diot liburu hau irakurtzea, biata liburu "luzeak" irakurtzen ohituta ez daudenei ere.

Iker N. 3A (2012-2013)

Anonymous said...

Niri “Gose Jokoak” liburua izugarri gustatu zait, esan daiteke irakurri dudan liburu politena dela. Liburu honetan 12 barrutiko, Katniss izeneko 16 urteko, neska baten Jokoetako abenturak kontatzen dizkigu. Jokoetan 24 tributu izaten dira eta horietako batek bakarrik atera behar du bizirik. 24 tributu hauek 12 barrutitakoak dira eta barruti bakoitzetik neska eta mutil bat eramaten dute bertara. Kasu honetan, Katniss eta Peeta doaz. Gauza asko gertatuko dira jokoetan: Rue ezagutuko du, Peetarekin maiteminduko da Katiss … Gauza hauek denek batera nobela zoragarri bat osatzen dute. Nik oso gustura irakurri dut eta zu ere animatzen zaitut irakurtzera!
Aitor O. 3.A (2012-2013)

Anonymous said...

Gose Jokoak liburua asko gustatu zait. Abentura, maitasuna, tristurazko … istorio baten gaineko pasarteak kontatzen ditu. Katniss, hamasei urteko neska bat, 12. Barrutian bizi da, bere ama eta ahizparekin (Prim). Egunean zehar jana lortzeko, bere lagunarekin(Gale) ehizara joan beharra dauka. Uzta garaian, Gose Jokoetara joateko, Prim ateratzen da, baina gazteegia dela pentsatzen du Katnissek, orduan Katniss aurkezten da jokoetara, eta mutiletan Peeta. Gose Jokoak, oso gogorrak dira denentzat, aurkari gogorrak baitira denak, baina zeinek irabaziko ote du … Irakurri eta jakingo duzue.
Liburu hau denei gomendatzen diet, oso entretenigarria da, eta nahiz eta luzea izan, oso erraz ulertzen da. ANIMA ZAITEZTE IRAKURTZERA!!!
Alaia L. 3.B (2013-14)

Anonymous said...

Gose Jokoak liburua asko gustatu zait. Abentura, maitasuna, tristurazko … istorio baten gaineko pasarteak kontatzen ditu. Katniss, hamasei urteko neska bat, 12. Barrutian bizi da, bere ama eta ahizparekin (Prim). Egunean zehar jana lortzeko, bere lagunarekin(Gale) ehizara joan beharra dauka. Uzta garaian, Gose Jokoetara joateko, Prim ateratzen da, baina gazteegia dela pentsatzen du Katnissek, orduan Katniss aurkezten da jokoetara, eta mutiletan Peeta. Gose Jokoak, oso gogorrak dira denentzat, aurkari gogorrak baitira denak, baina zeinek irabaziko ote du … Irakurri eta jakingo duzue.
Liburu hau denei gomendatzen diet, oso entretenigarria da, eta nahiz eta luzea izan, oso erraz ulertzen da. ANIMA ZAITEZTE IRAKURTZERA!!!
Alaia L. 3.B (2013-14)

Anonymous said...

Oraingo honetan “Gose Jokoak” liburua irakurri dut. Liburua interesgarria eta polita iruditu zait. Protagonista Katniss izeneko 16 urteko neska bat da eta 12.barrutian bizi da. 12.barrutia meatzaritzaren barrutia da Katnissen aita meategian lanean ari zebilela hil zen. Katnissek gale izeneko lagun bat dauka kapitolotik basora ihes egin eginda ehizean ibiltzen dena, familia elikatu edo diru pixka bat ateratzeko.urteko uzta garaian Gose Jokoetako partaideak aukeratzeko zozketa egiten da eta aurten Katniss eta Peeta izango dira partaideak. Jokoetan abentura ugari gertatuko dira, lagunak egingo dituzte, maitasun istorio bat eta hilketa ugari. Nor izango da jokoen garailea? Maitasun istorio eta abenturaz betetako liburu luzea izan arren erraz irakurtzen da, oso polita da eta edozeini gomendatuko nioke. Animatu irakurtzera.
IƱaki G. (2013-14)

Unknown said...

"Gose Jokoak" liburua gustura irakurri dut. Entretenigarria iruditu zait. Pelikula ikusita nuen baina liburu hau ez nuen irakurrita eta liburua politagoa da pelikula baino. Liburuan gauza gehiago azaltzen dira pelikulan baino eta liburuak marrazkiak ez dituenez zure imajinazioa erabiltzea daukazu irakurtzen zoazen bitartean. Nik jendea animatuko nuke liburua aurrena irakurtze eta gero pelikula ikustea. Eta aurreneko liburua irakurri ondoren 2. Irakurtzea.
IƱaki C./3.B/2013-2014

Anonymous said...

Niri Gose Jokoak liburua izugarri gustatu zait.Katniss,16 urteko neska, Gose Jokoetara joaten deneko gertaerak kontatzen dizkigu. 24 tributuk joan behar izaten dute, barruti bakoitzeko neska eta mutil bat. Jokoetan asko sufritu behar izaten dute baina, Katnissek gertaera politak edukitzen ditu: Peetarekin maitemintzea, Rue ezagutzea...Azkenean Katniss eta Peeta, 12.barrutiko neska-mutila, irteteten dira irabazle. Oso liburu entretenigarria da eta irakurtzera animatzen zaitut!
Amaia.O 3.A (2013-2014)

Anonymous said...

Nik Gose jokoak liburua irakurri dut eta asko gustatu zait. Liburuko protagonista 16 urte dituen, Katniss izeneko neska bat da, eta bere ama eta Prim izeneko bere ahizpa txikiarekin bizi da. Urtero bezala uzta eguna iritsi da, eta baita, Gose jokoetarako bi tributu aukeratzeko garaia ere. Hamabi barruti daude guztira eta barruti bakoitzetik, bi tributu aukeratzen dituzte neska bat eta mutil bat. Tributuek bata bestearen aurka borrokatu behar dute eta tributu bat bakarrik atera daiteke garaile. Aurten zozketan, Katnissen ahizpari, Primi, tokatu zaio baina orduan, Katniss aurkezten da boluntario bezala. Katnissek eta Peetak, tributu mutilak, batera elkar lanean jardun ondoren garaile irtetea lortzen dute.
Liburu hau oso interesgarria iruditu zait eta beraz, irakurtzera animatzen zaituztet.
Naroa A. 3.A (2013-14)

Anonymous said...

Nik Gose jokoak liburua irakurri dut eta asko gustatu zait, gainera asko entreteenitu naiz. Liburuak generoa asko nahasten ditu:erromantikoa,
abenturazkoa, borroka... Liburu honek, Katnnis hamalau urteko neska baten istorioa kontatzen du batik bat. Familia pobre batean bizi da bera ama eta ahizaparekin(Prim). Bere familia aurrera ateratzeko Katnnisek ehizara joan behar izaten du Galerekin batera. Urtero bezala Gose jokoetara joateko zozketa egiten da barruti guztietan eta 12 barrutian Prmi takotau zaio joatea, baina, Katnnisek bere burua aurkezten du jokoetara joateko bere barrutiko beste mutil batekin batera, Peeterekin. Jokoak oso gogorrak izaten dira bientzat, baina, azkenean irabaztea lortzen dute.
Nahiz eta liburu luze izan erraz irakurtzen da. Denei gomendatzen diet irakurtzea. ANIMATU!!!
Enaitz A. 3.B(2013-14)

Anonymous said...

Gose Jokoak liburua asko gustatu zait. Abentura eta maitasuna nahasten dituen istorio bat kontatzen du. Katniss, hamasei urteko neska bat da eta 12. Barrutian bizi da, bere ama eta ahizparekin;Prim. Gose Jokoetara joateko, Prim tokatzen da, baina gazteegia dela pentsatzen du Katnissek,eta orduan Katniss boluntario aurkezten da jokoetara joateko. Mutiletan berriz Peeta tokatzen da. Jokoetan 24 tributuk hartzen dute parte eta horietako bat bakarrik atera daiteke bizirik. 24 tributu hauek 12 barrutitakoak dira eta barruti bakoitzak neska eta mutil bat eramaten du jokoetara. Gauza asko gertatuko dira jokoetan: Rue ezagutuko du, Katniss Peetarekin maiteminduko da … Oso entretenigarria da liburua eta azkar irakurtzen da. Beraz, animatu irakurtzera!!!
Iker A.3.A (2013-13)

Anonymous said...

Niri Gose Jokoak liburua asko gustatu zait, oso luzea izan arren. Liburu hau abentura, maitasuna eta tristurazko nahastea da. Liburuko protagonista nagusia Katnnis da. Katnnis 12.barrutian bizi da bere familiarekin batera. Gainera aita hilda dauka eta bere familia pobrea da. Hori dela eta Katnnisek bere familia aurrera atera beharra dauka. Behin bere arreba txikiari gose jokoetara joatea tokatu zitzaion, bina Katnnis bere ordez joan zen Peetarekin batera. Katnnissek Gose Jokoa hasi baina lehenago ikusle eta entrenatzaile guztiak harrituta utzi zituen:bere jantziengatik, trebetasunengatik, Peeta eta beraren arteko maitasunarengatik … Azkenik hainbat zailtasun eduki ondoren Katnnis eta Peetak Gose Jokoak irabazten dituzte. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke, irakurtzeko eta ulertzeko erraza baita.
IƱigo.O 3.B (2013-14)

Anonymous said...

"Gose jokoak" liburua asko gustatu zait. Liburu honetan Panemeko hamabi barrutietako, 24 neksa-mutil Gose Jokoetan parte hartzera behartzen dituzte. Katniss da protagonista, 12 Barrutian bizi da, hamasei urte ditu eta bere ahizpa, Prim, eta amarekin bizi da. Uzta-bilketan, Primen izena ateratzen da, baina Katnissek ez du bere ahizpa joatea nahi eta horregatik bera aurkezten da. Mutilaren kasuan berriz Peetaren izena ateratzen da. Gose Jokoetan garaile bat dago, esparruan bakarrik gelditzen dena, hau da beste guztiak hil eta gero. Zein izango ote da garailea? Jakin nahi baduzue,irakur ezazue. Animatu irakurtzera, ez egin atzera luzea delako, entretenigarria eta ulertzeko erraza baita!!
Irantzu E. 3.B (2013-14)

Anonymous said...

Gose jokoak liburua asko gustatu zait, zati politak ditu baina baita gogorrak ere. Liburu onetan 12 barrutien artean egiten diren gose jokoez hitz egiten da, Katniss 12 barrutiko neska bat eta pobreak dira, eta bera da gose jokoetara joaten dena eta bere lagun bat Peeta. Istorio hau interesantea iruditu zait irakurri heinean, anima zaitez irakurtzera! Agurne.Z 3B (2013-2014)

Anonymous said...

Urtero legez, 74. Gose Jokoak antolatu dituzte. 12. barrutian Prim eta Peeta tokatu dira, baina Katnissek, Primen ahizpak, bera ez zela joango agindu zion, beraz, borondatezko tributu bezala aurkeztu da. Katnissek, ordea, ez du Peetarekin joan nahi jokoetara, txikitako oroitzapenak etortzen baitzaizkio gogora. Katnissei aita meategietako leherketa bateaan hil zitzaionean, etxean jatekorik ez zutenean, Peetak bi ogi erre zituen berari emateko, jakinik amak jo egingo zuela eta ez orduan, ez geroago, ez zion eskerrik eman eta orain zorretan dagoela iruditzen zaio. Bakarkako entrenamenduan notarik altuena atera du: 11, beraz, babesleak eskuratu ditu. Aurretik inpresio ona emana zuen, gurdian suzko jantziak jantzita joan zenean, eta oraingoan demostratu du ona dela. Elkarrizketan Peetak Katniss maite duela aitortu du, baina jokoak pertsona bakar batek irabazi bahar ditu; hala ere, ez dira jokogileek nahi bezala bukatuko.
Nork irabaziko dituen jakin nahi? Bada, lortu liburua eta irakurri. Potolo xamarra da liburua baina, behin irakurtzen hasita, ez duzu utzi nahiko bukatu arte. Oso entretenigarria da eta edonori gomendatzeko modukoa.

Ainhoa O.3A(2013-2014)

Anonymous said...

Gose jokoak liburua asko gustatu zait. Hasieratik entretenigarria da. Liburu honek 12.barrutiko Katniss neska baten bizitza kontatzen du.Katniss amarekin eta ahizparekin bizi da eta bere lagun Galerekin basora joaten da ehizatzera etxera jana emateko. Uzta garaian Gose Jokoetara joateko barruti bakoitzetik neska bat eta mutil bat aukeratzen dituzte, Prim ateratzen da baina Katnissek ez du ikusi segurua izango denik, orduan Katniss aurkezten da jokoetara eta mutiletan Peeta aeratzen da. Gose Jokoetan 24 neska mutil dira. Gose jokoak gogorrak dira eta denak alduten guztia egiten dute bizirik ateratzeko.Denei gomendatzen diet irakurtzea, animatu.
Nora L. 3.A(2013-14)

Anonymous said...

Aspaldian Ipar Amerika izandako ondorena da Panem. 12 Barrutiak, Kapitolio boteretsu, aberats eta distiratsuak menderatuak eta zapalduak dira. Barrutiei Kapitolioaren aurka izan zen altxamendua gogoratzeko urtero barruti bakoitzak neska eta mutil gazte bat Gose Jokoetan parte hartzera behartzen ditu elkarren aurka heriotzeraino borrokatu dezaten, 24 gazteetatik bakarra geratu arte. Katniss Everdeen Barruti pobreenean bizi den neska, ahizpa gazteagoaren ordez joaten da Jokoetara Peetarekin, umetan bizirik irauteko esperantza eman zion mutikarekin batera.
Liburua asko gustatu zait. Ez dut esango irakurri dudan liburu onena denik, baina, istorioak beste gutxik bezala harrapatu nau denbora guztian. Gure adineko pertsonentzat egina dago liburua eta horregatik mundu guztiari gomendatzen diot irakurtzera.

Irune M. 3A (2013-2014)

Anonymous said...

Niri "Gose Jokoak" liburua asko gustatu zait batez ere dibertigarria delako. Liburuan Katniss izeneko 16 urteko neska bat da protagonista, aita hila du eta ama eta ahizparekin bizi da 12.Barrutian. Urtero Kapitolioko jendeari gustatzen zaizkion Gose Jokoak izeneko joko batzuk antolatzen dira, bertan barruti bakoitzeko neska eta mutil bana aukeratzen dira hil arte borrokatzeko. Zozketa horretan Katnissen ahizpa Prim-i tokatzen zaio jokoetan parte hartzea baina Katniss bere ahizpa ez sufritzen ikustearren boluntario aurkezten da. Basoan eta ehizan hazitako neska da Katniss eta ondo moldatzen da armekin. Jokoetara eramaten dituzte eta bertan Katniss eta bere barrutikide den Peeta garaile irteten dira arau berri baten ondorioz. Oso liburu polita iruditzen zait eta edozeini gomendatuko nioke irakurtzea.

Jon I. 3.B (2013-14)

Anonymous said...

Gose jokoak liburuak abentura eta maitasuna nahasten ditu. Liburu honen protagonistak Katniss eta Peeta dira. Katnissen aizpari, gose jokoetara joatera tokatzen zaio, eta katniss bere partez aurkezten da. Mutiletan berriz, Peetari tokatzen zaio. Kapitolioan, barruti bakoitzeko neska bat eta mutil bat aukeratzen dituzte, denera 12 barruti daude, eta 24 pertsona aukeratzen dituzte. Gose jokoetan, pertsona bakar batek geratu behar du bizirik, zein izango ote?
Liburua asko gustatu zait eta edozeini gomendatuko nioke liburua.
Asier L. 3.A (2013-14)

Anonymous said...

Gose jokoak liburua asko gustatu zait. liburuan urtean bein egiten den joku bat da, 24 gazte bata bestearen aurka egiten dute. gose jokoak joko oso zailak dira. liburu hau irakurtzea gomendatzen dut.
ioritz A. 3.A(2014-15)

Anonymous said...

Nik “Jose Jokoak” liburua irakurri dut, liburua asko gustatu zait. Hasieran astuna egin zait baina irakurtzen jarraitzen nuen bitartean, gero eta gehiago irakurri nahi nuen. Liburuan, Katniss Everdeen, 16 urteko neska batek, Gose Jokoetan bizitzen dituen abenturak kontatzen dira. Borrokak daude eta hildakoak, baina horretaz gain, Katniss eta Peetaren arteko maitasun istorio bat ere badago. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke oso polita eta engantxagarria baita. Animatu zaitezte irakurtzera!
Leire R. 3B (2013-14)

Anonymous said...

Nik gose jokoak irakurri dut. Oso liburu polita iruditu zait nahiz eta hasiera batean pentsatu oso zaila egingo zitzaidala irakurtzeko, ez da ala izan.
Liburu honetan 12 distritu daude eta urtero bakoitzetik neska eta mutil batzuk aukeratzen dituzte 12-18urte bitartekoak gose jokoetarako. 12.distritoan 12 urteko Primrose izeneko neska bati tokatu zitzaion eta bere ahizpa, Katniss, buluntaria moduan atera zen ahizpa txikia salbatzeko. Talde honetako mutiletan Peeta izeneko mutil bati tokatu zitzaion. Egun batzuk entrenatzaile batzuekin igaro ondoren, iritsi zen jokoak asteko eguna. Oso joko gogorrak dira eta orain arte irabazle bakarra egon da, zer gartuko ote da honetan? Anima zaitezte irakurtzera eta jakingo duzue!

Enara A.
2013-2014
3.B
2014/01/12

Anonymous said...

Suzanne Collins-en nobela irakurri dut “Gose Jokoak”, hasiera batean nahiko astuna egin zitzaidan arren, liburuak aurrera egin ahala interes handia piztu dit eta oso gustura irakurri dut. Katnnis Everdeen izeneko neska eta Peeta izeneko mutila dira protagonista nagusiak. Liburu honek, maitasuna, tristura, abentura, sufrimendua... islatzen ditu. 12 barruti daude eta barruti bakoitzetik bi partaide hautatzen dituzte (24 partaide guztira) gose jokoetan parte artzako. Joko hauen eginkizuna beste partaideak hiltzea da eta partaide bakarra irteten da bizirik normalean arauak aldatzen ez badira. Pertsonaiak gustatu zaizkit eta bi protagonisten arteko harremanak interesa piztu dit. Aspaldi irakurri dudan nobelarik politena iruditu zait, edonori gomendatuko nioke. Animatu zaitezte gustatuko zaizue eta!
Sara A. 3.B (2013.14)

Anonymous said...

''Gose Jokoak'' liburua asko gustatu zait. Katniss izeneko neska bat da protagonista, Gose Jokoak izeneko joko batzuetan hartzen du parte bere ahizparen ordez, Peeta izeneko mutil batekin. 12 barruti daude, eta barruti bakoitzetik bi pertsona joaten dira borrokara. Liburu hau abenturaz beteta dago, naiz eta luze xamarra izan, behin irakurtzen hasten zarela gustura irakurtzen da. Nik denei gomendatuko nieke liburu hau.
Alaia B. 3.B (2013-2014)
12/01/14

Anonymous said...

Dena Sutan liburua irakurri dut nik, Gose Jokoak-en bigarren zatia. Bi liburuak oso antzekoak dira, baina hala ere,Suzanne Collins idazleak, istorioaren interesa mantentzea lortu du. Liburu hau asko gustatu zait abenturazko liburuak asko gustatzen baitzaizkit. Liburu honetan abentura nahikoa eta sobera pasatzen ditu gure Katniss protagonistak. Gainera, bukaerak asko intrigatzen du. Hirugarren liburua aurreko biak bezain ona bada, irakurtzeko gogo handia daukat. Nik uste dut liburu hau adin guztietako pertsonentzat dela. Irakurtzea gustatzen zaien guztiei gomendatzen diet. Eta irakurtzea gustatzen ez zaienentzat ,anima daitezela, ez diela kalterik egingo esango nieke.
Claudia B. 4B(2015-2016)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait oso interesgarria da, behin irakurtzen hasi eta gero irakurtzen jarraitzeko gogoa pisten dizu. Nahiz eta luzea izan erraz irakurtzen da. Gu baina gazteagoentzat ez nuke rekomendatuko, luzeegia iruditzen zaidalako.

Izaro.U 3B 2015-2016

Anonymous said...

Niri, Gose jokoak liburua asko gustatu zait eta abenturazko kontuak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatuko nieke.
Nahiz eta liburu honetan heriotzari buruzko zatiak egon, maitasuna eta familiaren arteko harremanak ere ageri dira.
Niretzako, liburu honen zatirik hoberena, Uzta bilketan Katnissek Primen ordez Gose jokoetara joan nahi duela adierazten duen unea izan da.
Bigarren liburua lehenengoa bezain interesgarria bada, oso gustora irakurriko nuke zeren eta, nahiz eta luzea izan, segituan irakurtzen da.

Enara Carrera 3-B

Anonymous said...

"Gose Jokoak" liburua ikaragarri gustatu zait, lehenengo orrialdetik hasi eta azkenekoraino interesa mantendu didalako. Urte honetan, Katnissen ahizpari egokitu zaio hil ala biziko Gose Jokoetan parte hartzea, baina Katnissek honen lekua bere borondatez hartuko du, haren ordez beste hogeita hiru tributuekin heriotzaraino borrokatzeko. Liburu hau Katniseek kontatua dago, eta hori asko gustatu zait, honela, bere asmo eta sentimenduek ere liburuan lekua hartzen dutelako, irakulearenganaino iritsiz. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, luze xamarra den arren, erabat entretenitzen baitzaitu, eta ondorioz irakurterraza ere egiten da.

Alaitz A. 3B (2015-2016)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Oso interesgarria da, behin irakurtzen asten zarenean interesgarria iruditu eta gehiago irakurtzeko gogoa pizten dizu. Nahiz eta oso luzea izan , erraz irakurtzen da. Gehien gustatu zaidan zatia da, soinekoak su artzen duenekoa, oso polita eta harrigarria iruditu zaidalako.

Izaro.u 3.B 2015/2016

Anonymous said...

Gose Jokoak liburua benetan polita iruditu zait. Abentura, zientzia fikzioa, maitasuna, heriotza... nahasten dira bertan. Horregatik iruditzen zait edonork izango lukeela gustuko, hainbat gai ezberdin ageri direlako ederki konbinatuz. Luzea da, baina oso gustura irakurtzen da oso polita baita. Eta argi ikus daiteke liburuan dirua zer nolako boterea izatera edo ematera irits daitekeen, eta nola boteretsuagoek "maila baxuagoko" pertsonak nola erabiltzera irits daitezkeen. Zati latzak ageri diren arren, beste hainbat zati xamur ere bizitzen dira. Horregatik liburu bat irakurri nahiko bazenu, hau gomendatuko nizuke. Behin hasiz gero, ezin izango baituzu geratu!

Leyre L., 3B, 2015-2016 ikasturtea.

Anonymous said...

Gose Jokoak liburua benetan polita iruditu zait. Abentura, zientzia fikzioa, maitasuna, heriotza... nahasten dira bertan. Horregatik iruditzen zait edonork izango lukeela gustuko, hainbat gai ezberdin ageri direlako ederki konbinatuz. Luzea da, baina oso gustura irakurtzen da oso polita baita. Eta argi ikus daiteke liburuan dirua zer nolako boterea izatera edo ematera irits daitekeen, eta nola boteretsuagoek "maila baxuagoko" pertsonak nola erabiltzera irits daitezkeen. Zati latzak ageri diren arren, beste hainbat zati xamur ere bizitzen dira. Horregatik liburu bat irakurri nahiko bazenu, hau gomendatuko nizuke. Behin hasiz gero, ezin izango baituzu geratu!

Leyre L., 3B, 2015-2016 ikasturtea.

Anonymous said...

GOSE JOKOAK
Bi hitzetan esanda: OSO ONA. Emozioa, ikara, poza, entretenimendua… Denetik ematen dizu liburu honek. Liburu hau joko batzuei buruzkoa da, zehatzago esateko, gose jokoei buruzkoa. Joko hauetan arau bakarra dago: elkar hil, bat bizirik geratu arte. Horrela esanda pixka bat makabroa dirudi, baina, maitasun istorio batek estaltzen du “makabrotasun” hori. Egia da, hasieran ez duzula liburu hau gogo handiz hartuko, zeren, 419 orri ditu. Baina, pena merezi duen liburua da, ahoan gustu ona uzten dizuten horietakoa. Josu L. 3A (2015-16)

Anonymous said...

Nik Gose Jokoak liburua irakurri dut. Eleberri honetan, herrialde bateko hamabi barrutietatik bi partaide hautatzen dira, bata neska eta bestea mutila, joko arriskutsu batzuetan parte hartzeko, bat bizirik geratu arte. Partaide horietako neska bati gertatzen zaizkion istorioak kontatzen dira bertan.
Niri eleberri hau asko gustatu zait, zeren eta nik ere liburuan gertatzen diren gauza batzuk egingo nituzke, adibidez, nire familiako batengatik nik bere lana egin edo nik ardura hori hartu. Beste aldetik, oso ondo adierazita daude ulertzeko zailak diren gauzak ere.
Istorio osoa kontuan hartuta, nik istorio hau hamalau urtetik gorako pertsonei gomendatuko nieke, zeren eta hilketa asko gertatzen dira eta haur batzuk beldurtu egin daitezke.


Aiora Beloki 3A(2016-2017)

Anonymous said...

“Gose jokoak” liburua asko gustatu zait, iaz irakurri nuen eta, hala ere, aspertu gabe irakurri dut. Abenturazko eta zientzia fikziozko nobela bat da: Urtero bezala Gose jokoak ospatuko dira. Joko horiek gozamen eta espektakulurako antolatzen dira eta barruti bakoitzeko neska eta mutil batek hartzen dute parte, zozketa baten bidez. Aukeratueak joko eremuan borrokatu behar dute pertsona bat geratu arte. Protagonista Katniss Everdeen da, bere ahizparen lekua hartzen du hau aukeratuta atera eta gero. Hemendik haurrera edozer egingo du Katnissek bizi-irauteko. Niri mota honetako liburuak asko gustatzen zaizkit. Liburu hau edonori aholkatuko nioke.

Angela Bach, 3.C
2016/11/03

Anonymous said...

Gose jokoak liburua asko gustatu zait. Emozioa, beldurra, entretenimendua... Liburu honek denetik ematen dizu.Liburuak joko bat eta gerra bat elkartzen ditu, baita maitasuna ere .Joku hauetan arau bakarra dago elkar hil eta bat bizirik geratzea. Hasieran tristea ematen du baina geroago alaiagoa eta akzio gehiagokoa bilakatzen da.Batzuetan aspergarria irudituko zaizu orri kopuruarengatik baina oso liburu polita da. Gure adinakoei gomendatzen diet.

Igor Agirre 3A (2016-2017)

Anonymous said...

Katniss da liburu honetako protagonista, hamabigarren barrutiko neska, eta kapitolioak ezartzen dien “jokoetan” parte hartzeko erabakia hartzen du, bere ahizpa ordezkatuz. Jokogileek eremu ezezagun batean sartzen dituzte tributu guztiak eta bertan emozioak, erabiliko dituen estrategiak,… azaltzen ditu Katnissek. Irabazteko, bertan bizirik iraun beharko du denak hil arte.

Niri izugarri gustatu zait liburu hau. Abenturaz betetako liburua da, beti gertatzen da zerbait interesgarria, eta kapitulu bat bukatzean hurrengoa irakurtzeko gogoa uzten du. Gainera, oso erraz irakurtzen da, oso hiztegi konplexua erabiltzen du, eta azkar joaten dira orriak. Nik abenturazko eta intrigazko liburuak gustatzen zaizkion gazte bati gomendatuko nioke.

Igor Yugueros, 3A (2017-18)