ZAZPI ETXE FRANTZIAN
Bernardo Atxaga
(Pamiela, 2009)
Chrysostome Liège gazteak, Belgikako Force Publique-an sartu ondoren, Kongoko Yangambiko goarniziora bidali dute. Lehenengo egunetik beretik erakutsi du ez dela gainontzeko soldaduen tankerakoa. Chrysostome gazte isila, serioa eta fededuna da. Ez da emakumeengana hurbiltzen ezta alkoholik probatzen, nahiz eta paraje haietan bekatua eta mozkorraldia izan eromenari ihes egiteko bide bakarrak.
Ezberdina izateak eta fusil-tiratzaile aparta izateak armakide askoren herra eta bekaizkeria ekarriko dizkio, Van Thiegel tenientearena bereziki.
Istorioa era linealean dago emanda, oso atzerako salto gutxiz. Pertsonaia ugari dago eta kontakizunak pertsonaia batetik bestera salto egiten du logika handirik gabe eta protagonista nagusia –Chrysostome- kapitulu askotan deslai utzita.
Abenturako protagonistak oso kanpotik daude deskribatuta, bere barne bizipenetara iritsi gabe. Era berean, gai asko ukituko ditu testuak: erlijioa, kolonialismoa, esklabutza, negozio zikinak, etnografia ere egitera iristen da. Gai asko, baina beti azaletik eta narratzailearen posizionatze argirik gabe.
Idazleak izkin egiten die tentsioko uneei eta lapurtu egiten dizkio irakurleari.
Hasierako “flash exotikoa” pasa ondoren, istorioak interesa galdu eta astuna egiten da. Freskotasuna falta zaio.

Rafa L.
5 comments:
Liburu hau zailtasunekin irakurtzen hasi nintzen. Bost bat edo kapitulu irakurri nituen eta ez nintzen ezertaz enteratu... Horregatik, berriz hastea erabaki nuen eta egunero irakurtzen nituen zatitxoen laburpenak egiten joan... Istorioa besterik gabekoa iruditu zait, nahiko astuna egin zait eta batzuetan aspertu egin naiz. Gehien gustatu zaidan atala oimbéarena izan da; segun eta nola zauden, triste, alai... oimbéaren (edari bat) kolorea aldatu egiten da. Gutxien gustatu zaidan atala berriz, titulu bat lortzeko egiten duten lehiaketa.
Irakurtzea animatzen zaituztet baina denborarekin hartu...
Sugatz Gómez 4A
Liburua orokorrean gustatu zait, baina idazlearen lexikoa eta gaiak lantzeko ikuspegiak liburuari xarma kentzen zion nire ustez. Zenbait gai ezberdin jorratzen dite adb. Esklabutza, negozio zikinak, militantzia, kolonizazioa…
Protagonista Chrysostome Liège da Belgikatik Kongoko Yangambiko base militarrera joaten da, bertan bere abilezia militarrak erakusten ditu iritsi bezain laster. Honela bertako zenbait soldaduen bekaizkeria jasaten du.
Gure adineko jendeari ez nioke liburu hau gomendatuko, nire ustez gaia ez delako oso ulergarria.
Unai.O 4A
2008/2009
Niri liburu hau oso polita eta oso interesgarria iruditu zait. Liburuko protagonista Chrysostome Liege da eta XX. mende hasierako gertakizun batean pasatako gertaerak kontzen ditu. Lehenbizi Anberesetik Yangambira iristeko egiten duen bidaia kontatzen du eta ondoren Afrikako bihotzean, Kongoko Yangambin, bizitzen dituzten gertaerak kontatzen ditu. LIburu hau irakurtzea gustatzen zaion edozeini gomendatuko nioke irakurtzeko. Nahiko luzea baita liburua nahiz eta erraz irakurtzen den.
Urko A. 4A 08/09
liburu hau ez zait asko gustatu bertan kontatzen istorioa gerra bati buruzkoa da. Gainera istorioan izen arraro asko agertzen dira.Kongon gertatzen da 1903.urtean gertatutako da. Soldadu batzuek kontatzen dute istorioa. Soldadu batek ezerri ez dio beldurrik baina emaku bat agertzen denean adore ori galdu egiten du, eta horrelako hainbat istorio. Liburu hau ez dizuet gomendatzen.
Eider T
Liburu hau oso interesgarria iruditu zait “militar” talde batek Kongoko herrialde bakarti bateko oihanean pasatzen dituen gora berak kontatzen dituelako. Baina bada gauza bat ez zaidana asko gustatu, Van Thiegelek Chrysostomerengan azaltzen duen jarrera baikorra. Chrysostome oso pertsona isila eta ona den arren “Cocok” alegia Van Thiegelek oso tratu txarrak ematen dizkio hauen artean bere neska laguna hiltzen du. Denei gomendatzen diet liburu hau irakurtzea.
Gaizka.J.B 4A (08-09)
Post a Comment