2013-03-07

BALLANTRAEKO PREMUA


Aspaldian irakurri nuen itsas giroko abentura hau eta guztiz erakargarria eta atsegina egin zitzaidala gogoratzen dut. Hau da nik oporretan irakurriko dudana eta prestatuko dut iruzkina.
Artean editorialeko estekan topatuko duzue liburuaren erreseina:

15 comments:

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatutatu zait, abenturazkoa delako. Niri abenturazko historioak gustatzen zaizikit, oso interesgarriak direlako. Gehien gustatu zaidana pertsonaiak nola laguntzen dieten elkarri. Liburu hau irakurtzeko oso erraza izan da, ulertzeko ere erraza izan da eta erabiltzen duen hiztegia oso egokia da. Pertsonaiak ere oso egokiak izan dira historio honetarako, oso erreala iruditu zait. Eta nik liburu hau batez ere, nire adineko gazteei gomendatuko nieke.

Anonymous said...

Liburu hau ez zait gustatu nahiz eta abenturazko liburuak dexente gustatu. Historia pisutsua egin zait eta ez dut gogo handiz irakurri. Zati batzuetan nahasita ibili naiz, izenak, lekua...Ez dut liburu hau gomendatzen, oso aspergarria baita eta irakurtzeko nahiko zaila.

Anonymous said...

Liburu hau ez dut batere gustura irakurri.Itsas giroko abentura hauek ez dira nire gustukoak, nahiz eta abenturazko liburuak gustatzen zaizkidan. Bertan bi anai Durietarren istorioa kontatzen digu, beraien etxean lanean aritu zen gizon batek Mr. Mackellarek alegia. Ballantraeko Premuaren istorio hau oso pisutsua egin zait.Itsas aldeko abenturak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke liburu hau.

Alexandra E. 3A 07-08

Anonymous said...

Haseran ez zitzaidan oso erakargarria egin liburu hau, baina irakurtzen segi ahala, geroz eta gehiago gustatu zait. Benturazko istorioak gustatzen zaizkit bereziki eta hau honako bat denez, entretenigarria egin zait. merezi du irakurtzea, nahiz eta beste liburuak baino denbora gehiago kostatu.

Anonymous said...

Gabon hauetan, irakurri dudan liburua, hasieran ez zitzaidan batere erakargarria egin, ez ditudalako atsegin abenturazko liburuak. Hala eta guztiz ere, esan beharra daukat, liburua irakurtzen segi hala, are eta erakargarriagoa egin zaidala. Ez zait oso erreza egin, ulertzeko garaian, izen asko daudela iruditu zait aldi berean. Eta liburu hau, itsas aldeko abenturak gustatzen zaizkienei gomendatuko nieke.


ANE B.
3B 09/10ikasturtea

Anonymous said...

Oraingo honetan irakurri dudan liburu hau, ez zait asko gustatu. Hasieratik pisutsua egin zait. Historia honek Mr.Henry eta allantraeko premua anaiek bizitako abenturak kontatzen dizkigu. Adibidez anaietako batek pirata izan zenean bizitako gertakizunak kontatzen ditu, otsaileko gau batean bi anaiak basoan borrokatu zuteneko abentura ere kontatzen digu. Borroka horren ostean nor hil ote zen?
Historia honen jarraipena nolakoa den jakin nahi baduzue, zuek irakurri beharko duzue!

Cristina M. 3.A (2009-2010)

Anonymous said...

Ez zait gehiegi gustatu liburu hau. Zati batzuk gustura irakurri baditut ere, beste zati batzuetan nahasita ibili naiz. Horregatik asko kosta zait irakurtzea eta istorioa pisutsua egin zait. Bi anaia dira protagonista nagusiak. Bata zintzoa da eta bestea ez da batere zintzoa. Beraien etxean lan egiten duen zerbitzari batek kontatzen du istorioa. Niri asko gustatu ez zaidanez, ez nioke inori gomendatuko. Hala ere, norbaitek irakurri nahi badu irakur dezala!

Nagore A. 3B (2009-2010)

Anonymous said...

Liburu hau ez zait gehiegi gustatu. Oso luzea eta astuna egin baitzait. Istorio hau etxe garrantzitsu bateko kontulari batek kontatua da, eta bi anairen kontakizuna azaltzen du, hauetako batek, garrantzi handiko kargua dauka bere gain, Premua da. Anaia gazteena, berriz,premuaren anaia gazteena besterik ez da, inork ia ezagutu ere egiten ez duena. Mr Henry deitzen da. Herriko jende guztiak premua maite du eta emakume guztiak berarekin maiteminduta daude. Baina gauzak aldatu egingo dira, Premua gerrara joan eta hil egin deneko berria zabaldu baita. Horren ondorioz, Mr Henryk kargu garrantzitsuagoak hartuko ditu eta bere anaiaren emaztearekin ezkonduko da. Baina, handik zenbait urtetara, Premua bizirik agertuko da familia guztiaren aurrean eta...


Jone G. 3 A (2009-2010)

Anonymous said...

Ballantraeko Premua liburua ez zait asko gustatu. Hasiera nahiko aspergarria iruditu zait, baina gero, interresgarriagoa iruditzen joan zait. Liburu hau, abenturazko liburu nahiko interesgarria iruditu zait. Liburu honetako pertsonaien (bi anairen) abenturak kontatzen ditu, toki desberdinetan gertatutakoak. Abenturazko liburuak irakurtzea gustatzen zaion edozein pertsonari gomendatzen diot, nahiz eta niri asko ez gustatu.

Jennifer d.R 3.A 2009-10

Anonymous said...

Liburu polita iruditu zait, interesgarria. Hasieran aspergarri xamarra zela ematen zuen, baina azkenerako gertaera interesgarriak pasatzen dira eta irakurtzen segitzeko gogoa ematen du. Esan beharra dago luze xamarra dela, eta baita korapilatsu xamarra ere, batez ere pertsonai bakoitzari modu askotara deitzen diolako. Baina hala ere, asko gustatu zait, ondo idatzita dagoela deritzot. Istorioa familia bateko gertaerei buruzkoa da, bertako bi semeak oso gaizki eramaten dira beraien artean eta arazo asko izaten dituzte jabetzak direla eta. Beste bati gomendatzeko moduko liburua dela uste dut.

Maider Z. 3B 2009-2010

Anonymous said...

Benetan liburu entretenigarria iruditu zait azkena irakurritako hau. Luzea eta nahiko zaila izan arren ulertzeko, gustura aritu naiz, interes handia sortu didalako orriak aurrera pasa heinean. Itsas abenturak oso interesgarriak iruditu zaizkit, zenbaitetan errealitatetik urrun egon ohi dira baino. Beraz, abenturazko liburuak eta istorio zaharrak gustuko dituzten pertsona guztiei gomendatuko nieke istorio hau irakurtzea.

Jokin T. 3.B 09/10

Anonymous said...

Liburua, nahiko polita iruditu zait. Nahiz eta zati batzuk nahiko aspergarriak izan, orokorrean, nahiko entretenigarria da. Bi anaiaren istorioa kontatzen du, bata oso jatorra eta eskuzabala da, bestea berriz, maltzurra eta gaiztoa, baina oso azkarra. Istorioak, bi anaia hauen arteko tirabirak eta bakoitzak bere aldetik bizitako abenturak kontatzen dizkigu, itsasoan izandako esperientziak, borrokak... Abenturazko liburuak gustatzen zaizkion edozieni gomendatuko niokeen liburua da hau.



Janire O. 3A (2009-10)

Anonymous said...

Gabon hauetan irakurri dudan liburua, Ballantraeko premua izan da. Kapitulu batzuk nahiko zailak egin zaizkit, korapilatsu xamarrak baitira eta hasieran ez nituen oso ondo ulertu, baina irakurtzen joan ahala hobeto ulertzen hasi nintzen eta interesgarriagoa egin zait. istorioan pertsona bakoitzari izen desberdinez deitzen zieten eta Horrek ere nahastu nau. Liburua luze xamarra dela iruditu zait. Istorio hau bi anaiei buruzkoa da eta beraien arteko liskarrak eta beraiek pasatako abenturak kontatzen ditu bertan. Nik liburu hau gure adineko gazteei edo zaharragoei gomendatzen diet haurreko liburuak ez bezala ulertzeko zail xamarra baita, baina ala ere interesgarria izan daiteke abenturazko liburuak gustuko dituen jendearentzat.

Aitziber E 3B 2009-2010

Anonymous said...

Niri Ballantraeko premua liburua ez zait batere gustatu. Bertan bi anai dira protagonistak eta beraien arteko tirabirak kontatuko ditu zerbitzari baten ikuspuntutik. Hasieran bi anaietako bat premu izendatuko dute eta gerrara joango da. Hiltzat joko dutenez premua bere anaia jarriko da baina istorioan aurrera Joan hala premua bizirik azalduko da. Hortik haurrera hainbat pasarte pasako dira bi hauen artea. Istorioa ez zait gustatu zaila, luzea eta gogaikarria iruditu zait. Liburu hau ez nioke inori gomendatuko.

Jon L. 3A (2012/13)

Anonymous said...

Nik "Ballantraeko premua" liburua irakurri dut. Liburu honetan Mr Mackellar izeneko gizon batek, bi anai eta beren familiaren historiak kontatzen ditu. Lurralde desberdinetan gertatzen dira historia hauek, adibidez Eskozian, Frantzian, Indian etab. Bi anaiek arazo eta liskar asko edukitzen dituzte. Anaia batek lasai bizi nahi du baina besteak arazoak bakarrik sortzen dizkio, eta bere atzetik joaten da edozein modutara.

Aitor A. 3.B (2013/2014)