ESKINOSO ISEKARIA
Gose Jokoak III
Suzanne Collins
(Batera, 2011)
Serieko hirugarrengo liburu honetan Panemeko
biztanleek, bat eginik, Snow presidentearen aurka egingo dute. Hamahirugarren
Barrutian Katniss, Eskinoso Isekaria, izendatuko dute matxinatuen
ustezko burua. Izan ere, Coin Hamahirugarren Barrutiko burua izango baita
erreboltaren norakoa finkatzen duena. Katnissek uko egin behar izango dio
familia, bikotea, lagunak eta aukeratuen bakardadean ikusiko dugu maiz.
Hasieran
propaganda eta komunikazio lehia zena guda odoltsu eta latza bilakatuko da.
Gerrara bidaliko duten 451. taldean suertatuko dira elkarrekin istorioaren hiru
protagonista nagusiak: Katniss, Peeta eta Gale; batzuetan elkarrekin eta
besteetan elkarren aurka lehiatuz.
Pertsonaiak
jada ezagunak zaizkigu, eta jada ez dute sekretu handirik guretzat. Dagoenko
erdi ahaztuta dauzkagun aurreko liburuetan gertatutako zenbait pasadizo
aipatzen dira.
Katniss
bera kontalaria da eta bere protagonismoa nabarmenagoa izango da hirugarrengo
zati honetan. Gudak bere alderik gordinena erakutsiko digu. Etsita eta
itxaropen handirik gabe funtzionatzen duen biztanleria ikusiko dugu Panemeko
Barruti guztietan eta izua, artean, denetatik salbo zegoen hiribururaino ere
iritsiko da.
Mugimendu
handiko pasarteak. “Dena Sutan” baino lortuagoa ematen du honek, martxa
handiagoa da, baita akzioa basatiagoa ere. Hala ere, gure ustean “Dena
Sutan” baino hobea bada ere, ez du serieko lehenengoak eragin zizkigun
sorpresa-eta gainditzea lortuko.
Against all odds,
Katniss Everdeen has survived the Hunger Games twice. But now that she's made
it out of the bloody arena alive, she's still not safe. The Capitol is angry.
The Capitol wants revenge. Who do they think should pay for the unrest?
Katniss. And what's worse, President Snow has made it clear that no one else is
safe either. Not Katniss's family, not her friends, not the people of District
12. Powerful and haunting, this thrilling final installment of Suzanne
Collins's groundbreaking The Hunger Games trilogy promises to be one of
the most talked about books of the year.
(Amazonetik
hartutakoa)
24 comments:
Oraingo honetan “Eskinoso Isekaria” irakurri dut, “Gose Jokoak” trilogiaren azkeneko atala. Nahiz eta beste liburuak gehiago gustatu zaizkidan, hau ere gustura irakurri dut, baina amaierak apurtxo bat dezepzionatu nau. Kapituluak nahiko luzeak dituenez, irakurketa despistatu xamarra egin zait batzuetan, baina gainerakoan erraz irakurri dut. Amaierako liburu honetan, Katnissek errebeldeen eskinoso isekaria izango dela erabakitzen du, Snow presidentea hiltzeko asmotan. Hainbat abenturaren ondoren, Kapitoliora iristea lortzen dute, baina gauzak ez dira nahi bezala irteten. Hala ere, ondo amaitzen da liburua, nahiz eta lehen esan dudan moduan niri ez zaidan askorik gustatu. Dena den, beste bi liburuak irakurri badituzue irakurtzera animatzen zaituztet!
Irati Z. 4A (2012-13)
Oraingoan “Eskinoso Isekaria” liburua irakurri dut. Liburu hau oso interesgarria eta entretenigarria iruditu zait. Bertan, Panemeko herritarrek Kapitolioaren kontra egingo dute Katniss buru dela. Istorioan zehar hainbat lagun, familiako kide... hilko zaizkio Katnissi eta, beraz, askotan aurkituko dugu bakardade sentimentu hori. Gainera, liburuaren kontalaria Katniss bera da, eta honek istorioan gehiago barneratzen laguntzen du. Horrez gain, serieko liburu bat izateko oso ondo garatua dagoela esango nuke. Beraz, aurreko bi liburuak irakurrita badituzu, hau irakurtzea gomendatzen dizut!
Irati U 4A 2012-2013
Gose jokoen hirugarren liburu hau izugarri gustatu zait, egia esten badut irakurri duten libururik oberena izan da aurreko biak barne sartuta .Berriz ere abentura,fikzio ,maitasunez eta misterioz beteriko azken liburu honetan, kapitolioaren eskutik espero genituen hainbat misterio argira ateratzen dira gainera,espero ez nituen hainbat gauza gertatzen dira.
Idoia.O 4A 2012/2013
"Eskinoso isekaria" liburua, nahiko liburu interesgarria iruditu zait. Liburu honetan, Katniss Everdeenek, Gale, Peeta eta beste hainbat kideen laguntzaz, Snow presidentea hiltzeko asmoa du eta gerra irabaztekoa. Azkenean gauzak nahastu egiten dira, eta istorioaren amaieran Snow presidenteaz gain, beste hainbat pertsona ere hiltzen dira. Liburuaren hasera nahiko interesgarria iruditu zait, baina bukaera ez zait batere gustatu, izan ere jende garrantzitsu gehiegi hiltzen da eta Katniss oso bakarrik gelditzen dela iruditu zait. Horrez gain, bere aurreko bi liburuekin konparatuz, indar guztia galdu duela iruditu zait, batez ere lehenengoarekin konparatuta. Aurreko liburuak irakurriak dituenari gomendatuko nioke irakurtzea, nola amaitzen den jakiteko! Baina liburua indibidualki hartu ezkero, ez nuke gomendatuko!
Imanol M. 4A (2012-2013)
“Eskinoso Isekaria” liburua gustatu zait, nahiz eta irakurketa luzea egin zaidan pixka bat. Nahiago ditut beste bi liburuak trilogiatik, beti gertatzen den bezala azkenekoa okerragoa baita eta, gainera, bukaera ez zait asko gustatu, baina hala ere polita da. Azken zati honetan, Katniss Kapitolioaren aurka agertzen da, eta errebeldeen eskinoso isekari gisa jokatzen du. Snow hiltzeko desioa du neska honek, eta Kapitoliora joaten da bera hiltzera, baina gauzak nahastu eta nahi baino okerrago ateratzen dira. Pertsona gehiegi hiltzen dira nire ustez eta honek liburuaren amaiera itsusitzea ekarri du, baina irakurtzera animatzen zaituztet hala ere.
Maialen A. 4A (2012-13)
ESKINOSO ISEKARIA. Suzanne Collinsek idatzitako liburu hau asko gustatu zait.
Liburua serieko hirugarrena da, eta bertan Hamabigarren Barrutia suntsitua dago, ondorioz bertatik bizirik atera diren biztanleak Hamahirugarren Barrutian bizi dira eta bertan Katniss, Eskinoso Isekari izendatu dute. Peeta Kapitoliokoek zuten, baina Hamahirugarren barrutira ekartzea lortu dute, bertan Peetak Katniss hil nahi duela konturatzen dira. Gertakizun txar guzti hauen errua Snow Presidentearena dela konturatzean, Panemeko biztanleek ez dute hau hiltzea beste helbururik izango. Ez da erraza izango eta hainbat oztopo, borroka… igaro beharko dituzte. Lortuko ote dute Snow hiltzea?
Liburu hau, bere serieko beste bi liburuak irakurri dituen edozeini gomendatuko nioke. Nire ustez, serieko bigarren liburuan baino akzio gehiago ageri da, beraz, bigarrena asko gustatu ez bazaizu ere anima zaitez azken hau irakurtzera, seguru gustatuko zaizula.
Aiora M.- 4.B(2012-2013)
Nik irakurri dudan liburuak "Eskinoso Isekaria" izena du. Liburu honen egilea Suzanne Collins da eta protagonista berriz Katniss Everdeen izeneko neska bat da. Batez ere abenturazko liburu bat da, baina amodiozko une batzuk ere agertzen dira. Errebeldeak Kapitolioaren kontra jartzen dira eta borroka bat hasten dute. Errebeldeen ikurra Katniss da eta bere gidaritzapean Kapitolioa suntsitzen ahaleginduko dira. Peetak Katniss hil nahi du eta Coin izeneko hamahirugarren barrutiko presidenteak ere bai liburuaren bukaera aldean. Lortuko ote du Katnissek arazo guzti hauetatik ateratzea? Egilearen idazkera berriz aparta dela esango nuke edozein gauzetan. Niri liburu hau izugarri gustatu zait abentura ugari agertzen direlako, eta edozeini gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea.
Imanol Y. 4B(2012-2013)
Nik Eskinoso Isekaria izeneko liburua irakurri dut, Gose Jokoen III. liburu hau oso interesgarria eta entretenigarria iruditu zait. Katnissek gerra irabazi eta egin dion guztiarengatik Snow presidentea hil nahi du eta bere lagunek Galek, Peetak,… lagunduko die. Baina gauzak nahastu eta pixka bat konplikatu egingo zaizkie eta historian zehar Katnissi familiako kide, lagun… asko hilko zaizkio. Liburuaren bukaera ez zait asko ere gustatu, hainbeste borrokatu ondoren jende garrantzitsu asko hiltzen delako. Liburu hau ez zait lehenengoa bezain beste gustatu baina bigarren liburua baino politagoa iruditu zait. Liburua irakurtzea gomendatuko nuke, Gose Jokoak serieko aurreko bi liburuak irakurrita baldin badituzu, bestela ez du pena merezi.
Ane O. 4B (2012-2013)
Nik Ekinoso Isekaria liburua irakurri dut, hain zuzen Suzanne Collinsek idatzirikoa. Serieko hirugarren liburua da, amaiera liburua. Oso polita eta etretenigarria iruditu zait nahiz eta zati batzuk astunegiak izan. Mende Laurdeneko jokoez geroztik Hamabigarren barrutia suntsituta dago eta bertako biztanle batzuk Hamairugarren barrutira ihes egitera lortu zuten. Katniss Errebeldeen taldean dago eta Ekinoso Isekaria izango da, bere nahia Snow presidentea hiltzea da. Bere ama, Gale eta Prim ere berarekin daude Hamairugarren barrutian. Peeta aldiz hasieran Kapotoliokoek zeukaten baina handik erreskatatzea lortu zuten. Snow presidentea hiltzeko ahaleginetan Katnissen inguruko asko hilko dira.
Serieko beste bi liburuak irakurri badituzu anima zaitez hau ere irakurtzera!
Nerea G. 4.B (2012/13)
Oraingoa honetan Suzanne Collinsen "Gose Jokoetako" triologiaren azkeneko liburua irakurri dut, "Eskinoso Isekaria". Niri lehenengo bi liburuak gehiago gustatu zitzaizkidan harren, azkeneko liburu hau gustukoa izan dut nahiz eta amaiera "dezepzionatu" egin didan harren. Liburu honen irakurketa pixka bat astuna egin zait, kapituluak oso luzeak zirelako. Liburu honetan, Katniss eskinoso isekarien irudi bihurtzen da horrela Kapitolioarekin enfrentatuz. Liburu hau eta triologia edonorri gomendatzen diot, zergaitikan oso entretenigarriak, interesgarriak eta oso istorio poltak kontaten dituelako.
Anton E.V.
Gose jokoen azken liburu hau asko gustatu zait, hala ere irakurtzen luze joantzait.Azkenko liburu honetan, Katniss Kapitolioaren aurka agertzen da, eta errebeldeen eskinoso isekari gisa jokatzen du.Liburuaren hasera nahiko interesgarria iruditu zait, baina bukaera ez zait batere gustatu,beste liburuetako eta honetako jende garrantzitsu asko hiltzen baita.Liburu hau edozein petsonak irakur dezake baina gomendatzen diot aurretik beste bi liburuak irakurtzea horrela politagoa baita dena.
Urko O. 4.B 2012-2013
Oraingo honetan Gose Jokoaken hirugarren liburua irakurri dut.Liburu hau hiruetako azkena da eta asko gustatu zait.Hasieran ez nekien zergatik izena zuen “Eskinoso Isekaria” baina beranduago konturatu naiz.Sorpresa asko ditu liburu honek eta momentu batetik bestera espero ez duzun gauzaren bat gerta liteke.Hamabigarren barrutia suntsituta gelditu da eta Katnisek eta bere lagunek beste barruti batera joan behar izan dute bizitzera.Bertatik espedizio mordo bat egingo dituzte baina bukaerakoa izango da garrantzitsuena eta arriskutsuena.Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke baina aurretik beste biak irakurtzea komenigarria izango litzateke.Anima zaitezte!!
Manex KARRERA 4B 2012-2013
Nik "Eskinoso Isekaria" liburua irakurri dut, Gose Jokoak serieko hirugarrena,eta asko gustatu zaidala aitortu behar dut, nahiz eta aurreko biak politagoak iruditu zaizkidan. Liburuaren hasiera kosta egin zait,"Dena Sutan",serie honetako bigarren liburua, nola amaitzen zen ahaztua bainuen eta beraz, aurreko liburua irakurri eta ahaztu baino lehen irakurtzea gomendatuko nizuke. Liburuak kontatzen digun istorioan, hamabigarren barrutitik bizirik ateratako pertsonak hamairugarren barrutian bizi dira. Katniss, barruti honetako eskinoso isekaria izendatu dute eta Snow presidentearen aurka joaten dira. Istorioan zehar, hainbat oztopo eta borroka izango dituzte beraien helburua lotzeko, Snow presidentea hiltzea. Lortuko ahal dute? Liburu hau, beste bi liburuak irakurri dituen edonori gomendatuko nioke, merezi duela iruditzen zait eta. ANIMATU!
Aitor O. (2013-14) 4.A
Nik “Eskinoso isekaria” liburua irakurri dut eta egia esanda hiru liburuetatik gutxien gustatu zaidana dela iruditu zait, horrekin ez dut esan nahi ez dela interesgarria, asko gustatu baitzait. Hirugarren liburu honetan historia erabat aldatzen da eta azkenean Katnissek Peetarekin bukatzen du. Peeta kapitoliotik erreskatatzen dutenean bere egoera ikusita dezepzioa hartu dut baina denborarekin bere onera etortzen da. Historia Snow presidentearen heriotzarekin eta errebeldeen garaipenarekin bukatzen denez hiru liburuei amaiera emateko modu polita iruditu zait.
Eneritz Iturbe 4B
2013-2014
“Eskinoso Isekaria” liburua asko gustatu zait, izan ere nire bi genero gogokoenak baititu: abentura eta amodioa. Nahiz eta liburu luzea izan, erraz irakurri dut, momentu oro zer gertatuko zen jakiteko gogoa nuen eta horrek irakurtzen jarraitzera bultzatzen zidan. Katnissek Snow presidentea hil eta gerra irabazteko asmoa du Peeta, Gale eta beste pertsona batzuen laguntzaz, bidean hainbat kide galtzen ditu eta nahiz eta azkenean Snow presidentea hiltzen duen, pertsona asko hiltzen dira, horien artean bere ahizpa Prim.
Naiara L. 4B (2013-14)
Nik "Gose jokoak 3" irakurri dut. Liburu hau gose jokoak trilogiako azken atala da. 12. barrutia suntsitu dute kapitoliokoek eta Pamen eko talde txiki bat salbatu da. Ez dutenez beste bizilekurik, 13. barrutira joan dira, Katniss haiekin batera. Liburua oso gogokoa izan dut naiz eta pixkabat pixua izan. Edonori gomendatuko nioke, baña hori bai, arretaz irakurri behar da eta denborarekin.
Alaitz M. 4.A
(2013-2014)
ESKINOSO ISEKARIA. Suzanne Collinsek idatzitako liburu hau asko gustatu zait.
Liburua serieko hirugarrena da, eta bertan Hamabigarren Barrutia suntsitua dago, ondorioz bertatik bizirik atera diren biztanleak Hamahirugarren Barrutian bizi dira eta bertan Katniss, Eskinoso Isekari izendatu dute. Peeta Kapitoliokoek zuten, baina Hamahirugarren barrutira ekartzea lortu dute, bertan Peetak Katniss hil nahi duela konturatzen dira. Gertakizun txar guzti hauen errua Snow Presidentearena dela konturatzean, Panemeko biztanleek ez dute hau hiltzea beste helbururik izango. Ez da erraza izango eta hainbat oztopo, borroka… igaro beharko dituzte. Lortuko ote dute Snow hiltzea?
Liburu hau, bere serieko beste bi liburuak irakurri dituen edozeini gomendatuko nioke. Nire ustez, serieko bigarren liburuan baino akzio gehiago ageri da, beraz, bigarrena asko gustatu ez bazaizu ere anima zaitez azken hau irakurtzera, seguru gustatuko zaizula.
Leire U.
(2013-14)
4A
"Eskinoso Isekaria" liburua sagako beste biak bezain beste gustatu zait. Idazleak, oraingo honetan, mendeku-nahi gehiago sartu du nobelan, nire iritziz, istorioa helduentzakogoa egiten. Katniss, pertsonaia printzipalak, liburuko pertsonaia gogokoena izaten jarraitu du niretzat azken liburu honetan ere, izan ere, bere nortasun berezia miresten dut. Oso pertsona indartsua iruditzen zait eta bere pentsatzeko modu desberdinak dibertitzen nau. Oso gustora irakurri dudan liburua izan denez gero, edonori gomendatuko nioke irakurtzea. Txalotzeko nobela iruditzen zait.
Maddi B.
4B (2013-14)
Nahiz eta liburua nahiko luzea den, oso erraza egin zait irakurtzea. Kapitulu bakoitzaren amaierak hurrengoa irakurtzera bultzatzen zaitu. Azken liburu honetan, Katniss Kapitolioaren aurka agertzen da, eta errebeldeen eskinoso isekari gisa jokatzen du. Hamabigarren barrutia suntsiturik dagoenez, hamahirugarrenean bizi dira eta bertatik espedizio mordo bat egingo dituzte, bai beste barrutietara eta bai Kapitoliora. Istorioan zehar hainbat lagun, familiako kide etab. hilko zaizkio Katnissi eta, beraz, askotan oso bakarrik sentitzen da. Gainera, liburua Katnissek kontatzen digu lehen pertsonan eta horri esker istorioan asko barneratu naiz. Dezepzio asko hartu ditut liburu honekin, batez ere Finnick hiltzen denean, hala ere, asko gustatu zait.
Maria G. 4B
2013-14 ikasturtea
Suzanne Collinsen trilogiako azken liburua da irakurri dudan hau, “Eskinoso Isekaria”. Ez da lehenengoa bezain ona hirugarren hau, baina besteak bezain gustura irakurri dut. Liburu honetan Katniss kapitolioaren aurka altxatzen da errebeldeen eskinoso isekariaren gisan jokatuz, Snow presidentea hiltzea helburu duelarik. Horretarako hainbat pertsonen laguntza beharko du, baina zoritxarrez gauzak ez dira nahi bezain ondo joaten. Nahiz eta benetan maite zituen ia pertsona guztiak galdu gerra horretan nahiko bukaera ona duela esan daiteke. Trilogia honen azken liburu hau irakurtzea gomendatzen dut!
Irantzu Z. 4B 2013-2014
"Eskinoso Isekaria" liburuarekin amaitu dut Gose Jokoak saga. Orokorrean zapore gazi-gozo bat gelditu zait amaitzean. Aurreko bi liburuen nahiko ezberdina da, baina asko gustatu zait eta oso gustura irakurri dut. Errebeldeen eta Kapitolioko Snow eta konpainiaren arteko borroka asko gustatu zait eta dudarik gabe Suzanne Collinsek amaiera on bat eman diot istoriari nahiz eta onartu behar dudan ez nuela espero horrelako ezer. Gerra eta borroka, maitasuna eta hainbat pertsonen herioatza tristearekin konbinaturik liburu bikain bat da. Hamairugarren barrutiko bizilekua lurrazpian, Katniss eta lagunak mutanteengandik alde egiten.. akziorik fslta etzaion liburubat da. Panemi eta Katniss eta Peetaren abenturei buruz gehiago jakin nahi duten guztiei gimrndatzen diet liburu hau. Animatu!
IKER N. 4A (2013-14)
Katniss eta erreskatatu ahal izan dituzten tributuak esparrutik “suntsitutako” Hamahirugarren barrutira eraman dituzte Haymitch-ek eta gainontzekoek. Hamahirugarren barrutia lurpean eraikia dago urte batzuk lehenago Kapitolioarekin izandako gerraren ondorioz. Beste barrutiekin alderatuta, oso barruti arautua eta ondo prestatua da: Pertsona bakoitzak du egunero bere betebeharren egutegia, beste hainbat gauzaz aparte. Katniss ez da oso ongi ohitzen bizimodu berrira batetik, ezin delako libreki ibili eta bestetik, Peeta Kapitolioan giltzapetuta dutelako. Hamahirugarrenean, Kapitolioaren nagusitasunarekin amaitu nahi dute eta berriz ere borrokarako prestatuko dira, oraingoan barruti guztien indarrak batuta. Horretarako, Katniss eta besteek egiteko asko izango dituzte abentura zirraragarri eta beldurgarriez gain.
Andoni A. 4.A
Nik irakurri dudan liburua " Eskinoso isekaria " da. Asko gustatu zait liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Gauz asko gertzaren da liburuan eta oso polita da. Gehein gustatu Zaidan zatia bukaera izan da, katniss peetarekin geratzen delako eta bi ume edukitzen dutelako. Irakurtzeko oso luzea iruditu zait . Nik edozein pertsonari gomendatuko nioke liburu hau eta aurreko bi liburuak ere, harta denetaz konturatzen da.
M.Fernanda GOMES 4.B
(2013-14) ARALAR INSTITUTUA
Nik "Gose Jokoak 3" liburua irakurri dut eta oso interesgarria iruditu zait. Bertan Katnissen historia kontatzen du, gerra, maitasuna eta hainbat bizipen agertuz. Asko gustatu zait liburu hau, nahiz eta batzutan pixka bat aspertu. Gainera erreza da irakurtzen oso luzea izan arren. Liburuaren bukaera ez da izan nik espero nuen bezala baina horrela bukatzea nahi nuen. Azken liburua da eta ez dago jarraipenik, gustura irakurriko nuke beste bat eta edozeini gomendatuko nioke.
Intza G. 4B (2013-14)
Post a Comment