2007-06-08

JOANAK JOAN







JOANAK JOAN
Yon Etxaide
(1955)

Piarres Topet “Etxahun”en bizitza ematen zaigu aditzera nobela biografiko honetan. Artzain zintzo eta on den Piarres, oso ondo ez dakigula zergatik ote, bere ingurukoen eta bere etxekoen herra gaiztoen helburu bilakatzen zaigu. Azkenerako, bere barneko gaiztoa erakutsiko du Piarresek ere: emaztea jipoitzean, horditzean eta, tamalez, bere lagun mina erahiltzean.
Zoritxarreko azken pasadizo honek protagonistaren bizitza irauli eta mixeriarako bidean jarriko du; preso, pobre, erromes, deslai eta koblakari ibiliko delarik munduan.

Etxaidek, liburuaren protagonista ohoratzearren agian, ez digu egia osoa kontatu; izan ere, gehienetan pertsona zintzo eta on gisa erakusten baitigu zuberotarra. Narratzailea orojakilea da. Pertsonaiak muturrekoak beti: edo zintzoen edo gaiztoenekoak –pastoralaren gisan-, ez oso sinesgarriak beraz.
Kontaketa era kronologikoan ematen da eta erritmo aldakorraz. Hasieran kontakizunak nahikoa “martxita” edukita ere, aurrera egin ahala, indarra eta interesa galtzen ditu eta bukaerarako astuna egiten da zinez.
Idazleak etengabe tartekatuko ditu “moralina” zatiak.

Laburtuz, gerra aurreko nobelen antzera egindakoa da hau eta haien akats eta bertute guztiekin ere egindakoa.






Rafa L.




1 comment:

Anonymous said...

Liburu hau oso polita iruditu zait,luzea izan arren errexa da irakurtzeko eta liburu entretenigarria da,Hilketei buruzkoa da.Liburu hau gomendatzen dizuet.



Xiker R.L. 4,DBH