2007-06-02

HIL ALA BIZI


HIL ALA BIZI
R.L. Stine
(Elkar, 2007)

Joana Estatu Batuetan bizi den neska pija bat da. Nahi duen guztia errazki lortzen ohituta dago. Mutilekin ere horrela jokatu ohi du: berak nahi bezala maneiatzen ditu, berak nahi izandakoan hartu edo utzi haiekiko harremanak.
Istripu baten ondorioz, Dex –Joanaren mutil-laguna­­- hil egingo da. Joanak ez du aparteko atsekaberik hartuko eta Dex hilen artetik bueltatu egingo da neska aberaskumeari bere zikoizkeria pagarazteko.
Rafa L.

1 comment:

Anonymous said...

Liburu hau askoi gustatu zait, interesgarria ere izan da. Momentu batean beldur pixka bat ere izan dut hilen artetik itzultzen denean bati bat. Gazte baten egoera azaltzen duen liburu horietako bat da.
Gaur egungo gateentzat egokia dela iruditzen zait. Niri gazteen egoerak azaltzen dituen liburuak gustatzen zaizkit eta hau liburu horietako bat da, beraz irakurtzea gomendatzen dizuet, polita, atsegina eta dibertigarria baita.