Bahitua
Robert Louis Stevenson
(Igela)
Hona Igela argitaletxeko webgunean topa dezakezuen informazioa:
Ballantraeko Premua, Bahitua, Altxor uhartea... liburu gutxi izango dira literaturaren esparru zabalean hainbeste irakurleren arreta merezi izan dutenak: herri, hizkuntza, kultura eta adin guztietako irakurleak liluratu izan ditu Robert Louis Stevensonek bere idazlanen xarma paregabeaz. Stevensonengan idazlea eta obra maite ditugu, ameslaria eta ametsa, ipuin kontalaria -'Tusitala'- eta ipuina, eta biek irauten dute pareko indarrez. Eta Bahituak bi alde horiek uztartzeko aukera ezin hobea ematen digu bere obra esanguratsuenetako bat ezagutzeaz gain berak hain biziki maite zituen Eskoziako bazterretan barrena eramango gaituelako ohizkoa zuen estilo fin, zehatz eta arinaz bere 'alter-ego'tzat har genezakeen David Balfourren abentura zoragarriak direla medio.

3 comments:
Liburua ez da oso polita. Niri behintzat ez zait gustatu gehiegi eta pisutsua egin zait. Pasarte asko sartzen ditu eta izen asko eta nahasteko arriskua dago, baina abenturazko istorioak gustatzen zaizkienentzat liburua gustukoa izango da!
Irati Garmendia 4.b
Liburu hau asko gustatu zait. Gainera ekintza bat hurrengoarekin loturik zegoen etainterasa mantentzen duzu. Kontatzen den istoria ere polita denezgustora irakurri dut eta jendeari irakurtzera bultzatuko nioke. Hala ere izen asko agertzen dira.
Xabier G.
BALLANTRAEKO PREMUA
Liburu honetan pasarte asko kontatzen dizkigute, garai batekoak familia bateko seme bat bere familiari lagundu ahal izateko herrialdetik kanpora joaten da. Pirata bezala hainbat abentura bizitzen ditu eta bere bizia eta altxorra salbatzeko oihan bat zeharkatzen du beste hiru pertsonen laguntzaz. Pirata izatetik basamortuan berak ezkutatutako altxorra aurkitzera pasatzen da.
Amets G. 3A 2013-2014
Post a Comment