2014-01-20

ERREGEAREN MEZULARIA










ERREGEAREN MEZULARIA
Toti Mtz. De Lecea
(Alfaguara- Zubia, 2005)

(Erein, 2012)

Otxoa Izurra gaztea Iruneko gortea joango da ospearen bila eta hori izango abenturaz beteriko bere bizitza ibilaldiaren hasiera. Gazte ausartak monastegiko bizitza, gudua eta lurralde urrunetako bitxiak ezagutuko ditu. Nafarroako Erresumarentzat gertakari eta une garrantzitsuetan lekuko izango da gaztea.

Nobela historikoa da honako liburu hau. Egilea estuki lotu nahi izan zaie hainbat pasarte historikoei; era berean, tamalez, kontakizuneko pertsonaiak lotuta suertatu direlarik. Logika handirik gabeko ibilaldian ibiliko da Otxoa batera eta bestera, eta liburuaren fikzioko ardatz izan nahi duen izkribuak esanahi eskasa izango du eta pasarteak solte eta zerikusi handirik gabe geratuko dira. Gazteleratiko itzulpena da liburua.

Modan dago nobela historikoa. Bere helburua historia era dibertigarrian erakustea izango litzateke. Istorio honek ez du beti lortzen eta hainbat pasartetan astuntxoa egiten da; nahiz eta, oro har, entretenigarria izan. Gure Herriaren aitzinera hurbiltzeko modu bat izan liteke.


Rafa L.

4 comments:

Anonymous said...

Ez zait asko gustatu liburua. Eleberri historikoa da eta astun samarra egin zait. Pertsonalki ez dut gogoko izan itzulpena, perpausak oso luzeak eta ulergaitzak egin zaizkit askotan, birritan irakurri behar izan ditut eta horrek istorioaren haritik aterarazi nau; gainera, gauzak oso poliki gertatzen direneko sentsazioa izan dut. Jakinduriaren liburuari ematen dion bukaera ere ez zait egokiena iruditu, nahiago izango nuen beste edozer.

Anonymous said...

Liburua nahiko polita gertatu zait,nahiz eta zati batzuk zertxobait pisutsuak iruditu, izan ere, liburu honek historia fikzioarekin nahasten du eta horrek batzuetan “liatu” egiten du irakurlea, agertzen diren izen eta leku ezohikoen ondorioz. Hala ere, istorioa nahiko interesgarria da eta nola bukatzen den jakiteko gogoa pizten du.
Horregatik,liburua, behin gaztarotik aurrerako irakurle orori gomendatuko nioke, eta are gehiago Europako historia gustuko dutenei. Beraz, badakizue, animatu liburu hau irakurtzera!!!

Anonymous said...

Liburu hau ez zait batere gustatu, agian historiari buruz zelako. Oso astuna eta aspergarria egin zait.
Gehiena gustatu zaidan zatia Otxoa Izurrak Gartzia Jaunarekin pasa zuen denboraldia izan zen, eta gainontzeko guztia ez zait hain interesgarria egin.
Ipuin historikoak gustuko badituzue liburu hau gomendatzen dizuet.

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko guztatu, zeren istorio ezberdin asko tartekatzen dira eta horrek nahastuarazi egiten du, baina, batzuetan, xehetasun gehiegi ematen ditu, adibidez Afrikako ezkontzari buruz.
Bestetik berriz, liburu honek garai bateko erregeen inguruko berri ere ematen du eta benetako gertaerak ere agertzen dira. Liburu hau irakurtzea asko gustatzen zaion norbaiti gomendatuko nioke.