1002.
GAUA
Xabier
Mendiguren(Pamiela, 2010)
Leonardok,
Veneziako Dogoak, Chiara alaba ezkondu nahi izango du Simeon Dalmaziako erresumaren
oinordekoarekin. Horretarako gazte biek gutunen bidez egingo dute elkar
ezagutzea. Neska zoraturik dago Adriatikoren bestaldetik iristen zaizkion
eskutitz fin eta sentiberekin eta pozik egiten ditu Simeonekin batzekoak. Baina
harekin Splitera bueltan, senarra esposatu berria astakirten hutsa dela
konturatzen da azkar asko neska. Hala ere, haurdun geratu da, eta aitari
bisitan joan nahi izango zitzaiola-eta Veneziara bueltatzeko baimena lortzen du
Kristoforo Simeonen aitarengandik.
Ontziratu
dira eta jaiotetxera bidean, itsasoan, pirata batzuen erasoa jasan eta
Aljerreraino eramango dituzte Chiara eta Otto idazkaria; haien truke erreskate
galanta eskuratzeko asmotan. Chiara ahaleginduko da bere bahitzaileengandik ihes
egiten.
Hogeita
hamar kapitulu labur eta bizitan ematen zaigun istorioa, oso erritmo handikoa. Liburuaren
tituluaz aparte badago ekialdeko ipuinen
girora eramatenn gaituen zerbait. Gozatu ederra hartu dut istorioa irakurtzen. Ia
hogei urtean Mendiguren bazterrean (kastigatuta) utzita, merezi izan du berriz
ere berreskuratzea.
Rafa L.
No comments:
Post a Comment