2012-11-09

KOADERNO HANDIA











Koadeno Handia
Agota Kristof
(Alberdania)

Umeak eta gerra. Nobelako protagonistek –bikiek- gogor pairatuko dute gudaren eragina; azkar moldatu behar izango dira inguru eta egoera berrietara, eta nolabait bizi. Zoriona ere ezagutuko dute; nahiz eta goseak, amona ankerrak eta lurrari darion tristeziak zapuztu nahi poz-une bakan horiek. Zorion primitiboa, basa animaliena.

Ez ditugu bikien izenak ezagutuko, ezta zein nazioetako armadak ari diren liskarrean. Guda guztiak gerra berbera baitira eta gizaki guztiek miseria bera pairatu behar baitute handikiek sortutako gatazketan.

Ulertuko dugu pertsonaien sufrimendua, baina egoerak beraiekiko distantzia mantentzera eramango gaitu: ezin gara (edo beldur gara?) identifikatu hain sentimendu gabeko bihurtutako gaztetxoekin.

Perpausa motak, kapitulu motzak: pasa eta pasa pasadizoak. Momentukoak bakarrik dauka garrantzia. Elkarrizketa ugari, deskripzio gutxi: nor geratuko da paisaiari begira gudaren erdian? Kontakizuna ez da sartzen pertsonaien muinean, euren ekintzek erakutsiko dute (?) nolakoak diren.

Nobela gordina, gogorra, samurra, lizuna... erakargarria oso. Guztiz gomendagarria.


Rafa L.


34 comments:

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait bere pasarte batzuk oso errealak iruditu zaizkidalako baina bestalde beste pasarteak oso berdeak iruditu zaizkit.
Liburu honetan bi bixkiei gertatzen zaizkien abenturak kontatzen dira. Egoera oso zailean bizi dira, gerra garaian alegia. Bixkiak hiri handian bizi dira bere amarekin baina egoera txarra dagoenez amonaren etxera dihoaz. Beraien amona ez die oso ondo tratatzen eta bere kasaz gauzak lortzen hasiko dira. Azkenean nola amituko da gerra?

Ion Mikel B.

Anonymous said...

Oso liburu polita iruditu zait.Asiera batean bi bixkiak ume zintzoak dira baina azkenean konturatzen zara inguruko etikak eta egoerak noraino eramaten dituen umeen portaera.Adin guztietako pertsonei gomendatzen diet.

Anonymous said...

Liburu hau oso interesgarria , entretenigarria eta polita iruditu zait. Nahiko erraza da irakurtzeko kapitulu pilo bat dauzkalako. Gerrako garaia gutxi gora behera deskribatzen digu nolakoa da zer pobrezi zeuden etab… . Puntu berde bat dauka. Lehenengo kapitulutik harrapatzen dizu. Liburu erreza , entretenigarria eta polita irakurri nahi baduzu hementxe duzu aukera liburu hau irakurtzeko. Anima zaitezte !!!

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, baina berezi samarra iruditu zait, batez ere anaiek egiten zituzten ariketajanarik gabe egoten oso bereziak iruditu zaizkit,batez ere elkarri jotzen direnean mina sentitzen ez duten arte. Librua oso gogorra iruditu zait, pertsona geihenak hil egiten dira...
Umeak gaiztoak direla dirudi baina beraiek duten biziarengatik dela iruditzen zait. Gerraren garaian bizi direnez hau oso gogorra gertatzen zaie. Pobrezian bizi dira eta lan asko egin behar dute. Amona oso zuhurra dela dirudi baina bukaeran azaltzen denarekin konturatzen gara ez dela horrela, ilobei ematen dien altxorrarengatik. Liburu hau jendeak irakur dezan animatzen dut.

Jone P. D.B.H.4 2007-04-18

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait, oso entretenigarria iruditu zait. Kapituluak motzak izanik errezago irakurri ahal izan dut. Momentu politak izan ditu istorio honek baina baita penagarriak ere. Hauetaz aparte istorio gogorra iruditu zait.

Maddi G.

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait. Irakurtzeko oso erraza egin zait, alde batetik kapitulo motxak dituelako eta bestetik engantxatu egin didalako. Oso liburu entretenigarria iruditu zait. Denoi irakurtzeko gomendatzen dizuet.

Anonymous said...

Liburua asko gustatu zait.
Asko miresten ditut pertsonaiak. Ikasteko interes ugari, azkarrak ikasten, beti laguntzeko prest, helduen pentsaera... Errealista iruditu zait, agian gauz batzuk ez baina gehiena bai, errealitatean liburuko gauza asko egiak dira.




Edurne Zabaleta 4B

Anonymous said...

"Koaderno hanundia" liburua asko gustatu zait, oso errexa egin zait irakurtzeko eta oso erreaz ulertzen da.Bertako protagonistak bi umeak dira eta ume horiek bizitzen dituzten gertakizunak kontatzen ditu eta baita beraiek bizi diren herriarenak ere.Liburu au oso gogorra da.Liburu hau irakurtzea gomendatzen zaituztet!!

Anonymous said...

Liburu honek gerrako gertaera lazgarriak gordin-gordinik kontatzen ditu,umeen ikuspuntua ulertaraziz. Irakurtzeko polita da eta luzea izan arren erraz irakurtzen da. Gazte nahiz helduei liburu hau irakurtzea gomendatzen diet.

Anonymous said...

Liburua oso polita iruditu zait eta irakurtzeko nahiko erraza.
Liburu honetan bi haur biki dira protagonista, beren herrialdean gerra dago eta beraiei gertatutako istorioak kontatzen dituzte. Hala ere istorio batzuk nahiko gogorrak dira. Edozein adinetako jendeari gomendatuko nioke irakurtzea.

Anonymous said...

Liburua oso polita iruditu zait eta irakur erraza.
Liburu honetako protagonistak bixkiak dira berak bizi diren hirian gerrra bat dago eta beraien aman bereien amonaren etxera eramaten ditu. Gero bixkiek bertako kontakizunak kontatzen dizkigu. Gertakizun batzuk oso gogorrak dira.
Liburu hau irakurtzeko gomendatuko nizueke oso errez irakurtzen delako eta entretenigarria delako rta edozein adinekoentazko.

Eider Toledo Sukia 4A 2008/2009 Ikasurtea

Anonymous said...

Liburu hau oso polita eta interesgarria iruditu zait alde batetik irakurtzeko nahiko erraza zelako eta beste aldetik oso kapitulo motxak zituelako
Liburu honetan bi haur biki dira protagonistak, beti batera ibiltzen direnak, beren herrialdean gerra dagoenez beraien amak amonaren etxera eramaten ditu eta beraiei gertatutako istorioak kontatzen dituzte. Hala ere istorio batzuk nahiko gogorrak dira. Edozein adinetako jendeari gomendatuko nioke irakurtzea.


Egitz.G.U 4A (2008-2009)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait. Irakurtzeko garaian erraz irakurtzen den liburu bat da eta gainera erraz ulertzen da. Gerran gertatzen diren momentu batzuk latzak iruditu zaizkit eta bikiak pena eman didate. Bikien amonak egindako gauza batzuk oso arraroak iruditu zaizkit.Pena eman didan beste pertsona "lehengusiña" izan da, amonaren etxera joan eta neretzako gaizki pasatu du. Liburu hau edozeinek irakurtzeko modukoa iruditu zait.


Beñat Goitia 4A (08-09)

Anonymous said...

Agota Kristof idazlearen Kuaderno Handia librua asko gustatu zait gauza ezberdinengatik. Istorioko protagonistak bi ume bikiak dira eta gerra garaia da. Libruan notatzen da nola eboluzionatzen duten, gerra hasi denetik,amonarenera joan baitira. Bi ume izatetik, bi "gizontxo" izatera aldatzen dira, gerraren, amonaren eta inguruarengatik.Erraz irakurtzen da eta gainera oso erreala iruditu zait, gainera adin guztietako pertxen irakur dezatela iruditzen zait, horregtik denagatik irakurtzera animatzen zituztet!

Alazne J. 4.A

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatu zait gerra garaian oinarritzen delako batik bat bere pasarte batzuk oso errealak iruditu zaizkit baina aldi berean beste batzuk oso berdeak eta lizunak iruditu zaizkit.
Liburu hau bi bikietan oinarriturik dago eta berauei gertatzen zaizkien abenturak kontatzen ditu. Egoera oso zailean bizi dira, gerra garaian alegia baina “ariketa” ezberdinei esker asko ikasten dute eta aurrera ateratzen dira. Liburu hau edozeinek irakurtzeko modukoa dela iruditzen zait.


Gaizka.J 4A (2008-2009)

Anonymous said...

Alde batetik liburu hau asko gustatu zait, eta oso erraza iruditu zait irakurtzeko baina beste aldetik berezi samarra iruditu zait, batez ere bikien ariketengatik geldirik egoteko ariketa, baraurik egotekoa… oso bereziak iruditu zaizkit, eta batez ere minaren saminera ohitzeko ariketa. Liburua oso gogorra iruditu zait, pertsona gehienak hil egiten direlako, baina aldi berean oso erreala. Gerra garaian oso ondo sartuta dagoela iruditzen zait. Liburu hau irakurtzea gomendatzen diet denei.


Urko.A 4A (2008-2009)

Anonymous said...

Nik “koaderno handia” liburua irakurri dut. Istorioa gustatu zait. Gerra garaian kokatzen da. Bi biki amaren esanaz amonarekin bizitzera joaten da, zeinari Sorgina deitzen dioten herrian bere senarra pozoitu eta hil zuela esaten delako. Amonaren etxe txikian atzerriko ofiziala bizi da gela batean. Bikiek bizitzeko lana egin beharra dute eta amonari lagundu baina jatea kenduta ez dute ezer batera egiten amona- bilobek. Bikiek ez dute lagunik. Arropa zahar zikinarekin ibiltzen dira eta zapata hautsiekin amonak ez duelako bainu gelarik ezta ur eta energia iturririk ere. Beraz ez dute ezer garbitzen. Bikiek gauza asko egiten dituzte eta beren kabuz ikasten dute. Gauza asko gertatzen dira liburuan. Akzio askoko liburua da. Amaieran amona hil egiten da eta bikietako bat bere etxean geratzen da, bestea berriz aldameneko herrialdera joaten da. Denei liburu hau irakurtzea animatzen zaituztet oso interesgarria da eta gauza asko ikas daitezke, animatu!

Haizea A. 2012-13 ikasturtea 4B

Anonymous said...

"Koaderno Handia" izan da irakurri dudan liburua eta asko gustatu zait. Istorio honetako protagonistak gerra garaian bizitzea tokatu zaien bi anaia biki dira. Amarekin bizi ziren arren, gerrako kontuengatik hiriz aldatu eta beraien amona maltzurrarekin bizitzera joan behar izan dute. Bertan, gerrara ohitzeko hainbat ariketa egin dituzte (horietako asko oso bereziak) eta oso mutiko azkarrak izaten bukatzen dute. Oso erraz irakurtzen da liburua eta entretenigarria da. Beraz, edozeini gomendatuko nioke irakurtzea!

Nerea M. 4B (2012-2013 ikasturtea)

Anonymous said...

Istrio honetan, alde batetik, atentzioa deitu dit, nola moldatze diren bi mutiko hiritar, herri txiki bateko bizimodu erabat desberdinera. Deigarria iruditu zait,hain txikiak izan arren, nola saiatzen diren beren ikasketetan inoren laguntzarik gabe. Bestetik, esan behar da, amona ere oso berezia dela eta baita auzukoa ere, hala ere, haiek asmatzen dute haiekin moldatzen eta horrek meritu handia ematen die. Bihotz ona dutela ematen du baina, beste gertaera batzuk kontuan artuta, adibidez, neskamea egurrak eztandaraziz hil zuten edo muga pasatzerakloan aita erabili zute. Nola egin zezaketen hori? Harrigarria da. Dena den, esan behar dut, liburua irakurtzen aritu naizenenan denbora gehienean irakurketa erraza eta atsegina gertatu zaidala eta bestei ere irakurtzea gomendatuko nieke.

Anonymous said...

Nik irakurri dudan liburua "koaderno handia da".Istorio honetan amarekin bizi diren bi anaia bikik hiriz aldatu beharra izaten dute eta gustuko ez duten beren amonaren etxera joaten dira gerra dela eta. Bikiek asko ikasten dute ariketa berezi batzuei esker. Ala ere liburu honetako gertakizun batzuk oso gogorrak egin zaizkit baina orokorrean oso gustura irakurri dut. Liburu hau edonori gomendatuko nioke.

Aratz I.
4B
2013-2014

Anonymous said...

Istorio honetan, alde batetik, atentzio deitu dit, nola moldatzen diren bi mutiko hiritar, herri txiki bateko bizimodu erabat desberdinera. Deigarria iruditu zait, baita ere, hain txikiak izan arren, nola saiatzen diren beren ikasketetan inoren laguntzarik gabe, bestetik, esan behar da, amona ere oso berezia dela eta baita auzokoa ere, hala ere, haiek asmatzen dute haiekin moldatzen eta horrek meritu handia ematen die. Bihotz ona dutela dirudi, baina, beste gertaera batzuk kontuan hartuta, adibidez, neskamea egurrak eztadaraziz hil zuten edo muga pasatzerakoan aita erabili zuten. Nola egin zezaketen hori? Harrigarria da. Dena den, esan behar dut, liburua irakurtzen aritu naizenean, denbora gehienean irakurketa erraza eta atsegina gertatu zaidala eta bestei ere irakurtzea gomendatuko nieke.

JOSEBA E.4B(2013-2014)

Anonymous said...

Oraingo honetan Agota Kristof idazle Hungariarraren "Koaderno Handia" liburua irakurri dut. Liburua gerra garaian oinarritua dago, eta istorio guztia bi anaia bikik kontatzen dute, izan ere Koaderno handia beraien egunerokoa da. Gerra eta bonbardeaketak direla eta, bi anaia hauek hiri txiki batera joaten dira amonarekin egongo baitira gerra amaitu bitartean. Amona lehenago inoiz ez zuten ikusi, bikien amaren eta amonaren arteko harremana ez baita oso ona eta herri horretan ere amona hau ez dago oso ongi ikusia bere senarraren heriotzaren kulpabletzat hartua dutelako. Liburua orokorrean asko gustatu zait eta apaizak, neskameak, ofizialak eta lagun egin duten neskato batek eta hauen ohitura arraroek liburuari oso "toke" interesgarria ematen diote. Liburu hau, irakurtzea gustatzen zaion edonori gomendatuko nioke. Anima zaitez!

IKER N. 4A (2013-14)

Anonymous said...

Gerra garaian kokatzen den liburu honetako protagonista nagusiak bi anaia biki dira,gerra kontuengatik Hiri Handitik Hiri Txikira joan behar izaten dutenak bere amona maltzurrarekin bizitzera.Bertan,azkar moldatu behar izango dute inguru eta egoera berrietara lana gogor eginez,nola edo ala bizirik irauteko eta gainera, hainbat ariketa ezberdin egiten dituzte(oso bereziak) gerra horretara ohitzeko.Horrez gain, hainbat kapitulu motzetan kontatuak dira bi anaien gertaerak eta horrek liburuan murgilarazi nau .Beraz, oso entretenigarria iruditu zaidanez, edonor gomendatuko nuke liburu hau irakurtzera.Anima zaitez!Alazne G. 4A(2013-14)

Anonymous said...

Koaderno handia liburua asko gustatu zaidan bat izan da, izan ere bertan, anaia bikiek kontatzen dituzten pasarteak motzak dira baina oso ondo daude kontatuak. Gerra garaia da, eta amak bi semeak amonaren etxean uzten ditu hiriko arriskutik aldendu nahian. Amona oso krudela da beraiekin, baina denetara moldatzen dira, bi mutiko ausartak. Gogor lan egiten dute baratzean edo basoan baina baita ere ikasten dute beraien kabuz nahiz eta eskolak itxita egon. Liburuaren amaieran ama bila joaten zaie baina nahiago dute amonarekin geratu, azkenik horrenbeste momentu batera igarotako anaia bikiak elkarrengandik bereizten dir. Benetan pena merezi duen liburua da.

Mireia M. 4B (2013-2014)

Anonymous said...

Nik “Koaderno Handia” liburua irakurri dut, liburu hau gerra garaian kokatuta dago, bi anai bikik bere amaren altzoa utzi beharko dute arriskuan baitaude gerraren erruz eta herrian sorgina deitzen dioten amonarekin bizitzera joan beharko dute. Haur hauen bizitza goitik behera aldatuko da, beraien kabuz gerrari eta bizitzari nola aurre egin ikasi beharko dutelako, hainbat ariketa egingo dituzte horretarako. Esperientzia asko biziko dituzte, batzuk oso gogorrak eta bizitza zein gordina den ikusiko dute. Liburu hau entretenigarria eta polita dela iruditzen zait, horregatik edonori gomendatuko nioke. ANIMA ZAITEZ!!

Maite T. 4.A (2013-2014)

Anonymous said...

nik "koaderno handia" liburua irakurri dut. Liburuan gerra garaian ama batek bere haurrak bere amaren etxean uzten ditu gerratik salbatzeko. Haurrak biki mutilak dira eta beraien pasarteak kontatzen dituzte bertan,gainera haurrak pixkabat bitxiak dira, ariketa arraro batzuk egiten dituzte gerrari aurre egiteko. Liburua entretenigarria da nahiz eta hitz batzuk ez ulertu. Gainera erraz irakurtzen da. Edonori gomendatuko nioke.



Alaitz M. (2013-14)
4A

Anonymous said...


Nik “ Koaderno Handia” liburua irakurri dut, gogor samarra baina oso polita eta irakurtzeko erraza egin zait. Liburu honetako protagonistak bi haur biki dira, beti batera ibiltzen direnak, beren herrialdean gerra dagoenez beraien amak amonaren etxera eramaten ditu. Bertan espero duten bizitza gogorrari aurre egiteko ariketa batzuk egingo dituzte, liburuak aurrera egin ahala bi ume izatetik, bi “gizontxo” izatera pasatzen dira, gerraren, amonaren eta inguruko gertaerengatik. Liburu hau edonori gomendatuko nioke, gainera kapituluak motzak dituenez askoz eramangarriagoa egiten da. Beraz animatu!!

Leire U. 4.A (2013-14)

Anonymous said...

Nik “Koaderno Handia” izeneko liburua irakurri dut. Istorio honetako protagonistak bi anaia dira eta gerra garaian bizi dira. Bere amarekin bizi ziren Hiri Handian. Gerra hasi zenean ordean honek bere amaren etxera, hau da, umeen amonarenera ekarri zituen. Amonaren etxean lan ikaragarriak egiten dituzte, amona nahiko maltzurra da eta umeei gaizki hitz egiten diete. Bi anaiak den-dena batera egiten dute eta gauza nahiko bitxiak egiten dituzte. Azkenerako, oso mutil bizkorrak bihurtzen dira. Nik liburu hau edonori gomendatuko nioke entretenigarria da eta baita irakurterraza ere. Anima zaitezte!

Nerea E. 4.A (2013-14)

Anonymous said...

Liburua interesgarria iruditu zait eta asko gustatu zait.Batik bat,protagonistak duten izaera,beti ikasteko prest,azkarrak ikasten,beldurrik ez,lotsarik…etab.Esan dudan bezala asko gustatu zait eta edonori gomendatuko nioke irakurtzea,gazteei bereziki.
Protagonistak bikiak dira eta gerra hasi orduko bere ama utzi eta amonarekin bizitzera joan behar dute arriskuan daudelako amarekin.Behin amonarekin daudela,bizia gorra dela ikasten dute,ariketak egiten dituzte,beldurra ez sentitzeko,mina ez sentitzeko etab.Amonari ere laguntzen diote egin beharreko lanetan.Eskolara joan ez direnez eta ikasteko gogo handia dutenez,materialak bilatzen dituzten beraien lanak egiteko,liburuetatik irakurri eta paper batera pasatzen zituzten lanak,ondo idatzita bazeuden KOADERNO HANDIRA pasatzen zituzten(ortik izenburua).Bukaeran,beraien aita bueltatzen da,gerrako preso izan zela eta.Semeak laguntzen diote aldegiten,frontera pasa behar dutelako baina,lortuko al dute pasatzea?Irakurri eta jakin ezazu!
Beñat L.
4.B(2013-2014)

Anonymous said...

"Koaderno Handia" liburuan bi bikiek gerrako ondorioak sufritzen dituzte eta mina, gosea etab. sufritzen ikasi beharko dute. Bi ume gazte izatetik bi "gizontxo" izatera nola heltzen diren ikus dezakegu liburu honetan. Nahiz eta hitz batzuk ez diren ulerterrazak, nahiko erraz irakurtzen da eta oso gustora irakurri dut liburu hau. Liburu guztian zehar gauza asko gertatzen dira beraz ez zait batere aspergarria egin. Liburu hau gerren kontuak atsegin dituen edonori gomendatuko nioke, gerra garaian oso sartuta dago eta bertako hainbat pasarte kontatzen ditu.
Maria G. 4B (2013-2014 ikasturtea)

Anonymous said...

Koaderno Handia liburuan bi bikiek gerrako ondorioak sufritzen dituzte. Bi ume gazte izatetik bi gizon izatera nola heltzen diren ikus daiteke liburu honetan. Nahiko erraz irakurtzen da eta oso gustora irakurri dut liburu hau, naiz eta arraro xamar amaitu. Liburu hau gerren kontuak atsegin dituen edonori gomendatuko nioke, gerra garaian oso sartuta dago eta bertako hainbat pasarte kontatzen ditu.

Oneka K. 4A(2017-2018 irasturtea)

Anonymous said...

Koaderno Handia liburuak gerra garaiko bi bikien bizimodua kontatzen du. Liburuan zehar, bikiek psikologikoki nahiz fisikoki indartsuagoak izateko hainbat ariketa egiten dituzte, haietatik asko desatseginak. Ikaste prozesu horretan bikiak ume izatetik gizon izatera heltzen dira.

Liburu hau asko gustatu zait eta oso interesgarria iruditu zait. Gainera, istorioa kontatzeko modua oso berezia da oso gertaera gogorrak hamaika urteko bikien ikuspuntutik kontatzen ditu eta.

Lide Alustiza 4-B (2018-2019)

Anonymous said...

Koaderno Handia izenburu duen liburu honek, bi bikiri jazotako pasarteak kontatzen ditu. Gerra garaian kokatua dago, beraz, bertako pertsonaiak gerraren ondorioak jasaten dituzte: goseteak, pobrezia... Hasiera batean liburu honek nahiko gogorra eman arren gaiarengatik, ez da hain gogorra eta aldi berean entretenigarria da. Gainera, bikiei gertaturiko gertakizunak nahiko bitxiak direla esan dezaket. Liburu hau edozein gazteri gomendatuko nioke oso erraza baita irakurtzeko eta aldi berean historia polita kontatzen duelako.


Olatz Lekuona, 4A (2018-2019)

Anonymous said...

Niri liburu hau asko gustatu zait, edukiaren aldetik interesgarria dela esango nuke, gainera, beste liburuen artean nabarmentzen da beste garai bateko egunerokotasuna agertzen baita.
Hainbat pertsonai ezberdin koka ditzakegu istorioan zehar. Alde batetik, amonaren papera krudela eta bihotz gabea dela iruditzen zait bere bi bilobak mespretxatzen dituelako. Bestalde, bi bilobak oso argiak eta azkarrak dira eta gauzak bere kasa egiten ikasi dute. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke ulerterraza delako.

Erika Gorostidi, 4A (2018-2019)