2013-03-08

GIZON IZANDAKO MUTILA



Gizon izandako mutila
Patzi Zubizarreta
(Pamiela)


Pamiela argitaletxearen webgunean topatuko duzue informazioa hau da:

Antonio Maria zuen izena, baina denek Gizon izandako mutila deitzen zioten, denek Fabianek izan ezik. Eta Fabianek kontatuko digu zein den Gizon izandako mutilaren jatorria, zein haren historia, eta zergatik sartu zen bandoleritzan, eta nondik nora ibili zen bere ekintzak burutuz, eta norekin, eta, azkenik, ihesaldi gorabeheratsu baten ostean, zer gertatu zitzaion Pirinioetako hiri batean… Fabian izango da hori dena aditzera emango diguna, eta hari denek Tximino esaten zioten, denek Antonio Mariak izan ezik.



Hiru-bat bider irakurri izan dudan liburua da. Eta oraindik ere, -nire ustez- jatorriz euskaraz idatzitako abentura librururik ederrenetako izaten jarraitzen du; ederrena ez bada. Agian, nire ikuspegia partzial samarra da, Zubizarretaren zale porrokatua naizela aitortu behar baitaukat.

Rafa L.


Duela urte batzuk Patxi Zubizarreta etorri zitzaigun eskolara liburu honi buruz hitz egitera. Hortxe duzue idazlea eskolako ikasleekin. Galdetu beraiei luburuari eta Patxiri buruz!

30 comments:

Anonymous said...

Liburu honek ez dit grazi handirik egin, segituan nahasten zara pertsonaiekin bakoitzak izen bat baino gehiago dutelako. Hasieran kosta egiten da harrapatzea baina azkenean ulertzen bada ez da hain itsusia. Bukaera da politena. Abenturazko historiak gustatzen bazaizkizu hemen dago zuretzat eginiko liburua!!.
Uxue.M. 3.D.B.H 3.B

Anonymous said...

nahiko liburu polita iruditu zait baina buelta asko ematen ditu, pertsonaien izenak... gainera idazle ona iruditu zait zeren eta istorioaren erdian pasarte polit asko zeuzkan. bestalde idazlearen kontatzeko era oso sakona iruditu zait, gauzak adierazteko erabiltzen zituen hitzak, kontatzeko modua etab. liburu komenigarria iruditzen zait, beraz irakurri, ez zaizue damutuko eta!

Adur Ibarguren 3b

Anonymous said...

Asko gustatu zait orain irakurri dugun liburu hau, batez ere ez delako batere aspergarria eta istorio ederra duelako. Liburua ongi ulertu dut baina momentu batean nahastu egin naiz izenekin.

Anonymous said...

oso liburu polita iruditu zait. Hasieran kosta egiten da liburua ulertzea baina gero oso irakurterreza eta atsegina egiten da. Nik, liburu hau oso itxusia dela entzun dut eta ideia horrekin hasi nintzen irakurtzen baina azkenean oso polita iruditu zait. uste dut liburua gustatu ez zaienei ulertu ez dutelako dela eta azkar irakurri nahi izan dutelako baina hau lasai eta poliki irakurtzekoa da. animatu zaitez, ziur gustatuko zaizula!

Anonymous said...

Liburu hau ez zait oso itxusia iruditu baina ez dut oso ondo ulertu. kontakizun polita da eta lasai irakurtzen baduzu errex irakur daiteke. irakurleei lasai irakur dezatela gomendatzen diet.
Nik nahiko azkar irakurri dut eta orregatik nastu naiz.

Jone P. D.B.H.3

Anonymous said...

Asko gustatu zaidan liburua izan da “Gizon izandako mutila”rena. Liburuak bandolero batzuen bizitza kontatzen du, hilketa, lapurreta... misterio kutsu eder batekin nahasiz. Gainera misterioaz gain beste balore batzuk ere jorratzen ditu, hala nola, amodioa, laguntasuna... eta nahiz eta haseran izen eta izengoiti ugarirekin nahasteko aukera izan, segituan hartzen zaio istorioari haria, bere baitan hartuz eta liburua bukatzera bultzatuz. Ondorioz, liburu hau, adin guztietako jendeari gomendatuko nioke, bereziki misteriozko eta akziozko liburuak gustuko dituen bati. Beraz, animatu eta irakurri liburu eder hau!!!

Anonymous said...

Liburua hau atsegina iruditu zait eta nahiko errez irakurri dut. Nahiko izen arraroak agertzen dira baina orokorrean ondo eramaten den liburua da. Asko gustatu zaizkit beraien taktikak eta ulertzeko modua ere.Liburua hau irakurtzea gomendatuko nizuke misterio edo abenturazko istorioak gustuko badituzu. Anima zaitez ziur nago gustatuko zaizula denbora eta arreta eskeintzen badizkiozu.

Anonymous said...

Antzinako istorio honetan, biolentzia, lapurretak, bando ezberdinen arteko lehiak, zelatariak... dira protagonistak. Gizon Izandako Mutilaren bizitza, ezusteko agertzea, bere bandoaren gora berak... kontatuz eta antzinako Euskal idazkeraren laguntzaz, istorio entretenigarria eta ezustez betea osatzen da. Momentu batzuetan nahiko “gore”(odola, buruan aizkorakada, urkamenduak, gillotina...) dela iruditzen zait.
Istorioaren aria jarraitzea ez da oso erraza, baina irakurtzea edozeini gomendatuko nioke.

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu, irakurtzeko zaila zen euskara zaharrean idatzirik baitzegoen. Aspaldiko gertaerak kontatzen ditu, bandoleroen istorioak, apaiza... agertzen dira historien barruan. Irakurtzeko zaila den arren, oso liburu motza da. Bertako protagonista Antonio Maria da, eta narratzailea Fabian, biak lapurrak dira. Denak lapur talde berdinean egiten dituzte lapurretak eta jende asko akabatzen dute.

Anonymous said...

Liburua ez zait batere erakargarria iruditu. Irakurtzeko oso zaila gertatu zait eta baita ulertzeko ere, euskara zaharrean idatzitako liburua baita. Liburu honetako istorioa Fabian izeneko batek kontatzen du eta Antonio Mariaren, gizon izandako mutila, gertaerak jazotzen ditu.
Pertsonaiek bi izen dituzte eta oso erraz nahasten dira pertsonaiak.
Liburu hau ez nioke inori gomendatuko.

Anonymous said...

Liburu aspergarri samarra da. Luzea da eta bi istorio kontatzen dizkigu aldi berean eta batzuetan asko nahasten zara izan ere lekua eta denbora oso azkar aldatzen ditu. Pertsonaiak oso landuak daude eta istorioa ez da oso sinesgarria batez ere kartzelatik ihes egiteko pasadizoa. Liburua Abentura zalei gomendatuko nieke, izan ere abentura puntutxo bat badauka.

Liburu honetan Antonio Mariaren historia kontatzen zaigu “Gizon Izandako Mutilarena”. Istorioa Fabianek kontatzen digu, Gizon Izandako Mutilaren partidako batek. Bi hauek oso lagunak dira izan ere kartzelan ezagutu zuten elkar eta Fabianen ideia bati esker alde egiten dute.


Urki C. 3-A 2007/08 ikasturtea

Anonymous said...

Liburu hau ez zait askorik gustatu. Ez nau erakarri hasieratik eta ez dut arreta handiz irakurri. Nahasita ere ibili naiz zeren bi kontakizun (kartzelan ezagutu zirenekoa eta nagusia bizirik ateratzen denekoa) aldi berean kontatzen ditu.

Ez dut liburu hau gomendatzen, irakurtzeko nahiko zaila eta konplikatua egin baitzait.

Anonymous said...

Liburu hau oso polita eta interesgarria iruditu zait. Hasieran kosta egiten da liburua ulertzea baina gero oso erraz irakurtzen da eta atsegina egiten da. Nik, liburu hau oso itxusia dela entzun dut eta ideia horrekin hasi nintzen irakurtzen baina azkenean oso polita iruditu zait. Uste dut liburua gustatu ez zaienei ulertu ez dutelako dela eta azkar irakurri nahi izan dutelako. Liburu hau gure adineko gazteei gomendatuko nieke irakurtzeko oso polita baita!!

Urko A. 3A 07/08

Anonymous said...

Ez zaizkit asko gustatzen aintzinako libruak eta lapurretak eta horrelako gauzak agertzen diren liburuak,bainan hau e zait hain aspergarria iruditu,entretigarria da eta ez da nekatzen irakurtzez.Liburu honetan “gizon izandako mutila”-ren istorioa kontatzen digu Fabianek,bere bizipenak kontatzen ditu,lapurretaz aparte maitasuna eta laguntasuna ere agertzen dira.Liburua aintzinako euskaran dago idatzia, eta horrek zaildu egiten du irakurketa.Denei gomendatuko nizueke irakurtzea!

Alazne J. 3.B

Anonymous said...

Ez zait asko gustatu liburu hau; pisutsua egin baitzait. Nahastu egin izan naiz momentu askotan pertsonaiak eta gertaerak direla-eta, eta erraz despistatu naiz. Aintzinako abenturazko gertaera hauek interesgarriak iruditu zaizkit baina lasai eta presarik gabe irakurtzeko. Lapur talde baten historioak kontatzen dizkigun liburu hau edozeini gomendatuko nioke; oso iritzi ezberdinak entzun ditudalako eta agian ikaragarri gustatu dakizukelako.



Maria A. 3b 07/08

Anonymous said...

Liburua ez zait asko gustatu, irakurtzeko zaila zen euskara zaharrean idatzirik baitzegoen. Duela urte askoko gertaerak kontatzen ditu, bandoleroen istorioak, apaiza... agertzen dira historien barruan. Irakurtzeko zaila den arren, oso liburu motza da. Bertako protagonista Antonio Maria da, eta narratzailea Fabian, biak lapurrak dira. Denak lapur talde berdinean egiten dituzte lapurretak eta jende asko hiltzen dute.

Anonymous said...

Niri liburu hau egia esan ez zait asko gustatu.Liburu honek bandolero batzuen bizitza kontatzen du.Bertako protagonista Antonio Maria izeneko gizon bat da “Gizon izandako mutila” ezizenez ezagutua. Hasieran zail samarra egiten da irakurtzeko baina gero istorian sartu ahala erraz irakurtzen den liburua da. Liburu hau, adin guztietako pertsonei gomendatuko nieke, bereziki misteriozaleei. Badakizue animatu eta irakurri!

Anonymous said...

Asko gustatu zait liburu hau. Bandolero batzuen bizitza kontatzen du, hilketak, lapurretak... misterio kutsu polit batekin nahasiz. Gainera misterioaz gain beste gai batzuk ere sartzen ditu, hala nola, laguntasuna,amodioa... eta nahiz eta hasieran izen eta izengoiti ugarirekin nahasteko aukera handia izan, berehala hartzen zaio istorioari haria. Nik, liburu hau, adin guztietako jendeari gomendatuko nioke, bereziki misteriozko eta akziozko liburuak gustuko dituen bati. Animatu eta irakurri liburu polit hau!

Anonymous said...

Liburu hau oso liburu kitzikagarria da. Sevillako kartzelatik ihes egiten duteneko pasadizoa oso polita da, baita Zabaletarenera doazenoa eta Antonio Maria gizon izandako mutila Abelenera itzultzen denekoa. Liburua haseran nahiko korapilatsua egin arren istorioan aurrera joan ahala istorio guztia argitzen da. Liburu honek hainbat eratako pasarteak ditu: abenturazkoak, amodiozkoak,… Liburu honetan kontatzen diren antzeko hamaika istorio pasa ziren gerra garaietan, beraz, istorio hau ez da horren irreala ere. Liburu honek gaizkileen bizitza zaila erakusten dizu: nola ihes egiten dien goardia zibilei, nola lortzen duten jana eta edana, beraien lapurretetarako aurrez nola pentsatzen dituzten ekintzak harrapatuak ez izateko...

Imanol.I
3.b 2007/08

Anonymous said...

Liburu hau asko gustatut zait. Oso interesgarria iruditu zait, batez ere kartzeleko ihesaldiaren pasartea. Irakurtzeko liburu atsegina da, dibertitu egiten zarelako, euskaraz irakurri dudan bentura liburuetati hoberena iruditu zait. Gehienetan, euskaratuak izaten baitira eta itzulketak ez oso onak...
Bai, MEREZI DU IRAKURTZEA!

Anonymous said...

Gustatu zait liburua; "Gizon izeneko mutila" ezizenez ezagutzen den gizon batek bandolero bezala zuen bizitza kontatzen digu, Fabian izeneko baten eskutik. Amodioan zorte txarra izan eta bandolero sartu zen Sevillako presondegian ezagutu zuen ibilera bitxiko gizon batekin. Hainbat abentura, maitemin eta etab. bizitzen dituzte, eta azkenik Baionara ihes egiten dute guardia zibilak beraien lapur taldea desegitean. Abenturazale amorratuei gomendatuko nieke liburu hau, anima zaitezte irakurtzera!!

Anonymous said...

Liburu hau ez zait asko gustatu. Irakurtzeko zaila egin zait, euskara zaharrean idatzia baitago eta, gainera, pertsonaia asko baitu. Liburua, Fabian izeneko lapur batek kontatzen du eta protagonista Antonio Maria da, hau da, gizon izandako mutila. Hauek, lapurretak eta antzeko gauzak egiten dituzte.
Liburua motz samarra da eta horrek irakurketa asko errazten du baina, hala ere, irakurtzeko liburu zaila iruditu zait. Nik abentura zaleak diren pertsonei gomendatuko nieke baina ez zait liburu gomendagarria iruditu.
Josune I. 3A (2015-2016)

Anonymous said...

Gizon izandako mutila
Liburu hau ez zait gustatu, oso aspergarria eta luzea egin zait. Gainera, nahastu egin naiz hainbeste pertsonaia eta pasadizorekin. Zenbait gauza ere ulertezinak egin zaizkit. Liburu honetan, "Gizon izandako mutila" deitzen zioten gizonaren eta bere taldearen abenturak kontatzen dira. Liburu hau bere taldeko Fabianek, hau da,"Tximinok", kontatzen du.
Ez dut liburu hau gomendatzen.
Nerea S. 3.A (2015 - 2016)

Anonymous said...


Niri liburua ez zait asko gustatu. Ulertzeko zaila iruditu zait eta idazleak erabili dituen hitz batzuk ezezagunak egin zaizkit. Liburuak kontatzen digun historiatik gehien erakarri nauena Antonio Mariak eta Fabianek ziegatik elkarrekin alde egiteko izan zuten ideia izan da. Gainera, ziegatik ihes egin ondoren lagunak izaten jarraitzen dutela gustatu zait.
Beste liburu mota bat irakurtzea gomendatuko nieke nire edadeko gazteei.
Ane Esnaola 3.A

Anonymous said...

"Gizon izandako mutila" liburua ez zait gustatu, nire ustez ulertzeko zaila da eta gauzak oso argi ez ditu kontatzen.
Gutxien gustatu zaidan zatia hasierakoa izan da , ulertzeko zatirik zailena iruditu zait. liburi hontako protagonista Antonio
Maria da edo gizon izndako mutila eta Fabianek kontatzen du.
Tarek C. 3B (2015-16)

Anonymous said...



Gizon izandako mutila liburua ez zait batere gustatu. Ez da ezer ulertzen, eta hiztegian azaldu ere egiten ez diren hitzak azaltzen dira. Kapituluak gaizki daude banatuta, adibidez, kapitulu batean gizon izandako mutila hil egiten da, eta hurrengo kapituluan bizirik dago. Liburu hau ez nioke inori gomendatuko, izan ere buruhausteak besterik ez ditu ematen.

Eider Z. 3-b 15/16

Anonymous said...

Niri liburu hau ez zait asko gustatu hasieran asko liatzen zarlelako pertsonaiekin baino ipuina aurrera joan ahala gehiago ulertzen da.Azkeneko partea izan da politena eta liburu hau gomendatuko nieke abenturazko liburuak asko gustatzen zaizkionari.

ALEJANDRO R. 3.B (2015-2016)

Anonymous said...

GIZON IZANDAKO MUTILA

Ez zait batere gustatu liburua. Ez nioke inori gomendatuko. Ez da batere ulergarria eta hitz arraroak agertzen dira. Oso istorio neketsua da eta oso luzea egin zait. Ondoen ulertu dudan zatia "Gizon izandako mutilak" eta "Tximinoak" Sevillako kartzelatik nola alde egin zuten izan da. Baina bada zati bat gustatu zaidana, Antonio Maria eta bere emaztea izandakoa elkartzen direna.

2015-2016 Ikasturtea Larraitz B. 3A

Anonymous said...

Egia esan, ez zait asko gustatu liburu hau. Izan ere, kontakizunaren hasieran ez da ongi ulertzen gertatzen ari dena (amaieratik hasten baita) eta nahiz eta aurrera jarraitu ahala zerbait ulertzea errazagoa izan, jarraipena ez zait gehiegi gustatu. Dezente gogorra iruditu zait liburua eta oso zaila egin zait. Horregatik, ez nioke gure adineko gaztetxo bati liburu hau gomendatuko. Argumentua, hau da, hiltzat jotzen den gizon baten abenturei buruzkoa, ulertzeko oso zaila delako.

ANE 3B 2016/17

Anonymous said...

Egia esan liburu hau ez zait batere gustatu. Nire ustez ez da ulertzeko erraza, kapituloak oso nahasgarriak dira. Gainera, oso aspergarria eta luzea egin zait. Ez nieke 14-15 urteko betzuei gomendatuko. Antonio Maria da Protagonista, eta Fabian narratzailea. Talde berekoak dira eta jende gehiagorekin lapurretak eta jende asko hilko dute. Uxue Agirrezabala 3B. Gizon izandako mutila