2009-11-20

BOST AHIZPA





BOST AHIZPA
Aitor Arana
(Ibaizabal, 2005)




Bere alabak izugarri gorrotatzen dituen aitona batek froga lazgarria jarriko die: lehian egin behar izango dute bere artean –hil arteko borrokan-, bost ahizpetan bizirik geratzen denak jasoko baititu agurearen ondasunak. Asteburu ekaiztsua urruneko etxe batean eta gonbidatuak banan-banan hilotz agertuz –orijinala ezta?- Bukaeran, beti bezala, dena argituko da.

Oso era geldo et aspergarrian daude kontatuta ekintzak. Eta idazleak izugarri behartzen du istorioa berak nahi duen bukaeraraino eraman ahal izateko. Pertsonaiak alde bakarrekoak eta oso sinesgaitzak egiten zaizkigu: Kulebroi totala... eta txarra!

Mesedez, ez irakurri! (Beraz, eskolako Patxi-kontra eta Mari-kontra maiteok, ekin gogor!)


Rafa L.

2009-10-24

SUMINAREN ESTRATEGIA


SUMINAREN ESTRATEGIA
Fernando Morillo
(Elkar, 2008)



Aimar giza portaeran aditua da. Pertsonen portaerak bideratzeko hainbat esperimentu egin izan ditu. Oraingoan oso lan berezia agindu diote; izan ere, Florak –andre dirudun batek- bere semeak, Fedek, neska batekin duen harremana zapuztea lor dezan eskatu egin dio Aimarri. Aimarrek zerbait arraroa susmatuko du lan horren atzean eta onartu egingo du erronka, bere gaitasunak neurtu nahi izango baititu eta, bide batez, diru polita irabazi.
Lan horretan dabilen bitartean, familia hartako kideen bizitzaren gorabeherak aztertuko ditu. Ordura arte isilean mantendu izandako gauza itsuskoak topatuko ditu, hilketak eta suizidioak barne.

Idazlea nobela psikologikoa-edo taxutzen saiatu da. Pertsonaiak eta hauek bizi dituzten egoerak sinesgaitzak dira erabat eta autoreak etengabe gehiegi behartzen dituela ematen du. Pertonaiek automaten gisa jarduten dute, ez digute bere asmo edo ideien berri inoiz ematen. Lau zertzelada azkarretan deskribatzen zaizkigu haien ekintzak.
Oso perpaus laburrak erabiltzen ditu egileak, hizkuntzaren erabilera minimo batera ekarri du istorioa –gure ustez- emaitza izugarri pobretuz.
Morillok, egin ohi duen bezala, oso kapitulu laburrak erabili ditu. Irakurketa arina eta erraza suertatzen da.

Agian istorio erakargarri bat egiteko hezurdura du kontakizunak, baina horretarako pertsonaiak-eta gehiago jantzi eta landu behar izango zituzkeen egileak. Nobelaren gaiari begiratuta, ez dakigu gazte literaturatik apur bat urruntzeko "Gloria Mundi" haren bezalako beste saio baten aurrean gauden; baina hari bezala, lanketa falta zaio liburu honi ere.


Rafa L.

2009-10-15

MUTIL ARTEKO NESKA


Mutil arteko neska
Pam Lyons
(Elkar-Branka)

Gerry hamasei urteko neska gazte bat da eta orain arteko bere zaletasunak ez omen ziren egokiak neskatxa batentzat: auto eta motore zaharrak gustatzen zaizkio, bere neba mekanikoei bezala. Azken aldian, berriz, sentimendu berri bat hasi da nabaritzen: mutil bat sartu zaio bihotzean; maitasun honek arazoak sortzen dizkio ordea; izan ere, Clive, mutila, Gerryren adiskiderik onenaren senargaia da.

2009-10-06

BAI MUNDU BERRIA



Bai mundu berria

Aldous Huxley

(Elkar)

The novel begins in London in the "year of Our Ford 632" (AD 2540 in the Gregorian Calendar). The planet is united as The World State under a peaceful world government established in the aftermath of an apocalyptic global war in the 21st century; a government which has eliminated war, poverty, crime and unhappiness by creating a homogeneous high-tech society across Earth, based on the industrial principles of Henry Ford. Fordism forms the bedrock of the new society, gaining a quasi-religious status and forming the backbone of political and economic ideologies. Society is rigidly divided into five classes and all members of society are trained to be good consumers to keep the economy strong. All citizens are expected to be involved socially; spending time alone is discouraged and sexual promiscuity is norm. Recreational drug use has become a pillar of society and all citizens regularly swallow tablets of soma, a narcotic-tranquilizer that makes users mindlessly happy. A significant aspect of the society is the mechanisation of reproduction. Citizens of the World State do not reproduce naturally; people are taught to view natural reproduction as a primitive act. Instead, all children are created from embryos grown in factories: production of embryos is planned according to the economic capacity of society. For the embryo, the womb is replaced by an artificial life support mechanism referred to as a bottle. Significantly, each individual's destiny is determined long before he or she is "decanted".

Izan ote liteke gizarte perfekturik? 1932an imajinatu zuen Huxleyk mundu berri hau, utopia moderno bat, non ez dagoen goserik, ez beharrik, ez zoritxarrik. Dena dago antolatua, prestatua, bakoitzak du bere lekua eta pozik bizi da leku horretan. Hala ere, mundu bikain horretan gizakia ez da benetako gizaki: zoriona derrigorrezkoa baldin bada non da aukera, predestinazioak non uzten du askatasuna, grinarik gabe posible ote da artea?Gizarte futurista horrek, guztiz urrun eta irudimenezkoa izanik ere, askotan geurearen hainbat alderdi dakarzkigu gogora, Huxleyk sekulako zorroztasuna izan zuelako bai zientziaren bai politikaren norabideei antzemateko. Oso liburu gutxi idatzi dira hau bezain lazgarriak, izugarriak, erabat asmatua izan arren halako egiaren irudipena sortu eta irakurleari zer pentsatua ematen diotenak. (Elkar-eko webgunetik ekarria)

2009-05-09

ZOAZ INFERNURA, LAZTANA



ZOAZ INFERNURA, LAZTANA
Anjel Lertxundi
(Alberdania, 2008)



Haurtzaro zaila izan zuen Rosak eta, oraindik gazte, babesa eman dion lehenengo gizonaren arrimuan geratu da. Gasolindegia eta bertako taberna hartu dute errentan Rosa eta Tomasek. Gauzak nahikoa ondo doazkie Rosaren amaginarrebari burua joan zaion artean. Andre ezindua zaintzeko lana ere Rosaren gainean geratuko da eta, hori gutxi balitz, Tomasen jipoiak pairatzen hasiko da emakumea.
Inazio azalduko da Rosa babesteko eta apurka-apurka bere bizitzan lekutxoa egiten hasiko da.
Tomasen jokabidea gero eta jasangaitzagoa da; zerbait egin beharko lukete Rosak eta Inazioak.

Tratu txarren aurkako kontakizuna bezala publizitatu bada ere, serie beltzeko kontakizun estandarrera gehiago hurbiltzen da. Gasolindegia, jatetxea, istripua... “Karteroak beti deitzen du bi aldiz” ekarriko digu burura askotan.

Artifizio handirik gabe kontatutako istorioa. Pertsonaiak nahikoa sinesgarriak; agian Tomasen keriak markatuegi. Bestalde, kontakizunak ez dakar sorpresa handirik, ia dena aurreikusi daiteke eta akzio-pasadizoak motel daude kontatuta erritmo handirik lortu gabe. Liburua astuntxoa egiten da bukaerako.

Oraindik ez dut argi zer, baina zerbait falta zaio “Zoaz infernura”ri.




Rafa L.

2009-04-05

MALTAKO BELATZA






MALTAKO BELATZA
Dashiel Hammet

Miss Wonderlyk – Brigid O’Shaugnhessyk- bere ahizpa desagertu egin omen dela eta, laguntza eske azalduko da “Archer & Spade” detektibe agentzian. Detektibeek lana bere gain hartu bezain pronto, Brigid andereñoa zaintzen ari delarik, hilik azalduko da Miles Archer, Sam Spaderen sozioa.

Bere kidearen heriotza doilorrak eta diruaren usainak bultzatuko dute Sam saltsara. Berehala izango da Sam Spade buru-belarri sartuta antzinako altxor baten berreskuratze negozian eta, noski, ez dizkio dolar batzuei uko egingo horretarako batzuetan “zikintxo” jokatu behar badu ere.
Horretaz aparte inguruan azaltzen diren emakumezko guztiekin bere saiotxoa izaten saiatuko da Sam; eta lortu, gehientan lortu egingo du. Poliziak Spaderen atzetik ibiliko dira, bera jotzen baitute bere sozioaren hiltzaile.

Nobela beltzeko klasiko bat. Genero honetako ezaugarri guztiak dituena: hilketak, dirua, neska kaskarinak, polizia ustelak... Genero hau gustuko baldin baduzue, ezin utzi liburua hau irakurri gabe!

Rafa L.



Dashiel Hammet









2009-04-04

TARTUFO




TARTUFO
Molière


Orgon etxeko jaun inozo samarraren onberatasuna eta kristau sinismen itsua aprobetxatuz, Tartufo sartuko da bere etxean eta, apurka-apurka, Orgonen pentsamenduaren jabe ez ezik, bere ondasunen jabe ere bilakatuko da.
Etxeko jaunak –Orgonek- beste galai batekin hitz emanda zegoen bere alabaren eskua eskaini egin dio Tartufori, honenganako miresmenak itsututa.
Hau izango da etxekoen pazientzia gainezka eginaraziko duen pasadizoa eta denak, nazkatuta, Tartuforen jokaera tranpatia eta faltsua agerian uzten saiatuko dira eta Orgon bere itsumenetik ateratzen.

Bost ekitalditan egindako komedia arina da hau. Bertsoz emandakoa. Pertsonaiak oso sinpleak dira, alde bakarrekoak, baina oso egokiak umorezko obra bitxi honetarako.
Kutsu didaktikoa duen komediatxo honek santujaleen faltsukeriaz barre egin nahi du; baina Eliza eta Erregea garbiki kritikatzeagatik ihes eginda –beste garaiak ziren eta espetxea ere probatu izan zuen Molierek bere obretan esandakoengatik.

Erraz irakurtzen den lana da. Literatura unibertsalean antzerki lan aipatuenetakoa. Nahiz eta gaur egungo moldeetako sinple samar iruditu, bere garaian obra ausarta eta egilearentzat "arriskutsua" izan zela baloratu beharko dugu.
Rafa L.

2009-04-03

ALTXOR UHARTEA




ALTXOR UHARTEA
Robert Louis Stevenson

2009-03-10

JOHNNY EREILEA



JOHNNY EREILEA
F. d’Adamo
(Aizkorri, 2008)




Johnny hegazkinlari gaztea, gerra utzita, herrira itzuliko da eta Hangoaldeko guduan egindako astakeria eta ankerkeriez damututa azalduko da herrikideen aurrean. Hiritar “txukun eta leialek” heroi bat espero zuten eta hara non iritsi zaien sermoilari negarti bat! Eta aurka jarriko zaizkio Johnnyri, ez baitute onartuko bere ohorea eta nazioarenganako errespetu eta maitasuna hondatu nahi dizkien inongo oilo bustirik!

Liburu honetan d’Adamok zuzen eta disimulurik gabe azaldu nahi izan digu bere tesia –bukaerako sermoia eta guzti- eta, horrelakoetan gertatu ohi den bezala, kontakizunak pairatu izan du hain bideratuta eta behartutakoa izatea. Istorioak ez du argumenturik, egileari bere “diskurtsoa” botatzeko beta ematen dioten nola-hala lotutako pasadizo sinpleen segida besterik ez delarik.

Egileak berak azken orrialdeetan aitortzen duenez, liburua gerra guztien aurkako manifestua da. Eta nahiz d’Adamok bere liburuaren “nobela” izaera ere errebindikatu, gure ustez behintzat, askoz gehiago dauka panfletotik kontakizunetik baino.

Bestea. Gazteen egungo erreferentzietik urrun samar ikusten duzu egilea. Ez ahal zaie bada orain gazteei Janis Joplin gomendatzen hasi!


Rafa L.