2017-01-04

GEZURREN BASOA



















GEZURREN BASOA
Alberto Ladron

(Elkar, 2016)


     Leire Asiain foruzaingoaren inspektoreak beste kasu ilun bati egin beharko dio aurre. Harkaitz Artundo umea desagertu egin da Iruñeko bere etxetik, norbaitek eraman du. Ordu gutxi batzuk pasa baino lehen mutikoaren gorpua eta bere aitonarena azalduko dira mendiko baso-parajean, errito krudelak jasan izandako zantzuekin.

     Alvaro Artundoren –aitonaren– aurrekariei begira, negozio lohitsuetan ibili izandakoa dela konturatuko da Asiain inspektorea, eta Edurne Iriarte Artundo jaunaren emaztearen kasua ere, duela bost urte bahitu eta betiko desagertutakoa, azalduko da polizien ikerketa-ildoan. Norbaitek Alvaro Artundo hildakoaren etxea suntsitu nahi izango dute erregai-kamioia etxearen kontra bideratuz. Dena korapilatzen da. Leire Asiainek eta bere ekipoak erlojupean egin behar dute lan kasua itxiko ez badiete. Eskerrak protagonistetako batek bere aitorpena egin diola Leireri. Baina dena argituta ematen duenean, Asiain inspektorea zerbait arraroa sumatzen ari da, baita asmatu ere!

     Nafarroa eta bereziki Iruñea da kontakizunaren eskenategia. Pertsonaiak ondo taxututa daude eta sinesgarriak egiten zaizkigu, nahiz eta kontatutakoa gordintxoegia (pederastia, intzestua, indarkeria…) izan batzuetan.


     Irakurketa arina eta entretenigarria egingo zaigu, istorioak harrapatu egingo zaitu eta bukaerak zeharo harrituko. Ez izan dudarik eta hasi irakurtzen. 

Rafa L.


liburuaren aurkezpenaren bideoa

https://www.youtube.com/watch?v=I1whTlUOMqg



Javier Rojoren iritzia DVn (armiarma)

http://kritikak.armiarma.eus/?p=7027

No comments: