33
ezkil(a)
Miren
Gorrotxategi
(Elkar,
2016)
Garizmendi baserrian bizitza ez da inoiz
erraza izan. Fermin maiorazkoa eta Estanis anaia etxearen jabegoa eta emakume
bera –Karmen– lortzearren ibili ziren lehian askotan. Eta borroka horren
ondorioak pairatuko dituzte etxeko umeek: Aitor eta Nestor –Karmen eta Ferminen
seme bikiak–. Urteak pasatakoan, Nestorri geratuko zaio familiaren kargua. Bera
artista da eta ez du maite baserriko lana. Maite, Berta maite du, baina
aspaldian utzi zuten –neskak utzi zuen Nestor–. Nahiz eta, berriro bueltatuko
diren esperantza txikia eduki, bai mutilak, bai Karmen amak; honek izugarri
maite du Berta, semeak behar duen taiuzko neskatzat baitu.
Estanisen negozio zikinek eta diru-goseak ekarriko
diote hondamendia familiari. Eta Ferminen apustuetako grinak ere izango du
zerikusirik etxekoen zorigaitzarekin eta bere heriotza tristearekin. Ertzainek
ikertuko dituzte gertakariak.
33 Kapitulu motzetan aurkezten da istorioa. Egun
gertatzen ari den historiaren zergatiak argitzeko atal bakoitzaren bukaeran flash-back modukoa ematen da,
aurrekariak azaltzeko. Kontatu nahi diren antzinako gertakariek ez dute beti oraingoetan
isla. Eskema hau agian zurrunegia egiten da eta kontakizunari enbarazu egiten
dio.
Hasieran interesa pizten duen narrazioak
indarra galtzen du aurrera egin ahala. Baina merezi du. Idazlearen estreinakoa
da, etorriko dira borobilagoak.
Rafa L.
No comments:
Post a Comment