2016-09-21

ETA GALTZEN BAGARA, ZER?



ETA GALTZEN BAGARA, ZER?
Egoitz Zelaia
(Elkar-Iparluma, 2016)

Diotenez egilearen lehenbiziko lan luzea da hau. Hasieran nobela baten itxura sendoa badu ere; bukaera aldera, zati soltez –are elkarrekin lotura ahulak duten ipuin banakakoak– iruditu dakiguke kontakizuna.

Xune hazpandarra da protagonistetako bat, aita –errugabea izanda ere- espetxeratu zuten iheslari bati laguntza eman izanaren aukusazio faltsupean eta kartzelan hil zen. Robert poliziak drogaren trapitxeoan dabilen Xuneren anaia babestu nahi du, garaian egindako bidegabekeria konpentsatu nahirik-edo (honaino istorioa ondo jarraitzen da).  Iheslariaren ibilbideak Mexikoraino eramango du eta han berriki alargundu den neska lapurtarra ezagutuko du. Eta idazle bat badago tarteko Dana emakume misteriotsuaren laguna. Dana honek semea izango du, kantari famatua egingo dena eta mendekua hartu nahi izango duena. Eta idazlearen paper zaharrak azalduko dira…

Hasieran historia bakarra zirudienak eztanda egin eta mila pusketatan barreiatu da. Gure lana izango da puska horiek guztiak aztertu eta zer zerekin datorren bat erabakitzea edo, agian hobeto, irudikatzea. Desafio konplexua, baina erakargarri eta entretenigarria Egoitz Zelaia bertsolariak planteatu diguna, berak emandako pertsonaia-oinak baliatuta bertso-trama osatu beharko dugu.

Idazleak lapurterako hitz solte batzuk erabiltzen ditu, baina ez duzu arazorik izango testua ulertzeko. Saiatu eta komentatuko diguzu.

Rafa L.


1 comment:

Anonymous said...


Itzalak Bizi Diren Lurraldea liburua oso interesgarria iruditu zait, nahiz eta une batzuetan tristea iruditu. Liburuak 289 orrialde eduki arren, erraz irakurtzen da arretaz irakurriz gero. Liburuan, gazte beldurti bat, agure jakintsu bat eta matxino ausart bat, bidaia harrigarri batean murgilduko dira. Bidean, bidaztia hiltzeko behar duten ezpata bat aurkituko dute, eta Arkaniara bidean abiatuko dira. Liburu hau nire adineko edozein gazteri gomendatuko nioke, eta abenturazko istorioak gustatuz gero, ez egin zalantzarik.

Animatu!


Unai Altuna Esnaola

2018,2019

4.B