FOTOGRAMAK
Goiatz Labandibar
(Elkar, 2016)
Hamaika ipuin proposatzen dizkigu
Goiatzek bere bigarrengo ipuin-bilduma honetan. Berarentzat abiapuntu izan
diren argazkiak erakusten dizkigu, ezer ezkutatu gabe. Irudikatu zuk zeure
istorioa ipuin bakoitza irakurri baino lehen, ea idazlearekin bat zatozen.
Goiatzek oso bide bitxiak topatu
ditu bere pertsonaientzat.
Maitasun istorioa topatu duzu hemen?
Negozioaren porrota?
Idazlearen
kontakizunetan emakumeak dira protagonista, emakume ausart, indartsu, irmo,
arazoei aurre egiten dietena adorez. Guregandik urrun burutzen diren istorioak,
baina gure inguruko andrazkoen eguneko kezka eta buruhausterekin zerikusi handia
dutenak. Neska gazteak, nerabeak, gazteak, emakume helduak. Guztiak ataka
larrietatik ateratzen ahaleginduko direnak, gehienetan tamalari gailenduko
zaizkionak.
Irakurketa
ez da erraza. Ipuinak laburrak dira, ez jostagarriak. Apurka apurka dastatzen
joateko liburua. Norberak bere ganbaratik ere zerbait jaisten eta nahasten. Gozatu
ederra.
Rafa L.
http://www.eitb.tv/eu/bideoa/sautrela-2014-2016-sautrela-2015-2016/5313/114902/goiatz-labandibar-idazlea/
1 comment:
Barkatu hemen idatzi izana,baina zuen laguntzaren bila nabil...
Oin dala bost pa sei urte,gehiago agian, primerako liburua irakurri nuen, baia ez dot bere izenburua gogoratzen...ea lagundu ahal didazuen. Historioa gazte baten bizitzaz doa, nola larogeiko hamarkadan gaztetxeetara doaz kontzertutara,drogak ezagutzen dituzte,heroinaren menpekotasunean erortzen da protagonista... Urtzi ala urko deitzen dela pentsetan dot,baino ez nau ziur...
Usteot portadan otso baten aurpegia agertzen dela kolore barik,txuri beltzean,ízar bat ere badau..
Joo.. oso informazio gutzi ta txarra dela badakit,baina nrbaitek lagundo ahal banau izugarri eskertuko nizueke
Post a Comment